Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

264/1990 DEKRETUA, urriaren 9koa, lanpostuei izendatutako hizkuntza eskakizunen derrigorrezkotasuna zehazteko erízpideak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 3147
  • Xedapen-zk.: 264
  • Xedapen-data: 1990/10/09
  • Argitaratze-data: 1990/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Xedea. Agindu honen xedea honako hau izango da: 89-90 ikasturtea baino lehen eskuratutako suzpertzaile Soziokulturalen titulu eta diplomen baliokidetza lortzeko baldintzak eta prozedura jartzea, eta Autonomi Elkartean onartutako suzpertzaile soziokulturalen eskolek ematen duten tituluei baliokidetza ematea. 2. atala - Eskari-egileak. Titulu edo diplomen baliokidetza honako hauek eskura dezakete: a) 89-90 ikasturtea baino lehen suzpertzaile soziokulturalari buruzko ikastaroak ematen zituzten Autonomi Elkarteko Zentruek edo Erankundeek. b) Autonomi Elkartean auzotasuna duten norbanakoek, 89-90 ikasturtea baino lehen titulua edo diploma eskuratu dutunek. 3. atala.- Dokumentazioa. Titulu edo diploma eskuratu ahal izateko, Agindu honen Eranskin-orrian agertzen den ereduaren gisara eskari-orria egin beharko da, eta honako dokumentazio hau erantsi: a) Eskaria Zentru edo Erakunde batek beronen titulu edo diplomaren baliokidetza Iortzeko egiten duenean: - Erakunde-eskatzaiIearen legezko nortasunaren ziurtagiria. - Emandako ikastaroaren programa, edukinaren aipamena bereziki, metodologia eta ikastaro teorikoaren eta praktikoaren iraupena. - Ikastaroaren Zuzendaria edo Koordinatzailea era irakaslegoa. - Ikastaroa gainditu zuten ikasIeen zerrenda era hauen zehaztasun pertsonalak. h) Eskaria norbanakoak egiten duenean: - Autonomi Elkartean auzotasuna duela ziurtatu. - Suzpertzaile Soziokulturalari buruzko ikastaroetara joateagatik duen titulu edo diplomen fotokopia. - Egindako praktiketan betetako lanak eta iraupena (ordutan). Honetarako, praktiketako zentruek edo erakundeek luzatutako ziurtagiriak erantsi beharko dira. - Arlo honetan eginiko ikerketak. 4. atala.- Aurkezteko epea. Aurreko atalean ezarritako eskari-orrien eta dokumentazioaren aurkezteko epea 1990.eko azaroaren 30ean bukatuko da. 5. atala.- Dokumentazioaren hutsak. Kultura eta Turismo Sailaren eritziz, aurkezrutako dokumentazioak hutsak dituenean edo osotu gabe dagoenaren aurkeztu duen erakundeari edo norbanakoari, hamar egunetako epean, hutsa zuzendu edo behar den dokumentazioaz betetzeko eskatutako zaio, oharteraziko zaio eta bete ezik, besterik gabe eskari-orria artxibatuko egingo da. 6. atalu.- Osagarrizko dokumentazioa. Kultura eta Turismo Sailak, bestalde, aurkeztutako dokumentazioaren alderdi batzu edo orokorrean ziurtatzeko zenbait osagarrizko dokumentazio eskatu ahal izango du. 7. atala.- Ebaluaketarako Batzordea. 1. Aurkeztu diren eskariak aztertzeko, bost pertsona dituen Ebaluaketa Batzordea osatuko da, Kultura eta Turismo Sailetik hiru ordezkari, eta onartutako Suzpertzaile Soziokulturalen Eskoletatik, berauek proposatutako beste bi ordezkari izango direlarik. Kultura eta Turismo Sailburuak izendatuko ditu batzordearen kideak. 2. Ebaluaketa Batzordeak, erakunde koiejiatuentzako indarrean dagoen Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera .jokatuko du. 3. Ebaluaketa Batzordeak, suzpertze soziokulturalaren arloan aritu diren pertsonen laguntza eska dezake, hauek hizpidedun baina hautespiderik gabe. 8. atala.- Baliokidetza. 