Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

139/1991 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Industria eta Merkataritza Sailaren antolaketa eta eginkizunen egitura ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 885
  • Xedapen-zk.: 139
  • Xedapen-data: 1991/03/05
  • Argitaratze-data: 1991/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren berrantolaketa eta egituraketa berria dakartza, batez ere, Industria eta Merkataritza Sailaren eginkizun eta ihardun-arloei dagokienez. Dekretu hau, behin-behinekoa izanik, aurretiko Industria eta Merkataritza Sailaren antolaketa egitura egokitzeko da, egotzi zaizkion eginkizunen banaketa berriak dakartzan eskakizunei unean-uneango erantzuna emanez eta eskuduntza berriak bere gain hartuta. Ondorioz, Industria eta Merkataritza Sailaren Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzaren aurre onarpena jasota eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko martxoaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- ANTOLAKETA OROKURRA 1. atala.- Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 6. atalean xedatutakoarekin bat etorrita, honako egiteko eta ihardun-arloak dagozkio Industria eta Merkataritza Sailari, Dekretu honetau ezarritako moduan: a) Industri politika. b) Berrikuntza teknologikoa. c) Meategiak. d) Energia. e) Merkataritza. f) Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbarak. g) Prezio politika. h) Azokak. i) Artesautza sustatzea eta indartzea. j) Telekomunikazioak. k) Kontsumoa. l) Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Sailari atxikita edo Sailaren pean dauden Baltzu Publikoak zuzentzea, Legeen eta arautegien arabera. m) Legeek eta arautegiek egotzi diezazkioten gainentzeko ahalmenak. 2. atala.- Aurreko atalean aipatutako gaiei dagozkien eskuduntzak burutu ahal izateko, honako ihardute-sailez osatutako egitura izango du Industria eta Merkataritza Sailak: A) Industria eta Merkataritza Sailaren Ihardutesail Nagusiak: 1) Industria eta Merkatatitza Sailburua. 2) Industria eta Energi Sailordetza. 3) Industri Administrazio eta Politikarako Sailordetza: 3.1.- Industri Politikarako Zuzendaritza. 3.2.- laduatri Administrazioko Zuzendaritza. 4) Teknologia eta Berrikuntza Sailordetza. 4.1.- Teknologi Zuzendaritza. 4.2.- Telekomunikazio Zuzendaritza. 4.3.- Industri Iokabideetarako Zuzendaritza. 5) Ekonomi Koordinazio, Antolakuntza eta Kudeaketarako Sailordetza. 5.1.- Erakundeak eta Partaidetzazko Enpresak KooTdinatzeko Zuzendaritza. 5.2.- Ekonomi Plangintza, Sustapen eta Kudeaketarako Zuzendaritza. 6) Merkataritza eea Kontsumo Sailordetza: 6.1.- Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza. 6.2.- Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeko Zuzendaritza. 6.3.- Kontsumo Zuzendaritza. 7) Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza. B) Industria eta Merkataritza Sailaren Ihardutesail Periferikoak: 1) Lurralde Historiko bakoitzaren Industriako Lurralde Ordezkaritzak. 2) Lurralde Historiko bakoitzaren Merkataritzako Lurralde Ordezkaritzak. 3) Lurralde Historiko bakoitzaren Kontsumoko Lurralde Bulegoak. C) Industria eta Merkatairtza Sailaren Ihardute sail Nagusiei atxikitako elkarreango Ihardute-sailak honako hauek dira: 1) Zuzendaritza Kontseilua. 2) Euskadiko Prezioen Batzordea. 3) Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea. 4) EHKA Etxebizitzetarako Komitea. 5) Kontsumo Batzorde Aholku-emailea. D) Industria eta Merkataritza Sailari atxikita daude Energiaren Euskal Erakundeaí Ente Vasco de la Energia (EEE/EVE) izeneko Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoa eta Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua/Sociedad de Promoción y Reconversión Indestrial, S.A. (ISEB/SPRI) eta Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. (SERPINSA) izeneko Baltzu Publikoak. E) Dekretu hau garatzeko emandako xedapenen bidez egituratuko dira aurreko A) epigrafean aipatutakoak baino maila apalagoko Administrazio Unitateak, bakoitzari dagokion Zuzendaritzaren zuzeneko menpetasuneko kudeaketa egitarauen barnean. 