Arautegia
Inprimatu461/1991 DEKRETUA, abuztuaren 30koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jardute-egitura ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 2696
- Xedapen-zk.: 461
- Xedapen-data: 1991/08/30
- Argitaratze-data: 1991/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Deskribapenak
Testu legala
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legezko Jaurpideari buruzko uztailaren 27ko 16/83 Legea ren 4. atalak erakunde honen helburuak finkatu zituen. Euskal herri-administrazioen jarduerarako funtsezko diren bi alderdi hartzen dituzte helburuok, gizabaliabideak eta euskarararen erabilera normaltzea. Administrazioan giza-alderdiak duen garrantzia kontutan, beharrezko gertatzen da prestakuntza eta hobekuntzarako bide egonkorrak eratzea eta baita langileen hautaketa tajuz eta arlo horretan indarrean dauden lege-arauak betez egitea ere. Bestalde, gaur egun, euskararen erabilera normaltzea egiteko nagusietako bat da gure gizartean, eta ondorioz, gure herri-administrazioan. Arlo horretan egin beharrekoak areagotu egin dira, neurri handi batean. Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak ezarritakoa bete behar izateagatik, eta baita egunetik egunera handiagoa den itzulpeneta interpretaritza-lanen eskaerari erantzun beharragatik. Guzti horrek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura zentzuz eguneratzea dakar, Erakunde honek eraginkorrago bete ahal izan ditzan errealitateak eta lege-araubideak ezarritako egitekoak. Egitura eguneratze hori Euskal Herriko Herri-Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 13. atalean ezarritakoaren arabera egin da; lege horrek baimena ematen bait dio Jaurlaritzari erakunde autonomiadunen arauezko berregituraketa egiteko. Halaber, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bete behar dituen egitekoen zabaltasunak eta Erakundeak berak dituen giza eta gauza-baliabideak behar bezala kudeatu beharrak ezinbesteko egiten du Zerbitzu Orokorra indartzea, kontutan izanda Erakundearen organo eta zerbitzu guztien jardueraren onerako izango dena. Orain arte azaldutakoagatik, Lehendakaritza, LegeAraubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuak proposatuta eta Gobernu-Batzordeak 1991ko abuztuaren 30ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako hau, ERABAKI DUT: 1. atala.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari atxikita eta zuzenean Sail horretako buruaren menpean dagoen erakunde autonomiaduna da. 2. atala: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburuak Erakunde honen Legezko Jaurpidea ezartzeari buruzko 16/83 Legearen 4. atalean finkatutakoak dira eta baita bestelako lege-arauek aitor diezazkioten gainerako guztiak ere.I. Atalburua.- Artezkaritza eta zuzendaritza-Organoak 3. atala: Ondorengoak dira Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artezkaritza-organoak: a) Zaingo-Batzordea. b) Zuzendaria. Bestalde, Erakunde honetako zuzendaritza-organotzat joko da idazkari nagusia. 4. atala.- Zaingo-Batzordeak, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen kide anitzeko artezkaritza-organo den aldetik, honako kide hauek izango ditu: a) batzordeburua: Lehendakaritza, Lege-Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua; b) buruordea: toki-administrazioaren arloko aginpideak dituen Eusko Jaurlaritzaren Sailordetzako burua; c) batzordekideak honako hauek izango dira: - Lurralde historikoetako diputatu nagusiak edo hauek ordezkotza emandakoak; - Lurralde historiko bakoitzeko Euskal Herriko administrazio