1. Baliokidetza honako betekizun hauek aurkeztu ondoren emango da: a) Agindu honen 3. ataleko a. azpiatalaren araupean dauden Zentruek edo Erakundeek luzatutako tituloak edo diplomak direnean, eginiko ikastaroak eduki aldetik, pedagogia aldetik, eta betetako orduak, 1988.eko abuztuaren 30eko Aginduak eskatzen duenarekin, baliokide daitezkela ziurtatu beharko da. b) Norbanakoak direnean. eskaria egiten duenak onartutako suzpertzaile soziokulturalen eskoletan ematen diren ikastaroak gainditu ondoren lortzen den heziketaren pareko maila duela ziurtatu beharko da. 9.atala.- Ebazpen proposamena. 1. Ebaluaketa batzordeak, aurreko atalean jarritakoaren arabera eskariak aztertu ondoren ebazpen proposamena egingo du eta bereizita honako hauek jasoko dira: a) Baliokidetza lortuko duten tituluak edo diplomak, Agindu honen 3.ataleko a.azpiatalaren barne dauden Zentru edo Erakundeek luzatutakoak. b) Onartutako Suzpertzaile Soziokulturalaren eskoletan ematen diren ikastaroak gaindiru onduren lortzen den maila bereko titulua eskuratzen duten norbanakoak. c) Ukatu diren eskabideak eta honen zergatia. 2. Ebaluatze Batzordearen Ebazpen Proposamenak behartze-indarra izango du. 10. atala. - Ebazpena. Kultura eta Turismo Sailburuak, baliokidetza lortu duten pertsonen zerrenda eta eskaria ukatu zaien pertsonen zerrenda eta honen Ebazpena emango du. 11. atala.- Titulua edo diploma. Kultura eta Turismo Sailak, suspertzaile soziokultural titulua emango die konbalidazioa lortu duten pertsona guztiei. AZKEN XEDAPENA Agindu hau indarrean jarriko da E.E.A.A.-n argitaratu eta hurrengo egunean. Gasteiz, 1990.eko urriak 8 Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. (ZFNTRUAK EDO ERAKlNDEAK BETE BFHAR DUEN ESKABIDE EREDUA) Jauna/ Andrea,....................N.A.N...zenbakiarekin. eta Auromomi Elkartean kokatuta dagoen ............................................... .......................Erakundeko (zuzendaria, ordezkaria, ordezkoa) naizen honek, Zera ADIERAZTEN DUT Ondoren zerrendan dauden Suzpertze Soziokulturalei buruzko ikastaroak Erakunde honek 89-90 ikasturtea baino lehen eman dituela, eta ikastaro hauek 1988.eko abuztuaren 30eko Aginduak eskatzen duenarekin baliokide daitezkela bai eduki aldetik, ikuspegi pedagogiko aldetik eta bai betetako orduekin. Emandako ikastaroak: Zera ESKATZEN DUT Kultura eta Turismo Sailburuaren 1990.eko Urriaren 8(e)kn Aginduaren arabera, gaian aipatzen diren ikastaroetako gaindiruen tituluak edo diplomak baliokide daitezela eta hau honela izan dadin Agindu honetako 3.ataleko a azpiatalean adierazten den dokumentazioa eransten da. ...................(e)n, eko....................... ren .............. (e)an. Iz.: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburu Jaun Txit Gorena. (INORBANAKOAK BETETZEKO ESKARI EREDUA) .................................................................Jaunak/Andreak ...................N.A.N....zenbakiduna k eta Euskal Herriko Autonomi Elkartean auzotasuna dudan honek, Zera ADIERAZTEN DUT Onartutako suzpertzaile Soziokulturalen eskoletan errraren diren ikastaroak gainditu ondoren lortzen den maila bereko suzpertzaile-formazioa dudala, 8990 ikasturtea baino lehen lortutako titulu edo diplomak eta ziurtagiriak edierazten duten bezala. Zera ESKATZEN DUT Kultura eta Turismo Sailburuaren 1990.eko Urriaren 8(e)ko Aginduaren arabera, Suzpertzaile Soziokul turalen titulu edo diploma baliokide daitela, era hau hunela izan dadin, Agindu honetako 3.ataleko b) azpiatalean adierazten den dokumentazioa eransten da. ......................(en 1990eko...................