Arautegia
Inprimatu286/1991 DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 1451
- Xedapen-zk.: 286
- Xedapen-data: 1991/04/30
- Argitaratze-data: 1991/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
EHAAren 1991ko apirilaren 5eko 71. alean argitaratu zen Dekretu horretan huts bar egin zela ohartuta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren: 3.048. orrialdeeko 2. ataleko 1.2. lerroaldian eta hortik aurrera Dekretuan zehar agertzen den bakoitzean, honako hau dioenean: «Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritza», honako hau esan behar du: «Zuzentza Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza».Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Sailak sortze, kentze eta aldatzeari buruzko eta Sail horien egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazteari buruzko otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko Azken Xedapenetatik Lehenengoan ohartemandakoaren arabera, urriaren 23ko 339/1984 eta apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuz onartutako antolaketa-egitasmoei jarraiki, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren Egitura Organikoa ezartzen da Dekretu honen bidez. Hiru Sailordetza izango ditu, Sailak dituen alorrik nagusienez arduratuko direnak. Administrazio Publikorako Sailordetzaren xederik nagusiena, honako hau da: Administrazio eraikin eta egoitzei, material, eraketa eta informatika mailako baliabideei buruzko politika arrazionalizatzea, Administrazioaren iharduna eta aktibitatea eraginkorragoak izan daitezen. Funtzio Publikorako Sailordetzak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ohartemandakoaren arabera, Administrazioaren barruan pisuko gaia den hori, Funtzio Publikoarena alegia, indartzea, langilegoaren ordezkariekin harremanak izan eta negoziatzea, eta Erakundeekin eta Udal Administrazioarekin loturak izatea izango ditu eginkizun. Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetzak, alde batetik, Estatuarekiko eta gainerako Lurralde Erakundeekiko harremanak izatea, horiekin kooperatzea eta lankidetza lortzea, eta bai trasferentziak, lege- eta arau-garapena eta Estatutuaren defentsa juridikoa ere izango ditu eginkizun. Bestetik, Administrazioaren Goreneko mailako Kontsulta Zentru 1ez agertuko da Sailordetza hori, Zerbitzu Juridiko Zentralak egongo direla horren barne. Sailaren egitura organikoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarekin osatzen da; horren bidez, Sailburuak, Jaurlaritzaren Idazkari 1ez dagozkion egitekoak burutuko ditu. Zerbitzu Zuzendaritza, Sailen arteko zereginetarako da, langilegoari buruzko, aurrekontu kudeaketari buruzko, kontratazioari buruzko eta beste hainbat gairi buruzko egiteko nagusiez arduratuko dena. . Horiek horrela, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko apirilaren 30ean egindako Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: LEHENENGO ATALBURUA SAILAREN EGITURA 1. SEKZIOA: ANTOLAKETA OROKORRA. 1. atala.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saila. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Sailak sortze, kentze eta aldatzeari buruzko eta Sail horien egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazteari buruzko otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko 7. atalean ohartemandakoaren arabera, Jaurlaritzaren Idazkaritza eta Legebiltzarrarekiko harremanak dagozkio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari, eta bai honako alor hauek ere: administrazioa arrazionalizatze eta antolatze arloak, informazio sistemak, funtzio publikoa, erakundeekiko eta udal administrazioarekiko harremanak eta erregimen juridikoa eta autonomi garapena, guzti hori, Dekretu honetan ezarritakoarekin bat eginez. 2. atala. - Egitura. Aurreko atalean adierazitako alorrei buruzko eskuduntzez baliatzeko, honako organu hauetan egituratzen da Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapeneráko Saila: 1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza. 2. Zerbitzu Zuzendaritza. 3. Administrazio Publikorako Sailordetza. a) Plangintzarako eta Normalkuntzarako Zuzendaritza. b) Zerbitzu Nagusien Zuzendaritza. c) Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritza. 4. Funtzio Publikorako Sailordetza. a) Funtzio Publikorako Zuzendaritza. b) Talde Negoziaziorako Zuzendaritza. c) Erakunde Harreman eta Toki Administrazioko Zuzendaritza. 5. Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetza. a) Lege Araubideko Zuzendaritza. b) Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza. c) Eskualdaketa Zuzendaritza. d) Auzibide Zuzendaritza.3. atala.- Atxekipenak. 1. Herri Arduralaritzaren Erakundea (HAEE), uztailaren 27ko 16/1983 Legeak zehazten duenaren arabera, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari atxikitzen zaio. 2. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea A.B. ere, otsailaren 1eko 60/1982 Dekretu bidez, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari atxikitzen zaio. 4. atala.