orokor eta erakunde-administrazioko ordezkari bat; - Lurralde osoko ordezkaritza-mailaren eta finkapenaren erizpideetan oinarrituz, udal-elkarteek izendatutako Euskal Herriko toki-administrazioko ordezkari bat lurralde historiko bakoitzeko; - Funtzio publikoaren arloko aginpideak dituen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzako burua, edo Zuzendaritza hori baino goragoko mailako organoko burua; - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria; - Batzordeko idazkari gisa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusiak jardungo du, hizpidea bai baina botorik izango ez duela. 5. atala.- - Ondorengoak dira Zaingo-Batzordearen egitekoak: a) Erakundearen garapenerako plan orokorra onartzea; b) «Instituto Nacional de Administración Pública>> erakundearekin, unibertsitateekin eta antzeko erakundeekin egindako itunak onartzea; c) urteroko eginkizunen plana eta txostena onartzea; d) Lehendakaritza, Lege-Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailera igortzeko aurrekontuaren aurregitasmoa onartzea; e) Erakundearen artezkaritza-izaera edo garrantziagatik eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legezko Jaurpideari buruzko uztailaren 27ko 16/ 1983 Legearen 10. atalaren arabera emandako beste edozein. 6. atala - Herri Arduraiaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria Gobernu-Batzordearen dekretuz izendatu eta, hala badagokio, kenduko da, eta Eusko Jaurlaritzako sailburuorde maila izango du. 7. atala: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari ondorengo egitekoak dagozkio: 1. a) erakunde ofizial eta pribatu guztiekiko harremanetan Erakundearen ordezkaritza izatea; b) egiteko guztien kudeaketa orokorra bereganatu eta bultzatzea, eta baita,eginkizunen garapena eta helburuak betetzen direla kontrolatzea ere, urteroko eginkizunen plana eta txostena prestatu eta Zaingo-Batzordearen eritzipean jarriz; c) zerbitzu eta atalen eta Erakundeari atxekitako langileen buruzagitza izatea; d) borondatezko izendapenekotzat jotako lanpostuetarako langileak izendatu eta kentzea, hala badagokio, edo Lehendakaritza, Lege-Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuari proposatzea, ahalmena kide bakarreko organo honi dagokionean; e) ikasketa-planak, jarduketa-egitarauak, tituluak eta hautaketa, prestakuntza eta hobekuntzarako bideak eta moduak proposatzea, dagokion organoak gero onar ditzan; f) Erakundeak antolatutako eginkizunetan esku hartzen dutenei eskola-diziplinari buruzko arauak ezartzea, eta Erakundean burututako ikasketen egiaztagiri, titulu eta diplomak ematea; g) aurrekontuaren aurregitasmoa eta beronen jarraipena egitea; h) Erakundearen gastuak baimendu eta ordainketak agintzea; i) aurrekontu-izendapenen barruan eta Erakunde autonomiadunaren helburuetarako, irakaskuntza-iharduera eta Erakundearen zereginekiko elkarlan zehatzen ordainketarako prezio-taulak ezartzea; j) legez emandako beste edozein. 2. Aurreko azpiatalean adierazitako egitekoak, d) puntuan jasotakoak izan ezik, idazkari nagusiari ordezkotzan eman dakizkioke, arlo honi dagokion indarreango legediaren arabera. 8. atala: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia Gobernu-Batzordearen dekretuz izendatu eta, hala badagokio, kenduko da, eta Eusko Jaurlaritzako zuzendari maila izango du. 9. atala.