Arautegia
Inprimatu177/1990 DEKRETUA, ekainaren 26koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupeko unibertsitatekoez besteko irakasle funtzionarien ordainketei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 2308
- Xedapen-zk.: 177
- Xedapen-data: 1990/06/26
- Argitaratze-data: 1990/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
1990.eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 56. zenbakian, huts bat ikusi da. Huts hau honetan datza: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zaldibarko udala, Aixolako Ehiza Babeslekuaren eraginpean egonik, ez da horrela adierazi, aipatutako Dekretuan; ondorioz horren zuzenketa egiten da. 2.atalak, esaten du: «Aixolako Ehiza Babeslekuak 24,25 Ha. ditu lur luze zabaleran eta Elgeta, Ermua eta Elorrioko udalmugartetan dago». Eta esan behar du: «Aixolako Ehiza Babeslekuak 24,25 Ha. ditu lur luze zabaleran eta Elgeta, Ermua, Elorrio eta Zaldibar udalmugartetan dago».Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 77. atalak eta hurrengoek, Lege horretako Hamahirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera Unibertsitakoez besteko irakasle funtzionariei aplikagarri zaizkienek alegia, Euskal Administrazio Publikoetako zerbitzupeko funtzionarien ordainkera finkatzen dute, oinarrizko ordainketak eta osagarriak bereiztu egiten dituela. Gehigarrizko Xedapen horretan, halaber, irakasKidegoek eta -Eskalek, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz horretarako ezar dadin destinuarekiko osagarriaren maila izendatuta izan dezatela ohartematen da. Prebisio horiek betetzeko, Unibertsitatekoez besteko Funtzionarien ordainketak lege-esparrutik sortzen den egiturari egokitzea arautzen du Dekretu honek, Kidegoek eta Eskalek dituzten destinuarekiko osagarriaren mailak baita berari izendatzen zaion lanpostu bakoitzari berzeko osagarri lez dagokion diruzenbatekoak ere zehaztuz. Egitura berria osatzen duten ordainketek, gaurregun indarrean dauden guztiak beregartatzen dituzte; halere, sistema berri horren aplikapenak ez du ekarriko, orain arte aitortuta zeuden alokairuen murriztapenik, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko dituelarik Xedapen horrek. Horiek horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak batera egindako proposamenaz, Funtzio Publikorako Euskal Kontseiluak emandako txostena ikusita eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko ekainaren 26an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupeko Unibertsitatekoez besteko karrerako funtzionariek, honako kontzeptu hauen araberako alokairuak eskuratuko dituzte: A) Oinarrizko ordainsariak: - Eurei dagokien Kidegoa edo Eskalaren titulazio taldeari dagozkion soldata eta hiru urtekoak. - Aparteko bi paga emango dira urtero, horien diruzenbatekoa hilabeteko soldataren gehi hiru urtekoen araberakoa delarik, eta ekainean eta abenduan ordainduko dira. B) Ordainsari gehigarriak: - Dekretu honetako I eraskinean Kidego eta Eskala bakoitzerako izendatzen den mailari dagokion lanpostu gehigarria, horren diruzenbatekoa, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1 atalean ohartemandakoarekin bat eginez urtero zehaztu dadina izango dela. - Bete dezaten lanpostuak izendatuta duen berezko gehigarria Dekretu honetako II eraskinean zehazten diren balizko eta diruzenbatekoak kontutan izanik. Bigarren atala.- Oinarrizko ordainsariak eta betetzen duten lanpostu hutsaren Kidego edo Eskalari edo behin-behingoz ordezkatzen duten karrerako funtzionariari dagokion lanpostu gehigarria eskuratuko dituzte aldibaterako funtzionariek, baita betetzen duten lanpostuari izendatutako berezko gehigarria ere. Hirugarren atala.- Uztailaren 6ko 6/1989 Legeko Hamahirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera hezkuntz administrazioko lanpostuetara joan daitezen karrerako irakasle funtzionariek, beren Kidego edo Eskalari dagozkien oinarrizko ordainsariak eskuratuko dituzte, eta beteko duten lanpostuak lehendik dituen gehigarriak baita ere XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Dekretu honetan ezartzen diren ordainketen kaltetan gabe, zerbitzuagatikako kalteordainak, famili laguntza eta egoitzagatikako kalteordaina eskuratuko ditu Dekretuaren eraginpeko langilegoak, horietarako baldintzak arau espezifikoetan ezarriko direla; horiez gain, uztailaren 6ko 6/1989 Legean ohartemandako ordainketa-egituraren arabera beste kontzeptu batengatik aitor dakizkiokeen diruzenbatekoak eskuratuko dituzte. Bigarrena.- Lanpostu gehigarri mailak eta berezko gehigarri lez Dekretu honetan izendatzen diren diruzenbatekoak, irakasle lanpostuen zerrendetan finka daitezenen kaltetan gabe eta horien zain ulertuko dira. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan ohartemandako ordainketek, Dekretu horrek indarra hartzerakoan eskuratzen zituzten alokairu guztiak bereganatuko dituzte. Bereganaketa horretan, aitortuta zeuzkaten ordainketa finko eta aldizkakoen murrizketa gertatuko balitz, aldeagatikako gehigarri pertsonala eskuratuko dute ukitutako funtzionariek. Bigarrena.- Uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.1 atalean oharternandakoa bete artean, Dekretu honen eraskinean dagozkien Kidego eta Eskalei izendatzen zaizkien lanpostu gehigarrien mailek, ondoren adierazten diren diruzenbatekoak izango dituzte, hamabi hilabeteko epea kontutan hartuta: 26 maila 933.348 24 maila 779.232 21 maila 632.748 AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek, berorretan ohartemandako ordainketa-egituraren aplikapena, horren kaltetan gabe, 1990.eko uztailaren 1eko ondorioekin burutuko da. Bigarrena.- Dekretu hau gauzatzeko eta garatzeko be harrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailnuruari. Gasteiz, 1990.eko ekainak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. Eraskin hau ondorengo ikastetxe motei buruz ari da: - Irakaskuntza Ertainetako Ikastetxeak A Motakoak: 1.800 ikasle baino gorako ikastetxeak B Motakoak: 1.001etik 1.800 ikasle arteko ikastetxeak C Motakoak: 601etik 1.000 ikasle arteko ikastetxeak D Motakoak: 601 ikasle baino gutxiagoko ikastetxeak - Hezkuntza Berezi eta Oinarrizko Irakaskuntzako Ikastetkeak A Motakoak: 55 unitatetik gorako ikastetxeak B Motakoak: Hezkuntza Berezi ikastetxe espezifikoak 24tik 54 unitate arteko ikastetxeak C Motakoak: 16tik 23 unitate arteko ikastetxeak D Motakoak: 8tik 15 unítate arteko ikastetxeak E Motakoak: 3tik 7 unitate arteko ikastetxeak