- Zuzendaritza Kontseilua. 1. Saileko politikaren gainbegiraketan eta zaintzan, bere ihardunen plangintza orokorrean eta izenda dakizkion arazo guztietan Sailburuari lagunduko dio, Saileko Zuzendaritza Kontseiluak. 2. Honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: Sailburuordeek, Zerbitzu Zuzendariak, Idazkaritza lana egingo duen Jaurlaritzako Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak eta, Sailburuak, landu behar diren gaien arabera, izenda ditzan pertsonek. 2. SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOI KARGUAK. 5. atala.- Sailburua. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 20. eta 26. atalek ezartzen dituzten eskuduntzak erabiltzea dagokio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari eta, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren indarrez, Sailari dagozkion egiteko-arloan eta ekintza-eremuan indarrean dauden legeek izenda diezazkionak. 6. atala.- Sailburuordeez. Honako hauek dagozkie Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Sailburuordeei: 1. Sailordetzako iharduketak zuzentzea, koordinatzea, indartzea eta gainbegiratzea. 2. Iharduketa politikak gertatzea eta horiei buruzko proposamena egitea Sailburuordeari. 3. Sailburuari teknika sorospena eskeintzea beregenaturik dituzten egitekoen eremuaren barne 4. Xedapen proiektuei buruzko proposamena, ezarritako iharduketa politikaren arabera. 5. Sailordetzako iharduketen egitaraua gertatzea. 6. Eta, orohar, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak izenda diezazkien egitekoak. 7. atala.- Zuzendariak. Honako egiteko hauek dagozkie Lehendaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zuzendariei: 1. Sailburuaren eta Sailburuordeen erabakiak betetzea eta delega dakizkien aginpideez baliatzea. 2. Zuzendaritzaren eta horren menpeko Zerbitzuen iharduketak egitarautzea, zuzentzea, indartzea, koordinatzea eta kontrolatzea. 3. Administrazio egitekoak gauzatzea Zuzendaritzarenak diren alorretan. 4. Espreski gaineratu dakizkiokeen gainerako egitekoak gauzatzea, eta arruntak direnak ere bai, Zuzendariei orokorkorki leporatutakoak direlako. 3. SEKZIOA: JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARITZA, ETA ZERBITZU ZUZENDARITZA. 8. atala.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza. 1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanen alorrean Sailburuak izendaturik dituen eskuduntzez baliatzeko, izen hori duen Zuzendaritzak, Jaurlaritzaren Idazkaritzari buruzko gaietan, honako egiteko hauek burutuko ditu: a) Jaurlaritza Kontseiluaren bilkurak gertatzea; horietarako gaizerrendak eta azterketaren gai izango diren gaiak ezagutzeko beharrezko diren agiriak, aurrekinak eta datuak gertatzea eta banatzea; erabakiak izapidetzeko eta, hala behar izan dadinean, horiek balioa izan dezaten beharrezko diren lege eta finantzaketa mailako baldintzak bete daitezela zaintzea eta, zilegizkoa balitz, behar diren txostenak eskatuko dituela. b) Onarpenaren gai izan diren erabakiei buruzko Aktak gertatzea eta jagotea, bete daitezen zainduz. c) Jaurlaritza Kontseiluaren lanei buruzko agirien tratamendu informatikoa. d) Jaurlaritza Kontseiluaren ihardunen egitarauari, duen lege-egutegiari, egin behar dituen lanen antolakuntza eta erakuntzari, erabakien kalitateari, azterketaren gai izango diren ekintzei eta egitaraua betetzen deneko mailari buruzko txostenak eta proposamenak lantzea. e) Administrazioak berak eman ditzan agiriak kautotzea, beste organu batzuri legez legozkiekeen antzeko egitekoen kaltetan gabe eta horretarako ezar daitezen arauen arabera. 2. Halaber, Legebiltzarrerekiko Harremanetarako alorrean, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harreman eta komunikazio-organu 1ez ihardutea. b) Legegintza-egitaraua, Legebiltzarreko aldian dagoenean, ikertze, zaintze, eta koordinatzeko lanak burutzea eta honako hauek ere bai: ikerketak, agiri topaketa lanak eta gertaketa-ekintzak egitea, Legebiltzarraren aurrean aurkez daitezkeen Lege-proposamenei, Lege mailakoak ez diren Proposamenei eta Mozioei onarpena emateari edo ez emateari dagozkionetan Jaurlaritzak erizpideak gerta ditzan; ekimen horiekin eta Kameraren aurrean aurkeztutako galdera eta jabeldurekin zerikusirik duen informazioa eskatzea Administrazioko agintedun organuei; informazio hori aztertzea, gai horietaz Sailak informatzeko eta sorospena eskeintzeko; Legebiltzarrak Jaurlaritzari ezar diezazkiokeen konpromezuen jarraipena egitea eta, orohar, Legebiltzarreko ihardunei buruzko berriak ematea Jaurlaritzari. c) Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko komunikazio-organu 1ez ihardutea eta harremanak izatea ere, Zuzendaritza honen egitekoa da. 3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren menpe geldituko da organikoki; aldizkari hori argitaratzeko behar diren teknika, ekonomia eta administrazio mailako egitekoak burutzea Zuzendaritza horri dagokio, horretan sartuko diren xedapen eta administrazio ekintzen argitalpenak antolatuz eta zainduz eta, bereziki, agirien lehentasun hurrenkera gordetzen dela eta kasu bakoitzean bidezkoak diren beharkizun formalak betetzen direla zainduz; horrekin, Administrazioko organuen eskuduntzak babestu nahi dira. 4. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari atxikita egongo den Kabinete Tekniko bat izango da, Sailburuari teknika mailako laguntza, aholkuak eta babesa ematea izango dela bere egitekoa. 9. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza. 1. Sailari atxikitako langileen buruzagitza izango du Zerbitzu Zuzendaritzak, eta horri buruzko ohizko administrazio eta kudeaketa ekintzez arduratuko da eta, bereziki: a) Behin-behineko langileak kontratatzea. b) Konpatibilitate espedienteak izapidetzea eta erabakitzea, eta nahitaezko eta ezgaitasun fisikoaren ondoriozko jubilazioak aldarrikatzea. c) Lanpostuen zerrendei buruzko proposamenak egitea. d) Zigorbidezko espedienteak hastea; horiek ebaztea, ezarri beharreko zehapena akats larriaren ondorio baldin bada; eta akats arinak egin izanagatik zehapenak jartzea. e) Lizentziak eta haizugoak ematea. 2. Honako egiteko hauek ere badagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari: a) Saileko aurrekontuaren Aurreproiektua gertatzea, Erakunde Autonomoen aurrekontu proiektuak koordinatzea eta Sailarenarekin sendestea, bidezkoak diren aurrekontu aldaketak izapidetzea eta gastu egitarauen ebaluaketa egitea. b) Sailaren ekonomi kudeaketaz arduratzea; horretarako, informaketa, ebaluaketa eta jarraipenerako beharrezko diren sistemak edukiz. Administrazio kontratazioaz ere arduratuko da, beste Organu batzuei emandako eskuduntzen kaltetan izan gabe. c) Saileko Erregistro Nagusiaren kudeaketa. d) Saileko bulegoen barne erregimenaz arduratu eta horien zainketa, ondasun higikor eta higiezienen administrazioa eta irauenarazpena bereganatuz. e) Saileko zerbitzuen barne antolaketa eta informatizaziorako proposamenak egitea, lanerako metodoak eta prozedurak arrazionalizatzeko eta hobetzeko. f) Gainerako Organuekiko eta Sailarekin zerikurik duten Erakunde eta Entitateekiko komunikazio organu 1ez ihardutea; sailarteko Batzorde eta Kontseiluetan partehartzea, horien helburua Zuzendaritza honen agintepekoak diren gaiak direla. g) Zuzendaritza mailako beste Zentruei izendatutakoak ez direnean, Sailean sor daitezen arazoetan ikerlanak burutzea eta txostenak gauzatzea, horietaz arduratzea eta horiei erantzutea.II. ATALBURUA SAILORDETZAKI. SEKZIOA: ADMINISTRAZIO PUBLIKORAKO SAILORDETZA. 10. atala.- Egitekoak. 1. Zerbitzu publikoaren beharrei Administrazioa egokitzeko eta, bereziki, administrazio egoitzen eta eraikinen politika, administrazio eraketa, informazio sistemak eta zerbitzu zentralizatuak arrazionalizatzeko, Administrazioa aldatzeari dagozkionetan, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak dituen egitekoak betetzea da Administrazio Publikorako Sailordetzaren egitekoa. Eta horiek, Jaurlaritzaren eta bere Erakunde Autonomoen administrazio dependentzi eta zerbitzuei dagozkie. 2.- Eusko Jaurlaritzako eta bere Erakunde Autonomoetako bulegoen eta administrazio zerbitzuen gainbegiraketa orokorra egitea ere Sailordetza horri dagokio, oinaren banaketa egiteko, antolaketaz arduratzeko eta lan-metodoak burutzeko. 11. atala.- Plangintza eta Normalkuntza Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Plangintza eta Normalkuntza Zuzendaritzari: 1. Plangintza alorrean: a) Eusko Jaurlaritzaren eta bere Erakunde Autonomoen administrazio egoitzen eta eraikinen Plan-Proiektua lantzea Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak eta Sailek parte hartuko dutela horretan eta bai Plan hori burutu dadin bultzatzea ere, Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpena jaso ondoren. b) Plana bete dadin zaintzea, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin batera lan eginez. Horretarako, Zuzendaritza honek, Administrazioak erosi, arrendatu edo saldu behar dituen ondasun higiezinei buruz beste organu batzuk aurkeztu ditzaten proposamenen berri emango dio Plangintza eta Normalkuntza Zuzendaritzari, behar hainbateko aurrerakizunez eta, hori, ekintza horiek Planari egokitzen zaizkion ziurtatu ahal izateko. Adostasunik ez egotea gertatuz gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak emango dio ebazpena. c) Sail bati baino gehiagori dagozkien eraikinei eta Jaurlaritzak finkatu ditzan beste batzuri dagozkienetan, honako hauek dagozkio lehenengo aldiz egoitza hartzeko obren arloan: 1) Obren planek eta horien garapen egitarauek bete beharko dituzten taiuketa eta kalitate arauak ezartzea. 2) Unean uneango proiektuak erredaktatzea, kontratuak gertatzeko diren administrazio ekintzak burutzea, obren burutzapena zuzentzea eta dagozkien egiaztagiriak ordaintzeko eta obrak eskuratzeko eta likidatzeko behar diren iharduketak egitea. 