9. atala.- Saileko Zuzendaritza Kontseiluak, Saileko politikaren goi ikuskapena eta jarraipena egiten, bere ihardueren plangintza orokorra prestatzen eta agindutako beste arazo guztietan lagunduko dio Sailburuari. Saileko Titularraren goren zuzendaritzapean, Industria eta Energi Sailburuordeak, beste Sailburuorde guztiek, Zerbttzu Orokorren Zuzendariak, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiak eta Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuko Zuzendari Nagusiak osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua. Era berean, eztabaidatu beharreko gaien zernolakoen arabera, Sailburuak izenda ditzan beste pertsona baczuk ere parte har dezakete Zuzendaritza Batzordean.II. ATALBURUA.- SAILEKO SAILBURUA 4. atala.- Industria eta Merkataritza Saileko Sailburuari dagokio Jau.-laritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. atalean ezarritako eskuduntzak burutzea, baita otsaiiaren 6ko 15/1991 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egiteko eta ihardun-arloetan indarrean dagoen legeriak ematen dizkionak ere.III. ATALBURUA.- SAILORDETZAK 5. atala.- Sailordetza bakoitzaren buru Sailburuorde bat izango da, eta hori Saileko Sailburuaren jerarkiaren menpe egongo da. Gero datorren 7. atalean ohartemandakoaren aurka joan gabe, honako eginkizun hauek dagozkie Industria eta Merkataritza Saileko Sailburuordeei: 1.- Sailordetzaren ihardunen zuzendaritza, koordinazioa, sustapena eta goren ikuskapena egitea. 2.- Iharduera politikak prestatzea eta Sailburuari proposatzea. 3.- Sailordetzaren menpeko diren zerbitzuei zuzenduta, beharrezko diren zabaltidaztiak, argipideak eta xedapenak ematea, Sailordetzak izan dezan iharduteko modua zuzena izan dadin. 4.- Aginduta dituzten eginkizunen alorrean, Sailburuari sorospen teknikoa eskaintzea. 5.- Ezarrita dagoen iharduera politikarekin bat etorriz, xedapen proiektuak proposatzea. 6.- Sailordetzaren ihardueren egitarauak prestatzea. 7.- Aginduta dituzten zerbitzuen martxa, kostu eta etekinen berri Saileko titularrari aldiro ematea, gai hauetan Ogasun eta Finantza Sailak dituen eskuduntzen kaltetan izan gabe. 8.- Sailordetzaren menpeko diren zuzendaritza zentruen eta erakundeen iharduteko moduaren ikuskapena eta kontrola egitea. 9.- Enpresa, erakunde eta korporazioekin hitzarmenak edo ituneak sinatzea, bakoitzak dituen eskuduntzen eremutik atera gabe. 10.- Sailordetzetako Zuzendariek hartutako akordioen eta erabakien aurka tartejarritako errekurtsoen berri jakin eta horiek erabakitzea. 11.- Iharduteko planen eta helburuen kudeaketa ikuskatzea, euren zentru eta bulegoen ihardunak koordinatu eta ikuskatzea bere gain hartuz. 12.- Eta, orokorrean, indarrean dagoen lege araubideak agindutako eginkizun guztiak. ZUZENDARITZAK 6. atala.- Zuzendaritza bakoitzaren buru Zuzendari bat izango da, dagokion Sailburuordearen jerarkiaren menpe egongo dena zuzenean. Zerbitzu Orokorren Zuzendariarena ez da kasu hori, Sailburuaren menpe egongo bait da zuzenean. Honako eginkizunak aginduko zaizkie Zuzendariei: a) Zuzendaritzako lan sistemak eta barne zerbitzuak antolatzea, gai horretan Zerbitzu Zuzendaritzak egotzita dituen eskuduntza orokorren kaltetan izan gabe. b) Zuzendaritzako iharduerak sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, dagokion Sailordetzatik jasotako argibideen arabera. c) Euren eskuduntzari egotzitako gaietan, euren gainetik dauden Ihardute-sailei planak eta egitarauak proposatzea, horiek onar ditzaten. d) Lege Araubideak berariz egozten dizkiotenak edo denentzat berdinak direnak, orokorrean Jaurlaritzako Zuzendariei egotzitakoak dirclako. LEHENENGO SAILATALA Industria eta Energi Sailordetza 7. atala.- 1.