Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

444/1991 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 2566
  • Xedapen-zk.: 444
  • Xedapen-data: 1991/07/23
  • Argitaratze-data: 1991/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren indarrez Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eskuratu zitzaizkion iharduketa-eremuak eta egitekoak izendatzeak, izendatutako alor horiek, behar bezalako operatibitate, arrazionaltasun eta eginkortasunez hornitutako bateratutako ekintza bat bermatuko duen antolakuntza sistema eta artikulazio funtzional bati egokitzea eskatzen dute. Horretarako, bilatzen den administrazio antolakuntzaren eredua, Saila banatzen deneko bi Sailordetzei eskuratzen zaizkien ahalmenetan oinarritzen da, Sailordetza horiek beren aldetik, gai espezifiko bakoitzari dagokionez, Zuzendaritzetan egituratzen direla; sailordetzak, Lurralde Antolaketarena eta Ingurugiroarena dira. Planteiamendu horren arauera, lurralde antolaketari, eraikintzari eta etxebizitzari dagozkienetan, Konstituzioaren 47. atalak Agintaritza Publikoei ematen dizkien egitekoen multzoa -Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntza alorrean- Lurralde Antolaketa Sailordetzan bildu da. Ingurugiro Sailordetzari bere aldetik, Autonomi Estatutuaren eskuduntza esparruan, konstituzio-aginduko 45. atalean agintzen dena lortzera bideratutako ahalmenak eskuratu zaizkio hots, honetara bideratuak >, eta hori, gaiak horrela eskatuta, Jaurlaritzako beste Sailetan sartuta dauden beste eskuduntza batzuren kaltetan izan gabe. Bestalde, Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen indarrez Sail honi eman zaizkion betebehar berriak, horiek garatzeak eta gauzatzeak, lurraldea antolatzeko bertan sortutako hainbat tresna prestatzeko eta onartzeko indarremaile eta bultzatzailearen kalifikazio berezia ematen diotelarik, behar adinako baliabideak edukitzea eskatzen dute eta, horren ondorioz, egiturazko egokitzean hori agerian jartzea. Halaber, gai horretan dagoen legegintza ugaria erabiltzeko eta gauzatzeko eta Euskal Autonomi Elkartean diharduten Organoentzako beharrezko ihardutze-erizpideak koordinatzeko eta batzeko, Ingurugiroaren gaietan, Eusko Jaurlaritzaren eskuduntzadun ingurugiro organoa bezala ageri da Ingurugiro Sailordetza. Beraz, adierazi diren gai berriak bere gain hartzeak, azaldu diren antolaketa oinarriei dagokienez, organoen egituraketa berri bat eskatzen du eta beroiei egitekoak izendatzea. Hori dela bide, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saüburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko uztailaren 23ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- ANTOLAKUNTZARI BURUZKOA 1. atala.- Osailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 17. atalean xedatutakoarekin bat eginik, lurraldea, itsasertzak, ingurugiroa, hirigintza, etxebizitza, arkitektura, kanalak eta ureztaketak antolatzea bere iharduketaren eta egitekoen alor bezala daukan Eusko Jaurlaritzaren organoa da Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. 2. atala.- Aurreko atalean adierazitako gaiei buruzko eskunduntzak erabiltzeko, ondorengo organo hauetan egituratzen da Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila: a) Organo Nagusiak: 1.- Ingurugiro Sailordetza: 1.1.- Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritza. 1.2.- Ingurugiroaren Kalitate Zuzendaritza. 2.- Lurralde Antolaketa Sailordetza: 2.1.- Etxebizitza Zuzendaritza. 2.2.- Lurralde Antolaketa eta Hirigintzako Zuzendaritza. 2.3.- Arkitektura Zuzendaritza. 3.- Zerbitzu Zuzendaritza. b) Ordezkotza Organoak: - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak. 3. atala.