Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

166/1990 DEKRETUA, ekainaren 19koa, etxebizitzen alorreko finantz neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 2319
  • Xedapen-zk.: 166
  • Xedapen-data: 1990/06/19
  • Argitaratze-data: 1990/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Eusko Jaurlaritzak, 1984-87 Laurteko Plana amaiatu ondoren, eta maiatzaren 17ko 144/1988 eta apirilaren 11ko 108/1989 Dekretuen bidez, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren pentzutan sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzen sustapena eta erosketa baita erabilitako etxebizitzaren erosketa ere suspertzeko diren finantz neurriak eratu ditu modu bateratuan. Susperketa iharduna indartzen da Dekretu honen bidez, hiru figura babesten direla finantzieroki, hots, sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzak erostea eta sustatzea, erabilitako etxebizitzak erostea eta, oraingo honetan lehenengo aldiz, babespen ofizialeko erregimenpean ez dauden etxebizitza amaituak lehenengo eskualdaketan erostea. Eskuduntzen ikuspegitik, ihardun babesgarrien, finantxaketa formulen eta babesketarako oinarrizko mailaren definizio alorretan Estatuko Administrazioari eskuratutakoak errespetatu egiten dira, eta are gehiago, Estatutuan finkatzen diren eskuduntzak burutzerakoan, Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuen pentzutan osatzen dira ihardunok. Horrela, eta orohar, dagokion eskualdean etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko indarrean dagoen modulu ponderatua baino 1,3 bider handiagoak ez diren gehienezko salmenta prezioak dituzten ihardunak babesten dira, dentsitate gutxiko sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzetarako ezarritako erregimen berezia zainduz; bada babestutako beste ihardun bat, Dekretu honetan eratzen dena, hots, azalera erabilgarri lez 90 metro karratu baino gehiago ez izan eta babespen ofizialik gabekoak diren etxebizitzak lehenengo eskualdaketan erostea, familikide ugariko eta adierazitako prezioak baino txikiagoak dituzten etxebizitzak salbuesten direla; mailegu kualifikatuen zenbatekoak handitu egiten dira, horien oinarria ez dela izango modulu ponderatua, etxebizitzaren beraren benetako prezioa baizik; horrela, finantz figura berriak sortzen dira, eskegileen ezaugarri subjetiboen eta erosketa prezioen arabera pertsonalizatuak; halaber, familien dirusarreren ponderaketa aldatzen da, famili unitaterik txikienak diskriminatu gabe. Hori horrela, Ogasun eta Finantza Saileko eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Sailburuen proposatnenez, jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko ekainaren 19an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA. XEDAPEN OROKORRAK I. atala.- Eremua 1. Sustapen pribatukoak diren babespen ofiziaeko etxebizitzak erosteari, eraikitzeari, lehehengo eskualdaketan erosteari, erabiltzeari eta aprobetxetzeari aplika dakizkieke Dekretu honetan ezarritako xedapenak, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean burutu daitezenaren baldintzapean. 2. Erabilitako etxebizitza erosteko eta babespen ofizialeko erregimenpekoak ez diren etxebizitza amaituen lehenengo eskualdaketa iharduketei ere aplika dakizkieke, eroslearen ohizko eta betirako egoitzarako izan dadinaren baldintzapean. 3. Ondoren aipatzen direnak, Dekretu honen aplikazio eremutik kanpo gelditzen dira eta, ondorioz, dituzten arauekin jarraituko dute: - Babespen ofizialeko etxebizitza sozialak sustatzea. - Urbanizatutako eta eraikitako ondarea babespean bereoneratzea. - Egoitzetarako lurra erostea eta urbanizaketa proiektua burutzea. 2. atala.