Arautegia
Inprimatu221/90 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, zeinen bidez Lasarte-Oria, Errenteria, Ordizia eta Debako udal osasun-zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzen bait zaizkio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena; Osasuna eta Kontsumoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 2745
- Xedapen-zk.: 221
- Xedapen-data: 1990/08/31
- Argitaratze-data: 1990/09/26
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Atal bakarra.- «Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzea, 101.828.000 PTAko zuzkidurarekin. Kopuru berorretara arteko baliabideak izango ditu baltzu horrek ustez. Dekretu honen Eraskinean ageri da zehaztuta aurrekontu horien banaketa, barne direlarik horiei dagozkienez ustez izango direneko finantza-egoerak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko irailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. TABLAOsakidetzari buruzko Lege Biltzarraren maiatzaren 19ko 10/83 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Lehenengoak eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/86 Lege Orokorraren Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoak ohartemanda uzten dute udal osasunzerbitzuak. eta establezimenduak Osakidetzako Zerbitzuan sartuko direla; horretarako, otsailaren 20ko 35/90 Dekretuaren 4. atalean ohartemandako Batzorde Mistoak zehaztu egin dituzte eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden giza-balibideak eta baliabide materialak, baita ondasunak, eskubideak eta betebeharrak ere, beharrezko Akordioa lortu dutelarik. Udal osasun-zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko prozesuaren arau erregulatzaileak ematen dituen otsailaren 20ko 35/90 Dekretuaren 4. atalean xedatutakoaz bat etorriz, eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuak, Osasun eta Kontsumo Sailburuak eta Ogasun eta Finantza Sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990eko abuztuaren 31n hartutako akordioaren haritik, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Alde batetik Eusko Jaurlaritzak eta bestetik Lasarte-Oria, Errenteria, Ordizia eta Debako UdaIek Eskualdaketetarako osatutako Batzorde Mistoen Akordioak onartu egiten dira; aipatutako Batzorde Mistoen baitan hartutako akordio horietan zehaztuta uzten dira Barne Osasunaren arloan Elkarte Osorako Erakundeen eskuduntzei dagozkien zerbitzuak, baliabide pertsonalak, ondasunak, eskubideak eta betebeharrak, eta Dekretu honen Eraskin gisa transkribatzen dira. 2. atala.- Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatuta gelditzen dira esandako Akordioetan adierazten diren zerbitzuak, beraietan esandako moduan eta baldintzetan, baita Akordioetako testuan eta erantsitako zerrendetan aipatzen diren giza-baliabideak, ondasunak, eskubideak eta betebeharrak ere. 3. atala.- Eskualdatu diren giza-baliabideak eta baliabide materialak Osakidetzako Zerbitzuari atxikita geldituko dira. 4. atala.- Eskualdaketa honek Akordioetan ezarritako egunetatik aurrera izango ditu ondorioak. AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA Dekretu hau gauzatzeko beharrezko diren aurrekontu-aldaketak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari. Gasteiz, 1990.eko abuztuak 31. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO. AKORDIOA, Udal Osasun-Zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko prozesua erregulatzeko arauak eman zituen otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atalean aurrikusirik zegoen Eusko Jaurlaritzaren eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoak hartutakoa. A.- AURREKINAK Osakidetzari buruzko Lege Biltzarraren maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak ohartemanda uzten dute udal titularitatepeko diren zenbait zerbitzu eta eginkizun Autonomi Elkarteko eskuduntzen arloetan burutzen direnez, Osasunerako Zerbitzu Autonomikoek bereganatu behar dituztela. Esandako lege horietan, bereziki Osasunari buruz ko lege Orokorreko Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoan jasotzen diren oharpenalc gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, 1990eko otsailaren 20an, beharrezko arauak eman zituen eta, horrela, gogo-osasuneko arazoen eta ama-haur egitarauaren alorretakoak eta udal titularitatepeko diren Osasun Zentruen eskualdaketarako prozedura ezarri du. B.