Arautegia
Inprimatu201/1991 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Zuzentza Saileko Egitura Organikoa ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1162
- Xedapen-zk.: 201
- Xedapen-data: 1991/03/20
- Argitaratze-data: 1991/04/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Atal bakarra.- Indarrik gabe uzten da abuztuaren 10eko 274/1984 Dekretuz, administrazio kontratuetarako eta ondareko arloetan, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Plangintzarako Sailburuordearengan egin zen eskuduntzen deskonzentrazioa eta, ondorioz, Sailburuarengan bildurik uzten dira. INDARGABETZE XEDAPENA Abuztuaren 10eko 274/1984 Dekretua indarrik gabe uzten da. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko maiatzak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzeari buruzko eta Sail horiek dituzten egitekoak eta alorrak zehazteari buruzko otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuz, Zuzentza Saila sortu zen. Lehendakariak gauzatutako sailen antolaketa berri hau, arestian Legebiltzarrak hurrengo lau urtetarako onartutako Jaurlaritza egitaraua eraginkortasunez burutu beharrak ekarri du. Ildo horretatik, Lehendakariaren Dekretutik atera daitekeenez, alor hauetan ditu aginpideak Zuzentza Sailak, alde batetik, Epaitegiak eta Auzitegiak baliabide materialez eta ekonomikoz gauzatzean, eta horrela beroien antolaketa eta funtzionamenduak ihardunbaldintzarik onenak izan ditzala bermatu, eta bestetik, gaurregun Justizia Administrazioaren zerbitzupeko pertsonalaren alorreko eskualdaketak gorpuztean, legeen alorrean dagozkion aldaketak eginez, eta horrela, Euskal Autonomi Elkartearen alor horretako aginpide guztiak eskuratu, Estatutuan jasotakoaren arabera. Zuzentzaren eremu zehatz-mehatza gainditzen duten beste eremu batzutan duen protagonismo aktiboa ere azpimarratzekoa da, izan ere, euskal herritarren funtsezko askatasun eta eskubideei eragiten bait diete; horri dagokionez, Sail honek, bere aginte-eremuaren barruan, ahaleginak egingo ditu askatasun eta eskubide horiek zainduak izan daitezen, egon daitezen oztopoak kenduz eta baldintzarik egokienak sustatuz, herritarrek eragozpenik izan ez dezaten eskubide horiez baliatzerakoan. Aurrekoari ekinez, beste gai batzurekin batera, Giza Eskubideak, Elkarteak, Ofizioko Txanda, Atxilotuari Legelariaren Sorospena, eta birtrebaketa eta birgizarteraketa sistemak sustatzen saiatu beharko du eta, bereziki, Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko epaileak eta langileak trebatzen, euskalduntzen eta horien estabilitatea lortzen. Eskuduntza horien arabera, beharrezkoa da Sail berri hau egituratzea eta bereganatuta dituen egitekoak burutzeaz arduratuko diren unitate organikoak eta administratiboak ezartzea, administrazio ihardun artezari zor zaion efetikbitatez egingo da hori, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko Lehenengo Azken Xedapenean jasotako mandatua betez. Horiek horrela, Zuzentza Sailburuak proposatuta, Lehendakariak aldezaurretik onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko martxoaren 20an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA - XEDAPEN OROKORRAKI. atala.- Estatutuak Euskal Autonomi Elkarteari gaineratzen dizkion agintepideen eremuaren barruan, tresneri mailakoak zein lurralde mailakoak izanik, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 11. atalean adierazten diren egitekoak eta eskuduntzak dagozkio Zuzentza Sailari. 2. atala.