Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

305/1991 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, urdabereen identifikazio, erroldatze eta osasunketa arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 1558
  • Xedapen-zk.: 305
  • Xedapen-data: 1991/05/07
  • Argitaratze-data: 1991/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

1991ko martxoaren 5eko EHAAko 51. zk.an argitaratu zen Dekretuan huts egin zela ohartuta, egoki den zuzenketa egiten da ondoren: 2194 orrialdean, Lehenengo parrafoan, honako hau dioenean: Maiatzaren 19ko 10/1989 Legea, honako hau esan behar du: Maiatzaren 19ko 10/ 1983 Legea.Hedakortasun handiko birusdun gaixotasunei aurre egiteko, uztailaren 30eko 252/1985 Dekretuan ezarritako ekintzak azken bost urteotan gauzatu ondoren, nabarmen hobetu da Euskal Autonomi Elkarteko txerri-aziendaren osasun-egoera, Ohizko Txerri Izurria, Afrikako Txerri Izurria eta Aheria bertatik desagertu bait dira. Hala eta guztiz ere, Aujeszky bezalako beste gaitz batzu agertzea eta, Afrikako Txerri Izurriari begira desagerterazita egon arren, aurrezaintzako neurriak hartzeko dagoen beharra, arrazoi nahikoak dira ekintza-programari eusten jarraitzeko, baina egoera epizootiologiko berrira moldatu eta gero. Hori horrela, Foru Aldundiei entzun ondoren, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta behin Jaurlaritza Kontseiluaren 1991ko maiatzaren 7ko bilkuran azterturik, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Erabiltze eremua. Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan izango du indarra Dekretu honek. 2. atala.- Erakunde egitaratzaileak. Azaroaren 25eko 27/1985 Legearen 7, b, 2 atalean ezarritakoaren arabera, Foru Aldundietako Abelazkuntza Zerbitzuek bereganatuko dute Dekretu honetan ezarritako ekintzak burutzeko ardura, helburua hauxe izanik: Euskal Autonomi Elkarteko txerri-aziendan, bai Afrikako Txerri Izurriari begira aurrezaintza egitea, bai Aujeszky gaixotasuna bertatik desagerteraztea. Era berean, Zerbitzu beraiek txerri-aziendaren identifikazioaz eta Urdabere-ustiakuntzen erroldaz arduratuko dira baita ere. 3. atala.- Erakunde urgazleak. Ekintzak garatu eta gauzatzerakoan eraginkortasun handiagoa lortzeko, ezinbestekoa da zenbait erakunderen elkarlana. Erakunde urgazleak, hala nola, hauexek dira: Udalak, Administral Juntak, Abeltzain eta haien Elkargoak, Sindikatoak, Nekazal Kamarak eta orokorrean sektorearekin zerikusia duten Elkarte eta Profesionarien Elkargo eta Enpresak. Aurreko pasartean esandako elkarlanetan, Erakunde urgazleek horretarako kontratatu dituzten lanariak, Abelazkuntzako Herrialde-Zerbitzuetako lanariekin batera, arduratuko dira identifikazioa eta kanpaina burutzen, dagokion Foru Erakundeak garaturiko aran eta jarraibideen arabera. 4. atala.- Batzorde bateragilea. Indarrak neurtu eta biltzeko asmotan, Batzorde Bateragile bat izango da Euskal Autonomi Elkartean; honako hauek izango direlarik partaideak: Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat, Herrialde Historiko bakoitzeko Erakunde Urgazleen ordezkari bat eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat. 5. atala.- Jarraikuntza Batzordeak. Herrialde Historiko bakoitzean Jarraikuntza Batzorde bat eratuko da, bertako Abelazkuntza Zerbitzuko lanariez eta kanpainetan parte hartzen duten Erakunde, Elkarte eta Profesionarien Elkargoen lanariez osatuak. Batzorde horien eginkizuna aholkularitza izango da eta hartzen dituzten erabakiak Abereen Osasunketa eta Identifikazio kanpainari buruzkoak izango dira. 6. atala.- Ustiakuntzen errolda eta kalifikapena. Urdabereen osasun-kontrola erraztearren eta beraien identifikazioa jatorrizko lekuan egitearren, jabe orok, duen abere-kopurua edonolakoa izanda ere, Urdabere-ustiakuntzen Erroldan inskribatzeko betebeharra izango du. 1.