3) Proiektuen gainbegiraketa eta egitaztagirien ikuskaritza teknikoa eta kontrola burutuko dituen berebiziko zerbitzu 1ez ihardutea, Kontratuetarako Arautegi Orokorrean ohartemandakoaren arabera. d) Sail bati baino gehiagori dagozkien eraikinetan eta Jaurlaritzak finkatu ditzatenetan egin behar diren aldaketa-obrei dagozkienetan, proiektuen gainbegiratzaile mailako zerbitzu berezi gisa jokatzea, obra horiek eraikin horien funtsezko arkitekturaren egituran eragina izan dezatenean. 2. Normalkuntza eta sendespen alorretan: a) Administrazio osoarentzako diren eta Administrazioak erabili ohi dituen eta normalkuntzaren eta/ edo homologazioaren eraginpean dauden ondasun higikorrak eta zerbitzuak definitzea. b) Ondasun higikorren eta zerbitzuen zernolako teknikoak eta betebeharrak ezartzea, normalkuntza eta sendespen ondorioetarako. c) Normalkuntza eta/edo homologaziorako proposamenak lantzea, gero izapideak egin ahal izateko, ezarrita dagoen prozeduraz baliatuz. d) Ondasun higikorrei eta zerbitzuei buruzko kontratazioaren zentralizaketa eta deszentralizaketa proposatzea. e) Administrazio organuek erabiltzeko diren ondasun higikorrak eta zerbitzuak edonokako tituluz erosteko, alokatzeko edo horietaz baliatzeko, administrazio-kudeaketarik egokienak proposatzea. f) Administrazio kudeaketaren modurik egokienak finkatzea, hurrengo atalean ezartzen diren zerbitzu zentralizatuen zerbitzuak hobetu ahal izateko. 12. atala.- Zerbitzu Nagusien Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzari: a) Sail batentzako baino gehiagontzako diren eraikinak eta Jaurlaritzak finkatu ditzanak mantentzea eta bai horietan dauden instalazioak ere. b) Eskaintzen oinarri-arau teknikoak eta ikerketak lantzea, mantenimendu horiek kontratuaren gai izan behar dutenean eta bai kontratu horiek burutze, ordaintze, eskuratze eta likidatzeei dagozkienak ere. c) a) letran aipatu diren administrazio eraikinen aldaketa-obrei dagozkienetan, honako hauek burutu beharko ditu: Obra proiektuak idatzi eta burutu, kontratistari ziurtagiriak ordaintzeko, obrak eskuratzeko eta likidazioak egiteko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzea. d) Bere agintepekoak izan daitezen kontratazio espedienteen kudeaketa eta izapideketa egitea. e) Zentralizatuki erosi beharrekotzat deklaratuta dauden ondasunen erosketari eta horniketari dagozkienetan, horniduren kudeaketa, horien harketa, banaketa eta ordainketa egitea. Sailen beharrei erantzuteko diren materiale inbentariagarrien Zentralizatutako Biltegien kudeaketa eramatea. g) Sailaren peko Kontratazio Mahaietako Idazkaritza Teknikoa burutzea. h) Sailek horiek egiteko erabakia har dezateneko argitalpenen buru izatea eta kudeaketa egitea eta bai horien hedapena eta banaketa ere. i) Liburutegi, artxibategi eta agiri zerbitzuak eskaintzea, azaroaren 11ko 269/86 Dekretuko 17. atalean ezartzen diren egitekoen arabera. j) Harrera lekua, Karteria, Konserjetza zerbitzua, Erreproduzio grafikorako Zentrua, Bilera Gelak, Aretoak, bisitez arduratzeko zerbitzua eta beste antzeko batzuk. 13. atala.- Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari: 1.- Antolaketari dagozkionetan: a) Lan metodo eta prozeduren ikerketa egitea, horiek normaltzeko, hobetzeko eta osatzeko diren proposamenak egitea, prozedura-manualak lantzea, horiek jar daitezen bultzatzea eta zaintzea eta horien emaitzen ebaluaketa egitea. b) Jaurlaritzako Sailetako eta honen Erakunde Autonomoetako unitate organiko eta administratiboen etengabeko analisi-sistema gaurkotzekoeta mantentzeko beharrezkoak diren ikerketak eta txostenak lantzea, unitate horiek aldatu edo birregituratze proposamenak egin ahal izateko, Funtzio Publikorako Sailordetzarekin eta Ogasun eta Finantza Sailarekin batera. c) Egitura organikoei buruzko Dekretu-proiektu eta horiek garatu ditzaten Aginduei buruzko legepeko txostenak ematea. 2.- Informazio Sistemei dagozkienetan: a) Jaurlaritzako Plan Informatikoaren Proiektua eta urteko programei dagozkienak lantzea eta jarrita dauden sistema informatikoen eboluzioaren eta garapenaren jarraipena egitea. b) Oinarrizko software arloko standareak onartzea, proiektu informatikoen dokumentazio sistemak eta horietan erabil daitezkeen metodologiak normaltzea xedetzat duten proposamenak egitea, Eusko Jaurlaritzaren eta bere Erakunde Autonomoen zerbitzura dauden ekipo informatiko eta informazio sistemetan aplikatu ahal izateko. c) Aurreko apartaduan aipatu eta Jaurlaritzak jadanik jarrita dauzkan arauak eta standarrak betetzen diren ala ez zaintzea. d) Informatika sare eta ekipoei dagozkienetan Jaurlaritzak ezarritako politika burutu dadin zaintzea. e) Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuan aipatzen diren, sail bati baino gehiagori dagozkien edo horrelakotzat definituta dauden ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko, arrendatzeko eta rnantentzeko teknika mailako baldintza-pleguak eta esleipen-txostenak lantzea. f) Aurreko c) apartaduan ezarri diren ondorioetarako, apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuan aipatzen diren kontratazio organuez besteko organuek esleitu beharreko ondasun eta zerbitzu informatikoen erosketa, arrendamendu eta mantenimenduari buruzko teknika mailako baldintza pleguekiko legepeko txostenak ematea. g) Jaurlaritzaren politika informatikoa bete dadila bermatzeko egokienak diren kudeaketa modalitateak ikertzea eta horiei buruzko proposamenak egitea. h) Euskal Autonomi Elkarteko Sektore Publikoaren informatika-koordinakuntza egitea, Toki Erakundeei informatika-ihardunetan aholkuak ematea, horiekiko lankidetza barne. 