- Aurreko atalean aipatzen dituen eskuduntzez baliatu ahal izateko, ondoren aipatzen diren organutan egituratzen da Zuzentza Saila, Titularraren goi-zuzendaritzapean: 1.- Zuzentza Administrazioko Sailordetza. 1.l. Baliabide Materialen eta Plangintza Zuzendaritza. 1.2. Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritza. 2.- Zuzentza Sailordetza. 2.l. Erakundeen arteko Lankidetzarako Zuzendaritza. 2.2. Giza Eskubideen Zuzendaritza. 2.5. Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritza. 8.- Zerbitzu Zuzendaritza. 3. atala.- Saileko Zuzendaritza Kontseiluak laguntza eskeiniko dio Titularrari Sailak daraman politika gainbegiratuz eta zainduz, dituen iharduketen plangintza eta koordinaketa orokorra eginez eta bere gain har ditzan gainerako zereginetan sorospena emanez. 2. Saileko Titularraren ikuskaritzapean eta zuzendaritzapean, Sailburuordez eta Zuzendariz osatuta egongo da Zuzendaritza Kontseilua, Sailburuak izenda dezanak egingo duela Idazkari lana. 3. Aurreko idazatian adierazitako lagunez bestelakoak partehar dezakete Kontseiluaren bilkuretan, Sailburuak eman beharko duela azaltzeko baimena aldezaurretik.II. ATALBURUA - SAILBURUAZ 4. atala.- Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. atalean ezarritako eskuduntzez baliatzea dagokio Zuzentza Sailburuari eta bai Sailak eskuratutako egitekoen eta ihardukea alorren eremuan indarrean dauden legeek bereganatzen dizkiotenez ere, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta Dekretu honetako 1. atalean zehazten den moduan. 5. atala.- i. Zuzentza Sailburuak, bere egitekoekin jarduterakoan, Dekretu honetako 2. eta 8. ataletan ohartemandako Saileko Organu Gorenen laguntzaz gain, berehalako sorospen teknikoa eta aholkularitza eskeiniko duen Kabinete Tekniko baten urgazpena izango du. 2. Kabinete Teknikoko Titularrak Zuzendariaren maila izango du. 3. Sailburuaren Aholkulariak Kabinete Teknikoari atxikita geldituko zaizkio. 4. Kabinete Teknikoaren menpe, honako Administrazio Unitate hauek egongo dira: - Idazkaritza Teknikoa - Zabalkundea eta Argitalpenak. 5. Idazkaritza Teknikoak, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Ofiziozko Txandari, Atxilotuak edo presoak Sorospen Letratua izateari eta Praktika Juridikorako Eskolei buruz Abokatutzako Euskal Kontseiluarekin, Abokatu Kolegioekin eta Prokuradoreekin izan beharreko harremanei arreta eskeintzea, dirulaguntza sistemen kudeaketa koordinatuz eta horien aplikapen zuzena jagonez. b) Sailetik atera daitezen xedapen-, erabaki-, eta hitzarmen-proiketuak aztertzea eta gertatzea; bere eskuduntzapekoak diren gai guztiei buruzko berriak ematea eta Sailarentzat interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren jarraipena egitea. c) Aholkularitza juridikoa eta sorospen teknikoa eta administratiboa eskeintzea Saileko organu guztiei bidezkotzat jotako gai guztietan eta epailaritza-, notaritza- eta erregistraritza-barrutiei buruzko azterlanak egitea. d) Notariekin eta Erregistrariekin harremanak izatea horien antolakunde kolegialak Euskal Autonomi Elkartean dituen gaietan eta beroein izendapenei dagozkien espedienteak izapidetzea. e) Otsailaren 12ko 3/1988 Legez sortutako Elkarteen Erregistroaz arduratzea Lurraldekako Bulegoen bidez. Iraskundeei eta Kolegio Profesionalei dagokienez ere berdin ihardungo du, araudi araupetzailearen arabera. 