Arautegia
Inprimatu504/1991 DEKRETUA, irailaren 24ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Parke Higikorraren iharduerari buruzko arauak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 3066
- Xedapen-zk.: 504
- Xedapen-data: 1991/09/24
- Argitaratze-data: 1991/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
EHAAren 1991ko irailaren 13ko 185. alean Konbinazio Aleatorioa izanaz ezagutzen den joku-modalitatea arautzen duen irailaren 2ko Agindua argitaratu zen, eta Agindu horren 6.3 atalean huts bat egin zela ohartu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren: 6. atalean, 3.ean, bigarren puntuan, honako hau dioenean: «Zozketarako baimena ematea edo sariaren gai izan den zenbakia finkatzeko sitemarako baimena, ezin egin ahal izango da sekula ...>>, honako hau esan behar du: «Nolanahi ere, zozketa aldatzeko baimena edo sariaren gai izan den zenbakia finkatzeko sistema aldatzekoa, ezin eman izango dira sekula ...>>.Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortze, ezabatze eta aldatzeari buruzko otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan, Herrizaingo Sailari atxikitzen zaio Parke Higikorra ekintza eremu gisa; eta ekainaren 18ko 372/1991 Dekretuz onartu zen Herrizaingo Sailaren egitura organikoaren barruan, Administrazio eta Lege Araubide Sailordetzari atxikita egongo den Parke Higikorraren Zuzendaritza sortzen da. Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 10. ataleko Il. partaduan, honako hau ezartzen da: Euskal Autonomi Elkarteko Parke Higikorra osatzen duten berebilen gain Euskal Autonomi Elkarteak, edozein titulu dela medio, izan ditzan eskubideak, Euskal Autonomi Elkarteak beteko dituela izan ditzan arauen arabera. Horiek horrela, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzak 1991ko irailaren 24ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA: PARKE HIGIKORRAZ. 1. atala.- 1. Herrizaingo Sailaren barruan egituratuta dagoen etá administrazio mailako unitate bat da Eusko Jaurlaritzaren Packe Higikorra, honako hau dela bere helburua: Euskal Autonomi Elkartearen Adminitrazioko, Erakunde Autonomoetako eta zuzenbide pribatupeko Baltzu Publikoetako berebil zerbitzuak kudeatzea etn administratzea. 2. Horretarako erosi diran eta, beren izakera berezia dela medio, Sailaren egitekorik nagusienarekin artezko lotura duten zerbitzuak burutu ditzaten berebilak (anbulantziak, nekazaritzarako ibilgailuak, makinaria astuna, etab.), ez dira Dekretu honetan sartzen. 3. Horretarako, Dekretu honetan ematen zaizkion eskuduntzak beteko ditu Parke Higikorrak, Euskal Autonomi Elkarteko Ondarea osatzen duten berebilei dagozkienetan. 4. Aurreko parrafoetan ezartzen direnek ez dute eraginik izango, Eusko Legebiltzarreko auto-zerbitzuetan eta berebiletan. 5. Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren berebilak, Parke Higikorrekoak izango dira eta Dekretu honetan ematen diren xedapenak aplikatuko zaizkie, bai erosketari, bai saltzeari eta bai galtzeari dagozkienetan ere. Gainontzekoetan, eurak dituzten arauen arabera jokatuko da. 2. atala.- Honako zerbitzu hauek dagozkio bereziki EuskoJaurlaritzako Parke Higikorrari: a) Goi mailako kargudunen ordezkaritza zerbitzuak. b) Eusko Jaurlaritzaren Sailetako, Erakunde Auto nomoetako eta Euskal Autonomi Elkarteko Administra zioaren zuzenbide pribatupeko Baltzu Publikoetako zerbitzu orokorrak eta ohizkoak. c) Lehen aipatu direnek noizeanbehin eskatu ditzaten zerbitzu bereziak. 