Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 447
  • Xedapen-zk.: 15
  • Xedapen-data: 1991/02/06
  • Argitaratze-data: 1991/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8, c) atalean honako ahalmen hau ematen zaio Lehendakariari: «Sailak sortzea edo ezabatzea dakarten Dekretuak ematekoa, herri xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, izenetan edozein eratako aldaketak sartzekoa eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa egitekoa ere Aurreko legealdirako martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuz Administrazioan ezarri zen sail-egitura eta Sail bakoitzak zituen ahalmenen banaketa birreratzea eskatzen du, Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean duela gutxi aditzera eman duen Jaurlaritza-Programa emankortasunez burutzeak. Birreraketa honek, alde batetik, Jaurlaritzaren egiteko politiko-administratiboen jarraipena bermatu behar du eta, hori, egiteko horietan lehengoekiko etenik sortu gabe noski; eta, bestalde, lehengo administrazio-antolaketa, Dekretu honetan onartzen denari egokitzea ekarri behar du. Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8,c) atalean Lehendakariari ematen zaizkion ahalmenez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Honako hauek finkatzen dira Dekretu honeran, hau da, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailen egituraketa eta horien egiteko eta ihardunarloak.2. atala.- Administrazioaren egitura. Honako Sail hauek izango ditu Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak: a) Industria eta Merkataritza Saila b) Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saila c) Herrizaingo Saila d) Ogasun eta Finantza Saila e) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila f) Zuzentza Saila g) Osasun Saila h) Lan eta Gizarte Segurantza Saila i) Kultura eta Turismo Saila j) Ekonomi eta Plangintza Saila k) Garraio eta Herrilan Saila l) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila m) Nekazaritza eta Arrantza Saila3 atala.- Sailen lehentasun hurrenkera Aurreko atalean ezarri den lehentasun hurrenkerari atxikiko zaizkio Sailak.4. atala.- Lehendakaria 1. Autonomi Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta lege mailako beste xedapen batzuk Lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Lehendakaritzako Idazkaritzaren laguntza izango du Lehendakariak, Sailburuaren estatutu pertsonala izango duela bertako titularrak. Honako ihardun arlo hauek dagozkio Idazkaritza horri: a) Jaurlaritzaren bozeramailetza b) Kanpo harremanak eta protokoloa c) Hizkuntz politika d) Drogazalekeria e) Emakumea f) «Euskadi, 1993. urteko Europan» izeneko ezohizko Plana g) Analisi eta estrategia h) Kanpo ekintza 2. Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer (I.V.M.) Organismo Autonomo Administratiboa eta Interbask, S.A. Baltzu Publikoa, Lehendakaritzaren Idazkaritzari atxikita egongo dira. 3. Sail baten maila izango du Lehendakaritzaren Idazkaritzak aurrekontu ondorioetarako eta administrazio mailako koordinakuntza eta arrazionalizazio egitekoak edo antzeko beste batzuk garatzeko ezartzen diren sailarteko organu kolegiatuetan, ordezkotza eman ahal izango zaio.5. atala.- Egiteko eta ihardun arloen banaketa. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. eta 16. ataletan Lehendakariari eta Jaurlaritzari ematen zaizkien ahalmenen eta Lehendakariordeari izendatuko zaizkion ahalmenen kaltetan gabe, 2. atalean aipatu diren Sailek, Sailburuaren zuzendaritzapean beteko dituzte beren egitekoak, hurrengo ataletan zehazten diren ihardun arloei dagozkienetan.6. atala.- Industria eta Merkataritza Saila. 1. Jaurlaritzako Lehendakariorde denez, Titularrak har ditzan egitekoen eta horretarako izan ditzan laguntza egitura administratiboen kaltetan gabe, honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Industria eta Merkataritza Sailari: a) Politika industriala. b) Berrikuntza teknologikoa. c) Meategiak. d) Energia. e) Merkataritza. f) Merkataritza, Industria eta Nabigazio Kamerak. g) Prezio politika. h) Azokak. i) Artesautza sustatzea eta indartzea. j) Telekomunikazioak. k) Kontsumoa. l) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. m) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energia (EEE/EVE) Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial, S.A. (lSEB/SPRI) eta Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. delako Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira.7. atala.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari: a) Jaurlaritzaren Idazkaritza b) Legebiltzarrarekiko eta instituzio arteko harremanak eta komunikazioak. cl Autonomi garapenaren politika eta, horretarako, Sailen ekintzak koordinatzea. d) Autonomi Estatutuaren defentsa juridikoa e) Funtzio publikoa, administrazio eraketa, informazio sistema, langilegoaren juridiko eta ordainketa mailako erregimena. Administrazioaren erreforma sustatzea, zerbitzu publikoak dituen beharrei egokitu ahal izateko. Legezkotasunaren barne kontrol mailako egitekoak eta aholkularitza juridiko orokorra betetzea. g) Eusko Jaurlaritzak eta bere organuek izan ditzaten auzietan, horien ordezkotza eta defentsa egitea. h) Toki Administrazioari dagozkionetan, Legeek eta arautegiek Jaurlaritzari ematen dizkioten egitekoak betetzea. i) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Argitalpenak. j) Hainbat Saileri dagozkien zerbitzuak. k) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. l) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / lnstituto Vasco de la Administración Pública (HAEE/ IVAP) izeneko Organismo Autonomo Administratiboa eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. / Sociedad Informática del Gobierno Vasco (EJlE) Baltzu Publikoa, Sail honi atxikita egongo dira.8. atala.