-ren......... (e)an. Iz.: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburu Jaun Txit GorenaEuskal Autonomi Elkarteko Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normaltzeko Plangintza arautzen duen urriaren l7ko 224/1989 Dekretuak, derrigortasun egunak eta adminístrazio atal eta kate elebidunak zehazteko prozedura finkatu zituen bere IlI. Atalburuan. Hizkuntza Normalkuntzaren prozedura, bai orokorrean hartuta eta baí bere aldietako bakoitzerako arauteri zehatza ezartzerakoan, objetiboa eta lege arloan ziurra izan behar dela begi bistakoa denez, bebarrezkoa da 224/1989 Dekretua osatzea, zenbait plaza dituen lanpostu baten barnean, Hizkuntza Eskakizuna izendatuta dutenen artean zein plaza zehatzei derrigorkotasuna ezarri behar zaion (zaien) zehazteko lagunduko duten erizpideak finkatzeko. Ondorioz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez eta 1990.eko urriaren 9an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Administrazio Publikoetan dagoen edozein lanpostuk zenbait plaza baditu, plaza horíei hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna ezartzeko, horietako bakoitzean gara daitezen iharduera edo eginkizunen arloen arabera egingo da, administrazioatal edo kate elebidun baten barnean aurkitzen diren dotazioek lehentasuna ízango dutelarik, urriaren 17ko 224/1989 Dekreturen 15. atalean aipatzen den moduan. 2. atala.- Dotazio bat baino gehiago dituzten lanpostuak daudenean eta, bakotzari dagokion derrigortasuna finkatzeko, iharduera edo eginkizunen arloak berezitu ezin direnean, era honetan ekingo zaio: a.- Lehenengo eta behin, dotazio bat baino gehiago duen lanpostu baten barnean, euskararen ezagutza ezinbesteko beharkizuna izan den hautaketa edo horniketa prozesuaren ondorioz titularrek lortu dituzten plaza horientzat finkatuko da derrigortasuna. b.- Bigarren aldian, eta lanpostu bat betetzen duten dotazioen artean hutsik daudenak badaude, dotazio horiengan ezarriko da derrigortasuna. c.- Aurreko idazatietan esandako moduan ezin bada derrigortasuna ezarri, jarraian zerrendatzen diren erizpideen arabera ihardun beharko da: c.1.- Lehenengo eta behin, lanpostuari izendatutako hizkuntza eskakizunaren arabera euskararen ezagutza mailarik onena duten titularren dotazioei finkatuko zaizkie derrigortasuna. c.2.- Eragindako titularrek duten euskararen ezagutza maila berdina bada, adinaren arabera egingo da derrigortasunaren ezarpena. Plangintzaren aldia hasterakoan, eragindako lanpostu zehatzeko plaza edo dotazioetako titularrek izan dezaten adinaren arabera izango da, adinez gazteena den titularrari dagokion dotazioari ezarriko zaiolarik. Erizpide hau ezarri ahal izateko, adinen arteko desberdintasuna gutxienez bost urtetik gorakoa izango da. c.3.- Aurreko erizpideak nahiko ez badira, lanpostLa burutze lanetan aintzinatasuník gutxien duten titularren dotazioengan ezarriko da derrigortasuna. 3. atala.- Aurreko atalean xedatutakoa horrela izan arren, beste edozein erizpideren gainetik lehentasuna izango du, dotazio bat baino gehiago dituen lanpostu bateko plaza zehatz baten titularrak berak betetzen duen dotazioari derrigortasuna ezartzea eskatzen badu. GEHIGARRIZKO XEDAPENA 1.- Edozeín Saíl edo Zuzendaritza Zentrun lanpostu batek berak bi dotazio edo gehiago dituenean, banan banan adierazita agertuko dira lanpostuen zerrendetan horiek, bakoitzari izendatutako hizkuntza eskakizuna eta, horrela denetan, derrigortasun eguna adierazita. 2.- Aurreko idazatian ohartemandako kasuetarako, hizkuntza eskakizunen lehenengo ínkorporazíoa egin dadin lanpostuen zerrendetan, hizkuntza eskakizunaren derrigortasun eguna ezarri zaien bananbanan egindako dotazio bakoitzaren titularraren izena edo, kasua beste hau bada, hutsik daudela agertuko da; argibide hauek esandako zerrendetako Eraskin lez aterako dira eta identifikatu ahal izateko balio dezaten izango dira bakarrik. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko urriak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.