- 1) Maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak erabakitzen duenaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari adskribaturik gelditzen dira Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordea eta Lurralde Antolaketarako Aholku Batzordea. 2) Abuztuaren 10eko 28/1984 Dekretuaren bidez eratutako Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Aire Kalitaterako Junta eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren Patronatua ere Sail Honi adskribatzen zaizkio. 3) Azaroaren 20ko 295/1990 Dekretuaren indarrez eratutako Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea ere Sail honi adskribatzen zaio. 4. atala.- Abenduaren 20ko 241/1982 Dekretuaren bidez eratutako <

  • Elkarte Publikoa eta azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuz eta otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuz sortutako > Elkarte Publikoa Sail honi adskribaturik gelditzen dira. Azaroaren 8ko 218/1982 Dekretuaren bidez bere sorrera gauzatu zeneko <

  • Elkarte Publikoa ere Sail honi adskribatzen zaio. 5. atala.- Nahitaezko Desjabetzapenerako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Epaimahaiak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurrugiro Sailari adskribatzen zaizkio.II. ATALBURUA.- SAILBURUARI BURUZKOA 6. atala.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/ 1981 Legearen 26. atalean ezarritako eskuduntzez baliatzea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari dagokio eta otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta iharduketa-alorren eremuan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztietan ere.III. ATALBURUA.- SAILORDETZEI BURUZKOA 7. atala.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Sailburuordeei honako hauek dagozkie: a) Sailburuaren adierazitako ordezkotzaz, Sailaren ordezkotza edukitzea. b) Sailordetzako iharduketak zuzentzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea. c) Sailordetzari adskribaturiko langilegoarekiko goi buruzagitza betetzea. d) Bere iharduketei dagozkien gaietan, xedapen orokorren proiektuak gauzatzea eta, hala behar denean Sailburuari bidaltzea. e) Sailordetzak ondo funtziona dezan, bere menpean dauden zerbitzuentzako beharrezko diren zirkular, instrukzio eta xedapenak ematea. f) Sailordetzako iharduketak programatzea. h) Sailordetzaren menpeko zuzentza zentroen eta organoen iharduketa ikuskatzea eta kontrolatzea. i) Beste Sailekiko eta Sailordetzarekin harremanak dituzten Organismo eta Entitateekiko harremanetako organo gisa ihardutea. j) Sailordetzaren eskuduntzako diren espedienteak izapidetzeko beharrezko diren gastu baimenak; honako baimen hauek salbu: urte askotarako gastuei dagozkienak, zergari buruzko zatia kenduta, beren aurrekontuak, hurrenez-hurren, berrogeitamar milioi pezeta gainditzen duten obrak egiteko eta orniketak egiteko espedienteak izapidetzeko beharrezko direnak, halaber, laguntza teknikoaren espedienteei buruzkoak, zerbitzuen errentapenak, ohizkoak ez diren lan berezi eta konkretuak eta, hemen ere zerga ri dagokion zatia kenduta, beren aurrekontuak hamar milioi pezeta gainditzen duen administraziozko izaera berezia edo administraziozko izaera pribatua duen beste edozeinenak, kasu horietan Sailburuari dagokiolarik baimenak ematea. k) Sailari dagokiona izan eta Sailordetza horren eremukoak diren aurrekontu aldaketak. Indarrean dagoen Lege Antolakuntzak ematen dizkien gainerako eskuduntza, ahalmen, prerrogatiba eta egitekoak. Aurreko puntuetan adierazitako egiteko horiek egoki bete ahal izateko, beren kudeaketarako laguntza zuzenerako talde bat izango dute Sailburuek, kudeaketa horren beharrei dagokiena. ZUZENDARITZEI BURUZKOAK 8. atala.