Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

227/1990 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Eusko Legebiltzarra ezabatu eta Hauteskundeetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 2584
  • Xedapen-zk.: 227
  • Xedapen-data: 1990/09/01
  • Argitaratze-data: 1990/09/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Euskal Administrazio Publikoetan dagoen edozein lanpostuk zenbait plaza baditu, plaza horíei hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna ezartzeko, horietako bakoitzean gara daitezen iharduera edo eginkizunen arloen arabera egingo da, administrazioatal edo kate elebidun baten barnean aurkitzen diren dotazioek lehentasuna ízango dutelarik, urriaren 17ko 224/1989 Dekreturen 15. atalean aipatzen den moduan. 2. atala.- Dotazio bat baino gehiago dituzten lanpostuak daudenean eta, bakotzari dagokion derrigortasuna finkatzeko, iharduera edo eginkizunen arloak berezitu ezin direnean, era honetan ekingo zaio: a.- Lehenengo eta behin, dotazio bat baino gehiago duen lanpostu baten barnean, euskararen ezagutza ezinbesteko beharkizuna izan den hautaketa edo horniketa prozesuaren ondorioz titularrek lortu dituzten plaza horientzat finkatuko da derrigortasuna. b.- Bigarren aldian, eta lanpostu bat betetzen duten dotazioen artean hutsik daudenak badaude, dotazio horiengan ezarriko da derrigortasuna. c.- Aurreko idazatietan esandako moduan ezin bada derrigortasuna ezarri, jarraian zerrendatzen diren erizpideen arabera ihardun beharko da: c.1.- Lehenengo eta behin, lanpostuari izendatutako hizkuntza eskakizunaren arabera euskararen ezagutza mailarik onena duten titularren dotazioei finkatuko zaizkie derrigortasuna. c.2.- Eragindako titularrek duten euskararen ezagutza maila berdina bada, adinaren arabera egingo da derrigortasunaren ezarpena. Plangintzaren aldia hasterakoan, eragindako lanpostu zehatzeko plaza edo dotazioetako titularrek izan dezaten adinaren arabera izango da, adinez gazteena den titularrari dagokion dotazioari ezarriko zaiolarik. Erizpide hau ezarri ahal izateko, adinen arteko desberdintasuna gutxienez bost urtetik gorakoa izango da. c.3.- Aurreko erizpideak nahiko ez badira, lanpostLa burutze lanetan aintzinatasuník gutxien duten titularren dotazioengan ezarriko da derrigortasuna. 3. atala.- Aurreko atalean xedatutakoa horrela izan arren, beste edozein erizpideren gainetik lehentasuna izango du, dotazio bat baino gehiago dituen lanpostu bateko plaza zehatz baten titularrak berak betetzen duen dotazioari derrigortasuna ezartzea eskatzen badu. GEHIGARRIZKO XEDAPENA 1.- Edozeín Saíl edo Zuzendaritza Zentrun lanpostu batek berak bi dotazio edo gehiago dituenean, banan banan adierazita agertuko dira lanpostuen zerrendetan horiek, bakoitzari izendatutako hizkuntza eskakizuna eta, horrela denetan, derrigortasun eguna adierazita. 2.- Aurreko idazatian ohartemandako kasuetarako, hizkuntza eskakizunen lehenengo ínkorporazíoa egin dadin lanpostuen zerrendetan, hizkuntza eskakizunaren derrigortasun eguna ezarri zaien bananbanan egindako dotazio bakoitzaren titularraren izena edo, kasua beste hau bada, hutsik daudela agertuko da; argibide hauek esandako zerrendetako Eraskin lez aterako dira eta identifikatu ahal izateko balio dezaten izango dira bakarrik. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko urriak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. atalek Lehendakariari aitortzen dioten ahalmenaz baliatuz eta 1990.eko abuztuaren 31n izandako bileran Jaurlaritzak manuz agindutako eztabaida egin ondoren, Eusko Legebiltzarra ezabatzea eta hauteskundeetarako deia egitea erabaki dut. Ondorioz, aipatutako manuen indarrez eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Ezabaketa eta hauteskundeetarako deia. 1.- 1986.eko azaroaren 30ean hautatutako Eusko Legebiltzarra ezabatuta gelditzen da. 2.- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako deia egiten da. Hauteskunde horiek, 1990.eko urriaren 28an egingo dira. 2. atala.- Hautatu behar diren Legebiltzarkideen kopurua. Autonomia Estatutuaren 26. atalean eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. atalean ezarritakoaren arabera, 25 Legebiltzarkide hautatuko dira hauteskunde barruti bakoitzeko. 3. atala.- Hauteskunde Kanpaina. Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 atalarekin bat etorriz, hauteskunde kanpainak 15 eguneko iraupena izango du. Hasi urriaren 12ko 00:00 orduetan hasiko da eta bukatu urriaren 27ko 00:00 orduetan bukatuko da. AZKEN XEDAPENA Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46,3 atalean xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko irailak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.