2. SEKZIOA: FUNTZIO PUBLIKORAKO SAILORDETZA 14. atala.- Egitekoak. 1. Funtzio publiko, langilegoaren eta hitzarmen kolektiboen erregimen juridiko eta soldaten arloan, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailarenak diren egitekoak burutzea dagokio Funtzio Publikorako Sailordetzari eta bai instituzio eta toki-administrazio harremanak ere. 2. Honako egiteko hauek dagozkio Funtzio Publikorako Sailburuordeari: a) Lanpostuen zerrenda egitea, hori zaintzea eta bai aurrekontu-plantilen aurreproiektua lantzea ere, Ogasun eta Finantza Sailarekin batera. b) Langilegoaren ikuskaritza orokorra egitea Funtzio Publikoaren arrazionaltasuna eta emankortasuna bermatu ahal izateko, Ogasun eta Finantza Sailak ikuskaritza arloan izan ditzan eskuduntzen kaltetan gabe. c) Funtzionarien eta langilegoaren ordezkariekin egin beharreko negoziaketetan Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren ordezkotza egitea eta bai gainontzeko Administrazioetako funtzio publikoko arloan agintea duten organuen aurrean ere. d) Jaurlaritzak onartuta dituen erizpideen arabera, produktibitate osagarrien banan-banako zenbatekoak izendatzea eta ezohizko zerbitzuengatiko gratifikazioak ematea, egiteko horiek, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailarenak izan daitezenean. e) Sail eta Erakunde Autonomo guztiei aplikagarri zaizkien erizpideak finkatzea, arlo honi buruz Jaurlaritzak onar dezan politika orokorra bete ahal izateko. f) Langilegoaren gain eragina duten administrazio eta lan mailako gorabeheren izapideketan eta ebazpenean jarraitu beharreko prozedurak finkatzea. g) Eta, oro har, Funtzio Publikoari buruzko legeak bete daitezen zaintzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz edo, hala badagokio, proposatuz. Eta indarrean dauden legeek eman diezazkioten gainontzeko egitekoak bete. 15. atala.- Funtzio Publikorako Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Funtzio Publikorako Zuzendaritzari: a) Funtzio Publikoari buruzko arau orokorren proiektuak lantzea eta Lege aurreproiektuei eta xedapen orokorrei buruzko proiektuei buruzko txostenak derrigorrez egitea, horiek Zuzendaritza honen gain eragina izan dezaketen heinean. b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren enplegu publikorako urteko eskaintza lantzea, gainontzeko Sailekin batera. c) Karrerako funtzionari, lanitunepeko langile finko edo estatutu langile izateko hautaketa saioetarako deialdiaren oinari-arauei buruzko txostenak gertatzea derrigorrez. d) Lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez betetzea arautuko duten oinarri-arauak gertatzea, deialdi hori egitea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari dagokionean eta, derrigorrez, txostena ematea, eskuduntza hori Jaurlaritzako beste Sail batzuri edo bere Erakunde Autonomoei dagokienean. e) Izendapen iarezko lanpostuak betetzeko deialdiei buruzko txostenak egitea derrigorrez eta aldibaterako langileak izendatzea. f) Lanpostuen zerrendak gertatzea, horien zernolakoen baloraketa eta definizioa gidatuko duela eta bai horiek onar ditzala Jaurlaritzari proposatzea ere. g) Funtzionarien administrazio egoerak deklaratzea; lanera birsartzeko aukerak ematea horrek eragina izan dezaneko Sailaren edo Erakunde Autonomoaren txostena aztertu ondoren; eta lanitunepeko langile finkoen kontratuak indargabetzea, ahalmen horiek, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari izendatuta daudela gerta dadinean. h) Langilegoaren gaikuntza eta hobekuntza ikastaroen programaketa eta garapena HAEEri proposatzea. i) Langileei dagozkienetan sor daitezkeen adminis trazio eta lan mailako gorabeherei buruzko txostenak egitea eta horiei ebazpena ematea, beste Sail edo Erakunde Autonomo batzuri espreski emanda ez daudenean. j) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Sailek edo Erakunde Autonomoek Funtzio Publikoari buruz eska dakizkioten diktamenak ematea. k) Lanitunepeko behin-behineko langilegoaren kontratazioei buruzko txostenak egitea derrigorrez eta bitarteko funtzionariak izendatzea eta kentzea, ahalmen hori, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari izendatuta dagoela gerta dadinean. I) Karrerako funtzionari edo lanitunepeko langile finko izateko deialdia egin deneko hautaketa saioak gainditu dituztenak lanpostuez jabetu daitezen egitea edo, hala behar bada, kontratatzea, ahalmen hori, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari dagokionean. m) Langilegoaren Erregistroaren buru izatea eta hori kudeatzea eta horren ihardun-arauak ezartzea. n) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko langileen soldata sistema eta horiei dagokien prebisio sozialarekiko sistemak kudeatzea. o) Gradu pertsonalen norbereganaketa eta aldaketa onartzea eta, hirurtekoei dagozkienetan, Administrazioan egin diren zerbzitzuak onartzea, ahalmen horiek, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari dagozkionean eta horiek erabiltzea haiei atxiki behar zaieneko artezbideak ezartzea beste Sail edo Erakunde Autonomo batzuri izendatu zaizkienean. 