Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

102/1991 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Usakidetzako alorretako zuzendari kudeatzaileen maila organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 816
  • Xedapen-zk.: 102
  • Xedapen-data: 1991/02/26
  • Argitaratze-data: 1991/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 25eko 14/1986 Legean eta Osakidetza sortzeari buruzko maiatzaren 19ko 10/1989 Legean ezartzen denaren arabera, funtsezko lurralde-eraketa osatzen duten eta osasun zerbitzuak planifikatzeko, eratzeko eta antolatzeko diren Osasun Alorretan antolatzen da Erakunde Autonomo hau. Ildo honetan, bai Osakidetza sortzen deneko Legeak eta bai Erakunde horretako Osasun Alorretako Zerbitzu Nagusien eta Unitate Periferikoen egitura eta ihardunera ezartzen duen martxoaren 27ko 76/ 1990 Dekretuan ere, garrantzi handia ematen zaie Osasun Arloei Euskal Autonomi Elkarteko osasun zerbitzu ezberdinak emankortasunez eta deskonzentratuki kudeatu ahal izateko. Era honetan, Osakidetzako kudeaketa-egitura periferikoa aldatu denez eta, INSALUD erakundeak Gizarte Segurantzari dagozkionetan betetzen zituen egiteko eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari transferitu izanaren ondorioz gehienbat, Osasun Alorrei atxikitako giza eta material mailako baliabideek bolumen handia hartu dutenez, beharrezkoa da, Osasun Alor horietako goreneko arduradunen maila organikoa ere aldatzea. Horiek horrela, Alorreko Zuzendariek betetzen dituzten Ian berezi eta ugariak kontutan hartuz, ezinbestekoa da, kargu horiek dituzten ardurak eta maila organikua egokitzea. Horiek horrela eta Euskal Autonomi Elkartearen Ogasuntza Orokorra Antolatzeari buruz indarrean dauden lege Xedapenen Bateratutako Testua onartzen deneko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 13. atalean ezartzen denaren arabera; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuak eta Osasun Sailburuak batera egin duten proposamenaren arabera eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991.eko otsailaren 26an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Osakidetzako Arlo Zuzendari Kudeatzaileak Administrazioko Goimailako Karguduntzat joko dira eta, beren maila organikoa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Zuzendari bati dagokiuna izango da ondorio guztietarako. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari eta Osasun Sailburuari esku ematen zaie, Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren Xedapenak hurrenezhurren eman ditzaten. Bigarrena.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean Administrazioko Goimailako Karguen Estatutu Pertsonalari buruz ezartzen diren ondorioetarako, Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak. INDARGABETZE XEDAPENA Martxoaren 27ko 76/1990 Dekretuko 30.2 atalean ezartzen dena, eta bai Dekretu honetan ezartzen denaren kontrakoak izan eta maila berdinekoak edo beheragokoak diren Xedapen guztiak ere, indargabetuta gelditzen dira. Vitoria Gasteiz, 1991.eko otsailak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA ZUBIA ATXAERANDIO. Osasun Sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.