- Finantz neurriak 1. Dekretu honi jarraiki babestu daitezkNen iharduketen finantzaketa, honako era hauetakoa izan daiteke: a) Mailegu kualifikatuak: - Kreditu Entitateeri zuzeneko maileguak, Kreditu Entitate horiekin egindako Hitzarmenean finkatutako interes tasarekin. b) Zuzeneko dirulaguntzak - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak emandako dirulaguntza pertsonalak. - Mailegu kualifikatuen interesak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak zati batetan subsidiatzea. c-) Eusko Jaurlaritzak Dekretuz ezar ditzakeen beste batzuk, Dekretu honetan xedatutakoaren bilakaera ekonomikoa eta garapena eta ejekuzioa kontutan hartuz, eta bereziki, herritar talde jakin batzuek dituzten premiei aurre egiteko eta errentan emandako etxebizitzen merkatua indartzeko direnak. 2. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak jarritako errekurtso publikoak edo Kreditu Entitateek jarritako errekurtso pribatuak, sustapen-bidezko etxebizitzetara, erantsitakoetara eta merkatal lokaletara sartzeko ermaindunek dituzten eragozpen arkitektonikoak kentzea jasotzen duten iharduketetarako, etxebizitzak sustatze eta erosteari buruzkoetarako alegia, izango dira gehienbat; horrela eginez, alor horretan indarrean dauden aruak betetzen direla. Ondorio horietarako, xehetasun hori espreski jarriko da babespen ofizialeko etxebizitzen sustapenaren behinbehingo kalifikapenean. 3. atala.- Kualifikatutako finantzaketa 1. Kualifikatutako finantzaketa lortzeko behar da: etxebizitzaren erosketa prezioa edo benetako prezioak, azalera erabilgarriko metro karratuko, indarrean dagoen modulu aplikagarria 1,3 biderkatuz ateratzen den emaitza ez dezala gainditu, dentsitate txikiko babespen ofizialeko etxebizitzentzat jarritakoa salbuetsiz. 2. Gordegelak, garageak, artisauentzako tailerrak, nekazarien, abeltzainen eta arrantzaleen erantsitakoak ere hartuko ditu kualifikatutako finantzaketa horrek, baita beste erantsitako batzuk ere, babesketaren gai diren etxebizitzei proiektuan eta erregistralki- lotuta egotearen baldintzapean, Dekretu honetako 11.3 eta 4 atalean xedatutakoa salbuetsiz, eta horien erosketa-prezioa edo benetako kostua, metro karratu erabilgarri bakoitzeko, ez dadila izan, indarrean dagoen modulu ponderatua 0,81 biderkatuz lortutako emaitza baino handiagoa. 3. Kualifikatutako finantzaketak ez ditu merkatal lokalak hartzen. 4. 90 metro karratu erabilgarritik gorako azalera duten etxebizitzak sustatzeari eta erosteari buruzko iharduketak ere ez ditu hartuko kualifikatutako finantzaketa horrek, familikide ugariko titularrek etxebizitza erabiliak edo babespen ofizialekoak ez diren eraikitako etxebizitzak erosteko direnak salbuetsiz; kasu horietan, etxebizitzaren azalera 120 metro karraturartekoa izan daiteke. 5. Etxebizitza bakar bat erosteko bakarrik lor daiteke kualifikatutako finantzaketa, familikide ugariko titularrek babespen ofizialeko etxebizitza erostea salbuetsi egingo dela. Etxebizitza bat edo bi baino gehiago erosten badituzte titularrok eta horiek okupatzeko indarrean dauden arauek eskatzen dituzten baldintzak bete titularrok, euren famili egoitza jartzen duten etxebizitzei dagokien finantzaketa lor dezakete. Ondorio horietarako, berak erabiltzeko den etxebizitza erosteko edo sustatzeko agiango onuradunak administrazio erabaki bidezko finantzaketarik ez duela egiaztatuko da. 6. Etxebizitza erosteko kualifikatutako finantzaketa, eroslearen ohizko eta betiko egoitzarako izan dadinean bakarrik emango da. Erosle hori beste etxebizitza baten jabea bada, bera jabea deneko etxebizitza ohizko eta betiko egoitza lez ezin duela erabili eta erosten duena xede horretarako erabiliko duela kreditatu beharko du, agiri bidez, finantzaketa onartu behar duen eskudun organuaren aurrean. 