16. atala.- Talde Negoziaziorako Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Talde Negoziaziorako Zuzendaritzari: a) Sindikatuekin, Komiteekin edo langileagoaren ordezkaritza duen beste organu batzurekin egin beharreko elkarrizketa eta negoziaketetan, horretan agintea duen organuari laguntzea edo Sailari dagokion ordezkaritza egitea, horretarako ahalmena izan dezanean. b) Langileen ordezkariekin lortuta edo izenpetutako Akordio edo Hitzarmenen ondorioz sor daitezen organu edo komisioetan Sailaren ordezkotza egitea, akordioan espreski beste organu bati egiteko hori eman ez dakionaren baldintzapean. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen ordezkariekin lortu edo izenpetu beharreko Akordio edo Hitzarmenei buruzko txostenak egitea, egin baino lehen eta derrigorrez. d) Sailei, Erakunde Autonomoei, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Baltzu Publikoei laguntza ematea langileen ordezkariekin egin beharreko negoziaketetan, horiek hala eska diezaiotenean. e) Langileen lanbaldintzak hobetzeko izan eta gizarte mailakoak diren zerbitzuak jar daitezela proposatzea eta, beharrezko izan dadinean horien kudeaketa burutzea Langileen presentzia kontroletzeko sistemen buru izatea eta horiek kudeatzea eta bai Enpresako Mediku Zerbitzuak ere. g) Langileei maileguak ematea eta horien kudeaketa burutzea. Sailak eta Erakunde Autonomoak, haiei atxikiko zaizkieneko artezbideak ezartzea, mailegu horiei izapideak eginaraztea eta ebazpena ematea, horiei dagokienean indarrean dauden legeen arabera. h) Eskubide Pasiboen Batzordearen administrazio soportea kudeatzea. i) Indarrean dauden arauek eman dakizkioketen edozein egiteko betetzea. 17. atala.- Erakunde Harreman eta Toki Administrazioko Zuzendaritza. Honako egiteko hauel. dagozkio Erakunde Harreman eta Toki Administrazioko Zuzendaritzari: a) Toki erregimen arloan eskuduntza autonomikopekoak diren gaiei buruzko txostenak egitea eta horiei ebazpena ematea. b) Legeak gauzatzen direnari buruzko informazioa ematea eta hori ziurtatzea eta, hala badagokio, toki mailako ekintzen eta akordioen aurkako inpugnazioak egitea. c) Toki erregimenari buruzko arauen eta Toki Administrazioko funtzionarien estatutuaren koordinakuntza burutzea eta horiek lantzea. d) Sail ezberdinek eta Jaurlaritzako erakundeek, Foru eta Toki mailako Administrazioarekin duten lankidetza eta harreman politika bultzatzea eta horren segimendua egitea. e) Toki mailako egitekoak eta zerbitzuak hobetzeko diren informazioa, ikerketa eta aholkuemanketa espezializatua egitea. f) Toki Administrazioari buruzko erregistro-instrumentuen kudeaketa egitea. g) Toki erakundeen topaketetarako eta ihardunerako formula organikoak eta funtzionalak sustatzea. 3. SEKZIOA: LEGE ARAUBIDE ETA AUTONOMI GARAPENERAKO SAILORDETZA 18. atala.- Egitekoak. 1. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailarenak diren egitekoak burutzea dagokio Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetzari, erregimen juridiko, auzibide arazo eta autonomi garapenari dagozkienetan. Eta bereziki, honako hauen buru izatea eta horiek bultzatzea: a) Estatutuaren garapena eta, bereziki, Estatuarenak diren zerbitzuen transferentziak Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzak direnetan. b) Estatuarekiko harreman politika, garapen autonomikoaren gain eragina izan dezaketen gai guztietan, horretarako sortutako edo sor daitezkeen bitariko organuetan parte hartuz. 2. Jaurlaritzaren Goreneko Mailako Kontsulta-Zentrua eta juridiko mailako aholkuemailea da Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetza, Zerbitzu Juridiko Nagusien Buruzagitza dagokiola. 19. atala.- Lege Araubideko Zuzendaritza. 