Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

411/1991 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa sortzen dituen Dekretua aldatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 2358
  • Xedapen-zk.: 411
  • Xedapen-data: 1991/07/09
  • Argitaratze-data: 1991/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

  • apirilaren 23ko 258/1991 Dekratua indarrean jartzeak, Administrazioko hainbat organuren eskuduntzak aldatzea ekarri du. Ondorioz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, Euskal Autonomi Elkarteak beste herri batzuren garapenean lankide izatearen kudeaketaren ardura eman zaio, Lehendakaritzako Idazkariari atxikita egongo dela horretan, artez eta hierarkikoki. Ahalmen honek, hainbat arau egokitu beharra dakar, adibidez, > sortzen dituen 18/1990 Dekretua. Dekretu horren bidez sortzen diren bi Batzordeetan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia sartu behar da, Diaspora eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren bidez, izan ere, hori bait da lortu nahi dena Dekretu hau aldatzearekin. Bestalde, arau mailako ekonomia kontutan hartuz eta Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatuko duen Batzorde Kudeatzailearen malgutasuna lortu ahal izateko, beste aldaketa bat ere sartzen da, hau da, Batzordeko Lehendakariak bere egitekoak beste pertsona baten ardurapean utzi ahal izatea hain zuzen. Horiek horrela, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1991ko uztailaren 9n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala. - Urtarrilaren 30eko 18/ 1990 Dekretuko 1. atala aldatzea (Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea). 1. Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa sortzen dituen urtarrilaren 30eko 18/ 1990 Dekretuko 1,2 atalaren lehenengo parrafoa, honako era honetan idatzita gelditzen da: > 2. Halaber, aurreko parrafoan aipatu den atalari, honako hau gehitzen zaio gaurregun duen testuaren jarraian: > 2. atala.- Urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretuko 3. atala aldatzea (Laguntze eta Sorospenerako Batzorde Teknikoa). Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatuko duen Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa sortzen dituen urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretuko 3. atala, aldatu egiten da honako testu hau gehitzen zaiola azken parrafo gisa: > AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko eu indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANTA GARRO.