- Herri Arduralaritzaren Euskal. Erakundeko idazkari nagusiari ondorengo egitekoak dagozkio: 1.a) Zaingo-Batzordeko Idazkaritza eta Batzordeak hartutako erabakiak betetzeaz arduratzea; b) zuzendariari dagozkion aginpideen kalterik gabe, Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuari eta Zerbitzu Orokorrari emandako egitekoen erantzukizuna burutzea; c) Erakundeko zerbitzu eta atal guztiak koordinatzea; d) Erakundeko zerbitzuen eta zuzendaritza-organoen arteko lotune izatea; e) atal honetako 3. azpiatalean ezarritako eskolen ekonomi, finantzaeta lege-kudeaketari buruzkoetan bere laguntza eskaintzea; f) Zuzendaritzak ordezkaritzan eman edo lege-araubideak zuzendariari berari aitor diezazkion egitekoak betetzea. 2. Erakundeko idazkari nagusia artezkaritza-organotzat joko da ondoren adierazitakoren bat gertatuz gero: a) egiteko zehatzak betetzeko zuzendariak ordezkaritza emanez gero; b) gaieotasuna edo beste arrazoiren bategatik zuzendaria bertan egon ezean; c) zuzendari postua hutsik egonez gero. 3. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkariari atxekitzen zaizkio: a) Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskola; b) Administrazio eta Lege Arloko Itzultzaile Eskola; c) Itsas Arduralaritzako Eskola.II. Atalburua: Zuzendariordetzak. 10. atala.- 1. Egitekoak eta helburuak betetzearren, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ondoko bi Zuzendariordetzak izango ditu: a) Giza Baliabideetako Zuzendariordetza; b) Euskarako Zuzendariordetza. 2. Zuzendariordetzek zuzendariorde bana izango dute. Hona hemen euren egitekoak: a) Zuzendariordetzaren aurrekontu-usteak, egitarauak eta aginpide eta egitekoei buruzko erabakiak betetzen direla zaintzea; b) Zuzendariordetzaren zerbitzuak ikuskatzea, Zuzendaritzari aitortutako aginpideen kalterik gabe; c) Erakundeko Zuzendaritzari erabaki orokorretarako proposamenak aurkeztea, beti ere euren aginpideen eremuan. .III. Atalburua: Giza baliabideetako zuzendariordetza. 11. atala: E.A.E.ko herri-administrazioetako langilegoaren hautaketa eta prestakuntzarako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion egitekoen garapena izango du xede Giza Baliabideetako Zuzendariordetzak. Aginpide horiek behar bezala betetzeko, Giza Baliabideetako Zuzendariordetzak ondoko zerbitzuak izango ditu: a) Hautaketa Zerbitzua; b) Prestakuntza Zerbitzua. 12. atala: Hautaketa Zerbitzuak ondoko egitekoak izango ditu: a) Euskal Herriko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko funtzionari, bitarteko eta lan legepeko langileen hautaketa-prozesuetarako oinarriak egitea; b) Lehendakaritza, Lege-Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko organo aginpidedunekin lankidetzan, hautaketa-prozesu horiek kudeatzea; c) Euskadiko beste herri-administrazioetako bitarteko funtzionari eta lan-legepeko langileen hautaketa, herri-administrazio horiek egiteko hori ematen badiote edo lege-araubideak aitortzen badio; d) Toki Jaurbidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.3 atalak, Lege horretako 2. erabaki gehigarriarekin batera, aipatzen duen toki-erakundeetako funtzionarien hautaketan parte hartzea, hala badagokio; e) Euskadiko lurralde historikoetako foru-erakunde, udal eta toki-administrazioko beste erakundeekin elkar lanean aritzea, horietako langilegoaren hautaketarako prozesuetan. Horretarako lankidetza-itunak eta -hitzarmenak ezarriko dira. Era berean, elkar lan hori derrigorrezkoa izango da lege-arauen batek horrela ezartzen duenean; f) Estatuko zein atzerriko beste erakunde edo eskolekin hautaketa-arloari dagozkion harremanak eta esperientzia elkar trukatzea; g) Liburutegi Nagusiarekin elkar lanean, Zerbitzuaren ahalmenen arloko liburu-erosketaren politika aukeratu eta bultzatzea; h) Euskal Herriko administrazio orokorrean eta erakundo-administrazioan diharduen langilegoaren lanbide-sustapenerako prozesuak balioneurtzeko eratutako kide anitzeko organoetan eta Euskadiko forunahiz tokiadministrazioetan, xede bererako, antola daitezen organoetan parte hartzea, erakunde horiek hala eskatu edo lege-araubideak horrela ezarriz gero; i) Prestakuntza Zerbitzuarekin elkar lan estuan, hautaketarako prestakuntza-ikastaroen taxuketa eta burutzapenean parte hartzea, eta praktikaldien jarraipena egitea. 