6. Zabalkundea eta Argitalpenak unitateak, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Saileko Argitalpen Egitasmoa gertatzea, kudeatzea eta banatzea, Informazio Buletinei eta dirulaguntza bidez edo beste lankidetza-bide batzuez Sailak partehartzen duen gainerako argitalpenei arreta berezia eskeiniz; guzti hori, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzuarekin koordinatuz. b) Estatistika judizialak eta Sailaren kudeaketaren ondorio izan daitezkeen beste batzuk zentralizatzea, EEE/IVE (EUSTAT) delakoaren jarraibide teknikoen arauera, Estatistikako Euskal Egitasmoan ohartemandakoa, behintzat, bete beharko duela. c) Behar diren kudeaketak egitea, Biltzarrak, Ihardunaldiak, Mintegiak eta Sailak sustatu ditzan beste ekintza publiko eta ofizial batzuk antolatzeko. d) Herritarrari informazio orokorra eskeintzeko egitekoaz baliatzea eta Sailaren ihardutze-alorrarekin zerikusirik duten arrenkuren eta iradokizunen koordinaketa.III. ATALBURUA - SAlLORDETZEZ 6. atala.- Zuzentza Saileko Sailburuordeei, honako hauek dagozkie: 1. Sailburuaren delegazioz, Saila ordezkatzea. 2. Sailordetzaren iharduketak programatzea, zuzentzea, indartzea, gainbegiratzea eta zaintzea, horien menpen dauden zuzendaritzak koordinatuz. 3. Euren alorrekin zerikusirik duten iharduketa politikak gertatzea eta Sailburuari proposatzea. 4. Sailburuari sorospen teknikoa ematea bereganaturik dituen egitekoen eremuan. 5. Xedapen proiektuak gertatzea eta proposatzea, ezarrita dagoen iharduketa politikaren arabera. 6. Bereganaturik dituzten zerbitzuen ihardunaren, kostuaren eta errendimenduaren berri Sailburuari ematea aldizka, Ogasun eta Finantza Sailak alor horretan bereganaturik dituen eskuduntzen kaltetan gabe. 7. Errekurtsoak eta espedienteak ebaztea, baimenak ematea eta bidezkoak diren zehapenak ezartzea, indarrean dauden arauen arabera. 8. Zuzendaritza Zentruen, Batzordeen eta Sailordetzaren menpe dauden gainerako erakundeen ikuskaritza eta ihardun-zainketa. 9. Egon dauden arauei jarraiki Sailburuak espreski delega diezazkionak eta, orohar, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak beregana diezazkionak. Lehenengo Sekzioa. Zuzentza Administrazioko Sailordetzaz. 7. atala.- 1. Jerarkikoki eta zuzenki Sailburuaren menpe dagoen Zuzentza Administrazioko Sailburuordeari, Euskal Autonomi Elkartean egoitza duten Organuak eta zerbitzu judizialak beharrezko baliabidez hornitzeko alorrean Sailari gaineratutako eskuduntzei buruz Dekretu honetako 6. atalean jasotako egitekoez baliatzea dagokio; baliabide horiek, inorekiko menpetasunik gabe eta eraginkortasunez ihardutzeko dira eta, bereziki, sailaren politikaren plangintza egitea, zuzendaritza, kontrola eta susperketa, honako alor hauetan, hots, Informatika, Plangintza, Obrak, Ekipamendua, Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langilegoa eta Egoitza Judizialetan antolaketa sistemak jartzea. 2. Zuzentza Administrazioko Sailordetzaren menpe, honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Baliabide Materialen eta Plangintza Zuzendaritza. - Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritza. 8. atala.- Baliabide Materialen eta Plangintza Zuzendaritzari, honako egiteko hauek dagozkie. 