Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

367/1991 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Kultura eta Turismo Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 2026
  • Xedapen-zk.: 367
  • Xedapen-data: 1991/06/11
  • Argitaratze-data: 1991/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren arabera, Kultura eta Turismo Saila, Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorra antolatzeko Sail bat da eta, ondorioz, bere egiteko eta jarduketa-eremu orokorren barnean garatu behar dituen eginkizunak ematen zaizkio. Aipaturiko otsaileko 6ko 15/1.991.eko Dekretuarekin bat etorriz, bidezkoa da, Kultura eta Turismo Saila egitura organiko egokiaz hornitzea, bere gain utzitako eginbeharrak bete ahal ditzan. Egitura honen taiuketan, aurrekoa oinarritzat hartzen bada ere, hainbat aldaketa sartu dira, batez ere urteotan zehar Sailaren zenbait egitekoren jarduera zehaztuz joan diren hainbat xedapenek sortutako aldaketengatik eta, ondorioz, bere barne antolakuntza-egituran eragina izan dutelarik. Hori horrela, ekainaren 30.eko 7/81 Legeko 26.2 atalarekin bat etorriz, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko ekainaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren zeraXEDATU DUT: I. ATALBURUA ANTOLAKETA OROKORRARI BURUZKOA 1. atala.- Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 14. atalan ezarritako egiteko eta jarduketa-eremuak bete behar dituen Eusko Jaurlaritzaren organua da Kultura eta Turismo Saila. 2. atala.- Aurreko atalan zehazturiko egiteko eta jarduketa-eremuei dagozkien eskuduntzak indarrean jartzeko, Kultura eta Turismo Saila honako organu hauetan egituratzen da: a) Organu Nagusiak: 1. Kultura eta Turismo Sailburua. 2. Zuzendaritza Kontseilua. 3. Sailburuari laguntza emateko Kabinetea. 4. Kultura Sailordetza. 4.1. Euskararen Suztapenerako Zuzendaritza. 4.2. Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritza. 4.3. Kultura Ondarearen Zuzendaritza. 5. Gazteria eta Kirol Sailordetza. 5.1. Gazteriaren eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza. 5.2. Kirol Zuzendaritza. 6. Turismo Sailordetza. 6.1. Turismo Zuzendaritza. 7. Zerbitzu Zuzendaritza. b) Ordezko organuak: 1. Arabako Lurralde Ordezkaritza. 2. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. 3. Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza. 9. atala.- Honako administrazio-erakundeok egongo dira Kultura eta Turismo Sailaren pean: a) Maiatzaren 20ko 5/1982 Legez sortutako Zuzenbide Pribatupeko Euskal Irrati Telebistako Erakunde Publikoa (EITB) eta Erakunde horren menpe dauden Elkarte Publikoak. b) Azaroaren 25eko 29/1983 Legez sortutako Helduen Alfabetatze eta Birreuskalduntze eta Euskaltegien Arauketarako erakunde autonomiaduna (HABE). c) Ekainaren 29ko 11/1988 Legez sortutako Soin- Hezkuntzako Euskal Erakunde autonomiaduna. d) Otsailaren 15eko 62/1982 Dekretuz sortutako «Euskadiko Orkestra A.B.» baltzu publikoa. e) Ekainaren 26ko 174/1990 Dekretuz sortu eta azaroaren 27ko 299/1990 Dekretuz aldatutako «Euskal-Media, A.B.» baltzu publikoa. Il. ATALBURUA SAILBURUARI BURUZKOA 4. atala.- 1. Kultura eta Turismo Sailburuak, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30ko 7/1981 Legeko 20. eta 26. ataletan ezarritako eskuduntzak eta, Sailari dagozkion egiteko eta jarduketa-alorren eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak erabiliko ditu. 2. Halaber, Euskal Funtzio Publikari buruzko 6/ 1989 Legeko 10 h) atalean ohartemandako zigortze ahalmena erabiliko du eta Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 108. atalean ohartemandako zigorrak ezarriko ditu, Lege horretako 37.2. eta 100.1. ataletan ohartemandakoaren hausteengatik. 5. atala.