Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

231/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, zeinen bidez «Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzen bait dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 2709
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 1990/09/11
  • Argitaratze-data: 1990/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Irailaren 19ko 242/1989 Dekretuak baimena eman zion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B. delakoari Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B. delakoa erosteko; horrela, azken honek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Baltzu Publiko izaera bereganatu zuen. Baltzu publiko izaera bereganatua duelarik, eta Euskal Autonomi Elkartearen 1990erako Aurrekontu Nagusiak onartu zituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 11-a) atalean ezarritakoaren indarrez, izan ere bertan Jaurlaritza Kontseiluari ematen bait zaio ahalmena aipatutako Lege hori indarrean jarri ondoren sortzen diren baltzu publikoen aurrekontuak onartzeko, ezinbestekoa gertatzen da 1990erako baltzu horrek izango dituen aurrekontuak onartzea, berori aurtengo ihardunaldirako beharrezko zaizkion legezko baliabideez hornitzearren. Hori dela-eta, Ogasun eta Finantza Sailburuarn proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1990eko apirilaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- «Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzea, 101.828.000 PTAko zuzkidurarekin. Kopuru berorretara arteko baliabideak izango ditu baltzu horrek ustez. Dekretu honen Eraskinean ageri da zehaztuta aurrekontu horien banaketa, barne direlarik horiei dagozkienez ustez izango direneko finantza-egoerak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko irailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. TABLA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.