1.1. Informatika gaietan: Maiatzaren 8ko 128/1990 Dekretuko 4. atalaren 1 b) eta 2 c) eta d) puntuetan zehazten diren egitekoak, Dekretu honetako Azken Xedapenetatik lehenengoan ezarritakoaren kaltetan gabe. 1.2. Obra, ekipamendu eta plangintza alorretan: a) Obra Egitasmoa horiei egokitu behar zaieneko arau teknikoak ezartzea, eta horiek garatzeko egitarauak. b) Zuzentzako Jauregiak, Organuak eta Zerbitzu Judizialak eta zerbitzua hobeto betetzeko beharrezkoak diren eraikinak eta instalazioak kokatzeari buruzko egitasmo eta azterlan teknikoak gertatzea. c) Obrak kontratatzeko espedienteen izapideketa sustatzea eta horien jarraipena egitea. d) Proiektuak gainbegiratzeko, ikuskaritza teknikoa egiteko eta obren ziurtapenak kontrolatzeko berebiziko zerbitzua denez, Zuzendaritza honi, Proiektuak hasiera batetan onartzea, zuinketa formulatzea eta egiaztatzea, obretako ziurtapen-agiriak onartzea eta obren burutzapen-aldian izan daitezen gertakizunak ebaztea dagokio. e) Eraikin Judizialen ekipamenduek eta, bereziki, ondasun higikorrek dituzten premiak zehaztea, behar diren kontratazio espedienteen izapideketa sustatuz eta horien jarraipena eginez. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak behar-bezala ihardun ahal izateko premiazkoak diren azpiegitura-baliabidez hornitzeko antolatu diren iharduketen plangintza egitea, egoitza judizialetarako diren espazio fisikoak aurrikusiz eta horien oin-banaketa egokia egiteko behar diren azterlanak eta txostenak burutuz. g) Euskal Autonomi Elkartean egoitza izango duten Organu eta Zerbitzu Judizial berriak sortzeko premien plangintza egitea, horiek ihardunean jartzeak dituen lehentasunei buruzko proposamenak eginaz. 2. Zuzendaritza horren menpe, honako Administrazio Unitateak egongo dira: - Informatika. - Obrak, Ekipamendua eta Plangintza. 9. atala.- Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritzari, egiteko hauek dagozkio: I.l. Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langilegoaren alorrean: a) Behar diren gertaketa lanak garatzea, langile funtzionarien eskualdaketak era efektiboan hartu ahal izateko, eta transferentziaren negoziaketan partehartzea. b) Administrazio eta, beharko balitz, lan zuzenbidearen menpe dauden langileei buruz Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion eskuduntzak gauzatzea, alor honetan ezar dadin antolamendu orokorraren barne eta Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren laguntzarekin. c) Organu eta bulego judizialei laguntza emateko langile-horniketa sustatzea, ondorioz, lan-erregimenpean kontratatuz eta/edo funtzionari autonomikoak atxikiz, egitekoak hobeto bete. d) Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langileentzat diren trebaketa egitarauak gertatzen eta burutzen partehartzea. 1.2. Antolakuntza sistemak ezartzeko eta > delakoak koordinatzeko alorretan: a) Zuzentza Administrazioko antolakuntzaren modernizaketa bideratzea eta suspertzea, egoera sozialari egokituz. b) Beharrezkoak diren antolakuntza erreformak suspertzea, bulego judizialetan egiten den lana arrazoibideratzeko eta errazteko; eta erreforma horiek zertzeko behar diren neurriak hartu. c) Zuzentza Administrazioaren esku jarritako lokalak eta baliabideak, eurek betetzen duten ekintzarako eta antolakuntza sistemetarako egokiak eta behar-bestekoak diren jagotea. d) EATren zeregina suspertzea, zuzentzea eta gainbegiratzea, bere agintepeko diren gai guztietan. e) Eraikin Judizial berriak ihardunean jarriala, bihar-etzi finkatuko den lurraldekako ereduaren plangintza egitea eta egituratzea. Horretarako eskabidea egin dezaten Egoitza Judizialen Gerentziak sortzea eta ihardunean jartzea. 