7. Halaber, Dekretu honetan eratutako finantzaketa neurriek ez dituzte hartuko norbere erabilpenerako erositakoak edo sustatutakoak, horien famili dirusarrera ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata baino 6 bider gehiagokoa bada. Eusko Jaurlaritza eta Kreditu Entitateen arteko hitzarmenean honako hau hitzarmenduko da: Kreditu Entitateen eta sustatzaileen artean gauzatutako kreditu kualifikatuen kontratuetan, etxebizitza erosi duenaren famili dirusarrera ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata baino 6 bider handiagoak izan daitezela finkatuko dela, etxebizitza bati dagokion maileguaren baldintza erabakikor espreso lez, jarritako dirukopuruak eta horiei dagozkien interesak itzuli egin beharko direlarik, indarrean dagoen atzerapeninteres tasa kontutan izanik. 8. Dekretu honetan ezarritakoa ez badute betetzen, sustatzaileek eta erosleek, kualifikatutako finantzaketaz baliatzerakoan, oso legehauspen larritzat joko da, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 56. atalaren azkenaurreko parrafoan xedatutakoak dioen moduan. 9. Finantz neurriei buruzko eskabidean edo salerosketako kontratu pribatuan jarritakoez besteko garrantzizko datuak ematea eskritura publikoan, neurriok onartzen zituen administrazio erabakiaren aldaketa ekarriko du, emandako datu eta zernolako berrien arabera hartuko dela erabaki berria. 10. Kualifikatutako finantzaketa eta, behar bada, subsidiazioa, eskegileak dituen zernolako pertsonalak eta familiarrak kontutan hartuz emango dira; horiek hirugarrengoei subrogatzeak, beraz, aldez-aurretiko administrazio-baimena behar du, eta Dekretu honetako 15.4 eta 23.4 ataletan ohartemandako ondorioak izango ditu horrek. 4. atala.- Zuzeneko dirulaguntzak 1. Zuzeneko dirulaguntzez baliatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Erabilpen propiorako etxebizitzaren eroslea edo sustatzailea pertsona fisikoa izan dadila. b) Erabilpen propiorako erositako edo sustatutako etxebizitza, dirulaguntzak jaso dituen onuradunak ohizko eta betiko egoitza lez erabil dezala. Uzte agirietam espreski eta derrigorrezko baldintza lez, etxebizitza ohizko eta betiko egoitza lez erabiliko duenaren eta entregatze-egunaren hurrengo hiru hilabeteren barruan okupatuko duenaren hitza emango du erosleak. Halaber, udal ziurtagiriz egiaztatu beharko du, hiruhilabeteko epe horren barruan, bere egoitza etxebizitza horretan duela; ziurtagiri hori, salerosketa kontratua edo esleipen agiria bisatzeko eskuduntza duen organuaren aurrean aurkeztu beharko da. Baldintza hori betetzen ez duenak Eusko Jaurlaritzari itzuli beharko dizkio eskuratu dituen dirulaguntza guztiak. c) Dituzten famili dirusarrera ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 3,5 bider gainditzen ez duten famili unitateetako kideak izan beharko dute pertsona fisiko onuradunek. Erosten duten etxebizitzak balio duenaren bosgarrena ere irabazten ez duten famili dirusarrera ponderaturik ez duten eskegileek ezingo dute inoiz zuzeneko dirulaguntzarik eskuratu, neurri horretan ez direla sartuko gordegela, garagea eta beste erantsitako batzuk. d) Etxebitzitzaren erosketa-prezioak edo benetako prezioak, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen ponderatutako modulu aplikagarria 1,1 biderkatuz ateratako emaitza ez du gaindituko; erosketa prezioak edo, beharko balitz, gordegelaren, garagearen eta beste erantsitako batzuen benetako kostuak, metro karratu erabilgarriko, ez du gainditu beharko, ponderatutako modulu aplikagarri hori 0,53 biderkatuz lortzen den emaitza. e) Etxebizitza erabilpen propiorako erosi edo sustatu dutenek ez daitezela izan babespen ofizialeko beste etxebizitza baten jabetzaren titulurrak edo horiez baliatzeko edo gozatzeko eskubiderik ez dezatela izan, edo ez daitezela izan bestelako etxebizitzaren jabeak. Etxebizitzaren