3. atala.- 1. Herrizaingo Sailaren egiturari buruzko Dekretuan ezartzen denaren arabera, Parke Higikorreko Zuzendaritzari dagozkio Parke Higikorraren kudeaketa eta administrazioa. 2. Honako egiteko hauek izango ditu Parke Higikorreko Zuzendariak: a) Berari atxikita dauden zerbitzuek ongi ihardun dezateneko erantzukizuna oro har. b) Zerbitzurako beharrezkotzat jotako langile plantilaren proposamena egitea horretan agintea duen organuari eta bai langile boriek bete beharreko eginbeharrak eta baldintzak ere. c) Ihardunerako estrategien proposamenak egitea eta kudeaketari buruzko urteko txostena lantzea. d) Urteko ihardun eta inbertsio planak lantzea. e) Berebilen erabilketarako arauen eta funtzionamendu erregimenaren proposamenak egitea. f) Repuesto almazena, konponketarako bertako tailerrak eta berebilak mantentzeko argibideak ematea. g) Eusko Jaurlaritzako Parke Higikorreko zerbitzuak eta hori zaintzeko hornidurak kontratatzeari buruzko oinarri-arau teknikoak onartzea, kontratazio organu bakoitzak dituen eskuduntzen kaltetan gabe eta, kontratazio horien arabera, esleipen proposamena informatzea. h) Berebilen homologazioa onartzea. i) Eusko Jaurlaritzako Parke Higikorreko berebilak, Sail ezberdinei, erakunde autonomoei eta zuzenbide pribatupeko baltzu publikoei izenda dakizkieneko proposamenak egitea. j) Indarrean dauden legeak aplikatzearen ondorioz izan ditzan edo agintari hierarkikoek eman edo delega diezazkioten eskuduntzak. 4. atala.- Hiru zerbitzu eremutan bananduko da Eusko Jaurlaritzako Parke Higikorra 2. atalean ezartzen diren egitekoen arabera eta zerbitzuen eta erabiltzaileen izakera kontutan bartuz: a) Ordezkaritza edo «goi mailako karguak» delakoentzako eremua. b) Sail edo instituzio mailako eremua. c) Ertzain eremua. Eremu hauetako bakoitzak aurre-erizpen bereziak ditu, zerbitzuez baliatze erregimenari dagozkionetan bereziki.II. ATALBURUA.-BEREB1LAK EROSTEAZ 5. atala.- Parke Higikorreko eremu ezberdinek, Jaurlaritzako Sailek eta zerbitzua hartuko duen bakoitzak izan ditzaten berebil-beharrak aurrez eta derrigorrez informatu egin beharko ditu Eusko Jaurlaritzako Parke Higikorreko Zuzendaritzak. Aurrekontu Orokorrak osatuko dituzten aurrekontu ezberdinen dirusarrera eta gastuen egoerari buruzko aurrekontuak gertatu baino lehen egin behar da hori eta, horretarako, ekonomi ekitaldirako egon dauden beharrei buruzko memoria bidali beharko da unitate honetara behar bezalako aurrerakizunez. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Egoitzako eraikinek dituzten guneetan berebilak aparkatzeari eta, hala behar izan dadinean, bakoitzari dagokion plaza izendatzeari buruzko txostena emango du aipatu den aurre-fase horren barruan. 6. atala.- 1. Kontratazioari buruzko lege orokorretan ezartzen diren prozedurez baliatuz egingo dira berebilen eta repuestoen erosketak. Herrizaingo Sailburuari dagokio kontratazio espedienteari ebazpena ematea. 2. Eusko Jaurlaritzako Parke Higikorreko Zuzendaritzak, baldintza teknikoei buruzko pleguak eratuko ditu espedientea agertarazi baino lehen.III. ATALBURUA.- BEREBILEZ 7. atala.