1.2.1. EATei gaineratutako egitekoen plangintza orokorra eta horien jarraipena eraginkortasunez egiteko, arduradunak Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendariarekin batuko dira aldizka Koordinaketa Kontseilu batetan, aipatu Zuzendaria izango dela Kontseiluburu; Kontseilu horren helburua, burututako ekintzak aztertzea, egoeraren diagnostiko egokia egitea eta hartu beharreko erizpideak eta jarraibideak finkatzen da. Kontseilu horren bilkuretara, aurreko parrafoan adierazi ez diren norbanakoak ere azaldu daitezke baldin eta Zuzentza Administraziorekingo Harremanetarako Zuzendaritzak deia egiten badie. 2. Zuzendaritza horren menpe, honako Administrazio Unitateak egongo dira: - Zuzentza Administrazioaren menpe dauden langileak. - Antolakuntza sistemak jartzea eta EATen koordinaketa. 8. Lurralde Historiko bakoitzeko hiriburuan kokatutako Zuzentza Jauregietan dauden EAT (Eraentzarako Antolapide Teknikoak - Unidades Técnicas de Gestión) izena hartzen duten Administrazio Unitateek, Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritzapean egongo dira organikoki eta Saileko gainerako organupean funtzionalki, honako egiteko hauek beteko dituztela' a) Zuzentza Saileko Unitate guztiekin etengabeko elkarketa-organua izatea, Sail horren eta bere iharduketa eremuko organu judizialen arteko harremanak errazteko. b) EAT bakoitzaren Lurraldeko Organuen eta Zerbitzu Judizialen kudeaketari eragin diezaioten premiei erantzuteko zuzeneko laguntza eskeintzea, agintea duen administrazio unitateari bizkarreratuz, beharko balitz, demanda hori. c) Bere iharduketa eremuetako Organuetan eta Zerbitzu Judizialetan sortzen diren aurrekontu agiriak kudeatzea, unean uneango arauen aplikapen zuzena ematen saiatuz. 4. EATetan (Eraentzarako Antolapide Teknikoak Unidades Técnicas de Gestión), euren Lurraldean sor daitezen Egoitza Judizialetako Gerentziak integratuko dira. ' Bigarren Sekzioa Zuzentza Sailordetzaz 10. atala.- l. Zuzentza Sailburuordeari, jerarkikoki eta zuzenki Sailburuaren menpe dagoela, Dekretu honetako 6: atalean jasotako egitekoez baliatzea dagokio eta, bereziki, sailaren politikaren plangintza egitea, zuzendaritza eramatea, kontrolatzea eta susperkea-lanak gauzatzea honako alor hauetan: Agintaritza Judizialarekingo eta Zuzentza Administrazioarekin lan egiten duten gainerako Erakundeekingo Harremanak, Presondegietako Zerbitzuak eta Erakundeak, Giza Eskubideen Sustapena eta Hizkuntz Normalkuntza, guzti hori, iharduketa-alor horiei dagokienez, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko 11. atalean adierazitako moduan. 2. Zuzentza Sailordetzaren menpe, honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Erakundeen arteko Lankidetzarako Zuzendaritza. - Giza Eskubideen Zuzendaritza. - Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritza. 11. atala.- Erakundeen arteko Lankidetzarako Zuzendaritzari, honako hauek dagozkio: 1.l. Zuzentza alorrean: a) Agintaritza Judizialaren Kontseilu Nagusiarekiko, Zuzentzako Auzitegi Gorenarekiko, Organu Judizialekiko, Estatuko instantzia zentralekiko, Autonomi Elkarteetako Agintedun Organuekiko eta Zuzentzari lankidetza eskeintzen dioten gainerako Erakunde edo Entitateekiko gaiez arduratzea, alor horietan Administrazioak dituen iharduketak koordinatuz. b) Behar diren ekimenak suspertzea, Saileko esku duntzei eragiten dieten Lege organiko, prozesal eta sustantiboak eraberritzeko. c) Bake Epaitegietako arazoei arreta berezia eskeintzea, iharduketa egitasmoa eremu horretan zuzenduz eta kudeatuz, eta alor horretan agintea duten Entitateekingo harremanak koordinatuz. 1.2. Azterlan, trebatze, hizkuntz normalkuntza eta lankidetza-entitateen alorretan: a) Egoerarik egokienak sortzen ahalegintzea, Auzimaisuak, Epaileak, Fiskalak eta Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langileen lan-estabilitatea lortzeko eta Euskal Autonomi Elkartean betirako egon daitezen saiatzeko. b) Agintaritza Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza eginez, Epaileen eta Auzimaisuen trebaketa-egitarauak suspertzea eta kudeatzea, horren helburua, beste zenbait gairen artean, Zuzenbide Forala eta Autonomikoa, Giza Eskubideak, Zuzenbide Komunitarioa eta Euskera ezagutzea da. Fiskalek ere antzeko egitarauak izango dituzte, dagozkien Erakundeekin koordinatuz. c) Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langileak trebatzeko egitarauak antolatzea eta koordinatzea, sistema informatikoen eta Bulego Judizial berriaren ondoriozko premiei arreta berezia eskeiniz. d) Botere Judizialaren zerbitzupean egongo den euskal Polizia Judiaziala gorpuzten eta osatzen partehartzea. e) Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langileak alfabetatzeko eta euskalduntzeko egitarauak gertatzea, Hizkuntz normalkuntza bermatzeko; horretarako, eremu horretarako zertuko den ikasketa egitasmo sektoriala aplikatu eta garatuko dela. . f) Iharduketen, formularioen, inprimakien, kodeen eta aplikagarriak diren testu legalen itzulpen lanak koordinatzea eta burutzea, hizkera juridikoa bateratu z. g) Erregistroetan eta instrumentu publikoetan hizkuntz normalkuntza suspertzea, agintea duten instantzien aurrean. h) Sailaren dirulaguntzak eskuratzen dituzten Institutu, Entitate eta Erakunde Profesionalekiko harremanak koordinatzea eta lankidetza egitarauetarako jarraibideak ezartzea, horien jarraipena eginez. 2. Erakundeen arteko Lankidetza Zuzendaritzaren menpe, honako Administrazio Unitate hauek egongo dira: - Erakundeekiko harremanak. - Azterlanak eta hizkuntz normalkuntza. 12. atala.- 1. Giza Eskubideen Zuzendaritzari, honako hauek dagozkio:I.l. Giza Eskubideen alorrean: a) Banakako eta taldekako Giza Eskubideak sustatzeko, bultzatzeko eta babesteko alorretan iharduketapolitika propioa ezartzea, premiazkoak diren egoerak sustatuz eta eragozpenak baztertuz, Euskal Autonomi Elkarteko herritarren oinarrizko eskubideak eta askatasunak bermatzeko. b) Herritarrentzat eta, bereziki, berebiziko sentibe ratasuan duten sektoreentzat izango diren zabalkunde kanpainak gauzatzea aldizka. c) Giza Eskubideak garatzeko eta defendatzeko diren iharduketak diruz laguntzeko lehiaketa publikoak antolatzea eta alor horri ikertzeko eta trebatzeko diren beketarako deialdiak egitea. d) Zuzentza Alternatiboko sistemei arreta berezia eskeintzea, horri buruzko ekimenak sustatuz eta, beharko balitz, iharduketa-alor horretan sor daitezen ekimenak aztertuz eta lagunduz. e) Gizz Eskubideen alorrean lan egiten duten Elkarte zibilekiko eta erlijiosoekiko lankidetza-harremanak suspertzea, Euskal Autonomi Elkartearentzat onuragarriak izan daitezen ekimenak urgaiziz. f) Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen Auzitegia eta Giza Eskubideen Batzordea bezalako Erakundeekin etengabeko harremanak finkatu, erakunde horiekin batera biltzarrak, konferentziak eta ihardunaldiak antolatuz. g) Euskal Autonomi Elkarteko agintedun organuekin lankidetzan, gara-adinik gabekoen arazoa arreta bereziz aztertzea, beroien erreformari eta sendaketari dagokienez. h) Biktomologiaren alorrean iharduketa-politika berriak suspertzea eta garatzea, delituak jasan dituztenentzako Sorospen Bulegoak sortuz, eta horrela, norbanoko horien eta Organu Judizialen arteko harremanak erraztuz, betetzen dituen egitekoen eta