1. Honako hauek dagozkio Lege Araubideko Zuzendaritzari: a) Estatuaren eta Euskal Autonomi Elkartearen arteko lankidetza instituzional mailako politika burutzea garapen autonomikoari dagozkionetan, bai biren artekoa eta bai hainbat instituzioen artekoa ere, nahiz horretarako surtuta dauden organu mistoetan artez parte hartuz, nahiz Elkartearen ordezkariei aholkuak emanez sektorekako kidez osatutako organuetan. b) Konstituzionaltasunarekiko arazo orokorrei buruzko ikerketak eta diktamenak lantzea eta, bereziki, Euskal Autonomi Elkartearen eta Estatuaren, haren eta beste Autonomi Komunitate batzuren, haren eta Foru eta Toki mailako Instituzioen arteko eskuduntzen banaketari dagozkienetan. c) Eskuduntzarik ezaren auzibideak eta, beste Lurralde Erakunde batzurekin sor daitezkeen eskuduntza-arazoak direla eta, Jaurlaritzak onar ditzan auzitara jo aurreko gainontzeko izapideak lantzea eta horiei buruzko proposamenak egitea eta bai Jaurlaritzaren aurka sar daitezen auzibideak ikertzea eta, hala badagokio, erantzutea. d) Euskal Autonomi Elkartearen eta gainontzeko Lurralde Erakundeen artean, eskuduntza arazoak direla eta, sor daitezkeen negoziaketetan, organuetan eta batzordeetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkariei aholkuak ematea. e) Eusko Jaurlaritzaren interesen aldeko ordezkarien buru izatea eta interes horien defentsa egitea Konstituzio Auzitegiaren aurrean, urriaren 3ko 2/ 1979 Lege Organikoan ezarritako prozeduretan. f) Autonomi Estatutuko 39. atalean ezartzen diren Ebazpen Batzordeen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren interesen aldeko ordezkarien buru izatea eta interes horien defentsa egitea hori garatu dezan Legeak araututako prozeduretan. 2. Lege Araubideko Zuzendaritzak, Erakunde Harreman eta Toki Administrazioko Zuzendaritzarekin batera jokatuko du deskribatu diren egitekoei dagozkienetan, egiteko horiek Foru eta Toki mailako Instituzioekin lotura izan dezatenean. 20. atala.- Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzari: a) Jaurlaritzaren lege kalendarioa teknikoki eta juridikoki artikulatzeko argibideak eta aholkuak ematea horrek hartzen dituen Lege-Aurreproiektuak lantze bideetan eta bai kalendario hori garatzeko diren xedapen-proiektuetan ere, horretan interesa duten Sailen arteko koordinazioa sustatuko duela ondorio horietarako. b) Ihardunean dauden lege prozedurei buruzko berriak ematea, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarenak diren egiteko propioen kaltetan gabe eta Zuzendaritza horrekin bere lana koordinatuz. c) Jaurlaritzaren Kontseiluak onarpena eman behar dien Lege Aurreproiektuen eta arau-xedapenen proiektuen legaltasuna barnetik zaintzea, indarrean dauden legeei egokitzen zaizkien ala ez egiaztatu ahal izateko. Halaber, Aurreproiektu eta Proiektu horiekiko oharrak egin eta tekniko-juridiko mailako gehiketak sartzearen buzipenak ere egin ahal izango ditu. d) Lege Aurreproiektuak eta orokortasuna duten erabaki-proiektuak teknikoki lantzea Sailaren agintepekoak izan daitezen gaietan edo beste batzuri izendatutakoetan, hauek hala eska diezaiotenean. e) Interesa duten Sailek hala eskatuta, hauen agintepeko araozei buruzko juridiko mailako diktamenak ematea edo txostenak gertatzea. Defentsa juridikoa egiteko ardura duten organuentzako txostenak lantzea eta horiei aholku juridikoak ematea, hura lantzen parte hartu dueneko xedapenen baten gain jazarpena egotea gerta dadinean. 21. atala.- Eskualdaketa Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Eskualdaketa Zuzendaritzari: a) Autonomi Estatutuko Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean eta Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Lehenengoan ezartzen diren Bitariko Eskualdaketa Batzordeetako Idazkaritza lana burutzea eta bai Udalen eta gainontzeko Toki Erakundeen artean sor daitezkeen Batzordeetakoa ere. b) Estatuak Euskal Autonomi Elkarteari egin beharreko transferentzien egoerari buruzko ikerketak egitea eta Jaurlaritzari horiei buruzko aholkuak ematea. c) Jaurlaritza hartzaile izan dadineko transferentzi-prozesuei buruzko aholkuak Jaurlaritzari eta, bereziki, a) letran aipatu diren Batzordeetan dituen ordezkariei ematea. d) Jaurlaritzako Sailen eta Organuen arteko koordinakuntza lana egitea, transferentzi prozesuei dagozkienetan. Harreman horiek etengabekoak izan behar dute Ogasun eta Finantza Sailarekin, traspasoei buruzko baloraketei dagozkienetan. Gainontzeko Sailekin, traspasoak hartzen duen gai sektorialak horien ihardun-eremupekoak izan daitezenean. e) a) letran aipatu diren Batzordeen Akordio-Proiektuak eta geroagoko Dekretu-Proiektuak teknikoki lantzea eta gertatzea. Transferentziaren gai izan daitezkeen zerbitzuen, giza eta material mailako baliabideen destinoak eta adskribapenak ekar ditzaketen arazo juridikoei buruzko aholkuak Jaurlaritzari eta horietan interesa duten Sailei ematea. g) Euskal Autonomi Elkartearen eta Administrazio Zentralaren, haren eta Foru eta Toki mailako Administrazioen arteko lankidetza sektorial prozesuetan parte hartzea, ikerketa, gertaketa edo gauzaketa aldian dagoen transferentzi prozesu batekin lotura duten gaiei dagozkienetan. 22. atala.