13. atala: Prestakuntza-Zerbitzuak honako eginkizun hauek burutuko ditu: a) Euskal Herriko administrazio orokor eta erakunde-administrazioan diharduen langilegoaren prestakuntza eta hobekuntza, eta helburu hori lortzeko ikastaro eta eginkizunak antolatzea; b) Euskadiko administrazioetan diharduen langilegoaren prestakuntza eta hobekuntza, haiek horrela erabakitzen dutenean edo lege-araubideak ezartzen duenean; c) Toki Jaurbidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.3 atalak, Lege horretako 2. erabaki gehigarriarekin batera, aipatzen duen toki-erakundeetako herri-langileen prestakuntza eta hobekuntza; d) Euskadiko lurralde historikoetako foru-erakunde, udal eta beste toki-administrazioetan diharduen langilegoaren prestakuntzaeta hobekuntza-lanean haiekiko elkar lanean aritzea, horretarako lankidetza-itunak eta hitzarmenak eginaz. Era berean, elkar lan hori derrigorrezkoa izango da lege-arauen batek hala ezartzen duenean; e) herri-funtzionarien prestakuntza eta hobekuntzarako eta lanbide-sustapenerako ikastaro, mintegi eta bestelako ekintzak antolatzea. Ikastaro, mintegi etab. irekiak antolatzeko ahalmena ere badu; f) ikasketa-planak, aurrerapen-ebaluaketako egitamuak eta titulu-araubideari buruzko proposamenak eskaintzea, eta lankideen eta irakasleen fitxategi edo zerrenda eroatea. g) «zuzendaritzazko taldeak» prestatzea eta administrazioari eta Estatuaz gainetiko erakunde politikoei (Europako Kontseilua, Europako Ekonomia-Elkartea) dagozkien arloetan aditua den langilegoa bultzatzea eta sustatzea, gai honetan aginpidea duten organoekin lankidetzan; h) prestakuntza-ikastaroetan euskara sartzea, HAEEko Euskalduntze Zerbitzuarekin bat; i) Estatuko zein atzerriko antzeko beste erakunde edo eskolekin harremanak eta esperientzia elkar trukatzea; j) Zerbitzuaren ahalmenen arloko liburu-erosketaren politika aukeratu eta bultzatzea, Liburutegi Nagusiarekin elkar lanean ; k) Erakundeko Zuzendaritzak agindutako beste ikastaroak edo zerbitzuaren esparruan barne daudenak; 1) hautaketarako prestakuntza-ikastaroak taxutu eta burutzea, eta praktikaldien jarraipena egitea, Hautaketa-Zerbitzuaren ahalmenen kaltetan izan gabe eta honekin elkar lan estuan. IV. Atalburua.- Euskarako zuzendariordetza. 14. atala.- Euskarako Zuzendariordetzari dagokio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak euskararen erabilera normaltzearen arloan dituen aginpideak gauzatzea. Bere helburuak betetzeko, Zuzendariordetza hau zerbitzu bitan egituratuko da: a) Euskalduntze Zerbitzua; b) Itzulpen Zerbitzu Ofiziala. . 15. atala.