- Orokorrean 5. atalean egozten zaizkionez gain, honako hauek izango dira Industria eta Energi Sailordetzaren eginkizunak, beti ere Saileko Saílburuaren goren zuzendaritzapean: a) Saileko ordezkaritza betetzea, bertako Titularrak agintzen dionean. b) Dekretu honetako 1. atalaren a), b), c), d), e) eta hizkietan ohartemandakoaren indarrez Sailari dagozkion eginkizunak eta ihardun-arloak koordinatu, sustatu eta ikuskatzea. c) Sailaren eta Energiaren Euskal Erakundearen energiari buruzko politika koordinatzea. d) Energia berriei buruzko Ikerketa Planak aztertzea eta burutzea. e) Energia iturrien energia erregimena, ekoizpena, prospekzioa, sustapena eta ustiaketa. f) Energia zaindu eta aurreztea. g) Meatokien eta beste erretserba geologiko eta geotermikoen roeagintza araubidea, ikerketa eta ustiaketa. h) Era berean, Ente Vasco de la Energía/Energiaren Euskal Erakundea (EVE/EEE) eta Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial, S.A./lndustriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI/lSEB) ere atxikita uzten dira. 2.- Aurreko idazatiko b) puntuati ohartemandako ondorioetarako, esandako ihardun-arlo horietan eskuduntzak dituzten beste Sailordetza guztiak, Industria eta Energi Sailordetzaren menpe egongo dira eginkizunei dagozkienetan. BIGARREN SAILATALA Industri Administrazio eta Politikarako Sailordetza 8. atala. - Industri Admiuistrazio eta Politikarako Sailordetzak honako ihardun-arloak zuzendu eta koordikatuko ditu: 1 ) Industri politika. 2) Industri administrazioa. 3) Industri segurantza. 4) Industri polizia. 5) Era berean, Sociedad Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. (SERPlNSA) izeneko elkartea atxikita uzten da. Industri Politikarako Zuzendaritza 9. atala.- Orokorrean 6. atalean ezartzen direnez gain, industri politikarako kudeaketa eta Sailordetzaren iharduera planak egitea eta buratzea dagokio Industri Politikarako Zuzendaritzari. Industri Politikarako Zuzendaritza hori Zuzendaritza Zentrutan antolatuko da; eta hauekin lortu behar dena da, alorra atontzeko erizpideei jarraituz, industri iharduera berregituratzeko, berrabiarazteko eta sustatzeko neurrien kudeaketa osoa egitea. Industri Administrazioko Zuzendaritza 10. atala.- Orokorrean 6. atalean egozten zaizkionez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Industri Administrazioko Zuzendaritzari: 1) Industri Segurantzaren gaietan Sailari dagozkion eginkizunak betetzea eta, bereziki, Industri Kalitate eta Segurtasunari buruzko azaroaren 25eko 275/ 1986 Dekretuz egotzitakoak. 2) Industria eta Merkataritza Sailaren eskudantzako industri arauak betetzea eta industri poliziaren eginkizunak egitea. 3) Industriako Lurralde Ordezkaritzak koordinatu eta antolatzea. 4) Euskadiko Meatze Barrutiari buruz honako eginkizunak betetzea: a) Meategien eta beste baliabide geogologikoen ikerketa eta ustiaketa lortzeko Sailaren planak burutzea, baita Euskal Autonomi Elkarteko geologia aplikatuaren eta meagintzaren garapena eta indarrean dagoen legediarekin bat etorriz lehengai mineralen horniketa lortzekoak ere. b) Bai ikerketa eta ustiaketarako, eta bai ustiaketa eta onurak ateratzeko haizugoak, emakidak eta baimenak ematea. c) Lurralde Historiko bakoitzeko Meatze Sailatalak koordinatzea. . HIRUGARREN SAILATAL.A Teknologia eta Berrikuntza Sailordetza 11. atala.- Teknologia eta Berrikuntza Sailordetzak honako ihardun-arloak zuzendu eta koordinatuko ditu: 1) Industri Berrikuntza eta Jokabideak. 2) Teknologia. 3) Telekomunikazioak. Industri Jokabideetarako Zuzendaritza 12. atala.- Orokorrean 6. atalaren indarrez egozten zaizkionez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Industri Jokabideetarako Zuzendaritzari: 1) Industri berrikuntza eta jokabideen gaietan Sailaren iharduera planak taiutu eta egitarautzea eta horien jarraipena egitea. 2) Industri ikerketarako planak, antolaketa metodoak eta ekoizpen prozesuak egitea. 3) Industriaren garapen eta produktibitateari buruzko gaietan Industria eta Merkataritza Sailari dagozkion eginkizunak betetzea. 4) Teknologiazko edukina duten ekipamendu eta diruezarketa gaietan egitarauak egituratu eta garatzea. 