- ESKUALDATZEN DEN ZERBITZUA Eskualdaketa honen eraginkortasuna hasteko finkatu den egunetik aurrera, Autonomi Elkarteak burutuko ditu Ama-Haur Zerbitzuetan Lasarte-Oriako Udala betetzen ari den eginkizunak, Osakidetzaren bidez egingo dituelarik. C.- ESKUALDAKETAK HARTZEN DITUEN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK. Orain arte Churruca Almirantea kaleko z/g.an kokatuta dagoen Osasun Zentruan betetzen ziren eta aurrerantzean eskualdatuta geratzen diren zerbitzuei atxikitako ondasun higikorrak EAEri aldatzen zaizkio; zentru hori osorik eskualdatu zitzaion Autonomi Elkarteko Administrazioari 1.536/1987 Errege Dekretuaren bidez. Eusko Jaurlaritzak hartutako akordioa EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan, horrela eskualdaketa prozesuari amaiera emanez, eskualdatutako zerbitzuei dagozkien espedienteak eta agiriak emango dira, eta baita zerrendaratu daitekeen materíala, altzariak eta ekipoak eman eta hartu direla egiazta dezaten aktak gauzatu ere. D.- ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEAK. Euskal Autonomi Elkarteak ordezkotza egingo du I. eraskinean adierazten diren langileei dagozkien harreman juridikoetan, horien izaera edozein dela ere. Ordezkotza bere gain hartzeak ez du aldatuko aurretik lan-ituneak duen izaera, ez eta horri dagokion mota ere, nahiz epe mugarik gabekoa nahiz aidibaterako izan. Legez dagokion moduan, Osakidetza alderdi bat denez, eskualdatutako langileen lan-ituneak aldibaterakoak izan ala ez burutu daitezen prozesuetan aurkeztuko da eta horietan emandako epaiak onartu egingo ditu, behin-betikoak direnean. Osakidetzak bermatu egiten du enplegu publikoarako bere eskaintzetan ateratzen dituen lanpostuen artean ez dituela sartuko, horiek betetzen dituztenek beren harreman juridikoa aldibaterakoa den ala ez argitzeko auzibidezko ekintzak tartejarri badituzte, harik eta auzibidezko prozedurok behin-betiko izapidetu eta epai irmoarekin amaitu arte. Osakidetzako osasun erakundeetan betetako zerbitzuak barematzek Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko maiatzaren 16ko Aginduan jarritako puntuen moduan hartuko dira kontutan eskualdatutako udal titularitatepeko zentruetan bete diren zerbitzuak, edo bestela 1990eko Osakidetzarako Enplegu Publikorako Eskaintzaren ondoriozko terminoetan, hori hobea baldin bada. E.- ESKUALDAKETAREN ERAGINKORTASUNA: Eskualdaketak 1990eko maiatzaren 1 etik izango du eraginkortasuna. Akordio hau, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuko 4. atalean xedatutakoaren arabera, eskuduntza duen udal organuak onartu beharko du, eta horrela jakineraziko dio Eusko Jaurlaritzari honek ere bere aldetik onar dezan. Gipuzkoa Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta EHAAn argitaratu beharko dira hartutakoa erabakiak, Billabonako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskariz, hurrenez-hurren, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atal horretan adierazi bezala.I. ERASKINA/Anexo I EUSKAL DATUTAKO ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEEN ZERRENDA TABLAII. ERASKINA/Anexo II HUTSIK DAUDEN LANPOSTUEN ZERRENDA TABLA AKORDIOA, Udal Osasun-Zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko prozesua erregulatzeko arauak eman zituen otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atalean aurrikusirik zegoen Eusko Jaurlaritzaren eta Errenteriako Udalaren arteko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoak hartutakoa. A.