- Sailburuordeek eta Sailaren Zuzendariek satuko duten Zuzendaritza Kontseiluak, Sailburuaren burupean, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailburuari laguntzea Sailaren politika gauzatzerakoan. b) Sailaren organu guztien jardueraz arduratzea, koordinatua izan dadin. c) Sailburuari laguntzea, horrek Zuzendaritza Kontseiluari aholkua eska dakionean.I. SEKZIOA Sailburuaren Laguntza-Kabineteari buruzkoa 6. atala. - 1. Aurreko atalean zehaztutako eskuduntzak betetzerakoan, sorospen eta aholkuak emateko Laguntza Kabinetea izango du Sailburuak. 2. Laguntza Kabineteko Zuzendariak, honako egiteko hauek burutuko ditu laguntza eskaintzerakoan: a) Sailburuari laguntza ematea Kultura eta Turismo Sailari emandako eskuduntzak betetzerakoan Gizarte Komunikabideetako Baliabideen gaietan; batez ere, frekuentzia modulatuzko emisoreei baimena ematerakoan, informazio-agentzia eta idatzizko prentsari dagokionez. Euskal Irrati Telebista erakundeari emandakoak izan ezik. b) Politika kultural eraginkor eta koherente batean oinarrituz egin daitezen kultura mailako gaiei buruzko ikerketa eta txostenak gauzatzea. c) Sailaren eskuduntzaren gaiei buruz Sailburuari ekintzarako erizpide eta egitasmoak proposatzea. d) Sailordetzekin lankidetzan aritzea doazkien jarduketa-egitasmoak gauzatzerakoan. e) Sailak, bere egitekoetan jardutzerakoan, beste Administrazio Publikoekin edo erakunde pribatuekin dituen protokolozko harremanak bideratzea. f) Sailak gizarte komunikabideekin dituen harremanak bideratzea. g) Sailaren egintza publiko eta ofizialak antolatzea. h) Sailaren gain eragina izan dezaketen gorabeheren berri Sailburuari ematea. i) Prentsa artxiabategia kudeatzea. j) Eta, aurreko ataletan zehaztutakoei dagozkienetan, izenda dakizkiokeen beste edozein egiteko. 3. Bere gain utzitako eginkizunak egokiro garatzeko beharrezkoa izan dadin informazioa eskatuko die Laguntza-Kabineteko Zuzendariak Saileko Sailburuordei eta Zuzendariei. 4. Abenduaren 15eko 376/87 Dekretuak araupetzen duen Euskal Kulturaren Kontseilu Orokorra, Sailburuari laguntza emateko Kabinetearen barruan sartzen da.III. ATALBURUA SAILORDETZEI BURUZKOA 7. atala.- Sailordetza bakoitzaren buru Sailburuorde bat egongo da honako eginkizunok bere gain dituena: a) Bakoitzak duen eremu barruan, ekintza politikak lantzea eta Sailburuari proposatzea. b) Sailordetzaren jarduketak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea. c) Sailburuari, bere esku utzitako egitekoen arloan, laguntza teknikoa ematea. d) Ezarritako jarduketa-politikaren arauerako xedapen proiektuak proposatzea. e) Sailordetzako ekintzak egitaratzea. f) Sailburuari, bere ardurapean dauzkan jarduketen ibilera, kostua eta atarramenduaren berri aldizka ematea. g) Sailordetzaren menpe dauden zuzendaritza eta erakundeen jarduera ikuskatu eta kontrolatzea eta jardun ona bermatzeko behar diren neurriak hartzea. h) Sailburua ordezkatzea, horrek bere esku utzi dituen egitekoetan. i) Indarrean dagoen arautegiaren arabera, bidezko izan daitezen administrazio errekurtsoei irtenbidea eman, ebazpenak onartu eta elkarlan eta lankidetzarako ituneak izenpetzea. j) Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuaren 3. eta 7. atalek akurapen-alorrean Sailburuei ematen dieten eskumena indarrean jartzea bere jardutze-eremuan. k) Eta, orokorrean, indarreango araubideak ematen dizkion egitekoak betetzea.I. SEKZIOA Kultura Sailordetzari buruzkoa 8. atala.- 1. Kultura Sailordetza, kulturaren suztapenerako adierazpen guztietan, hau da, euskal kultura ondarea eta, batipat, euskera defendatu, aberastu, babestu, hedatu eta suztatzeko Dekretu honen 7. atalan zehaztutako egitekoak gauzatu behar dituen Sailaren organua da. 2. Sailburuordeak, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 108. atalean ohartemandako zigorrak ezarriko ditu, Lege horren 24.3, 37.3, 41, 42, 45.4 eta 101. ataletan ohartemandakoaren lege-hausteengatik. 3. Kultura Sailordetzak honako zuzendaritzak izango ditu: a) Euskeraren Suztapenerako Zuzendaritza. b) Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritza. c) Kultura Ondarearen Zuzendaritza. 9. atala.- 1. Euskeraren Suztapenerako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Finkaturiko jarduera-egitasmoen arabera, euskera arian-arian normaltzeko eta ondare linguistikoa, euskal nortasunaren oinarria dena, aberasteko bideraturiko ekimen publiko nahiz pribatuak suztatzea. b) Euskera, kulturaren sortzaile eta eroale den legez, gizarte jardun guztietan erabil dadin bultzatzea, euskeraren erabilpena arauzkotzezko 10/1982 oinarrizko Legean, azaroaren 24koan, ezarritako oinarriekin bat etorriz. 2. Euskeraren Suztapenerako Zuzendaritzak, Hizkuntza Politikaren Idazkaritza eta Euskerarako Batzordearen norabideekin bat eginez garatuko ditu bere egitekoak. 10. atala.- 1. Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritzari, orokorrean, artea eta kultura suztatzea eta, bereziki, honako egiteko hauek gauzatzea dagokio: a) Musikaren sorketa, bilketa, zainketa eta hedaketa suztatzea. b) Antzerkiaren sorketa eta hedapenari eragitea. c) Arte eta kultura mailako elkarte eta ekimen partikularren sorketa bultzatzea. d) Euskal zinemagintza eta ikusentzutezko baliabideak suztatzea. e) Dantza eta folklorea suztatzea. f) Zinemagintza, musika, antzerki, dantza eta folklorearekin zerikusirik duten jaialdi, norgehiagoka eta lehiaketak suztatzea. g) Euskal Herriko Autonomi Elkartearekin loturiko kultura efemeride eta ospakizuinei lagundu eta, behar izanez gero, kudeatzea. h) Eta, orokorrean, aurreko ataletan aipaturiko eginkizunekin erlazionaturik dagoen beste edozein burutzea. 2. Maiatzaren 6ko 110/86 Dekretuz sortutako Euskal Ereslarien Bilduma, «Eresbil», Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritzaren barne sartzen da. 3. Halaber, Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritzaren barne honako aholku-batzordeok sartzen dira: a) Antzerkirako Aholku Batzordea, abenduaren 15eko 381/87 Dekretuz sortutakoa. b) Zinemagintzarako Aholku Batzordea, abenduaren 15eko 377/87 Dekretuz sortutakoa. c) Dantza eta Folklorerako Aholku Batzordea, abenduaren 15eko 378/87 Dekretuz sortutakoa. 11. atala. - 1. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio euskal kultura ondarea defendatu, aberastu, zaindu, hedatu eta suztatzeko egitekoak burutzea uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta horiek garatzeko erabakitako arauetan eta, bereziki, honako egiteko hauek garatzea: a) Sailkatutako Kultura Ondasun-Erregistroa eta Euskal Kultura Ondarearen Ondasun-Zerrenda Orokorra, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak sortutakoak zuzendu eta kudeatzea, bere antolaketa eta jarduera araudiak zehaztutakoarekin bat etorriz. b) Euskal Kultura Ondarearen Zentrua Kudeatzea. c) Urtailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortutako Liburutegi, Artxibo eta Museo Sistema Nazionalak kudeatzea, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 80, 88 eta 95. ataletan ohartemandako zentruen bitartez eta doazkien araudiek zehazten dutenarekin bat. d) Sailaren organuei dagozkien kultura ondarearen alorreko lege-hausteengatiko zigortze espedienteak izapidetzea. e) Indarrean dagoen legediak Legezko Gordailu eta ISBN-ari buruz zehazten dituen egitekoak betetzea. f) Jabetza Intelektualaren Erregistroarekin zerikusia duten eta indarreango legediak ezartzen dituen egitekoak betetzea. g) Euskal Herriko ondare bibliografikoa babestu eta zabaltzea. h) Euskal Herriko museo ondarea babestu eta zabaltzea. i) Euskal Herriko ondare dokumentala babestu eta zabaltzea. j) Sorpen literarioa eta, orokorrean, liburu-alorra suztatzea. k) Sorpen artistikoa suztatu eta zabaltzea, batez ere, aldi baterako erakusketak programatuz. l) Arte-lanak erostea proposatzea Autonomi Elkarteko museoak hornitzeko xedez. m) Eta, orokorrean, aurreko ataletan aipaturiko eginkizunekin zerikusirik duen beste edozein betetzea. 