Arautegia
Inprimatu208/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Administrazio Publikoen Kidego eta Eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 2475
- Xedapen-zk.: 208
- Xedapen-data: 1990/07/30
- Argitaratze-data: 1990/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen oinarrizko helburuetariko bat, Zioen Adierazpenean agertzen denez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio guztiei ezargarri izan dadin euskal funtzio publikoaren arauketa baterakoia ahalbideratuko duen funtsezko elementua izatea da, behar hainbat instrumentu artikulatuz. Funtzio publikoaren gure sistema arrazoizko eran egituratzeko, Legeak artikulatzen dituen instrumenturik behinenak lanpostuen zerrendak dira; administrazio karrerako funtsezko elementu bezala egituratzen dira zerrenda horiek. Oinarrizko hiru zutaberen gainean eraikitzeti da Administrazio karrera: gradua, barne-mailetan gora egitea eta tokiz aldatu ahal izatea. Horrela, Legeak, euskal autonomia osatzen duten Administrazioen oinarri diren gizon eta emakumeen taldeari tratu berdina eman nahirik, euskal funtzionariei lanpostuz aldatzeko eskubidea onartzen diete 57. atalean, lanpostu zerrendetan zehaztu daitezen kasuetan eta Funtzio Publikoaren Berrikuntzarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Estatuko Legean eta Toki Erregimeneko Oinarri-arauak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Estatuko Legean ohartemandakoaren arabera. Euskal Funtzio Publikoari buruzko esandako Legeak, jadanik aipatu den 57. atalean, Euskal Administrazio Publikoen Kidego eta Eskaletan sartzeko eskatu beharreko eginkizunak eta titulu-maila antzekoak dituzten kasuetan, horien arteko baliokidetasuna Jaurlaritzak zehaztu behar duela agintzen du; horrela, lehen aipatutako eskubideaz baliatzeko aukera ematen da eta, era berean, funtzio publikoaren euskal eredua arrazionalizatu eta homogeneizatzeko lagungarri da. Horiek horrela, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak aipatu 6/1989 Legearen 8.b) atalekoa betez egin duen txostena ikusita, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonom: Garapenerako Sailburuaren proposamenez, eta 1990.eko uztailaren 30ean egindako bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen bigarren ataleko lehenengo idazatian biltzen diren Administrazio Publikoetako karrerako funtzionariei ezarriko zaie Dekretu hau. Halaber, aipatu Legearen 57. ataleko hirugarren idazatian adierazten den kasuan ere ezarriko dira Dekretu honetan ohartemandako arauak. 2. atala. 1.- Aurreko idazatian aipatzen diren funtzionariek, aurreko atalean kontuan hartu diren edozein Administrazio Publikok lanpostuak hornitzeko egin ditzakete deialdi guztietan parte hartu ahal izango dute, dagokien lanpostuen zerrendan horrela ezarrita baldin badago eta deialdiaren gai den lanpostua burutzeku beharresten diren beharkizunak betetzen badira. 2.- Era berean, beharrezkoa izango da funtzionariaren sorburuko Administrazioaren eta deialdia egin edo xede den Administrazioaren Kidego eta/edo Eskalei dagozkien eginkizunen artean eta horietara iristeko eskatu den eta eska daitekeen titulu-mailan berdintasuna izatea, Dekretu honetan bildu diren erizpideen arabera. 3. atala.- 1.- Aurreko atalean ohartemandakoaren indarrez Euskal Administrazio Publikoren baten lanpostuak betetzera sar daitezen funtzionariek jatorrizko Administrazioaren funtzionari izaera gordeko dute; eta horri buruz, 6/1989 Legearen 67 atalean ohartemandako zerbitzu aldiko adrninistrazio egoeran jarraituko dute beste Administrazio Publiko batzuetan. 2.- Euren funtziuen harremanak xede administrazioarekin gordetzen dituztrn artean, azken horretan indarrean dagoen arauteria ezarriko zaie, eta zehazki lanbide promozioari, urdainketa erregimenari, administrazio egoerei eta disiplinazko erregimenari buruzko arauak; baina, salbuespen izango da zerbitzutik behin-betiko aldentzeko zigorra, sorburuku Adnministrazioan ahalmena duen ihardute-sailak hartu beharko bait du akordio hori. 3.- Atal honetako lehenengo idazatian aipatutako egoerara itzultzeko, lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu beharko dute funtzionariek, lehiaketa edo izendapen libreko sistemen bidez. 4.- Nolanahi ere, xede Administrazioarekiko harremanak etenda geldituko dira beste Administrazio Publikoren baten lanpostua lortu edo betetzen jar daitezenean. 4. atala.- Tokiz aldatzeko legez ezarritaku mekanismoen indarrez, Euskal Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzen jar daitezen funtzionariek, aurretik zuten gizarte aurrezaintza erregimenarekin jarraituko dute. 5. atala. 1.