- AURREKINAK Osakidetzari buruzko Lege Biltzarraren maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak ohartemanda uzten dute udal titularitatepeko diren zenbait zerbitzu eta eginkizun Autonomi Elkarteko eskuduntzen arloetan burutzen direnez, Osasunerako Zerbitzu Autonomikoek bereganatu behar dituztela. Esandako lege horietan, bereziki Osasunari buruzko lege Orokorreko Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoan jasotzen diren oharpenak gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, 1990eko otsailaren 20an, beharrezko arauak eman zituen eta, horrela, gogo-osasuneko arazoen eta ama-haur egirarauaren alorretakoak eta udal titularitatepeko diren Osasun Zentruen eskualdaketarako prozedura ezarri du. B.- ESKUALDATZEN DEN ZERBITZUA Eskualdaketa honen eraginkortasuna hasteko finkatu den egunetik aurrera, Autonomi Elkarteak burutuko ditu Ama-Haur Zerbitzuetan Errenteriako Udala betetzen ari den eginkizunak, Osakidetzaren bidez egingo dituelari k. C.- ESKUALDAKETAK HARTZEN DITUEN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK. Orain arte Larrazabalgo auzoko medikuntza espezialitateko anbutategian betetzen ziren eta aurrerantzean eskualdatuta geratzen diren zerbitzuei atxikitako ondasun higikorrak EAEri aldatzen zaizkio; zentru hori osorik eskualdatu zitzaion Autonorri Elkarteko Administrazioari 1.536/1987 Errege Dekretuaren bidez. Euskofaurlaritzak hartutako akordioa EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan, horrela eskualdaketa prozesuari amaiera emanez, eskualdatutako zerbitzuei dagozkien espedienteak eta agiriak emango dira, eta baita zerrendaratu daitekeen materiala, altzariak eta ekipoak eman eta hartu direla egiazta dezaten aktak gauzatu ere. D.- ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEAK. Euskal Autonomi Etkarteak ordezkotza egingo du I. eraskinean adierazten diren langileei dagozkien harreman juridikoetan, horien izaera edozein dela ere. Ordezkotza bere gain hartzeak ez du aldatuko aurretik lan-ituneak duen izaera, ez eta horri dagokion mota ere, nahiz epe mugarik gabekoa nahiz aldibaterako izan. Legez dagokion moduan, Osakidetza alderdi bat denez eskualdatutako langileen lan-ituneak aldibaterakoak izan ala ez burutu daitezen prozesuetan aurkeztuko da eta horietan emandako epaiak onartu egingo ditu, behin-betikoak direnean. Osakidetzak bermatu egiten du enplegu publikoarako bere eskaintzetan ateratzen dituen lanpostuen artean ez dituela sartuko, horiek betetzen dituztenek beren harreman juridikoa aldibaterakoa den ala ez argitzeko auzibidezko ekintzak tartejarri badituzte, harik eta auzibidezko prozedurok behin-betiko izapidetu eta epai irmoarekin amaitu arte. Osakidetzako osasun erakundeetan betetako zerbitzuak barematzek Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko maiatzaren lóko Aginduan jarritako puntuen moduan hartuko dira kontutan eskualdatutako udal titularitatepeko zentruetan bete diren zerbitzuak, edo bestela 1990eko Osakidetzarako Enplegu Publikorako Eskaintzaren ondoriozko terminoetan, hori hobea baldin bada. E.- ESKUALDAKETAREN ERAGINKORTASUNA: Eskualdaketak 1990eko maiatzaren 1etik izango du eraginkortasuna. Akordio hau, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuko 4. atalean xedatutakoaren arabera, eskuduntza duen udal organuak onartu beharko du, eta horrela jakineraziko dio Eusko Jaurlaritzari honek ere bere aldetik onar dezan. Gipuzkoa Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta EHAAn argitaratu beharko dira hartutakoa erabakiak, Errenteriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskariz, hurrenez-hurren, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atal horretan adierazi bezala.I. ERASKINA/Anexo I ESKUALDATUTAKO ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEEN ZERRENDA TABLA AKORDIOA, Udal Osasun-Zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko prozesua erregulatzeko arauak eman zituen otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atalean aurrikusirik zegoen Eusko Jaurlaritzaren eta Ordiziako Udalaren arteko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoak hartutakoa. A.