- 1. Euskalduntze Zerbitzuari dagokio Euskadiko herri-administrazioetan diharduen langilegoaren hizkuntza-irakaskuntza bultzatu, programatu eta ebaluatzea, 6/1989 Legean eta 224/1989 Dekretuan ezarritako moduan, herri-administrazioetan euskararen erabilera normaltzea ziurtatzeko eta Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza Nagusiak ezarritako hizkuntza-normalkuntzako planen arabera. Bere eginkizunak betetzerakoan, Zerbitzu honek irakasprograma eta ebaluaketa-probei, eskolak emateari eta irakaalegoaren birgaikuntzari dagokienez HABErekin Erakunde honekiko lankidetza itunduko du. 2. Euskalduntze Zerbitzuak honako egiteko hauek burutuko ditu: a) hizkuntza-prestakuntzako programaren eta hizkuntza-eskakizunak betetzen direla ebaluatzeko proben edukia eta era taxutzea; b) Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetan sartzeko eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan, eskatutako hizkuntza-eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko HAEEko Zuzendaritzari ordezkariizendapena proposatzea; c) dagokien hizkuntza-eskakizuna gainditu dutenen eta salbuetsita daudenen lerrokategia sortu eta eguneratzea; d) hizkuntza-normalkuntza eta irakaskuntzarako egitarauak landu eta martxan jartzeari dagokionean, E.A.E.ko herri-administrazioekiko harremana, elkar lotura eta aholkularitza; e) herri-administrazioetan diharduen langilegoa euskaldundu eta euskaraz alfabetatzeko prestakuntzaikastaroak programatu eta ematea, atal honen lehenengo idazatian ezartzen den arauera; f) euskarazko alfabetatze teknikoko ikastaro bereziak programatu eta ematea, atal honen lehenengo idazatian ezartzen den arauera; g) administrazio-euskara zabaldu eta ezagutaraztea, argitalpen bidez, administrazio-agirien bitartez, hots, aldizkariak, mintegiak, hitzaldiak erabiliaz, eta egoki eritzitako beste edozein bidez; h) Zerbitzuaren ahalmen-esparruan daudenak eta lege-araubideak eman diezazkionak. 3. Euskalduntze Zerbitzua, bere eginkizunak betetzeko, iharduteko atalotan egituratuko da: a) Hizkuntza-Irakaskuntza, hiru arlorekin: - Prestakuntza; - Programazioa; - Ebaluaketa. b) Hizkuntza-Normalkuntza, hiru arlorekin: - Laneko euskara; - Administrazio-hizkera; - Herri-administrazioentzako aholkularitza. 16. atala.~ 1. Itzulpen Zerbitzu Ofiziala izango da euskuaren eta gaztelaniaren arteko itzulpenen zehaztasuna eta lege-baliokidetasuna ziurtatzeko aginpidea duen organoa. 2. Itzulpen Zerbitzu Ofizialak honako egiteko hauek beteko ditu: a) Eusko Jaurlaritzaren lege-egitasmo guztiak gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzea, Jaurlaritzak Euzko Legebiltzarrari bidal dakizkion baino lehen; b) hala eska dezaten Euskal Autonomi Elkartean kokaturiko herri-administrazioetan sortu dadin adierazpen eta mezu oro gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzea; c) Euskal Autonomi Elkarteko administrazioan, foru-aldundietan, udaletan eta Estatuko administrazioan ere sortutako zabalkunde orokorreko testuak gaztelaniatik euskarira eta alderantziz itzultzea, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari hala eskatuz gero; d) epailetza-organoek Zuzentza Sailaren bitartez eskatutako epailetza-jarduketak (auzi-eske, elkar hartzeko agiri, agiri bidezko froga, epai etab.) euskaratzea eta gazteleratzea, doakien alderdiei jakin erazteko edo besterekiko indarra izan behar dutenean; e)epailaritza ihardunetan, hots, epaialdi, aurrez aurreko adierazpen eta abarretan, euskarazko nahiz gaztelaniazko interpretaritza egitea, epailetza-organoek Zuzentza Sailaren bitutez eska dezatenean; f) inork egindako itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetza egiaztatzea, Administrazioak nahiz herri-lerrokategiek eskatuz gero, fede publikoaren ondorioetarako; g) administrazio-organoetan edo Autonomi Elkarteko administrazioko bilera ofizialetan euskarazko nahiz gaztelaniazko interpretaritza egitea; h) itzulpen eta interpretaritza-arazo zehatzei erantzuteko eta laguntza emateko ahalbidea eskaintzea, herri-administrazio guztietako itzultzaileei irekita eta adminiatrazio bakoitzak eduki behar dezan euskara arloko azpiegituraren kalterik gabe; i) euskal lege eta administrazio-terminologia biltzea eta aztertzea, hustuketa eginez, fitxetan jasoaz eta datutegian gordeaz, bai euskal administrazio-terminologia finkatzeko eta bai administrazioko itzultzaileen galderei erantzuteko eta hiztegiak egin eta argitaratzeko; 3. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren proposamenez, administraziohizkeraren eta lege eta adminiatrazio-arloko terminologiaren erabilerarako arteztarau teknikoak landu eta finkatuko ditu. 4. Itzulpen edo interpretaritza-lana eska dezanak, lana egiteko egoki deritzen epe eta aurkezte-erak adieraziko ditu eta Itzulpen Zerbitzu Ofizialak, lana bere gain hartzerakoan, hala bada, diru, epe eta beste edozein eratako baldintzak eskainiko ditu lana burutzeko. 5. Itzulpen Zerbitzu Ofiziala, hartu ditzan lan guztiez arduratuko da, hala behar izanez gero besterenganajo behar badu ere. 6. Bere egitekoak betetzeko, Itzulpen Zerbitzu Ofiziala honako jarduteko ataletan banatzen da: a) Itzulpen eta Interpretaritza; b) Terminologi Datutegia.V. Atalburua.- Azterlan eta argitalpen zerbitzua. 17. atala: Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak honako eginkizun hauek beteko ditu: a) Erakundeak bere arioz edo unibertsitatearekin, beste administrazio-eskola edo -erakunderekin edo edozein herri-erakunderekin elkar lanean, lege eta politika, lege eta administrazioa edo ekonomia eta administrazioa gai dituzten ikerketa-ekintzak antolatu, burutu eta bultzatzea; b) azterlan eta txostenak egitea, erizpenak ematea eta, horretarako eskabidea egin ondoren, Euskal Herriko herri-administrazioen egituraketa eta hobekuntzarako arauak prestatzea; c) unibertsitate eta jardute-esparru bereko beste erakundeekin elkar trukea eta harremanak izatea; d) Erakundearen argitalpenen urteroko egitaraua egitea, Idazkaritza Nagusiarekin batera administrazioesparrua kudeatzez, eta argitalgai-egitasmoen edukiak aztertzea, hauen zabalkunderako beharrezkoa den ikaskuntza-balioa ziurtatzeko; e) Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria kudeatzea, arlo teknikoan; t) administrazio-zientziaren (herri-administrazio) ikerketa, irakaskuntza eta zabalkuntza eta sustatze lanak antolatzea, Euskal Herriko herri-administrazioen arloan ezarri etz eginbideratzeko. Horretarako, eta batez ere Euakal Herriko unibertsitateekin (EHU), eta bai beste edozein erakunde, administrazio-eskola edo erakunde publiko nahiz pribaturekin ere lankidetzaitun eta -hitzarmenak bultzatzea; g) Erakundearen gai diren arloetan ikasketa-sari eta ikerketa-sarietarako deiak egitea, eta baita bekadunen juraipide eta bideraketa-lan guztiak ere; h) unibertsitatearekin edo beste administrazio-eskola eta erakundeekin batera, ikaskuntza jardunaldiak, funtaezko teoria-xededun ikasketa-mintegiak, biltzarrak eta abar antolatzea; i) herri-administrazioaren goi-mailako diploma bultzatzea, taxutzea eta, hala badagokio, kudeatzea; j) Liburutegi Nagusiarekin batera, Zerbitzuaren ahalmenen arloko liburu-erosketaren politika aukeratu eta bultzatzea; k) Zerbitzuaren esparruan barne dauden besteak. VI. Atalburua.- Zerbitzu orokorra. 18. atala; Zerbitzu Orokorrak, idazkari nagusiaren menpean, berari eta Erakundeko gainenko zerbitzuei izendatutako egitekoak egoki egiteratzeko organo laguntzaile gisa jardungo du. Zerbitzu Orokorrak ondorengo egitetoak izango ditu: 1. a) Langileen ardura; b) Aurrekontu-egitasmogintzaren jarraipena; c) Ondasunen administraritza; d) Erakundearen lege-aholkularitza; e) erakunde ofizial edo pribatuekin lankidetza-itun eta -hitzarmenak egitea; f) zerbitzuei, dagozkien erabakiak jakin eraztea; g) gainerako zerbitzuei azpiegitura informatikoa ematea; h) Erakundeko agiritegia eta liburutegia kudeatzea. VII. Atalburua: Guztientzako Erabakiak. 