- Dagokien lanpostuen zerrendan horrela ohartemanda badago, lehiaketa edo izendapen libreko sistemen bidez, tokiz aldatuz, lanpostuak betetzeko egin daitezen deialdietan parte hartzeak izan ditzan ondo rioetarako, Euskal Administrazio Publiko guztien honako Kidego, Eskala eta Azpieskalak izango dira baliokideak euren artean: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Administrazioko Goimailako Kidegoa (A1) eta Foru eta Toki Adminstrazioaren Administrazio Orokorreko Eskalako Azpieskala Teknikoa. b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Goimailako Teknikarien Kidegoa (A-2) eta Foru eta Toki Adminstrazioaren Administrazio Bereziko Eskalako Azpieskala Teknikoa, Goimailako Teknikarien Klasea. Aipatutako Kidegoan edo Klasean sartuta egoteaz gain, lanpostuari dagozkion berarizko eginkizunak burutu ahal izateko, legeek beharresten duten titulu akademikoa izatea ezinbestekoa izango da. c) Euskal Autonomi Eikarteko Administrazio Nagusiaren Administrazio Kudeaketaren Kidegoa (B1) eta Foru eta Toki Administrazioaren honako Klase edo Kategoriak: horietan sailkatu ahal izateko, 6/1989 Legeko 43. atalaren arabera B Taldeari dagokion titula maila beharretsi iran hazaie, esandako Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Lehenengoaren 2.b) idazatian aipatutako eginkizunen antzerakoak badituzte eta, ondorioz, berarizko lanbidez betetzekoak ez badira. d) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Erdimailako Teknikarien Kidegoa (B-2) eta Foru eta Toki Administrazioaren Administrazio Bereziko Eskalako Azpieskala Teknikoa, Erdimailako Teknikarien Klasea, atal honetako b) hizkian zehaztutako erizpide beraien arabera. e) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Administrari Kidegoa (C-1) eta Foru eta Toki Administrazioaren Administrazio Orokorraren Eskalako Azpieskala Administratiboa. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Teknikari Laguntzaileen Kidegoa (C-2) eta Foru eta Toki Administrazioaren Administrazio Bereziko Eskalako Azpieskala Teknikoa, Teknikari Laguntzaileen Klasea, atal honetako b) hizkian zehaztutako erizpide beraien arabera. g) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Administrari Laguntzaileen Kidegoa (D-I) eta Foru eta Toki Administrazioaren Administrazio Orokorraren Eskalako Azpieskala Laguntzailea. h) Euskal Autonomi Elkarteko Admmistrazio Nagusiaren Subalternoen Kidegoa (E-1 ) eta Foru eta Toki Administrazioaren Administrazio Orokorraren Eskalako Azpieskala Subalternoa. i) Foru eta Toki Administrazioaren Administrazio Bereziko Eskalako Zerbitzu Berezietako Azpieskalako Klase bereziak eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Kidegoak baliokideak direla ulertuko da, sorburu eta xedeko lanpostuei dagozkien eginkizunen artean kidetasunik badago eta sartzeko beharrersitako titulu-maila eta horren espezialitatea berdinak badira. 2. - Aurreko idazatíko i) hizkian finkatutako erizpena izango da kontuan hartuko dena, inolako Azpieskala edo Eskalan jasotzen ez diren klase, kategoria edo lanpostu guztien eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Kidegoen arteko baliokidetasuna finkatzeko. 3.- Tokiz aldatu ahal izateko, nolanahi ere ezinbestekoa izango da Dekretu honetako 2. atalean ezarritako beharkizunak betetzea. 6. atala. 1.- Dekretu honetan ohartemandako erizpídeei jarraituz baliokidetasunik zehaztu ezingo den kasuetarako, lanpostuen zerrenda bakoitzean xedatutakoa izango da erizpidea, hain zuzen, deialdiaren gai izan den lanpostua betetzeko zerrenda horretan beharretsitako beharkizunak. 2.- Balizko kasu hauen dagokienez, deialdi bakoitzean ohartemandako Batzorde edo Sailkapen Epaimahaiaren eginkizuna izango da baliokidetasunik dagoen finkatzeko ezinbesteko baldintzak betetzen diren egiaztatzea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenegoa- Euskal Administrazio Publikoek, Euskal Autonomi Elkarteko funtzionarien lanpostuak Betetzeko eta euren Lgoera administratiboen Arautegietan garaia denean xedatu dezaketenaren kaltetan izan gabe, Dekretu honetan finkatutako arauak ezarriko dituzte tokiz aldatzeko egin daitezen deialdi guztietan. Bigarrena.- Funtzionariaren sorburu eta xede Administrazioen artean koordinaketa egon dadin, langilegoaren eta funtzio publikoaren gaietan eskuduntzak dituzten Administrazio horietako ihardutesailek, funtzionariaren administrazio bizitzako gorabehera guztiei buruzko notazioak egingo dituzte langile bakoitzaren espedientean, eta Admiuistrazioek elkarri ernango diote horren berri edo jakinaren gainean jarriko dira. Hirukarrena.- 1.- Dekretu honen ezarpen eremuan sartzen ez diren funtzionariek Euskal Administrazio Publikoen lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu ahal izango dute, dagokien lanpostuen zerrendan horrela ohartemanda dagoen balizko kasuetan, deialdiaren gai den lanpostua burutzeko beharresten diren beharkizunak betetzen badituzte eta, dekretu honetako 2. atalaren bigarren idazatian ezarritako erizpideekin bat etorriz, zerrendan zehaztuta utz dadin Kidego edo Eskalakoak badira. 2.- Lanpostuen zerrendetan ezartzen ez bada sorburu Administrazioaren zein Kidego edo Eskalakoak izan behar diren, Dekretu honetako 6. atalean xedatutakoari jarraituko zaio. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari ahalmena ematen zaio araudi hau ezarri era garatzeko. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko uztailak 30. L.ehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailhurua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.