- Foru Aldundietako Abelazkuntza Zerbitzuek kudeatuko dute esandako Errolda, udalka banatuko da eta bertan ustiakuntzaren titularra nor den agertuko da, horrez gain, ustiakuntzei Euskal Herriko Nekazal Ustiakuntzen Errolda Nagusiko zenbaki bana emango zaie. 2.- Ustiakuntza berriak jarri aurretik edo daudenak handiagotu aurretik, Herrialde mailako Abelazkuntza Zerbitzuei eskatu behar zaie baimena, baina baimena eman ahal izateko, instalakuntza berrien osasunketa-azpiegitura egokia den baldintzapean egongo da. 3.- «Nekazal Etxalde Osasuntsu» delako titulazioa eskuratzeko, baldintza jakin batzu bete beharko dira, besteak beste, etengabeko osasunketa-programa bati jarraitzea, azpiegitura egokia mantentzea instalakuntzetan, zehazturiko gaitz batzu ez izatea. Horrelako osasunketa-kalifikapenak Ustiakuntzen Errolda Nagusian agertuko dira. 4.- Ekoizpenaren aldetik, honako sailkapen hau egiten da: Hauta-Etxaldeak, Sumantza-Etxaldeak, Txerrikume-Etxaldeak, Hazialdi Itxiko Ekoizpeneko Etxaldeak eta Gizentokiak. Hauta eta Sumantza-Etxaldeek eta hibridazio-programei eusten diotenek «Babes Bereziko Etxaldea» edo «Egiaztaturiko Osasunketa Etxaldea» delako tituloak lortu beharko dute nahitaez. Instalakuntzetan azpiegitura egokiari eta osasunketa programei eusten dieten ekoizpen-ustiakuntzek eta gizentokiek osasunketa-kalifikapena lor dezakete, beti ere, behar dituzten hornidurak osasunketa-kalifikazioa duten ustiakuntzetatik edo Osasunketa-Babeseko Elkargoetatik badatozkie. 7. atala.- ldentifikazioa. Euskal Autonomi Elkarteko txerri-azienda bereiz-garriz eta kode-zenbaki ofizialez identifikatua izango da beti. 1.- Identifikazio-betebeharrak 18 kgtik gorako abereengan ditu eragin, Euskal Autonomi Elkartearen barruan badaude behin-behingoz edo behin-betiko, Euskadin zehar iragaten den aberea edo kanpotik zuzenean hiltegira eramateko ekartzen dena salbuespen direlarik. 2.- Abere-identifikazioa tatuaia bidez edo belarritik xafla zintzilikatuz egingo da. Edonola eginda ere, VI, SS edo BI adierazgarria jarriko zaie, abereen jatorrizko ikuilua Araba, Gipuzkoa edo Bizkaikoa den arabera, halaber, eta adierazgarriaren ondoan, eskudun Abelazkuntza Zerbitzuak emandako zenbakia ere markatuko da. 3.- Aberea sumantzatzekoa baldin bada, dagokion herrialdearen letrak markatuko zaizkio eta, orobat, Sumantzaileen Erroldaren banako zenbakia ere. 4.-- Euskal Autonomi Elkartean era iraunkorrean dauden abereen identifikazioa Osasunketa kanpainarekin batera gauzatuko da edo bertako Foru Aldundiko Abelazkuntza Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen duenean. 5.-- Ustiakuntzan jaiotako abereen identifikazioa 18kgko pisu bizia izatera iristerakoan egingo da eta, nolanahi ere, bertatik edonora atera baino lehen. 6.- Ustiakuntzan sartu berriko abereak, identifikatu aurretik, Usasunketa Babeseko Elkargoetatik, Ustiakuntza osasuntsuetatik edo kutsatu gabeko eskualdeetatik datozen egiaztatu beharko da. 7.- Arras osasuntsu dagoela erakusten duen agiri ofizialik edo identifikaziorik gabeko abererik aurkitzekotan, diagnostiko-frogetarako laginak hartzerakoan egingo zaio identifikazioa. 8.- Bai abere berriren bat ustiakuntzan sartzen denean, bai belarri-xaflaren bat galtzen denean, jabeak 10 eguneko epean gehienez jakineraziko dio tokian-tokiko eskudun erakundeari. ABEREEN LEKUZ-ALDAKETAK 8. atala.- Abere-sumantzaile berriak ustiakuntzan sartzea legezkoa izango da, baldin eta hurrengo baldintza guzti hauek betetzen badira: - Kutsatu gabeko eskualdeetatik, Osasunketa Babeseko Elkargoetatik edo Ustiakuntza Osasuntsuetatik badatoz. - Afrikako Txerri Izurriaren eta Aujeszky gaitzaren aurrean, E.L.I.S.A. teknikaren bidez, ezezko emaitzak atera direla erakustea banan-banan. - Aujeszky gaixotasunaren aurka txertaturik ez egotea jatorrian. Txertaketa gauzatu bada, g-I-inaktibatuko txertoez praktikatu behar izan zaio eta garraio-agiri ofizialetan abereen txertatze-data agertu beharko da. 9. atala.