- Dagokion Sailburuordearen zuzeneko edo hierarkiazko menpetasunez, Zuzendari bat egongo da Zuzendaritza bakoitzaren buruan, Zerbitzuetarako Zuzendariaren kasuan salbu, hori zuzenean Sailburuaren pean egongo bait da eta egiteko hauek eskuratu bait zaizkio: a) Zerbitzu Zuzendaritzari ematen zaizkion gaietan dituen eskuduntza orokorren kaltetan izan gabe, Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea. b) Dagokion Sailordetzatik hartutako aginduekin bat eginik, Zuzendaritzako iharduketak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrola eraman. c) Bere eskuduntzari emandako gaietan, onarpenerako planak edo egitarauak proposatzea bere agintari diren Organoei. d) Lege Ordenamenduak espreski ematen dizkietenak edo, Jaurlaritzako Zuzendariei orokorki ematen zaienez, orokor izaera dutenak. e) Kontratazio gaietan, kontratazio organoaren izaera dute ondorengo ahalmen eta baldintzez: 1) Aurreproiektuak, proiektuak, txostenak eta oinarri-arau teknikoen pleguak onartzea. 2) Espedienteak izapidetzerakoan presakotasundeklarazioak. 3) Espedienteko hastapen erabakiak eta beroiei darizkien esleipenak. 4) Proiektuak eta bakarka edo osoan esleipen aurrekontuko %20a baino gutxiagoko aldaketa dakarten kontratu aldaketak onartzea. 5) Proiektuen osagarrizkoak eta beren esleipena onartzea. 6) Izapidetzen ari diren espedienteei dagozkien egiaztapenak onartzea. 7) Beren zergari buruzko zatia kenduta, beren prezioa berrogeitamar milioi pezeta gainditzen duten obrak egiteko kontratuen likidazioak, abal kantzelazioak eta fidantza itzulketak onartzea eta horniketaren, laguntza teknikoaren, zerbitzuen errentapenen, ohizkoak ez diren lan berezi eta konkretuen eta, hemen ere zergari dagokion zatia kenduta, beren pre zioak hamar milioi pezeta gainditzen duen administraziozko izaera berezia edo administraziozko izaera pribatua duen beste edozeinenak, gainerako kasuak Sailburuari dagokiolarik onartzea. ' 8) Prezioen berrikuskatzeak onartzea. 9) Kontratuen gauzaketan zehar gerta daitezkeen gorabehera guztiei erabakia ematea. f) Indarrean dagoen Lege Ordenamenduak ematen dizkion gainerako ahalmen, prerrogatiba eta egitekoak. LEHENENGO SEKZIOA.- INGURUGIRO SAILORDETZARI BURUZKOA 9. atala.- Ingurugiroari buruzko Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro organoa da Ingurugiro Sailordetza eta ondorengo iharduketa-alor hauek zuzentzen eta koordinatzen ditu: a) Ingurugiro Politikaren Plangintza eta Egitarauketa. b) Ingurugiroaren kudeaketa, ingurugiro iharduketen koordinazioa eta kutsadurari aurre hartzea. c) Ingurugiro baliabideak babestea. d) Uren kalitatea definitzea, babestea eta hobetzea. INGURUGIROAREN KALITATE ZUZENDARITZARI BURUZKOA 10. atala.- 8. atalean ezartzen diren izaera orokorreko egitekoez gain, ondorengo hauek dagozkio Ingurugiroaren Kalitate Zuzendaritzari: a) Ingurugiro politikaren plangintza eta egitarauketa. b) Ingurugiroaren gaietan araugintza proiektuak prestatzea. c) Lurreko, eguratseko, barruko lurretako uretako eta itsasoko ingurugiroan kutsadurari aurre hartzeari, zaingoari eta kontrolari buruzko administrazio iharduketak. d) Hondakinen politikaren kudeaketa, gauzaketa eta kontrola. e) Eusko Jaurlaritzaren industri politikarekin koordinatuz, gutxien kutsatzen duten ekoizketa eta teknologia prozesuen eta energi iturrien erabilpena sustatzea. Ingurugiroa babesteko iharduketa publikoak koordinatzea eta bultzatzea. g) Eta Lege Ordenamenduak eman diezazkion guztiak. INGURUGIRO BALIABIDEEN ZUZENDARITZARI BURUZKOA 11. atala.