Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

359/1991 DEKRETUA, ekainaren 4ekoa, Portu Batzarrak sortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 1838
  • Xedapen-zk.: 359
  • Xedapen-data: 1991/06/04
  • Argitaratze-data: 1991/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko lehenengo atalean aipatu eta ikasturte honetan zehar beren gobernu organu unipertsonalak berritu behar dituzten Euskal Autonomi Elkarteko eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei zaie aplikagarri Agindu hau. 2. atala.- Eskola kontseiluek, zuzendariaren aukera egingo deneko eguna finkatu eta argitara emango dute ekainaren 7an, irakasle izangaiek beren hautagai zerrendak aurkezteko 15 eguneko epeari hasera emango zaiola, egun horretatik hasita. Aldi berean, egokitzat jotako eta proposatuko luketen zuzendaritza taldearen berri eman beharko dutela, programaren oinarrizko aldeak eta merezimenduak aurkeztuko dituztela. 3. atala.- Zuzendaria aukeratuko deneko bilkuraeguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagai-zerrendak bazter utzi beharko dituzte eskola kontseiluek. 4. atala.- Zuzendaria aukeratzeko eskola kontseiluaren bilkura, ekainaren 17tik 19rarteko egunen barruan egingo da. 5. atala.- Zuzendariaren aukeraketa egin ahal izateko, eskola kontseiluko kideen artetik aukeratutako bi irakaslek eta bi gurasok osatuko duten hauteskunde-mahai bat eratuko da deia egin deneko bilkuran, 1986ko apirilaren 22ko Aginduko zortzigarren atalean esaten denaren arabera. Adin nagusiena duen irakaslea izango da mahai horretako buru. 6. atala.- Ikastetxeko eskola kontseiluak egingo du zuzendari berriaren hautaketa, hauteskunde mahaiean egingo den artezko eta isilpeko botoz, eskola kontseiluko kideen erabateko gehiengoa izango dela beharrezko lehenengo ekitaldian. 7. atala.- Erabateko gehiengoa ez lortzea gertatuko balitz, deialdi berria egingo litzateke 48 orduren barruan, lehenengo ekitaldian botorik gehien lortu diruzten bi hautagaiak izango direla hautagai eta era berean, erabateko gehiengoa beharko dela hautatua izateko. 8. atala.- Eskola kontseilua eta, hautatua izan den zuzendariaren proposamenez, ikastetxean egon daitezkeen gainontzeko gobernu organu unipertsonalen hautaketa egingo da, ekainaren 25etik 27rartean. 9. atala.- Gobernu organu unipertsonalen hautaketa egiteko ekitaldia burutu dadineko eguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagaien bazterketa egingo du eskola kontseiluak, beharrezkoa izan dadinean. 10. atala.- Aipatu diren organu horien hautaketa egiteko, 4. atalean ezartzen den hauteskunde-mahaia eratuko da berriro, eskola kontseiluko kideen erabateko gehiengoa beharko dela lehenengo botaketan eta gehiengo arrunta bigarrenean. Dena dela, ekainaren 25etik 27rarteko epearen barruan aukeratu beharko ditu eskola kontseiluak organu unipertsonalak. 11. atala.- Aipatu diren ekintzak amaitu ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak, honako agiri hauek bidali beharko ditu Lurralde Ordezkaritzetara ekainaren 28a baino lehen: a) Eskola kontseiluak, zuzendaria eta gainontzeko gobernu organu unipertsonalak izendatzeko, egin dituen proposamenak. b) Proposamenaren gai izan diren hautagaien deklarazioa, aukeraketarako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela utzi beharko dutela erasota bertan eta bai horien justifikapena ere. c) Eskola kontseiluak egin duen bilkuraren edo bilkuren akten kopiak eta bai hauteskunde-mahaiak egindako aktenak ere. 12. atala.- Organu unipertsonaletarako hautagairik ez egotea edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, ikastetxeko zuzendariak zirkunstantzia honen berri emango dio Lurralde Ordezkariari, aurreko atalean aipatu den eguna baino lehen. 13. atala.- Lehen aipatu diren agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, Lurralde Ordezkariek, proposamenaren gai izan diren hautagaien izendapena egingo dute, 3 urtetarako eta urte honetako uztailaren 1etik hasita ekarriko dituztela ondorioak. 14. atala.- Hautagairik egon ez edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, zuzendaria eta gobernu organu unipertsonalak izendatuko ditu Lurralde Ordezkariak, aldibaterako eta uztailaren 1etik hurrengo urteko ekainaren 30erarteko ondorioak izango dituela. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita jarriko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 3. Heztuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz onartutako Euskal Herriko Autonomi Estatutoaren 10.32 atalean jasotzen dira, Autonomi Elkarte honen eskuduntza esklusiboen artean, portuak, beti ere Konstituzioaren 149.1.20 atalean ohartemandakoaren kaltetan gabe. Eskuduntza hau oinarri bezala hartuta, maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuz, portuen alorrean Estatuaren zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteak eskuratzeari buruzko Batzorde Mistoaren Erabakia onartu zen, eskuratzen ziren portu eta hauetako instalazioak aipatu Errege Dekretuaren Eraskineko 1 Zerrendan jasoz. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 16. atalean Garraio eta Herrilan Sailari egokitzen zaio zaio honek eratzen duen ihardun-arloa. Portuetako azpiegituren plangintza, obrak programatu eta burutzea, eta hauen kudeaketa eta ustiaketa dira portu alorreko ihardun nagusiak, Garraio eta Herrilan Sailak zuzenean burutzen dituen lanak alegia. Halere, direla beste Sail edo Administrazioenak, direla izaera pribatuko erakundeenak, portu eremuan jokoan dauden interesak ugariak dira, eta kontuan hartu beharrekoak izanik, hartu beharreko erabakiak administrazio eta administratuen ahalik eta eskuhartze handienaz ematearen ardura duen Administrazio hau, izaera organikoko formulen bidez partehartzea errazteko bideak gauzatzera derrigortzen dute. Horretarako sortzen dira Portu Batzarrak, Autonomi Elkartearen esku dagoen portu bakoitzean garatu beharreko ihardunei buruzko aholku, kontsulta eta eztabaidarako organu bezala, oraingoz, beren neurri, flota, harrapaketa eta sektorean duten eraginagatik, euskal kostaldeko lau garrantzitsuenetara mugatzen badira ere. Azken finean, Portu Batzar hauen sorrera, Konstituzioaren 9.2 atalak zerbitzu publikoen alorrerako -hori bait dira, beste ezer baino lehen, portuetako zerbitzuak- ezarritako partehartzearen erizpide orokorraren gauzatzea baino ez da, eta ez toki-administrazioak, ez korporatiboak, eta izaera publiko edo pribatuko beste erakundeak ere ez direla hauetatik kanpo gelditzen. Konstituzioaren 103.1 atalean jasotako beste manu batzuk ere bete nahi dira formula honen bidez; Administrazioaren iharduna araupetu behar duten eraginkortasun eta koordinaketa erizpideak dira hauek, baina Autonomi Elkarte honi dagozkion ahal menak inoiz betetzeke utzi gabe. Horiek horrela, Garraio eta Herrilan Sailburuak proposatuta, aurrez Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko ekainaren 4ean egindako bilkuran azteru eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Portu Batzarrak portu alorreko aholku, kontsulta eta eztabaidarako organuak dira, beti ere Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskuduntzen barruan. 2. atala.- Honako hauek dira Portu Batzarren eginkizunak: a) Autonomi Elkarteko Administrazioaren aldetik portu alorrean burutzen diren arautegien proiektuei buruzko txostenak ematea. b) Garraio eta Herrilan Sailak idazten dituen artezarau eta planei buruzko aholkuak ematea. c) Administrazio emakidei buruzko txostenak ematea. d) Portu-eremu bakoitzean dauden behar ezberdinak eta portuko instalazio eta aldeen erabileren programazioa aztertzea. e) Portuko ustiaketaren arrazoizkotze eta hobekuntzarako beharrezko neurriak proposatzea. f) Herrilan Sailburuordeak aurkeztu dezan edozein gairi buruzko argibide edo txostenak ematea. 3. atala.- Portu Batzarretan hartzen diren erabakiak eta ematen dituzten txostenak ez dira inoiz behartze-indarrekoak izango. 4. atala.- Hondarribia, Getaria, Ondarroa eta Bermeoko Portu Batzarrak sortzen dira, Garraio eta Herrilan Sailari atxikita gelditzen direla, Herrilan Sailordetzaren barruan hain zuzen ere. 5. atala.- Horrela osatuko dira Portu Batzarrak: 5.1. Hondarribiako Portu Batzarra. a) Lehendakari: Herrilan Sailburuordea. b) Lehendakariorde: Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaria, Lehendakaria kanpoan dagoenean honen eginbeharrak beregan hartuko dituela. c) Bokalak: - Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuko Burua. - Arrantza Sailordetzako ordezkari bat. - Turismo Sailordetzako ordezkari bat. - Hondarribiako Udaleko ordezkari bat. - Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako ordezkari bat. - Hondarribiako Klub Nautikoko ordezkari bat. - Arraina esportatzen duten enpresetako ordezkari bat. 5.2. Getariako Portu Batzarra. a) Lehendakari: Herrilan Sailburuordea. b) Lehendakariorde: Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaria, Lehendakaria kanpoan dagoenean honen eginbeharrak beregan hartuko dituela. c) Bokalak: - Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuko Burua. - Arrantza Sailordetzako ordezkari bat. - Turismo Sailordetzako ordezkari bat. - Getariako Udaleko ordezkari bat. - Getariako Arrantzaleen Kofradiako ordezkari bat. - Getariako Klub Nautikoko ordezkari bat. - Arraina esportatzen duten enpresetako ordezkari bat. 5.3. Ondarroako Portu Batzarra. a) Lehendakari: Herrilan Sailburuordea. b) Lehendakariorde: Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaria, Lehendakaria kanpoan dagoenean honen eginbeharrak beregan hartuko dituela. c) Bokalak: - Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko Burua. - Arrantza Sailordetzako ordezkari bat. - Ondarroako Udaleko ordezkari bat. - Ondarroako Arrantzaleen Kofradiako ordezkari bat. - Ondarroako Alturako Armadoreen ordezkari bat. - Ondarroako Arrain Esportatzaileen Elkarteko ordezkari bat. 5.4. Bermeoko Portu Batzarra. a) Lehendakari: Herrilan Sailburuordea. b) Lehendakariorde: Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaria, Lehendakaria kanpoan dagoenean honen eginbeharrak beregan hartuko dituela. c) Bokalak: - Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko Burua. - Arrantza Sailordetzako ordezkari bat. - Bermeoko Udaleko ordezkari bat. - Bermeoko Arrantzaleen Kofradiako ordezkari bat. - Beren iharduna Bermeoko portuan burutzen duten enpresa hartzaileen ordezkari bat. - Atunari Izozleen Elkarteko ordezkari bat. - Enpresa kontserbagileen ordezkari bat. - Arraina esportatzen duten enpresetako ordezkari bat. 6. atala.- Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaritzako teknikari bat izango da Portu Batzarretako Idazkaria, hizpidedun baina hautespiderik gabe. 7. atala.- Portu Batzarretako Lehendakariak egokitzat jo dezanean, portu-eremuan burutu beharreko ihardunekin zerikusia duten gainontzeko sail, administrazio, erakunde edo elkarteen ordezkariei ere luzatuko die bileretan partehartzeko gonbidapena, eta baita alor zehatzean dituzten ezagutzegatik komenigarritzat jo dezan pertsonei ere. 8. atala.- Portu Batzarrak gutxienez lau hilabetean behia bilduko dira, Lehendakariak deituta. 9. atala.- Dekretu honetan ohartematen ez den guztirako, Administrazioaren Jardunbideari buruzko Legearen I. Idazpuruko II. Atalburuan jasotakoari atxiki beharko zaizkio Portu Batzarrak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Garraio eta Herrilan Sailburuari Dekretu honen garapen eta aplikaziorako beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko, eta baita Portu Batzarren osaketa aldatzeko ere, egoerak horrela eskatzen duenean. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Saílburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA. HEZKUNTZA, UNIBERTSlTATE ETA IKERKETA SAILA