- Urdabereak lekuz-aldatzen direnean, legez ezarritako ustiakuntzetarantz eramango dira edo txerriak hiltzeko baimena duten hiltegietarantz edo abereak biltzeko ofizialki baimenduriko tokietarantz. 10. atala.- Abereak lekuz-aldatzen direnean, osasun-agiriekin batera joango dira (I. Eraskina). 11. atala.- Urdabereek ezin dute larretan ibili, ez herri-lursailetan, ezta ere beste edozein Herri Erakunderen soroetan. OSASUNKETA KANPAINAK 12. atala.- Afrikako Txerri Izurriaren eta Aujeszky gaitzaren aurka Osasunketa kanpainak burutzea derrigorrezkotzat jotzen da Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan, bai 1991 urtean, bai hurrengo urteetan; geroan beste epizootia batzuri aurre egiteko eman daitezkeen arauen kaltetan gabe. 13. atala.- Honelako kanpainak burutzeko moduak, Dekretu honetan zehazten ez badira, eskudun Foru Sailek, behin Jarraikuntza-Batzordeei entzun ondoren, zehaztuko dituzte, Dekretua garatzearren emango dituzten xedapenetan. 14. atala.- Albaitari ofizialek edo Erakunde Urgazleen bidez kontrataturiko arduradunek erabiliko dituzte osasunketa-teknikak, ikustaldiak egingo dizkiete ustiakuntzei, urtero zehazten den egutegiaren arabera, eta azkenik, beharrezko frogak burutuko dituzte bertan gaixotasunik dagoen ala ez aldarrikatzeko. 15. atala.- Baliteke zenbait ikuilutan abereren batek baiezko emaitzak ateratzea, orduan arduradunek ezezko abereengan, eta kanpaina berean zehar, errepika ditzakete frogak, Albaitaritza Zerbitzuek egoki uste duten bezainbat aldiz, Jarraikuntza-Batzordeei entzun ondoren. Hurrengo frogek lehendabiziko frogek izan zituzten derrigortasun eta ondorio berdintsuak izango dituzte. 16. atala.- Arduradunek egindako frogen ondorioz lorturiko emaitzak, beste edonork lorturiko emaitzen gain geratuko dira. Era berean, ofizialki onarturiko emaitza bakarrak kanpaina bakoitzean laborategi ofizialek egindako analisietatik aterarikoak izango dira. 17. atala.- Abeltzainen aldetik abereak arakatzeko eragozpenak jartzeak ikuilua ixtea ekarriko du berehalako ondorio eta horrekin batera: ikuilutik abererik ateratzeko debekua, abereei atxekita doazen osasunketa-agiriak ematerik eza, azoka, sariketa, dema edo beste edozein erakustalditara joateko debekua, etxaldeko abererik saltzeko debekua, baita debekua ere legoke abere horiengandik lorturiko produktuak saltzeko, aldez aurretik esteriltze-prozesu batetik iragan ez badira eta, azkenik, dagokion zehapena. 18. atala.- Osasunketa-kanpainaren ekintzak diagnostiko eta hilketa modukoak izango dira, Afrikako Txerri Izurriari eta Aujeszky gaitzari dagokienez. 1.- Diagnostikoa. a) Afrikako Txerri Izurriaren eta Aujeszky gaixotasunaren diagnostikoa kontrol serologikoaren bidez egingo da abere-sumantzaileengan, E.L.l.S.A. metodoaren arabera eta urtean behin. b) Halaber, gaitz horien diagnostikoak egingo dira gaitz-aztarnak dauden bakoitzean, indarrean dauden arauekin bat etorriz. 2.- Hilketa. a) E.L.l.S.A. metodoa erabiliz, Afrikako Txerri Izurriaren diagnostikoaren arabera baiezko emaitza ateratzen duten abereak, kutsagarritzat hartuko dira eta berehala hil, suntsitu eta deuseztatuko dira. b) Aujeszky gaitzari buruz, laborategi-diagnostikoaren arabera baiezko emaitza atera duten abereak kutsagarritzat hartu eta hiltzera eramango dira, behin egiaztatu ondoren, inkesta epizootiologikoaren bidez, kutsatzearen arrazoia ez ote den txertapena. c) Halaber, horrelako prozesu bat izan duen etxaldeetan, diagnostiko bidez aurkitua, bertan dauden abere guztiak eramango dira hiltzera, epizootiak kontroltzeko dauden arauak aplikatuz. 19. atala.- Aujeszky gaitzaren aurkako txertoa salbuespen moduan egingo da, eragindako abel ustiakuntzek dituzten berezko ezaugarriak kontutan hartuz eta g I motako txertapen inaktibatua erabiliz. Txertapen hori Abelazkuntza Zerbitzuek banatuko dute eta beraiek arduratuko dira txertapenaren aplikazioaz. 