- 8. atalean izaera orokorrez ezartzen diren egitekoez gain, ondorengo hauek dagozkio Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzari: a) Hidrologi planak egitea araupetzen duen prozeduraren arabera, plan horiei buruz proposa edo ezar daitezen ingurugiroari buruzko erabakiak, 29/1985 Legearen 13.3 eta 38.4 ataletan jasotzen diren printzipioekin bat eginez, formulatzea. b) Uren kalitatea definitzea, babestea eta hobetzea. c) Hidrologi Plangintzari darizkion obretan Ingurugiroarekiko eragina aztertzea. d) Uren kalitatearekin zerikusia duten erabilpen eta baimenei buruzko arazoak. e) Ingurugiroa babestearekin ados dagoen lurralde antolaketa bat erraztuko duen ingurugiro-xehetasunen base bat prestatzea. f) Ingurugiroarekiko Eraginaren gaietako araugintza gauzatzea. g) Ingurugiro baliabideen babesa. h) Ingurugiroari buruzko hezkuntzaren politika orokor bat prestatu eta sustatzea. i) Ingurugiro politikaren hedaketa, gizartearen sentsibilizazioa eta herritarren partehartzea gai horretan. j) Eta Lege Ordenamenduak ematen dizkion guztiak. BIGARREN SEKZIOA.- LURRALDE ANTOLAKETA SAILORDETZARI BURUZKOA 12. atala.- Ondorengo iharduketa alor hauek zuzentzen eta koordinatzen ditu Lurralde Antolaketa Sailordetzak: a) Lurraldearen eta Itsasertzarena antolaketa eta Hirigintzarena. b) Etxebizitza. c) Arkitektura. LURRALDE ANTOLAKETA ETA HIRIGINTZAKO ZUZENDARITZARI BURUZKOA 13. atala.- 8. atalean izaera orokorrez ezartzen diren egitekoez gain, ondorengo hauek dagozkio Lurralde Antolaketa eta Hirigintza Zuzendaritzari: a) Lurralde Antolaketaren eta Hirigintza Antolaketaren gaietan araugintzazko proiektuak prestatzea. b) Beste Sailen sektore mailako iharduketetarako beharrezkoak direnak barne, Lurralde, Itsasertza eta Niri Antolaketarako tresnak prestatzea, koordinatzea eta kontrolatzea eta horren gauzaketaren kudeaketa Jaurlaritzak dituen eskuduntzen eremuaren barruan. c) Lurraldea antolatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldeetako datu baseak sortzea Administrazioko beste Organoek dituzten informatika alorreko eskuduntzen esparruan. d) Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioek egin beharreko kartografiarako, araugintzazko proiektuak eta sorketarako oinarri-arauak prestatzea, halaber, Jaurlaritzak dauzkan eskuduntzez baliatzeko beharrezkoa den kartografia ere bai. e) Sustapen publikoko lurra lortzeko kudeaketa eta Jaurlaritzarenak diren iharduketetarako besteena ere bai. Sustapen publikoko poligonoen urbanizazioa egitea. g) Sailari adskribaturiko titularitate publikoko lurraren administrazioa. h) Maiatzaren 31ko 4/ 1990 Legearen 26. atalak aipatzen dituen desjabetze espedienteen eraginpean gertatzen diren ondasun eta eskubideez presaz jabetzeko deklarazioari buruzko Jaurlaritzako Kontseiluaren akordio proposamena prestatzea. i) Saila izapidetzen ari den desjabetzapen espedienteei darizltien balio justuak onartzea. j) Euskal Autonomi Elkartearen Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 2. Xedapen Gehigarriarekin bat eginik, Sail honi dagozkion ahalmenez baliatuz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak enajenatu dituen partzelei buruz, salmenta eta erosketa-salmentarako eskaintza-eskriturak ematea eta, hala izanez gero, aipatu eskritura horietan ezarritako baldintzak indargabetzea eta hipotekak eratzea, aldatzea, beste batetarako uztea eta indargabetzea. Halaber, Hirigintza, Etxebizitza eta ingurugiro Sailburuak lurraren sustapen publikoari buruzko gaietan hartutako erabakieri ondorioz sortutako lege egoerak formalizatzeko beharrezko izan daitezen eskritura guztiak ematea ere berari dagokio. k) Indarrean dagoen legeriak ematen dizkion beste guztiak. ETXEBIZITZA ZUZENDARITZARI BURUZKOA 14. atala.- 8. atalean izaera orokorrez ezartzen diren egitekoez gain, ondorengo hauek dagozkio Etxebizitza Zuzendaritzari: a) Iharduketen plangintza eta. egitarauketa etxebizitza gaietan. b) Etxebizitzaren sustapen publikoa. c) Etxebizitzaren parke publikoa bereoneratzea. d) Euskal Autonomi Elkartearen titularitateko etxebizitzen administrazio eta kudeaketa. e) Babes Ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatua bultzatzea. f) Birgaiketa pribatua bultzatzea. g) Sustapeñ publikoko etxebizitzen obra-hartzeekin lotutako iharduketak. h) Indarrean dagoen legeriak ematen dizkion egiteko guztiak. ARKITEKTURA ZUZENDARITZARI BURUZKOA 15. atala.- 8. atalean izaera orokorrez ezartzen diren egitekoez gain, ondorengo hauek dagozkio Arkitektura Zuzendaritzari: a) Eraikintzako arazoen azterlana, ebaluaketa eta kontrola Euskal Autonomi Elkartean. b) Araugintzazko proiektuak prestatzea eraikintzako gaietan. c) Bere kontrolerako beharrezkoak diren neurriak ezarriz, arkitekturaren eta, oro har, eraikintzaren kalitatea bultzatzea. d) Eraikita dagoen ondarea bereoneratzeko oinarri-arau teknikoak finkatzea. e) Beroiek eskatuta, proiektuen gainikuskaketa egiteko berariazko zerbitzu bat ez daukaten Eusko Jaurlaritzaren beste Sailei dagozkien proiektuen eta ikuskaketaren eta obra egiaztapenen kontrolaren gaietan laguntza teknikoa eta administratiboa. f) Eusko Jaurlaritzako Sail batzuri dagozkien eraikintza obrak hartzeen kontrola, aurreko apartaduko zernolako berdinetan. g) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren proiektuak idazten eta arkitektura obrak zuzentzen laguntza teknikoa, halaber, beste Sail eta Administrazio Publikoek enkargatzen dizkiotenak. h) Edozein ondare eragiketari loturik dauden igikaitzen ebaluaketa teknikoa eta Euskal Ekonomi Elkartearen ondasun higikaitzen ondare-inbentarioa gauzatzea bere fase teknikoan, bi kasuetan, Ogasun eta Finantza Saileko Kontratazio eta Ondare Zuzendaritzak eskatuta. i) Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuarekin bat eginik, Laborategietako egiaztapenak izapidetzea, ematea edo berritzea. j) Indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guzti ak. HIRUGARREN SEKZIOA.- ZERBITZU ZUZENDARITZARI BURUZKOA 16. atala.- 8. atalean izaera orokorrez ezartzen diren egitekoez gain, ondorengo hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari: a) Sailburuari laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa ematea. b) Saileko organoek Jaurlaritzako beste Sailekin eta Sailarekin harremanak izan ditzaten Organismo eta Entitateekin dituzten harremanak koordinatzea. c) Sailaren aurrekontu gauzaketa eta jarraipena koordinatzea. d) Administrazio kontratazioa Sailaren gaietan. e) Saileko aholkularitza juridikoa, beste Zuzendaritzek bere gain hartzen ez dituzten alderdietan. f) Sailak emandako araugintza koordinatzea, prestatzea eta, hala gertatuz gero, kontrolatzea. g) Sailari adskribaturiko langilegoaren gaietan administrazio kudeaketa eta aurrekontu jarraipena, horretan sartzen dela aldibaterako lan kontratuak gauzatzea eta, hala gertatuz gero, kontratu horien luzapena gauzatzea. h) Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea eta Sailordetzetako eta Lurralde Ordezkaritzetako lanerako sistemen eta metodoen koordinazioa ere. i) Informatika Antolaketarako Batzorde Teknikoa ren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren eskuduntzen kaltetan izan gabe, Sailaren informatika aplikazioen koordinaketa eta kudeaketa. j) Saileko Erregistro Nagusiaren kudeaketa. k) Euskal Autonomi Elkarteko Hiri Jabegoaren Bazkunde Ofizialei buruzko abenduaren 27ko 312/ 1988 Dekretuaren indarrez Sail honi eskuratzen zaizkion egitekoak. 1) Indarrean dagoen Lege Ordenamenduak ematen dizkion egiteko guztiak.III. ATALBURUA.- LURRALDE ORDEZKARITZEI BURUZKOA 17. atala.