- l. Parke Higikorrak berebila erosi, ikuskatu eta matrikulatu ondoren, Parke Higikorreko Berebilen Erregistroan inskribatuko du unitate horretako Zuzendaritzak, berebilaren agiriak ziurtatu eta berebila aseguratu ondoren. 2. Berebilen Erregistroan sartu betiar diren argibideen edukia eta fitxak, Parke Higikorreko Zuzendaritzaren zirkular bidez finkatuko dira. 3. Ez da emango berebila erabiltzeko baimenik, Erregistroko fitxa behar bezala beteta egon dadin arte. 8. atala.- Honako hauek eman daitezenean gelditu ko da berebil bat Parke Higikorrean alta eta guzti inskribatuta: a) Berebil baten jabetza, oso-osoan eskura dadinean. b) Berebilekiko eskubide errealak eskura daitezenean, nahi denean erabiltzeko ahalmena Euskal Autonomi Elkarteari eman dakionaren baldintzapean. c) Berebilekiko eskubide pertsonalak eskura daitezenean, nahi denean erabiltzeko ahalmena Euskal Autonomi Elkarteari eman dakionaren baldintzapean. d) Berebilekiko jabetza, oso-osoan eskura dadinean, prekario mailan edo inolako titulurik gabe erabiltzeko. IV. ATALBURUA: BEREBILAK ERABILTZEAZ 9. atala.- Pertsona bati edo zerbitzu jakin bati izenda dakizkioke Parke Higikorreko berebilak edo zerbitzu puntulaterako edozeinek erabil dezan. 10. atala.- Ordezkaritza edo «goi mailaiko karguak» delakoentzako eremuak, Lehendakariari, Lehendakariordeari, Sailburuei, Sailburuordeei eta hauen maila ko karguak dituztenei eskainiko dizkie zerbitzuak, beren karguei dagokien berebil ofiziala izateko eskubidea izango dutela. Era berean, Lehendakariak eta Jaurlaritzako gainontzeko kideek, gidaria izateko eskubidea izango dute. 11. atala.- Hurrengo atalean ezartzen den erregimenaren baliokidekoak izango dira Administrazioko goi kargudunak eta konfidantzazko eta aldibaterako langileak, Eusko Jaurlaritzako Parke Higikorreko berebilak erabiltzeari dagozkionetan. 12. atala.- 1. Sail edo instituzio mailako eremuko berebilak, zerbitzu jakin bati izendatu ahal izango zaizkio. Kasu horretan, berebilen Erregistroan inskribatuta utziko da zein izango den ohizko gidaria eta, honek, Parke Higikorreko Zuzendaritzak emandako baimena izan beharko du. Zerbitzuko egitekoetarako bakarrik erabili ahal izango dira berebil horiek. 2. Herrizaingo Sailburuak egingo du berebilen izendapen pertsonala, berebila behar duen kargua, funtzionaria edo zerbitzua hari atxikita egon dadineko Sailburuak edo Saileko Zerbitzu Zuzendariak arrazoi eta guztizko eskabidea egin ondoren. 3. Herrizaingo Sailaz besteko Sailen pentzutan erositako berebilen izendapena aldatzeko, beharrezkóa izango da, berebila haren pentzutan erosi zeneko Sailaren baimena izatea. 13. atala.- Zerbitzu puntualeterako, «aukerakoak» izenaz ezagutu diren berebil batzuk izango ditu Parke Higikorrak, Parke Higikorreko Zuzendaritzak onartutako inprimakina betez egin beharko dela horietarako eskabidea. «Aukerakoak» delako berebilak, zerbitzu ofizialetarako bakarrik erabili ahal izango dira eta ez eskabidean aditzera ematen ez diren beste egiteko batzutarako. 14. atalu.- 1. Kontuhartzailetzak burutu dezan kontrolaren kaltetan gabe, mantenimendu, errekai eta peaje gastuen kontrola egingo du Parke Higikorreko Zuzendaritzak; horretarako, ezarrita dauden edo Parke Higikorreko Zuzendaritzaren proposamenez, Ogasun eta Finantza Sailak ezarri ditzan instrumentuez baliatuko da Zuzendaritza hori. 2. Aurreko apartaduan aipatu diren eta sail eta instituzio mailako Erenmko berebilek izan ditzaten gastuak, berebila hari izendatuta dagoeneko edo erabili dadinaren erabakia hartu duen Sailaren erlo Erakundearen pentzutan izango dira. 15. atala.