Arautegia
Inprimatu337/1990 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskal Autonomi Elkarteko prezio publikoz ordaindu daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena; Ogasuna eta Finantzak; Ekonomia eta Plangintza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Kultura eta Turismoa; Lana eta Gizarte Segurantza; Osasuna eta Kontsumoa; Industria eta Merkataritza; Nekazaritza eta Arrantza; Garraioak eta Herrilanak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 137
- Xedapen-zk.: 337
- Xedapen-data: 1990/12/28
- Argitaratze-data: 1991/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/ 1990 Legeko 143. atalean, zera ezartzen da, hau da, prezio publikoz ordaindu daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak, Dekretu bidez finkatuko dituela Ogasun eta Finantza Sailak eta horiek eman ditzan Sailak edo organua edo dagokion izaikia haren mende egon dadineko Sailak baterako proposamena egin ondoren. Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta gainontzeko Sailburuen proposamenez eta Jaurla ritzaren Kontseiluak 1990eko abenduaren 28an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Prezio publikoez ordainketa egin dadila eska daitekeeneko ondasun, zerbitzu eta ekintzak finkatzea da Dekretu honen xedea, geroago sar daitezkeenen kaltetan gabe. 2 atala.- Eraskinean aipatzen diren ondasun, zerbitzu eta ekintzak direla eta, prezio publikoak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko Sailek eta honen Erakunde Autonomoek. 3.- atala.- 1.- Dagokion Sailburuaren edo eskuratu behar dituen organua edo dagokion izaikia haren mende egon dadineko Sailaren Aginduz egingo da prezio publikoen zenbatekoen finkaketa edo aldaketa, Ogasun eta Finantza Sailaren lotze-indarra duen txostena aztertu ondoren. 2.- Sozial, ongintza, kultura edo interes publiko mailako arrazoiak eman daitezenean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko 3/1990 Legeko 144.1. atalean ezartzen diren parametroak baino beheragoko prezioak finkatu ahal izango dira, subentzioaren gai izan dadin prezioaren zatia ordaintzeko egoki diren aurrekontu-prebisioak hartu ondoren. 3.- Osasun zerbitzuak egiterakoan, prezio publiko bakarra jartzeko bideak ken ditzaten zirkunstantziak eman daitezenean, goreneko eta beheneko prezio publikoak hartuko dituen banda bat ezarri ahal izango da, kasu bakoitzerako zenbatekoa finkatuko dela, bete behar diren ihardunak eta zerbitzuak betetze eta kreditatze maila ezberdinen arabera. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan ezartzen direnen aurkakoak, kontrakoak edo horiekin bateraezinezkoak izan eta maila berdinekoak edo beheragokoak izan daitezen xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira. Soin-Hezkuntzarako Euskal Erakundeak egiten dituen zerbitzuei prezio publikáok aplikatzeari buruzko irailaren llko 232/1990 Dekretua indargabetzen da bereziki. Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1990eko abenduak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Ekonomia eta Plangintza Sailburua, LUIS ATIENZA SERNA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGUI ARAMBURU. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE. Garraio eta Herrilan Sailburua, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.ERASKINA 2.- LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENERAKO SAILA - Jangela zerbitzua - Argitalpenen salmenta - Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren suskripzioak - Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren banan-banako aleak saltzea - Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian derrigorrezkoak ez diren ir3garkiak sartzea - Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko mikrofitxak saltzea 3.- NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA - Elikagaiak saltzea - Nekazaritza eskoletako eta ikerketa zentruetako irakaskuntza, ostatu eta jaki-hornidura zerbitzua - Haziak saltzea 4.- EKONOMIA ETA PLANGINTZA SAILA - Argitalpenen salmenta- Ekonomiari buruzko mintegi, ihardunaldi eta ikastaroetarako matrikulak 5.- KULTURA ETA TURISMO SAILA - Sailak antolatutako ikastaroetarako matrikulak - Argitalpenen salmenta - Kanpo lanetan inskribatzeko kuotak eta Gazte Txartelak - REAJ (Red Española de Albergues Juveniles) delakorako karnetak - Ostalaritza inprimakinak eta liburuak saltzea 7.- HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA - Jantoki zerbitzua - Argitalpen zerbitzua - Materiale didaktikoen salmenta - Injeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskoletako irakaskuntza zerbitzua. - Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta Irakaskuntzako Eibarko Ikastetxe Integratuetan egin beharreko hainbat zerbitzu 8.- INDUSTRIA ETA MERKATARITZA SAILA - Saiakera eta metale bitxiez egindako objetuen zerbitzua - Kontrol Metrologikorako zerbitzuak - Errekai likidoen zerbitzuak - Gas Errekaien zerbitzuak - Energia Elektrikoaren zerbitzuak - Jasogailuen zerbitzuak - Presiozko Gailuen zerbitzuak - Makinetako Segurtasun zerbitzuak - Produktu kimikoak biltze-zerbitzuak - Osasun berogailu, klimatizazio eta ur bero (ACS delakoa) zerbitzuak - Hozgailu plantetako eta instalazioetako zerbitzuak - Ur Instalazioetako zerbitzuak - Ingurugiro Industrialeko zerbitzuak - Meatze Antolaketako zerbitzuak - Ibilgailuen Ikuskaketa Teknikoko zerbitzuak - Ibilgailu eta Kontengailuen Zerbitzuak - Zerbitzu-Estazioetako Zerbitzuak - Toxikotasundun eta arriskutsuak direnak errepidez garraiatzeko zerbitzuak - Grua Ikuskaketa Zerbitzuak 10.- HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILA - Etxebizitza, garaje, eraskin eta lokalen salmenta - Ondasun Higiezinen Arrendamendua - Azalera eskubidea, itunepeko sustapenetan - Argitalpenak saltzea 11.- GARRAIO ETA HERRILAN SAILA - Reinetako Funikularreko bidaiaren eta merkantzien garraio zerbitzuak - Jabetza publikopeko portuguneak erabiltzeagatiko kanonak - Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontzesioegatiko kanonak 12.- OSASUN ETA KONTSUMO SAILA - Argitalpenen salmenta - Mintegi, kongresu eta ikastaroetarako matrikulak 13.- LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA - Argitalpenen salmenta 41.- ADMINISTRAZIO-ERAKUNDE AUTONOMOA DEN OSAKIDETZA - Ospitalizazio eta Espezializatutako Sorospen Zerbzitzuak - Aurreneko Sorospen Zerbitzuak - Osasun Garraioen Zerbitzua - Osasun Zerbitzu Osagarriak - Zerbitzu eta Teknika Bereziak - Argitalpen zerbitzuak - Mintegi, kongresu eta ikastaroetarako matrikulak 42.- ADMINISTRAZIO-ERAKUNDE AUTONOMOA DEN SOIN-HEZKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA - Irakaskuntza eta administrarien zerbitzua - Sarrera frogak - SHEEn inskribatzea 43.- ADMINISTRAZIO-ERAKUNDE AUTONOMOA DEN HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA - Argitalpenen salmenta - Funtzionari publikoei euskara irakasteko zerbitzuak - Funtzionari publikoen hezkuntza eta gaikuntza zerbitzuak - Itsas Administraziorako Eskolako irakaskuntza zerbitzuak - Administrazio eta lege-arloko itzultzaile Eskolako irakaskuntza zerbitzuak - Lurralde eta Hirigintza Ikerketetarako Euskal Eskolako irakaskuntza zerbitzua - Itzulpen eta interpretazio zerbitzua 44.- ADMINISTRAZIO-ERAKUNDE AUTONOMOA DEN HELDUEN ALFABETATZE ETA BERREUSKALDUNTZE ERAKUNDEA (HABE) - Argitalpenen salmenta - Euskara irakasteko audio, bideo eta diskette zinten salmenta - Euskararen irakaskuntza zerbitzuak - Udaletako Epaimahaietako kide izateko zerbitzuak - HAEEri egindako zerbitzuak 46.- ADMINISTRAZIO-ERAKUNDE AUTONOMOA DEN EUSKAL ESTATISTIKA-ERAKUNDEA (EUSTAT) - Argitalpenen salmenta - Fitxeroen eta direktorioen salmenta - Informatika ustiaketarako zerbitzuak - Estatistikari buruzko mintegi, kongresu eta ikastaroetarako matrikulak 47.- ADMINISTRAZIO-ERAKUNDE AUTONOMOA DEN EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEKO (EEE/IVM) - Argitalpenen salmenta - Mintegi, kongresu eta ikastaroetarako matrikulak
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: 3/199O maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazitzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).
- Aldatutakoa: 111/1994 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ihardunak finkatzen dituen abenduaren 28ko 337/1990 Dekretua aldatzen duena.
- Partzialki indargabetutakoa: 214/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Larrañetatik La Escontrillarako funikularraren ustiaketa "Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A." sozietate publikoari eratxekitzezkoa.
- Ikus: 200/1994 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak finkatzeko den dekretua aldatzeko dena.
- Aldatutakoa: 87/1997 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak finkatzen dituen dekretua aldatzeko dena.
- Ikus: 518/1995 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoekin oradain litezkeen iharduera, zerbitzu eta ondasunak zehazten dituen dekretua aldatzeko dena.
- Indargabetzen du: 232/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Kirol Institutuak betetako zerbitzuetan erabili beharreko prezio publikoena.