2. Monumentu-Ondarearen Aholku-Batzordea, urriaren 23ko 284/1990 Dekretuak sortutakoa, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren barne sartzen da.II. SEKZIOA Gazteria eta Kirol Sailordetza 12. atala.- 1. Gazteria eta Kirol Sailordetza da Dekretu honen 7. atalan zehaztutako egitekoak garatu behar dituen organua, kirol suztapen eta antolapen; gizarte-garapen, haur, gazte eta hirugarren adinarentzako politika; aisi eta jolasaldiei dagokienez. 2. Gazteria eta Kirol Sailordetzaren pean honako zuzendaritzok egongo dira: a) Kirol Zuzendaritza. b) Gazteria eta Gizarte-Ekintzarako Zuzendaritza. 13. atala.- 1. Kirol Sailordetzari dagokio honako egiteko hauek betetzea: a) Kirol arloko arau-egitasmoak egitea. b) Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federakuntzako Erregistroa zuzendu eta kudeatzea. c) Kirol federakuntzei laguntza ematea beren egitekoak betetzerakoan, indarreango araudiak zehazten duen eran. d) Kirol elkarteak, alde guztietan, suztatzea. e) Goi mailako kirola suztatzea. f) Euskal Herriko bertako kirol-motak lagundu eta bultzatzea. g) Estatu eta nazioarte mailan euskal kirolaren hedatzeari eragitea. h) Euskal Herriko kirol instalazio sarearen egitamuketa zehaztea. i) Jardun fisiko eta kirolarekin loturiko ikerketa zientifiko eta teknikoak bultzatzea. j) Indarreango araudiak ematen dizkion ikuskatze eta zigortze egitekoak betetzea, eta federakuntzeen artean, beren egitekoen jardueran, gerta litezkeen auziak konpontzea. k) Eta, orokorrean, aurreko ataletan zehazturiko egitekoekin zerikusia duen beste edozein betetzea. 2. Kirol Euskal Batzordea, otsailaren 19ko 5/88 Legeak sortutakoa, Kirol Zuzendaritzaren barne sartzen da. 3. Kirol Zuzendaritzari dagokio Kirol-Diziplinarako Komitea, otsailaren 19ko 5/88 Legeak sortutakoa, beharrezko dituen baliabideez hornitzea dituen helburuak lor ditzan. 14. atala.- 1. Gazteria eta Gizarte-Ekintzarako Zuzendaritzari honako egiteko hauek betetzea dagokio: a) Gizarte-garapen, haur, gazte eta hirugarren adinekoentzako politika; aisi eta jolasaldiren alorreko arau-egitasmoak egitea. b) Aurreko atalean adierazitako gaiekin erlazionaturiko egitasmo eta programak burutzea, bai eta bidezko deritzon ekintza zehatzei ekitea ere. c) Aldi Librerako Eskolak onartzeko espedienteak izapidetu eta haur eta gazteentzako aldi librerako monitore eta zuzendariaren tituluak ematea, indarreango araudiaren arabera. d) Gizarte eta kulturaren suzpertzaile eskolak onartzeko espedienteak izapidetzea eta suspertzaile- tituloak ematea, indarreango araudiaren arabera. e) Gizartea eta kultura suztapenerako egitasmoak eta aisiaren gizarte, kultura eta heziketa erabilpena suztatzera bideraturikoak jardunean jartzea. Gazteriarentzako eta beste alor berezientzako diren egitarau bereziak suztatzea, gaztearen gizarteratzea bilatzen duten Sail, erakunde eta organismoekin elkartuz eta koordinatuz, bereziki gazteen enplegutaz eta drogarekiko menpetasunetaz arduratuz. g) Gazte-elkarteak, elkarte mailako entitateak eta federakuntzak bultzatu eta suztatzea, beren ekimen, ekintza, zuzendari eta ordezkarien prestakuntzarako laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanez. h) 1986ko urtarrilaren 15eko Aginduz sorturiko gazte-elkarteei buruzko erroldaz arduratzea. i) Aldi librerako hezitzaile, gizarte eta kultura suzpertzaile eta gazteentzako zerbitzu-zentruetan lan egiten duten langileen prestakuntza bultzatzea eta agente horien eskakizunak eta prestakuntza zehaztea. j) Gazteentzako zerbitzuak bultzatzea, batipat: egoitzak, ostatu amankomunak eta gazteentzako bestelako instalazioak; gazte-turismoa eta gazteen arteko elkartrukeak. k) Zenbait zerbitzu ematerakoan, gazteriari lehen mailako arreta egitea errazten duten neurrien hartzea suztatzea. I) Gazteei argibideak emateko zerbitzuak sortzea suztatzea, horiek onartzeko izapideak egin eta beren jarduera koordinatzea. m) Gazteriarentzako zerbitzuak sortu, suztatu eta koordinatzeko, Instituzio eta Entitate Publiko eta Pribatuekin hitzarmen eta ituneak egitea proposatzea. n) Eta, orokorrean, aurreko atalecan zehazturiko eginkizunekin zerikusia duen edozein betetzea. 2. Gazteria eta Gizarte-ekintzarako Zuzendaritza, Administrazio eta maiatzaren 27ko 6/1986 Legeak sortutako Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak antolatu behar dituen jardute-saila da. 3. Gazteentzako argibideak eta dokumentazioa koordinatzeko Zentrua, otsailaren 2ko 14/88 Dekretuak sortutakoa, Gazteria eta Gizarte-ekintzarako Zuzendaritzaren barne sartzen da.III. SEKZIOA Turismo Sailordetzari buruzkoa 15. atala.- 1. Turismo Sailordetza, turismoa antolatu eta suztatzeari dagokionez Dekretu honen 7. ataIean zehazturiko egitekoak garatu behar dituen organua da. 2. Turismo Sailordetzaren menpe Turismo Zuzendaritza egongo da. 16. atala.- 1. Turismo Zuzendaritzari honako egiteko hauek betetzea dagokio: a) Turismoa antolatu eta suztatzeari dagokionez, arau-egitasmoak egitea. b) Autonomi Elkarteko turismo-alorra antolatzearen alorreko eta turismoa suztatzeko jarduera-programak betetzea arteztea. c) Turismo-alorreko eskaintza suztatzeko ezartzen diren neurriak burutzea. d) Establezimentu turistikoak baimendu eta sailkatzeko espedienteak izapidetzea, indarreango araudiaren arabera. e) Establezimentu turistikoetan ikuskatze-lanak antolatu, beren burutapena arteztu eta bere garapen koordinatua bermatzea. f) Turismo-alorreko zigortze espedienteak izapidetu eta indarreango legediaren arabera bidezkoak diren zigorrak ezartzea. g) Errekurtsoak ebaztea indarreango araudiaren arabera. h) Enpresa eta Ekintza Turistikoetako Erregistroa kudeatu eta zuzentzea, bai eta Turismo Sailordetzaren barne dauden administrazio-zerbitzuetako errolda eta artxiboak ere. i) Autonomi Elkarteko turismo-alorra suztatzeko onarturiko egitasmoak burutzea. j) Turismoa suztatzeko erabakitako ekintzen burutzea zuzendu eta ikuskatzea. k) Turismo-bulegoen jarduera zuzendu eta ikuskatzea, suztapenerako onarturiko programen arabera. 1) Autonomi Elkarteko eskaintza turistikoa hedatu eta suztatzeko materialaren argitalpena zuzendu eta ikuskatzea. m) Autonomi Elkarteko turismo-alorrari buruzko argibide gaurkotuak izateko behar diren neurriak hartzea. n) Turismoa antolatu eta suztatzeari dagokionez elkarlan eta lankidetza ituneen izenpetzea proposatzea. ñ) Eta, orokorrean, aurreko ataletan aipaturikoekin zerikusirik duten eta bere gain uzten zaizkion bestelako egitekoak betetzea. 2.- Euskal Turismoaren Kontseilua, abenduaren 15eko 392/87 Dekretuz sortutakoa, Turismo Zuzenda ritzaren barne sartzen da. IV ATALBURUA ZERBITZU ZUZENDARITZA 17. atala.- 1. Zerbitzu Zuzendaritzak, Sailburuaren artezko agintepean, Kultura eta Turismo Sailaren harremanak Gobernuaren kudeaketa bateratuaren zerbitzuetan bideratuko ditu; bereziki, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailean, eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailean. 