- Auzibide Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Auzibide Zuzendaritzari: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren ordezkotzaren eta defentsaren buru izatea epaiketetan, ohizko jurisdikzioaren aurreko edozein prozeduratan. b) Administrazio Instituzionalaren ordezkapenlanak eta epaiketako defentsa egitea, dituen berezitasunen arabera ezarritako zehaztasunen kaltetan gabe. c) Epai prozeduretan burutu behar dituzten izapideei eta, bereziki, administrazio espedienteak bidaltzeari dagokienez, Sailek eta Erakundeek burutzen dituzten iharduketak koordinatzea. d) Zerbitzu juridiko zentraletakoak ez diren Letratuak habilitatzea, Euskal Autonomi Elkartea Epaiketetan ordezkatzea eta defendatzeari buruzko ekainaren 26ko 7/1986 Legearen arabera. e) Euren egitekoez baliatzearen ondoriozko auziak direla-eta funtzionarien defentsa penala noiz bereganatuko duen erabakitzea. Jaurlaritzari, Sailei eta Erakundeei aholkuak ematea ohizko Epaimahaien aurrean edozein eratako ekintza sartzerakoan, eta bai egon daitezkeen epaiketa-prozedurei buruzko aholkuak ere. g) Epai-ebazpenak betetzeak, epaiketa-kosteak biltzeak edo ordaintzeak eta autonomi ordenamenduari buruzko epai-ebazpenek izan dezaketen eraginak ekar ditzaketen ondorio administratiboei buruzko aholkuak ematea, txostenak lantzea eta horien zainketa egitea eta bai, orohar, epaiketa-prozedurak ekar ditzakeen ondorioei buruzkoak ere. h) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta Instituzionalaren aurkako errekurtsoak edo murtziloak sartzearen zio izan daitezkeen zergatiei buruzko txostenak lantzea, jazarpenak gutxiagotzeko edo alboratzeko bide diren administrazioaren neurri zuzentzaileen buzipena egiten dela. LEHENENGO GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu honek indarra hartu arte Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzaren esku zeuden organu unipertsonalen titularitatea eta organu kolegiatuetan eta batzordeetan partehartzea, aurrerantzean, Administrazio Publikorako Sailordetzaren eta Funtzio Publikorako Sailordetzaren esku geldituko direla, horietariko bakoitzari gaineratu zaizkion alorrak kontutan hartuz. BIGARREN GEHIGARRIZKO XEDAPENA Polizietxeak, ikastetxeak, epaitegiak eta osasun zentruak eta horietan eskeintzen diren zerbitzuak Administrazio Publikorako Sailordetzaren iharduketa eremutik kanpo gelditzen dira, Informazio Sistemen alorrean 13. ataleko 2. puntuan xedatutakoan salbu. HIRUGARREN GEHIGARRIZKO XEDAPENA Sailburuordeen eta Zuzendarien lanpostuak hutsik egon, horiek lanpostutik kanpo egon edo gaisorik egongo balira, honaka arau hauek beteko lirateke horiek ordezkatzeko: a) Sailburuordeei dagozkien eskuduntzak eta egitekoak beren menpeko Zuzendariek beteko dituzte, Dekretu honetan azaltzen diren lehentasun hurrenkerari jarraiki. b) Zuzendariei dagozkien eskuduntzak eta egitekoak euren Sailburuordeek beteko dituzte. c) Aurreko zenbakietan xedatutakoa dena. dela, Zuzendarien eta Sailburuordeen ordezkoak Saileko beste Goi Kargu batzuk izan daitezkeela erabaki dezake Sailburuak. Sailburuaren menpetasun zuzenean dauden Zuzendarien ordezkoak nortzuk izango diren Sailburuak berak erabakiko du kasu bakoitzerako. INDARGABETZE XEDAPENA Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa ezartzeari buruzko apirilaren 19ko 89/1988 Dekretua indargetuta gelditzen da. LEHENENGO AZKEN XEDAPENA Antolaketa eta Informatikako Batzorde Teknikoko kideak eta horren egitekoak, Il. Atalburuko 1. Sekzioan Administrazio Publikoko Sailordetzari ematen zaizkion eskuduntzei egokituko dizkie Jaurlaritzak, Dekretu hau indarrean jar dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, Sail guztiek Batzorde horretan parte har dezaten bermatu beharko dela. BIGARREN AZKEN XEDAPENA Dekretu honetako 8,3 atalean esaten denarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen deneko azaroaren 23ko 296/1988 Dekretuko 1. atalean Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzari buruz egiten den aipamena, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari egindakotzat hartu behar da. HIRUGARREN AZKEN XEDAPENA Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak hartzeko ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. LAUGARREN AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du Dekretu honek eragite indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991 ko apirilak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena. (Hutsez zuzenketa).
- Ikus: 864/1991 DEKRETUA, ekainaren 11koa Plangintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen duena.
- Partzialki indargabetutakoa: 463/1995 DEKRETUA, urriaren 31koa, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duena.
- Ikus: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.
- Ikus: 6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
- Ikus: 296/1988 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duena.
- Indargabetzen du: 89/1988 DEKRETUA, Aprilaren 19koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egitura organikoa ezarriz.
- Ikus: Urriaren 23ko 339/1984 DEKRETOA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egitura finkatuz. (Hutsen zuzenketa.)
- Ikus: Urriaren 23ko 339/1984 DEKRETOA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egitura finkatuz.