5) Industri Garapenerako Erakundeekin harremanetarako iharduna zuela izatea. Telekomunikazio Zuzendaritza 13. atala.- Orokorrean 6. atalean ezartzen direnez gain, urriaren 22ko 324/1985 Dekretuan ohartemandako moduan Komunikazioetako Sare Ofizialari atxikita egotetik sortu eta otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuz Industria eta Merkataritza Sailari egotzitako eginkizun eta ahalmenak burutzea dagokio Telekomunikazio Zuzendaritzari; horrez gain, bere eskuduntzak kontuan izanik egotzi ahal izango zaion beste edozein ere bere gain hartuko du. Teknologi Zuzendaritza 15. atala.- Orokorrean 6. atalean egozten zaizkionez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Teknologi Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzaren zientzia politikarako esparruan: 1) Ikerketa tekniko eta aplikatuaren gaiei buruzko eginkizunak burutzea; indarrean dauden arauetan In dustria eta Merkataritza Sailburuari egotzitako eginkizunak hortik kanpo uzten dira. 2) Ikerketa teknologikoaren proiektuak taiutu, zuzendu eta horien kontrola egitea. 3) Industri Administrazioko Zuzendaritzarekin koordinatuta, bai ikerketa eta garapen teknologikoa eta bai industri kalitatea sustatzea. 4) Jaurlaritzaren beste Sail batzuekin batera, ikerketa teknologikoaren gaietako iharduerak koordinatzea. 5) Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Garapenerako Politika Zientifikoari buruz Sailari dagozkion eginkizunak burutzea. 6) Ikerketa Teknologikorako Erakunde Tutelatuekin eta horiekin zerikusia duen inguruarekin harremanetan jartzeko Ihardute-saila izatea. 7) Industri ihardueren arloan ingurugiroaren aurrezaintza eta zuzenketa eginkizunak burutzea, Sailak dituen eskuduntzen barnean. IV. SAILATALA Ekonomi Koordinazio, Antolakuntza eta Kudeaketarako Sailordetza 15. atala.- Ekonomi Koordinazio, Antolakuntza eta Kudeaketarako Sailordetzak honako ihardunarloak zuzendu eta koordinaituko ditu: 1) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Partaidetzazko Elkarteen edo Industria eta Merkataritza Sailari atxikitako Izaiki Instituzionalen koordinazioa egitea. 2) Sailarenak berenak diren iharduera eta baltzuen plangintza, sustapena eta ekonomi kudeaketa egitea. 3) Administrazio Publikoarentzat interes estrategikoa duten proiektuen analisia egitea eta horietan parte hartzea, horrela bada. Erakundeak eta Partaidetzazko Enpresak Koordinatzeko Zuzendaritza 16. atala.- 1.- Orokorrean 6. atalaren indarrez egotzi zaizkionez gain, Izaiki Instituzionalek eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Partaidetzazko Baltzuek edo Industria eta Merkataritza Sailari atxikitako Izaiki Instituzionalek garatu beharreko egitarauetan eta iharduera Planetan koordinazio, informazio, jarraipen eta kontrol eginkizunak burutzea dagokio Erakundeak eta Partaidetzazko Enpresak Koordinatzeko Zuzendaritzari. 2.- Era berean, Erakundeak eta Partaidetzazko Enpresak Koordinatzeko Zuzendaritzari dagokio, Industria eta Merkataritza Sailaren proposamenez aurreko idazatian aipatzen diren erakundeetako zuzendaritza, kudeaketa eta administrazio ihardutesailetako partaide diren Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren ordezkariak koordinatzea eta sustatzea. Ekonomi Plangintza, Sustapen eta Kudeaketarako Zuzendaritza 17. atala.- 1.- Orokorrean 6. atalak egozten zaizkionez gain, honako hauek dira Ekonomi Plangintza, Sustapen eta Kudeaketarako Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak: Izaiki Instituzionalei eta Industria eta Merkataritza Sailari atxikitako Baltzuei buruzko Lege Aholkularitza, Antolaketa, Aurrekontu eta Ondare Araubidea, Kontu-Ikuskaritza eta barne Kontaduritza gaietako koordinazio eginkizunak burutzea, Zerbitzu Orokorren Zuzendariarekin elkarlanean arituz; ez da arituko Ogasun eta Finantza Sailak gai honetan dituen funtsezko eskuduntzen kaltetan. 2.