- 1) Organikoki Sailburuaren agintza pean eta funtzionalki dagozkien Zuzendarien pean, Ordezkariei, dagokien Lurralde Historikoaren eremuan, ondorengo egiteko hauek eman zaizkie: a) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eman zaizkion eskuduntzei dagozkionstan, lege eta xedapenak bete daitezenaren ardura izatea. b) Bere eskuduntzako gaietan, Sailaren ordezkotza betetzea gainerako Agintari eta Korporazioekin dituzten harremanetan. c) Ordezkaritzako zerbitzu orokorrak administratzea. d) Ordezkaritza osatzen duten dependentzia eta organoen iharduketak koordinatzea. e) Indarrean dauden gainerako xedapenek ematen dizkieten gainerako ahalmen, prerrogatiba eta egitekoetan ihardutea. 2) Ondorengo honako Zerbitzu hauetan egituraizen dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak: a) Lurralde Ordezkaritza. b) Lurralde Antolaketa. c) Etxebizitza eta Arkitektura. d) Ingurugiroa. 18. atala.- Berariaz adskriba dakizkiekeen egitekoez gain, hauek dagozkie Lurralde Idazkaritzei: 1) Ordezkaritzako beharren azterlana eta Aurrekontuko dirusarreren eta gastuen egoeren proposamenak egitea. 2) Barne erregimenari buruzko gai guztien gainbegiratze, kudeaketa eta proposamena egitea eta kredituak kudeatzea eta teknikazko eta administraziozko infomeatc ematea. 3) Ordezkaritzako espedienteak eta agiritza nagusia zaintzea eta artxibatzea, egiaztagiri orokorrak ematea, agiriak erkatzea eta, hala dagokionean, Administrazio Organoetara eta epaitegi instantzietara bidaltzea espedienteak. 4) Berak agintzen dituen azterlanak prestatuz, Lurralde Ordezkariari laguntza enxatea. 5) Berariaz beste unitate edo ordezko zerbitzuei ematen ez zaizkien egiteko eta gai guztiak. 19. atala.- Honako egiteko hauek dagozkie Antolaketarako Lurralde Zerbitzuei: - Gai horretan Ordezkaritzari eman zaizkion espedienteak instruitzea, izapidetzea, informatzea eta, hala gerta dadinean, erabaki proposamenak egitea. 20. atala.- Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde Zerbitzuei egiteko hauek dagozkie: - Etxebitza eta arkitektura gaietan Ordezkaritzari eman zaizkion espedienteak instruitzea, izapidetzea, informatzea era, hala gerta dadinean, erabaki proposamenak egitea. 21. atala.-- Ingurugiroko Lurralde Zerbitzuei egiteko hauek dagozkie: - Ingurugiro politikako neurriak benetan betetzeko eta kontrolatzeko beharrezko izan daitezen ekintzak burutzea. - Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) atalaren indarrez Lurralde Historikoei dagozkien ahalmenen kaltetan izan gabe, Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri edo Arriskugarrien Arautegiko espedienteak izapidetzea eta erabaki proposamenak egitea. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Sailordetzetako, Zuzendaritzetako eta Sailaren Ordezkaritzetako titularrak bakante, kanpoan edo gaixorik dauden kasuetan, beroiei eman zaizkien egiteko eta eskuduntzak, egoera horrek dirauen artean eta Sailburuak adierazitako erabakirik ez dagoenean, bere hurrengo agintari iherarkikoak beteko ditu. Bigarrena. - III. Atalburuko Lehenengo Sekzioan Ingurugiro Sailordetzari adskribaturiko egitekoak, osasun publikoaren gaietan osasunbide agintariei, inguru naturalaren gaietan Nekazaritza eta Arrantza Sailari eta uren gaietan Garraio eta Herrilan Sailari eman zaizkienen kaltetan izan gabe ulertuko dira. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan dagoenaren aurkako diren maila berdineko edo apalagoko xedapen guztiak indargabeturik gelditzen dira eta, bereziki, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila organikoki eta funtzionalki berregituratzeko zen apirilaren 22ko 138/1987 Dekretua eta hori aldatzen zuten martxoaren 1eko 50/1988 eta martxoaren 6ko 58/1990 Dekretuak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egun berean hartuko du indarra Dekretu honek. Bilbao, 1991ko uztailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JON LARRINAGA APRAIZ.