-, Herrizaingo Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Herrizaingo Sailari: a) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintza. b) Hauteskunde Administrazioa. c) Herri babesa. d) Euskal Autonomi Elkarteko errepideetatiko gurpildunen trafikoko polizia. e) Joku, postura eta ikuskizunak. f) Transmisioak eta komunikazioak. g) Parke higikorra h) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.9. atala.- Ogasun eta Finantza Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Finantza Sailari: a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak landu, horien kudeaketa orokorra egin, zaindu eta arta eramatea. b) Artekaritza, auditoria eta kontaduritza eta erantzukizun kontagarriak. c) Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak. d) Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea. e) Ondare eta kontratazioa. Ekonomi Itunea, Estatuarentzako kupoak eta Lurralde Historikoen ekarketak. g) Transferentzien gai diren eskuduntza eta/edo zerbitzuen baloraketa. h) Zergen Administrazioa eta ekonomi-administrazio mailako murtziloak. i) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. j) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.10. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari: a) Autonomi Estatutuan ezartzen diren eskuduntzak, bai erregimen orokorpeko, erregimen berezipeko eta goi mailako irakaskuntzei dagozkienetan. b) Zientzi alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea. c) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. d) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.11. atala.- Zuzentza Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Zuzentza Sailari: a) Botere Judizialarekiko harremanak zaintzea. b) Balibideak jartzea, Zuzentza Administrazioak ihardun dezan. c) Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, iharduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organu zentralei legeek ematen dizkieten eskuduntzak erabiltzea bereganatuz. d) Notariak eta ,Jabego erregistratzaileak izendatzea. e) Elkarte, Iraskunde eta Elkargo Profesionalei buruzko erregimen orokorra, Sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe. f) Giza Eskubideen sustapena. g) Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24eko 10/1982 oinarrizko Legeak hiritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Zuzentza Administrazioan. h) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.12. atala.- Osasun Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari: a) Osasunketarán plangintza eta eraketa. b) Osasun pubükoa eta elikadura-higienea. c) Zainketa epidemiologikoa. d) Farmazien eraketa. e) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Servicio Vasco de Salud - Osakidetza Organismo Autonomo Administratiboa Sail honi atxikita egongo da.13. atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailari: a) Lan arloari duruzko legeek, lan harremanei buruz ezartzen dutena aplikatzea. b) Enplegu politika eta enplagurako gaitzea. c) Gizarte ekonomia: Kooperatibak eta akziokako lan baltzuak. d) Gizarte ongizatea. e) Gizarte prebisiorako erakundeak. Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea eta horren erregimen juridikoa kudeatzea. g) Segurtasuna eta higienea lanean. h) Sailari atxikita edo horren pean dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek .eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Honako Baltzu Publiko hauek Sail honi atxikita geldituko dira: Garapen Bereziko Arabako Alor eta Aldeen Eraentzarako A.B., Garapen Bereziko Bizkaiko Alor eta Aldeen Eraentzarako A.B. eta Garapen Bereziko Gipuzkoako Alor eta Aldeen Eraentzarako A.B.14. atala. - Kultura eta Turismo Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Kultura eta Turismo Sailari: a) Kirolak. b) Gazteria eta komunitate garapena. c) Historia-Arte Cindarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak. d) Euskararen sustapena. e) Arte eta kultura mailako ihardunak eta horien hedapena. Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena. g) Turismoa. h) Sailari atxikita edo horren pean dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE), Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea /Instituto Vasco de Educación Fisica (SHEE/lVEF) Organismo Autonomo Administratiboak, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ElTB) Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoa eta Euskadiko Orkestra, A.B. / Orquesta de Euskadi, S.A. eta Euskal Media, S.A. Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira.15. atala.- Ekonomi eta Plangintza Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Ekonomi eta Plangintza Sailari: a) Plagintza ekonomikoa. b) Ikerketa eta metodo ekonomikoak. Ekonomi mailako egoera eta horri buruzko prebisioak. c) Estatistika. d) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. e) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadistica (EEE/IVE) Organismo Autonomo Administratiboa Sail honi atxikita egongo da.16. atala.- Garraio eta Herrilan Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Garraio eta Herrilan Sailari: a) Urak. b) Trenbideak. c) Bide sarea. d) Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak. e) Heliportuak eta aireportuak. f) Portuak eta itsas arazoak. g) Metereologia. h) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. «Garraiakizun-Akurategia» Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabea/Organismo Autónomo Mercantil «Centro de Contratación de Cargas», Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (ET / FF.VV.) eta Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B. / Ingenieria para el Metro de Bilbao, S.A. (IMEBISA) Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira.17. atala.