- Halaber, Ekonomi Plangintza, Sustapen eta Kudeaketarako Zuzendaritzari dagokio industri politikari buruzko diagnosiak egitea eta Industria eta Merkataritza Sailaren ekintzabiderako eremu berriak aurkitzeko azterlanak egitea, baita, borietatik sor daitezen sustapen ihardueren taiuketa lantzea eta horiek burutzea ere.V. SAILATALA Merkataritza eta Kontsumo Sailordetza 18. atala.- Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzak honako ihardun-arloak zuzendu eta koordinatuko ditu: 1) Merkataritzako Administrazio eta Politika.2) Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetzaren Sustapena. 3) Kontsumoa. 4) Azokak. 5) Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbarak. 6) Euskadiko Prezioen Batzordea. Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza 19. atala.- Orokorrean 6. atalean egozten zaizkionez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzari: 1) Merkataritza Ihardueraren Antolaketari buruzko Legearen kontrola eta jarraipena; baita hori garatzeko diren beste xedapen guztiena ere. 2) Produktu eta zerbitzu mota guztietako prezioen bilakaeraren jarraipena. 3) Barne Merkataritza gaietan indarrean dagoen araudiak Sailari egozten dizkionak, Sailaren beste Ihardute-sail batzuri berariz egotziak ez badira; Lurralde Historico bati baino gehiagori dagozkionak ere bere gain hartuko ditu. 4) Etxerik-etxeko Saltzaileen Erregistroari buruzko uztailaren 11ko 178/1983 Dekretuan eta elikagai galkorrak kopuru handitan Banatzeko Erakunde eta Zentralen Erregistroei buruzko otsailaren 14eko 18/1973 Dekretuan indarrean dagoen araudiak Merkataritza Politikarako Zuzendariari egozten dizkionak. 5) Azoka eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbara gaietan Sailaren ihardueren jarraipena eta kontrola egitea. 6) Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea ere atxikita uzten zaio. Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeko Zuzendaritza 20. atala.- Orokorrean 6. atalean egozten zaizkionez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeku Zuzendaritzari: 1) Jatorriz Euskal Autonomi Elkartekoak diren produktuen esportazioa sustatzea, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz eta dagozkien erakundeekin lankidetzan arituz. 2) Merkataritza Sustapenari buruzko abenduaren 30eko 396/1985 Dekretuan ohartemandako adminisaazio espedienteen gainean Saileko Sailburuari erabaki proposamenak izapidatu eta aurkeztea. 3) Ekonomi lankidetza eta herrialdeetako garapena sustatzea. Kontsumo Zuzendaritza 21. atala.- 1.- Orokorrean 6. atalean egozten zaizkionez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Kontsumo Zuzendaritzari: 1) Kontsumitzaile eta baliatzailearen babes, prestakuntza eta informazio gaietako proiektu eta egitarauak prestatzea. 2) Kontsumitzaileak eta baliatzaileak babesteko iharduerak zuzentzea. Kontsumo arloan egindako arau-hauspenei buruzko espedienteei hasiera eman eta horiek izapidatzea; zigortzeko duen aginpidea betetzea. 3) Kontsumo Lurralde Bulegoak zuzentzea. 4) Kontsumitzaileen Elkarteen Zentsua egitea eta egunean jartzea, gain ikuskapena egitea eta horiekin harremanetan egotea. 5) Kontsumoaren Batzorde Ahaiku-emailea ere atxikita uzten da. 2.- Sailak Kontsumoari buruz dituen egitarauak burutzeko zuzendaritza ere bere gain hartuko du. VI. SAILATALA Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza 22. atala.- Orokorrean 6. atalean ezartzen direnez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, zein zuzenean Sailburuaren jerarkiaren menpe egongo bait da: 1 ) Kontrataziotarako Egitura Araubideari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuaren 3. atalean ohartemandako eginkizunak burutzea. 2) Sail honetan zerbitzuak betetzen dituen langilego guztiari dagozkion arazoen administrazio eta kudeaketa egitea, langileen aldibaterako kontratuak barne; kasu bakoitzean ezargarri den araudiak xedatzen duenarekin bat etorriz. 3) Orokorrean egotziak izateagatik guztientzakoak direnez, Industria eta Merkataritza Sailari orokorrean koordinatzea eta burutzea dagozkionak. Hauek dira gaiok: Aurrekontu eta Ondare Araubidea, Kontuhartze eta Kontu-ikmskaritza, barne Kontaduritza, Diruzaintza, Estatistika, Antolaketa eta Informatika, baina Ekonomi Plangintza, Sustapen eta Kudeaketarako Zuzendaritzaren eginkizunen kaltetan izan gabe. 4) Eskuduntzak dituzten Ihardute-sailek ezarritako arauekin bat etorriz eta dagokion Sailordetzarekin elkarlanean arituz, Saileko barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea. 5) Saileko Ihardute-sailei Lege-Aholkularitza eskaintzea, arlo horretan Lehendakaritza, Lege Arau bide eta Autonomi Garapenerako Sailak dituen eskuduntzen kaltetan izan gabe. VII. SAILATALA Lutralde Ordezkaritzak 23. atala.- 1.- Lurralde Historiko bakoitzean Industriako Lurralde Ordezkaritza bana egongo da, zuzenean Industri Administrazioko Zuzendaritzaren jerarkiaren menpe izango dena. Horietako buru Lurralde Ordezkaria izango da eta Sailaren eskuduntzako Industria gaietako egiterapen eginkizunak burutuko ditu bakoitzak bere lurraldeko ihardute eremuan, Dekretu honetan Saileko beste Ihardute-sail batzuri egotziak izan ez badira. Industriako Lurralde Ordezkaritzei atxikita uzten zaizkie Lurralde Historiko bakoitzeko Meatze Sailatalak, bakoitza bere Lurraldeko Ordezkaritzaren menpe egongo delarik eginkizunei eta antolaketari dagozkionetan. 2.- Era berean, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzaren menpean, Lurralde Historiko bakoitzean Merkataritza Lurralde Ordezkaritza bana egongo da. Horietako buru Lurralde Ordezkaria izango da eta Sailaren eskuduntzako Merkataritza gaietako egiterapen eginkizunak burutuko ditu bakoitzak bere lurraldeko ihardute eremuan, Dekretu honetan Saileko beste Ihardute-sail batzuri egotziak izan ez badira. Zeñazki hauek izango dira Merkataritzako Lurralde Ordezkariei egotziko zaizkien eginkizunak: a) Beherapenezko salmentei buruz ekainaren 3ko 130/1986 Dekretuz egotziak dituztenak. b) Merkataritza Ihardueraren Antolaketari buruzko Legeko 14. atalean likidazioen gainean Industria eta Merkataritza Sailari egozten zaizkionak. c) Merkataritza Ihardueraren Antolaketari buruzko Legeko 53. atalak zigorren gaineko gaietan egozten dizkienak. d) Kopuru handitako Merkatuei buruz manuzkoa den Txostena egitea. e) Merkataritzaren Sustapenari buruzko abenduaren 30eko 396/1985 Dekretuait ohartemandako administrazio espedienteak izapidatzea. f) Bakoitza bere lurralde historikoko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbarako Juartze Ihardutesailen bileretara joatea. 3.- Dekretu hau garatu eta egiteratzeko xedapenen bidez finkatuko da Lurralde Ordezkaritzen egitura. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Saileko Zuzendaritzetako titularrak gaisorik egon, kanpoan izan edo horiek bere kargua hutsik uzten dutenean, jerarkia mailan zuzenean goragokoa denak beteko ditu beroiei dagozkien eginkizun eta eskuduntzak, delako egoera horrek dirauen artean, Saileko Sailburuak berariz beste erabakirik hartzen ez badu. Bestalde, Zerbitzu Zuzendaria edo Sailordetza bateko Titularra gaisorik egon, kanpoan izan edo horietakoren batek bere kargua hutsik uzten due nean, Industria eta Energi Sailordetzari gadokio ordezkotza hori egitea. Sailburuorde hau kasu berdinetan aurkitzen denean, Sailburuak beteko du haren ordezkotza. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetuta uzten dira, batez ere Industria eta Merkataritza Sailaren antolaketa eta eginkizunak berregituratzen dituen apirilaren 7ko 109/1987 Dekretua. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau indarrean jartzen denetik eta hiru hilabeteko epean gehienez ere, Industria eta Merkataritza Sailaren antolaketa eta eginkizunak behin betiko egitura ditzan Antolaketa Arautegió aurkeztuko dio Lehendakariari Industria eta Merkataritza Sailburuak, onartua izan dadin. Bigarrena.- Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko baimena damaio Industria eta Merkataritza Sailburuari. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.