- AURREKINAK Osakidetzarí buruzko Lege Biltzarraren maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak ohartemanda uzten dute udal titularitatepeko diren zenbait zerbitzu eta eginkizun Autonomi Elkarteko eskuduntzen arloetan burutzen direnez, Osasunerako Zerbitzu Autonomikoek bereganatu behar dituztela. Esandako lege horietan, bereziki Osasunari buruzko lege Orokorreko Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoan jasotzen diren oharpenak gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, 1990eko otsailaren 20an, beharrezko arauak eman zituen eta, horrela, gogo-osasuneko arazoen eta ama-haur egitarauaren alorretakoak eta udal titularitatepeko diren Osasun Zentruen eskualdaketarako prozedura ezarri du. B.- ESKUALDATZEN DEN ZERBITZUA Eskualdaketa honen eraginkortasuna hasteko finkatu den egunetikaurrera, Autonomi Elkarteak burutuko ditu Ama-Haur Zerbitzuetan Ordiziako Udala betetzen ari den eginkizunak, Osakidetzaren bidez egingo dituelarik. C.- ESKUALDAKETAK HARTZEN DITUEN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK. Eskualdaketaren xede diren eginkizunak eraginkortasunez bete ahal izateko, EAEri aldatzen zaizkio I. eraskinean adierazten diren ondasun higiezinak eta eskubideak, bertan diren ondasun higikor guztiekin batrra. Autonomi Elkartearen Administrazioak diruezarketen oharpenak eta planak burutuz, eskualdatutako zentruez desberdin diren beste batzutan zerbitzuak betetzen direnean, Autonomi Elkarteko Administrazioak Ordiziako Udalari itzuli egino dio delako onibar hori. Eusko Jaurlaritzak hartutako akordioa EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan, horrela eskualdaketa prozesuari amaiera emanez, eskualdatutako zerbitzuei dagozkien espedienteak eta agiriak emango dira, eta baita zerrendaratu daitekeen materiala, altzariak eta ekipoak eman eta hartu direla egiazta dezaten aktak gauzatu ere. D.- ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEAK. Euskal Autonomi Elkarteak ordezkotza egingo du II. eraskinean adierazten diren langileei dagozkien harreman juridikoetan, horien izaera edozein dela ere. Ordezkotza bere gain hartzeak ez du aldatuko aurretik lan-ituneak duen izaera, ez eta horri dagokion mota ere, nahiz epe mugarik gabekoa nahiz aldibaterako izan. Legez dagokion moduan, Osakidetza alderdi bat denez, eskualdatutako langileen lan-ituneak aldibaterakoak izan ala ez burutu daitezen prozesuetan aurkeztuko da eta horietan emandako epaiak onartu egingo ditu, behin-betikoak direnean. Osakidetzak bermatu egiten du enplegu publikoarako bere eskaintzetan ateratzen dituen lanpostuen artean ez dituela sartuko, horiek betetzen dituztenek beren harreman juridikoa aldibaterakoa den ala ez argitzeko auzibidezko ekintzak tartejarri badituzte, harik eta auzibidezko prozedurok behin-betiko izapidetu eta epai irmoarekin amaitu arte. Osakidetzako osasun erakundeetan betetako zerbitzuak barematzek Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko maiatzaren 16ko Aginduan jarritako puntuen moduan hartuko dira kontutan eskualdatutako udal titularitatepeko zentruetan bete diren zerbitzuak, edo bestela 1990eko Osakidetzarako Enplegu Publikorako Eskaintzaren ondoriozko terminoetan, hori hobea baldin bada. E.- ESKUALDAKETAREN ERAGINKORTASUNA: Eskualdaketak 1990eko maiatzaren 1etik izango du eraginkortasuna. Akordio hau, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuko 4. atalean xedatutakoaren arabera, eskuduntza duen udal organuak onartu beharko du, eta horrela jakineraziko dio Eusko Jaurlaritzari honek ere bere aldetik onar dezan. Gipuzkoa Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta EHAAn argitaratu beharko dira hartutakoa erabakiak, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskariz, hurrenez-hurren, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atal horretan adierazi bezala.I. ERASKINA/Anexo I ESKUALDATZEN DIREN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK TABLAII. ERASKINA/Anexo II ESKUALDATUTAKO ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEEN ZERRENDA TABLA AKORDIOA, Udal Osasun-Zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko prozesua erregulatzeko arauak eman zituen otsailaren 20ko 35/ 1990 Dekretuaren 4. atalean aurrikusirik zegoen Eusko Jaurlaritzaren eta Debako Udalaren arteko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoak hartutakoa. A.