- Berebilez baliatzeari, horiek erabiltzeari eta erregistroan bete Ueharreko kontrolei buruzko arauak ezarriko ditu Parke Higikorreko Zuzendaritzak. Erabiltzaile guztiek bete beharko dituzte arau horiek. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzak, berebil bati, aparkatzeko plaza izendatzea gerta dadinean, dagokion Identifikazio Txartela emango dio, horiek behar bezala erabili daitezeneko kontrola Ertzaintzak burutu beharko duela.V. ATALBURUA: BEREBILEN MANTENIMENDUAZ 16. atala.- 1. Parke Higikorreko Zuzendaritzari dagokio, Parke horretako ibilgaíluen mantenimendua egitea. 2. Berebilen konponketak eta aldian-aldiko arakaketak, Parke Higikorreko Zuzendaritzak finkatu ditzan prozedurez baliatuz egingo dira, bertako tailerrak erabiltzeari emango zaiola lehentasuna, era horretan, berebilen errentabilitatea segurtatu ahal izateko. 3. Ongi aztertu ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko hainbat lekutan jarriko dira tailer horiek eta Eusko Jaurlaritzeko Parke Higikorreko berebilak bakarrik zainduko dira beroietan. Berebilen Erregistroan erasota utziko dira, egin daitezen konponketa eta ikuskaketak. 17. atala.- Parke Higikorreko Zuzendaritzak kudeatuko ditu materileen erosketak, hauen izakera eta zenbatekoa dela medio, kontratazio prozedurari hasera ematea beharrezkoa izan ez dadinean eta Administraziokoak ez diren pertsonek edo erakundeek egindako mantenimendu eta konponketa zerbitzuak ziurtatu eta bisatu egingo ditu. 18. atala.- Berebilak matrikulatu aurreko ikuskaketa eta Dekretu honek hartzen dituen berebilei eta erremolkeei egin behar zaizkien aldian-aldiko ikuskaketak, mantenimenduaren eta erabilpenaren ardura duten erakundeek burutuko dituzte Dekretu hau garatuko duten xedapenen arabera. 19. atala.- Atalburu hau garatzeko beharrezkoak izan daitezen teknika eta antolaketa mailako aldeak arautu ahal izango ditu Parke Higikorreko Zuzendaritzak, erabiltzaile eta hartzaile guztientzako izango diren zirkularren bidez. Vl. ATALBURUA - BEREBlLAK GALTZEAZ ETA SALTZEAZ 20. atala.- Parke Higikorrean baja ematea. Parke Higikorreko berebilen erregistroan baja emango zaie, berebil bat galdu edo erabilezina dela deklaratu dadinean edo saldu dadinean. Dekretu hau garatuko duten arauetan finkatuko dira berebila galtze eta erabilezinaren zioak, ondareari buruzko lege orokorretan ezartzen direnak aplikatuko direla horien ezean. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzaren Egoitzaren eraikinetan aparkatzeko plaza Zuzendaritza horrek eman dieneko berebilen bajaren berri eman beharko zaio. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Herrizaingo Sailburuaruari. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA (:ARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Indargabetutakoa: 300/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Administrazioko Parke Higikorra arautzen duena.
- Ikus: 372/1991 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena. (Hutsez zuzenketa).
- Ikus: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.
- Ikus: 1983garreneko Uztailaren 27ko 14/1983 LEGEA, "Euskadiren Ondareaz".