Herrizaingo Sailari dagozkion eskuduntzen kaltetan gabe. 1.2. Presondegietako Zerbitzuei urgazteko alorrean: a) Presondegietako alorrean laguntza-egitarauak garatzea, hori burutu dadin eta behar-bezala bete dadin jagonez. b) Alor honetan Sailarekin lankidetzan diharduten Entitateekingo harremanak bultzatzea, eta lankidetzarako hitzarmen orokorreko erregimena ezarri; horren helburua, presondegietako zerbitzuak hobetzea eta atxilotua sorosteko, gizartean bideratzeko, hezteko eta birgizarteratzeko egitarauak hobetzea delarik. 2. Giza Eskubideen Zuzendaritzak, honako Administrazio Unitate hauek izango ditu: - Giza Eskubideak. - Delituak jasan dituztenei laguntza eskeintzea. 13. atala.- 1. Presondegietako legeak burutzearen ondoriozko egitekoak eta presondegietako erakundeen, establezimenduen eta zerbitzuen ihardunari dagozkionak beteko ditu Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritzak. 2. Euskal Autonomi Elkarteak berari dagozkion zerbitzuak eskura ez ditzan bitartean, alor honetako urgazpen egitarauak Giza Eskubideen Zuzendaritzak beteko ditu, Dekretu honetako 12.1.2. atalean ohartemandakoaren arauera. IV. ATALBURUA.- ZERBITZU ZUZENDARITZAZ I4. atala.- 1. Zerbitzu Zuzendaritzari, zuzenki eta jerarkikoki Sailburuaren menpe egonik, honako hauek dagozkio: a) Sailaren ordezkari lez azaltzea Administrazioaren sailarteko Kontseilu, Batzorde, Batzar eta gainerako organuetan, baina, aztertu nahi den gaiaren berebiziko izaeraren ondorioz egokia baldin bada Saileko beste organuren bat azaltzea, salbuespen lez hartuko da. b) Sailaren Aurrekontu Aurreproiektua gertatzea eta aurrekontu hori nola burutzen denaren jarraipena egitea, Ogasun eta Finantza Sailari gaineratzen zaizkion egitekoen kaltetan gabe. c) Ekonomi Batzordearen eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren kudeaketapean jarri behar diren gaiak koordinatzea eta egitarautzea. d) Administrazio kontratapenen alorrean, indarrean dagoen ordenamenduak Kontratazio Organuari gaineratzen dizkion ahalmen guztiak dagozkio. e) Sailari atxikitako langileen administrazioa eramatea, kudeaketa egitea eta izan ditzaken premiak ebaluatzea, Saileko lanpostu zerrenden proiektuak gertatuz. Barne antolaketarako eta informazio sistemetarako metodoak proposatzea, lan sistemak arrazoibideratzeko eta hobetzeko. g) Saileko Errolda Nagusia eta artxiboa zuzentzea eta horren iraunarazpena. h) Saileko bulegoen barne erregimenaz arduratzea eta horiek zaintzea, ondasun mugikorren eta mugiezinen administrazioa eta iraunerazpena. 2.- Zerbitzu Zuzendaritzaren menpe, honako administrazio unitate hauek egongo dira: - Kontrratazioa eta aurrekontuak. - Langilegoa eta Barne erregimena. - Gai Orokorrak. 15. atala.- Maiatzaren 8ko 128/1990 Dekretuz sortutako Kontratazio Mahaia Zuzentza Sailari atxikitzen zaio; bere eskuduntza eremua, osakera, funtzionamendua eta ihardunbidea, Dekretu horretako 3. atalean ezarritako manuek arautuko dituzte, honen ondoren adierazten diren ezaugarriak salbuetsiz eta Dekretu honetako Gehigarrizko Xedapenetatik lehenengoan agindutakoa kontutan izanik: a) Zuzentza Sailordetzari egiten zaizkion aipamenak Zuzentza Sailari egindako lez hartuko dira. b) Giza Baliabideak eta Ekonomi Kudeaketako Zuzendariari egindako aipamenak Zuzentza Saileko Zerbitzu Zuzendariari egindako lez hartuko dira, Sail horretako kontratazio organua bait da. c) 7. puntuko 1. idazatian jasotako prozedura, > alegia, honako idazkera honi egokituko zaio: >. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetako 8.1.1. eta 15. ataletan finkatzen diren eta informatika eta kontratazio alorretakoak diren eskuduntzak, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Administrazioaren eremukotzat joko dira. Eremu horretatik kanpo, bi gai horiei dagokienez, Euskal Autonomi Elkarteko Administra zioan indarrean dagoen araudi orokorraren menpe geldituko da Zuzentza Saila. Bigarrena.- Apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuaren arabera Zuzentza Sailburuordeak betetzen zituen egitekoak, Elkarteen Errolda Nagusiari buruzkoak alegia, Dekretu honek indarra hartuz gero, Teknika Kabineteko Zuzendariak beteko ditu. Hirugarrena.- Saileko Zuzendaritzetako Titularren lanpostuak hutsik, horiek lanpostutik kanpo, edo gaisorik egongo balira, horienak diren egitekoak eta eskuduntzak jerarkikoki bere gainetik dagoenak beteko ditu egoera horrek diraueno, Sailburuak gai horretaz eman dezan adierazitako erabakiarik ez dagoen bitartean. Saileko Sailordetzetako Titularren lanpostuak hutsik, horiek lanpostutik kanpo, edo gaisorik egongo balira, Sailordetzako Zuzendariek ordezkatuko dituzte, dagokien egituran agertzen den hurrenkerari jarraiki, eta adierazitako erabakiak salbuetsiz. Teknika Kabineteko titularraren lanpostua hutsik, hori lanpostutik kanpo, edo gaisorik egongo balitz, horrenak diren egitekoak eta eskuduntzak Zerbitzu Zuzendariak beteko ditu, Sailburuak gai horretaz eman dezan adierazitako erabakirik ez dagoen bitartean. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetan ohartemandako eskuduntzez eta egitekoez guztiz baliatzea, izan ere, egiteko eta eskuduntza horien burutzapenearako, duten izaeragatik, Estatutik Euskal Autonomi Elkartera giza baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak transferitzea beharezkoa bait da, agiango hori gertatu arte luzatuko da. INDARGABETZE XEDAPENA Iraungitako Zuzentza Sailordetzari buruzko xedapenei dagokienean, apirilaren 19ko 89/1988 Dekretua, eta bai Dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko aginduak ere, indargabetuta gelaltzen dira. Maiatzaren 8ko 128/1990 Dekretua ere indargabetu egiten da, Dekretu honetan agindutakoaren aurkako gai guztietan, indarrean dirautenak honako hauek direla: 3. atalari buruzko xedapen guztiak, 4. ataleko 1. puntuaren b) idazatia eta 2. puntuaren c) eta d) idazatiak, izan ere aplikagarriak dira Dekretu honeta ko 8.l.l. eta 15. ataletan egindako aipamenen arabera, azkeneko atalean adierazitako zehaztapenak kontutan hartuz. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak hartzeko ahalmena ematen zaio Zuzentza Sailburuari, bidezkoak diren txostenak eskuratu ondoren. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko martxoak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Zuzentza Sailburua, JAVIER CAÑO MORENO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena. (Hutsez zuzenketa).
- Indargabetutakoa: 75/1992 DEKRETUA, martxoaren 91koa, Zuzentza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Zuzendutakoa: 201/1991 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Zuzentza Saileko Egitura Organikoa ezartzen duena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.
- Indargabetzen du: 128/1990 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, zeinen bidez Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa aldatzen baita.
- Indargabetzen du: 89/1988 DEKRETUA, Aprilaren 19koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egitura organikoa ezarriz.