19. atala: Erakundearen helburuak betetzeko, eratze-atal guztiek koordinatuta jardungo dute. Horretarako atal guztietako zerbitzuburuek oaatutako HAEEko Lotura-Batzordea sortzen da, Erakundeko zuzendaria edo, hau egon ezean, idazkari nagusia izango dela batzordeko buru. 20. atala.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen urteko aurrekontuak, diru-sarrerei dagokienez, ondoko baliabideak izango ditu: a) ikastaro-matrikula, titulu-emate, diploma eta egiaztagiritarako arauez finkatutako sariak eta zerbitzuemateagatiko gainerako tasak; b) Erakundearen argitalpen, iragarki eta ordaindutako zerbitzuen etekina; c) edozein pertsona edo erakundek Erakundeari emandako dirulaguntza, emari eta dohainak; d) Euskadiko Ondareari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, bere ondasunen irabaziak. 21. atala.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroetara edota beste edozein ikasketa nahiz ikerketa-ekintzatara bertaratzea eta horietan parte hartzea diploma edo egiaztagiri bidez ziurtatuko dira, eta MEREZIMENDU izan daitezke herri,adminietrazioetako lanpostuak betetzeko eta hautaketa-prozesuetako lehiaketetan. 22. atala.- HAEEk dituen helburuak betetzeko, Euskal Herri-Administrazioaren berezitasunen ikerketa, irakaskuntza eta zabalkundea bultzatzeko beketarako dei egin eta horiek eman ahal izango ditu. 23. atala.- - HAEEk irakasle, lanbidedun edo funtzionari gaituen lankidetza eska dezake eskolorduak, mintegiak eta hitzaldiak emateko edo Erakundearen edozein ekintza berezitan esku hartzeko. INDARGABETZE·ERABAKIA Indargabeturik geratzen dira Dekretu honetan eza rritakoaren aurkako izan daitezen maila bereko edo beheragoko erabakiak. Berariaz adierazten da azasoaren 11ko 269/86 Dekretuaren 17. atalak indarrean jarraitzen duela, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren jardute-egitura ezartzen duen apirilaren 30eko 286/91 Dekretuaren 12 i) atalak berau aipatzen duen neurrian. ERABAKI GEHIGARRIA Administrazio eta Lege Arloko Itzultzaile Eskolak (ALAIE) jarraipenik izango du aurtengo ikasturtea behar bezala bukatzeko eta hortik etor daitezkeen eginkizunek burutzeko. Hori eginda iraungitzat joko da. ALDIBATERAKO ERABAKIA Administrazio eta Lege-ArIoko Itzultzaile Eskola eta Itsas Arduralaritzako Eskola Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen barruan dirauten bitartean, idazkari nagusiaren menpe izango dira zuzen-zuzenean. AZKEN ERABAKIAK Lehena - Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Lege-Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen arauezko erabakiak emateko. Bigarrena - Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Hirugarrena - Bi hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzak Garraio eta Herrilan Sailari atxikiko dio Itsas Arduralaritzako Eskola. Donostia-San Sebastián, 1991ko abuztuak 30 Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 24/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 238/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, euskal administrazio publikoetan euskararen erabilpenaren normalkuntzarako prozesua ezartzeko zenbait neurri ezartzen dituena.
- Ikus: Uztailaren 27ko 1983/16 LEGEA, "Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz".