Arautegia
Inprimatu311/1991 DEkRETUA, maiatzaren 14ekoa, Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiaren organu eta funtzioen oinarrizko egitura onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 106
- Hurrenkera-zk.: 1647
- Xedapen-zk.: 311
- Xedapen-data: 1991/05/14
- Argitaratze-data: 1991/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Orain arte Nerrizaingo Sailaren hainbat ataletan banaturik zeuden funtzio batzuk Zuzendaritza bakar baten esku utzi beharrak eraginda, ihardunean dagoen Ertzaingoaren behar bakoitzari erantzun egoki eta homogeneoa emateko asmotan, batetik; eta bestalde, gaur egun dauden baliabideak egokitu eta ordenatu, nahiz geroko baliabideen eremu berria ezarri beharrak bultzatuta, beharrezko eta premiazkoa da orain Ertzaingoaren Ikastegiari egitura berria ematea, gure ertzaingoak -gizarteak eskatzen dizkion gaurkotasun eta eraginkortasunaren araberdituen gaikuntza eta espezializazio erronkei aurre egiteko modukoa. Horiek horrela, Herrizaingo Sailburuaren proposamenaz, Lehendakaritzak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko maiatzaren 14ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Izena. Ertzaingoaren Ikastegiak, antolaketaren aldetik Zuzendaritza maila izango du eta Herrizaingo Saileko Administrazio eta Plangintzarako Sailburuordetzaren menpekoa izango da; Dekretu honetan ezartzen diren egitura, funtzio eta ahalmenak dituelarik, aurrerantzean dagokion izena honako hau da: Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia. 1. atala.- Funtzioak. Honako funtzio hauek betetzea dagokio Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiari: 1 ) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren kide diren nahiz izangai direnak bildu, hautatu, gaitu, espezializatu, birziklatu, hobetu eta hauen jarraipena egiteko plan eta programak diseinatu, garatu eta burutzea, zeinnahi izanik ere gaikuntzarako ikastaro edo prozesua eta hauen lan-tokiak, lerrokaketak, mailak eta motak. 2) Aurreko atalean aipatutako helburoak lortzeko beharrezkoak izan eta zentruak garatu ditzan administrazio, burokrazia eta laguntza iharduera guztiak zuzendu eta kontrolatzea. 3. atala.- Zuzendaria. Zuzendari bat egongo da Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiaren buru, ondoko funtzioak bete beharko dituena: Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiaren eta honen menpeko zerbitzuen iharduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta kontrolatzea, baita berariz emango zaizkion funtzioak eta, Jaurlaritzako Zuzendariei oro har dagozkielako, arruntak diren funtzioak betetzea. 4. atala.- Alorrak. Ondokoak dira Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiaren Zuzendaritza osatzen duten Alorrak: 1) Ertzaingoaren Gaikuntza Alorra. 2) Ertzaingoaren Hautapen eta Jarraipen Alorra. 3) Arduralaritza eta Zerbitzu Orokorren Alorra. 5. atala.- Ertzaingoaren Gaikuntza Alorra. Ertzaingoaren Gaikuntza Alorrak, Zuzendaritzaren menpe egon eta Alorraren Buruzagi bat buru izango duenak, honako funtzio orokorrak bete beharko ditu: Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren kideei dagozkien lerrokaketa, maila eta moten barruan osoko gaikuntzaz hornitu, berziklatu, espezializatu eta hobetzeko diren plan, programa, ikastaro eta iharduerak diseinatu, garatu eta burutzea, eta, hala badagokio, homologatzea. 6. atala.- Ertzaingoaren Hautapen eta Jarraipen Alorra. 1) Ertzaingoaren Hautapen eta Jarraipen Alorrak, Zuzendaritzaren menpe egon eta Alorraren Buruzagi bat buru izango duenak, honako funtzio orokorrak bete beharko ditu: Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren izangaiak eta kideak bildu, hautatu eta hauen jarraipena egiteko plan eta programa guztiak diseinatu, garatu eta burutzea, eta, hala badagokio, homologatzea, zeinnahi izanik ere gaikuntzarako ikastaro edo prozesua eta hauen lan-tokiak, lerrokaketak, mailak eta motak. 2) Halaber, eta bestelako erakunde eta Zuzendaritzei emandako ahalmenen kaltetan gabe, Ertzaingoaren Hautapen eta Jarraipen Alorrak esku hartuko du Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiko lanpostuak edo lanlekuak bete nahi dituzten izangaiak aukeratzeko prozesuetan. Alor horrek Ikastegiaren ordezkapena beteko du hautatze edo ebaluatze epaimahaietan, eta bere funtzioei buruz aginduko zaizkion ikerketa, txosten eta aholku lanak burutuko ditu. 7. atala.- Arduralaritza eta Zerbitzu Orokorren Alorra. 1) Arduralaritza eta Zerbitzu Orokorren Alorrak, Zuzendaritzaren menpe egon eta Alorraren Buruzagi bat buru izango duenak, honako funtzio orokorrak bete beharko ditu: Ertzaingoaren Gaikuntza Alorrak eta Ertzaingoaren Hautapen eta Jarraipen Alorrak garaturiko plan eta programak garatzeko eta burutzeko beharrezkoak izan eta zentruak egin ditzan administrazio, burokrazia eta laguntza iharduerak kontrolatu, kudeatu eta ikuskatzea. 2) Halaber, Arduralaritza eta Zerbitzu Orokorren Alorraren eginbeharra da Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiak aurreikusitako helburuak lortzeko behar diren baliabide eta zerbitzu orokorrak kudeatu eta sustatzea. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabeturik gelditzen dira Herrizaingo Sailaren ihardute egiturari buruzko maiatzaren 19ko 209/1987 Dekretuaren 14. atala eta 16. atalaren 3) eta 4) azpiatalak, bai eta Dekretu honetan jarritakoaren aurkako lerrun bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa. - Dekretu hau garatzeko eta ezartzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko baimena ematen zaio Herrizaingo Saileko Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko maiatzak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 1992ko martxoaren 20koa, Herrizaingo Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan mailaz igotzeko ikastaroak araupetzen dituzten arauak indargabetzen dituena.
- Indargabetutakoa: 218/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Indargabetutakoa: 372/1991 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.