2. Zerbitzu Zuzendaritzari honako egiteko hauek betetzea dagokio: a) Saileko aurrekontuaren aurreproiektua egitea, Sailari atxikita dauden erakunde autonomoen eta elkarteen aurrekontuen aurreproiektuekiko koordinakuntza egiten saiatuz. b) Saileko aurrekontu eta gastua kudeatu, ikuskatu eta zaintzea. c) Saileko jardute-sailei laguntza juridikoa ematea. e) Saileko organuek egindako Lege-proiektuak eta arau-proiektuak berraztertzea, Sailetik kanpoko izaite edo erakunderi bidali ondoren eta, horiek egin behar dituzten zuzendaritzei behar duten laguntza ematea. f) Beren edukinagatik Saileko jardutze-esparruei eragin diezaieketen arauak aztertzea. g) Zuzendaritzako eta Saileko jardutze-esparruei dagokienez bidezkoak diren erabakiak onartzea, errekurtsoak ebaztea eta administrazio espedienteak izapidetzea, baldin eta beste jardute-sailei ez badagozkie. h) Kultura Iraskunde Pribatuen eta Antzekoen Erakundeen Errolda zuzendu eta kudeatzea, bai eta horiek zaintzea ere. i) Saileko beka eta dirubaguntzetako programa orokorren izapidetze eta ematea kudeatzea. j) Saileko hitzarmen-espedienteak berraztertzea legez izapidetu aurretik, bai eta kontratazio alorrean uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuaren 3. eta 7. atalek, beren jardutze-esparruko gaietan, Sailburuei ematen dizkieten agintepideak betetzea. k) Saileko beste organu batean sarturik ez dauden izaite eta jardute-sailetan Sailaren presentzia zuzendu eta kudeatzea. l) Ogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratazioaren Zuzendaritzarekin lan egitea Sailari atxikitutako ondasun eta eskubideei dagokienez Ondarearen Ondasun-zerrenda egiterakoan. m) Saileko langileen politika proposatu, langile goaren buru izan eta alor horri dagokionez beste erakunde batzuren menpe ez dauden gaiak kudeatzea. n) Sailaren antolakuntzarako neurriak proposatu eta burutzea. ñ) Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/ 1989 Legearen 10. atalean aipaturiko eskuduntzak betetzea, aipatutako aginduaren h) atalean ohartemandakoa izan ezik. o) Eta, orokorrean, aurreko ataletan aipaturikoekin harremanetan dauden eta bere gain utzitako bestelako eginkizunak betetzea, baldin eta bere orokortasunez Saileko beste organuaren menpe ez badaude. 18. atala.- 1. Zerbitzu Zuzendaritzaren barne sartzen da homologatu gabeko ondasun higikorrak erosteko kontratazio mahaia. 2. Kontratazio-mahaiak, sail askotarako kontratazio-organuei dagozkien eskuduntzen kaltetan gabe, Sailaren hornikuntza-akurapenak izapidetuko ditu. 3. Honakook osatuko dute mahaia: a) Zerbitzu Zuzendariak edo horren ordezkoak, buru gisa jokatuko duena. b) Ondorengo mahaikideok: * Doakion Saileko organuak izendatutako bi mahaikide. * Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Dirubideetarako Saileko Ikuskaritzako mahaikide bat. * Saileko Zerbitzu Juridikoaren mahaikide bat. V ATALBURUA LURRALDE ORDEZKARITZAK 19. atala.- 1. Organikoki Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren menpe eta, funtzionalki, gaiaren arloaren arabera, Saileko Sailordetzen menpe, lurralde historiko bakoitzean Kultura eta Turismo Lurralde Ordezkaritza bat egongo da eta buru gisa Lurralde Ordezkaria izango da, kultura eta turismo alorreko eginkizun exekutiboak beteko dituena, baldin eta oraingo Dekretuaren arabera Saileko beste organu batzuei ez badagozkie. 2. Lurralde Odezkaritzen egitura, Dekretu honen garapen eta burutzapenerako hartutako erabakietan zehaztuko da. ALDIBATERAKO XEDAPENA Saileko jardute-sailetan sailkaturiko administrazio unitate eta lanpostuak indarrean egongo dira Dekretu honen garapenerako arau osagarriak erabaki bitartean eta doazkion lanpostuen zerrendak egokitu artean. XEDAPEN INDARGABETZAILEA Uztailaren 14ko 266/87 Dekretua, Kultura eta Turismo Sailaren egitura organikoa zehazten duena eta Dekretu honetako edukinaren kontra doazen maila bereko edo beheragoko erabakiak indargabe geratzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Kultura eta Turismo Sailburuari eskumenak ematen zaizkio Dekretu honen garapenerako behar diren erabakiak hartzeko. Bigarrena.- Dekretu hau EHAAn argitaratzen den egunetik jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.