- AURREKINAK Osakidetzari buruzko Lege Biltzarraren maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak ohartemanda uzten dute udal titularitatepeko diren zenbait zerbitzu eta eginkizun Autonomi Elkarteko eskuduntzen arloetan burutzen direnez, Osasunerako Zerbitzu Autonomikoek bereganatu behar dituztela. Esandako lege horietan, bereziki Osasunari buruzko lege Orokorreko Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoan jasotzen diren oharpenak gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, 1990eko otsailaren 20an, beharrezko arauak eman zituen eta, horrela, gogo-osasuneko arazoen eta ama-haur egitarauaren alorretakoak eta udal titularitatepeko diren Osasun Zentruen eskualdaketarako prozedura ezarri du. B.- ESKUALDATZEN DEN ZERBITZUA Eskualdaketa honen eraginkortasuna hasteko finkatu den egunetik aurrera, Autonomi Elkarteak burutuko ditu Ama-Haur Zerbitzuetan Debako Udala betetzen ari den eginkizunak, Osakidetzaren bidez egingo diruelarik. C.- ESKUALDAKETAK HARTZEN DITUEN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK. Orain arte Debako Osasun Zentruan bete diren zerbitzuei atxiritako ondasun higikorrak aldatzen dira; onibar hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren titularitatepekoa da eta Bastión kaleko 3.ean dago kokatuta. Eusko Jaurlaritzak hartutako akordioa EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan, horrela eskualdaketa prozesuari amaiera emanez, eskualdatutako zerbitzuei dagozkien espedienteak eta agiriak emango dira, eta baita zerrendaratu daitekeen materiala, altzariak eta ekipoak eman eta hartu direla egiazta dezaten aktak gauzatu ere. D.- ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEAK. Euskal Autonomi Elkarteak ordezkotza egingo du I. eraskinean adierazten diren langileei dagozkien harreman juridikoetan, horien izaera edozein dela ere. Ordezkotza bere gain hartzeak ez du aldatuko aurretik lan-ituneak duen izaera, ez eta horri dagokion mota ere, nahiz epe mugarik gabekoa nahiz aldibaterako izan. Legez dagokion moduan, Osakidetza alderdi bat denez, eskualdatutako langileen lan-ituneak aldibaterakoak izan ala ez burutu daitezen prozesuetan aurkeztuko da eta horietan emandako epaiak onartu egingo ditu, behin-betikoak direnean. Osakidetzak bermatu egiten du enplegu publikoarako bere eskaintzetan ateratzen dituen lanpostuen artean ez dituela sartuko, horiek betetzen dituztenek beren harreman juridikoa aldibaterakoa den ala ez argitzeko auzibidezko ekintzak tartejarri badituzte, harik eta auzibidezko prozedurok behin-betiko izapidetu eta epai irmoarekin amaitu arte. Osakidetzako osasun erakundeetan betetako zerbitzuak barematzek Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko maiatzaren 16ko Aginduan jarritako puntuen moduan hartuko dira kontutan eskualdatutako udal titularitatepeko zentruetan bete diren zerbitzuak, edo bestela 1990eko Osakidetzarako Enplegu Publikorako Eskaintzaren ondoriozko terminoetan, hori hobea baldin bada. E.- ESKUALDAKETAREN ERAGINKORTASUNA: Eskualdaketak 1990eko irailaren 1etik izango du eraginkortasuna. Akordio hau, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuko 4. atalean xedatutakoaren arabera, eskuduntza duen udal organuak onartu beharko du, eta horrela jakineraziko dio Eusko Jaurlaritzari honek ere bere aldetik onar dezan. Gipuzkoa Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta EHAAn argitaratu beharko dira hartutakoa erabakiak, Debako Udalareu eta Eusko Jaurlaritzaren eskariz, hurrenez-hurren, otsailaren 20ko 35/1990 Dekretuaren 4. atal horretan adierazi bezala.I. ERASKINA/Anexo I ESKUALDATUTAKO ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANGILEEN ZERRENDA TABLA