20. atala. - Udalerri edo eskualde bateko etxalde guztietako abere sumantzaile guztiek ezezko emaitza lortzen badute eta azken 12 hilabeteetan Afrikako Txerri Izurriaren edo Aujeszky gaitzaren aztarnarik aurkitu ez bada haiengan, eskualde garbitzat joko da. 21. atala.- Hiltegietako albaitariek egindako kontrolaz gain, kanpainen egiterapenaz arduratzen direnek egoki uste bezainbat ikuskapen eta lagun-hartze egin dezakete Euskal Autonomi Elkarteko hiltegietan erahildako abereengan. 22. atala.- Albaitaritza Zerbitzuak ustiakuntza baten instalakuntzetan akatsak daudela ohartzen badira, eta akatsak osasunketa-azpiegiturari badagozkio, akats horien konponketaren baldintzapean geratuko da etxaldearen iraupena. 23. atala.- a) Kanpaina-arau guztiak betez gero, eta baiezko emaitza izan duten abereak hil beharrez badago abeltzaina, honek hildakoen araberako kalteordaina jasotzeko eskubidea izango du; dirukopurua Jarraikuntza-Batzordeak finkatuko du, merkatu-prezioak kontutan hartuz. Hilketak agiri bidez frogatuko da Herrialde mailako Abelazkuntza Zerbitzuen aurrean, Albaitariaren Egiaztagiri Ofiziala aurkeztuz edo aberearen belarri-xafla erakutsiz. b) Osasunketa-azpiegiturako akatsak konpontzeko lanek, ekoizpen-egiturak hobetzearen aldeko lanek dituzten dirulaguntza berberak dauzkate, dena dela, aldez aurretik kanpaina-arau guztiak bete behar dira eta laguntzagai izango den proiektua bertako Herrialde Historikoko eskudun Zerbitzuek onartu behar dute. 24. atala.- Afrikako Txerri Izurria edo Aujeszky gaitza kutsa dezaketen abereak ez hiltzea edo, bestela, edozein prozesu -kanpainaren xede direnetarikoa-diagnostikatu deneko etxaldeetan abere guztiak ez hiltzea arrazoi nahikoak dira Administrazioak era subsidiarioan abereak hil ditzan eta aurreko ataletan ezarritako onurak gal daitezen. Dena dela, abereak hil arren, esandako onurak galduko dira baita ere, kanpainaren edozein arau betetzen ez bada. 25. atala.- Kanpaina burutzerakoan edo beste edozein unetan, identifikaziorik gabeko abereren bat agertuz gero eta horrek baiezko emaitza ematen badu, ez da kaltesaririk ordainduko, ez abere bera hiltzeagatik, ez etxalde bereko beste edozein baiezko abere hiltzeagatik, lehendabiziko aberea kutsabide izan dela besteekiko ulertuko bait da. 26. atala.- Urdabere guztien identifikazio zehatza, kontrola eta osasunketa lortzearren, bai abeltzainak, bai agintariak, herri-funtzionariak eta albaitariak honako gorabehera hauek Abelazkuntza Zerbitzuei jakineraztera daude beharturik: - Identifikaziorik gabeko abereak agertuz gero, jakineraziz gain eta identifikatzen diren artean, besteengandik bereizteko neurriak hartzea. - Abere gaixo edo susmagarririk agertuz gero, jakineraziz gain eta gaitza benetan dagoen ala ez ikusten den artean, besteengandik bereizteko neurriak hartzea. INDARGABETZE XEDAPENA Ustiakuntzen Errolda, urdabereen identifikazioa eta osasunketa-kanpainak arautzeko den uztailaren 30eko 252/1985 Dekretua indargabe geratzen da. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Dekretu hau, garatzen duten xedapenak eta indarrean dauden arau osagarriak haustea zigortu egingo da, Epizootia Arautegian eta gainerako arauetan erabakitakoaren arabera. Bigarrena.- Foru Aidundietako Sailek izango dute ahalmena Dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren arauak emateko. Hirugarrena.- Foru Aldundiek jakitera emango dizkiote Nekazaritza eta Arrantza Sailari Urdabere-Ustiakuntzen Errolda eta Osasunketa kanpainei buruzko argibideak. Laugarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratze-egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991ko maiatzak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.I. ERASKlNA TABLA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.