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari: a) Lurraldea eta itsasertzak antolatzea. b) Ingurugiroa. c) Hirigintza. d) Etxebizitza. e) Arkitektura. f) Kanalak eta ureztaketak. g) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. h) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. Industria Hondakinentzako Bateango Enularaztegia, A.B. / Sociedad Promotora para la Instalación de un Tratamiento Centralizado de Residuos Industriales, S.A. (IHOBE), Industri Lurraren Sustapen eta Gestiorako Elkartea, A.B. / Promoción y Gestión de Suelo Industrial, S.A. (PROGESINSA) eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Elkartea / Sociedad de Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. (VISESA) Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira.18. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantza Sailari: a) Nekazaritza eta landalurren sustapena eta antolaketa. b) Baliabide naturalak, baso eta naturaren konserbazio zerbitzua antolatzea. c) Abelzaintza eta mendiak. d) Kontinenteko ehize eta arrain aberastasuna probetxetzeko erregimena. e) Arrantza. Nekazal, arrantza eta elikagaien industriak eta komerzializazioa. g) Nekazal-elikadura politika: Jatorri izena sustatzea eta tipifikatzea. Nekazaritza-elikadura produktuen kalitate kontrola. Mahastizaintza eta enologia. h) Nekazaritza, itsaso eta arrantzarako gaitzea. i) Nekazaritza eta ozeano ikerketa, Dekretu honetako 10 b) atalean ezartzen denaren kaltetan gabe. j) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. k) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. Arrantzuarekiko Zientzi eta Teknologia Iraskundea, A.B. / Instituto para la Ciencia y la Tecnologia Pesquera, S.A. (AZTI) Baltzu Publikoa Sail honi atxikita egongo da.ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK LEHENENGOA Industria eta Merkataritza Sailari, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari eta Zuzentza Sailari eta Osasun Sailari Dekretu honetan ezarri zaizkienen eta Lehendakaritzako Idazkaritzarengan eragina izan dezaketen xadepenen kaltetan gabe, gaurregun duten egitura izango dute Sailek Azken Xedapenetatik Lehenengoan ezartzen dena burutu dadin arte. ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK BIGARRENA Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan gaurregun sartuta dauden organuek, Industria eta Merkataritza Sailburuaren laguntza egitura osatuko dute Lehendakariordeak bete egitekoak bete ditzan, dagokion Dekretuan egoki dena ezarri dadin arte.ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK HIRUGARRENA Lehendakaritzako Idazkaritzaren egitura organikoari buruzko Dekretuz, egokia dena ezarri dadin arte, gaurregun duen egiturari eutsiko dio Idazkaritza horrek, Kanpo Ekintzetarako Idazkaritza berri bat gehituko zaiola, ezabatu den Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari atxikita zegoen eta Europako Elkartearekiko arazoetarako zen Kabinetea atxikiko zaiola Idazkaritza berri horri.ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK LAUGARRENA Ezabatu den Osasun eta Kontsumo Saileko Kontsumo Zuzendaritza eta horren peko unitate administratiboak, Industria eta Merkataritza Sailari atxikiko zaizkio.ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK BOSGARRENA Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetza, Administrazio eta Funtzio Publikoko Sailordetza, gaurregun hauei atxikita dauden Zuzendaritzak eta bai dituzten administrazio unitateak eta ezabatu den Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari atxikita egongo dira, honen egitura organikoari buruzko Dekretua onar dadin arte.ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK SEIGARRENA 1. Ezabatu den Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailekoak ziren Zuzentza Sailordetza, Antolaketa eta Baliabide Materialen Zuzendaritza, Giza Baliabide eta Ekonomi Kudeaketaren Zuzer.daritza, Zigor Zerbitzuen Zuzendaritza eta horien unitate administratiboak, Zuzentza Sailari atxikita egongo dira, honen egitura organikoari buruzko Dekretuan horiei dagokiena ezarri dadin arte. 2. Zerbitzu Zuzendaritza berri bat sortzen da Zuzentza Sailean, gisa horretako organu bati dagozkion egitekoak beteko dituela behin-behingoz, horri dagokion egitura organikoa onartu dadin arte.INDARGABETZE XEDAPENA Sailak sortu eta birregituratzeari buruzko eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardun-arloak zehazteari buruzko martxoaren 11ko 27/1987 Dekretua indargabetu egiten da.AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA Dekretu hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko gehienezko epearen barruan eta Sailetako Sailburuek, Jaurlaritzaren Legeko 26.2 atalean ezartzen denaren arabera, Dekretu honetan ezartzen denari egokitu behar zaizkion arautegi organikoen proiektuak aurkeztu beharko dizkiote Lehendakariari, onartuak izan daitezen.AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA Ogasun eta Finantza Sailak, Dekretu honetan ezartzen dena bete ahal izateko beharrezkoak diren aurrekontu-operazioak burutu beharko ditu.AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean.Vitoria-Gasteiz, 1991.eko otsailak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (17)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.