inorenganatzea jasotzen duen salerosketa-kontraturik edo bestelako agiririk egongo balitz, kontutan har dezake administrazio organu eskudunak dirulaguntzak ematerakoan, eta horren aldeko erabakia har dezake, eskritura publikoa hiruhilabeteko gehienezko epearen barruan aurkeztu beharko dela interesen subsidiazioa eskuratzeko, epe hori, eskatutako dirulaguntzen gai den etxebitzari buruzko eskritura publikoa aurkezten den egunetik kontatzen hasiko delarik. Euren ohizko egoitza izateko erosi dituzten etxebizitza guztietarako eskda ditzakete dirulaguntzak familikide ugariko titular erosleek, babespen ofizialeko etxebizitzei buruzko legeetan ezarritako mugapenekin eta lehendik zeukaten etxebizitza inorenganatu izanaren kasuak salbuetsiz, dirulaguntza pertsonala unitate batean gutxituko dela azkeneko kasu horretan. f) Nahiz-eta Dekretu honetan finkatutako baldintzak nete, eskabidea egin aurreko bi urteren barruan beste etxebizitza baten jabeak izan diren erosleek eta sustatzaileek ez dute dirulaguntza pertsonalik eskuratzeko eskubiderik izango. 2. Dagokion Kreditu Entitateak emandako mailegua ez ordaintzearen ondorioz gerta daitezen ejekuzio hipotekarioak salbuetsiz, zuzeneko dirulaguntzak eskuratzearen gai izan diren etxebizitzak ezingo dira «intervivos» eskualdatu ezelango titulurengatik bost urteko epean, dirulguntzok eman diren egunetik kontatzen hasita, baldin eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari ez bazaio ítzultzen eskuratutako diruzenbateko guztia, gehi eskuratu zuen egunetik gaurrarte sortu diren interesak, indarrean dagoen atzerapen interes-moetaren arabera. 3. Eskabidean edo salerosketako kontratu pribatuan aurkeztutako premiazko datuez bestekoak jartzen badituzte eskritura publikoan, indargabetu egingo dira onartutako zuzeneko dirulaguntzak eta jadanik emandako guztiak Euskal Autonotni Elkarteko Administrazioari itzuli beharko zaizkio, sortu duten atzerapen-interes tasarekin batera. 5. otala.- Babespen Ofizialeko Etxebizitzen Sustapen Pribatua. Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek irabazte xederik gabe eraikitakoa joko da babespen ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatutzat. Halaber, Dekretu honetan agindutakoari jarraiki zuzenbide publikoko pertsona juridikoek eraikitakoa joko da babespen ofizaleko etxebizitzen sustapen pribatu lez. 6. atala.- Erabilitako etxebizitza erostea. 1. Gehienez ere 90 metro karratu izanik, berea jabea edo horretaz gozatzeko edo baliatzeko eskubidedun titularrak berorretan 3 urte jarraian, lehenengo eskualdaketaren egunetik hasita, bizi izatea eta, beti ere, lehenengo eskualdaketa igaro eta 5 urteren barruan erositakoa hartuko da erabilitako etxebizitza lez. 2. Etxebizitza hartzen duen eskegilea famili ugariko titularra bada, 120 metro karratura irits daiteke gehienezko azalera erabilgarria. 3. Dekretu honetan eratutako finantz neurriak emate ondorioetarako, etxebizitza erostearen prezioak, azalera erabilgarriaren metro karratuko, ez du gaindituko, salerosketa kontratua egiterakoan indarrean zegoen ponderatutako modulu aplikagarria 1,3 biderkatuz lortutako emaitza, eta 0,81 biderkatuz, babesketaren gai den etxebizitzari atxikitako erantsitakoari dagokionean. Halaber, etxebizitzaren eskualdaketa agirietan baldintza bat sartuko beharko da, hots, saltzaileak, eskualdaketa hori baino lehen, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskeintzen diola etxebizitza, saltzeko asmoz, kontratuan hitzarmendutako eskakizun berberekin. Eredu ofizialean burututako salmenta eskeintza eta salmenta kontratua batera aurkeztuko dira bisaketa lanetarako, eta behar-bezala jakinarazitako egunaren hurrengo hilabetean indargabetuko da. Agintari judizialak edo administratiboak partehartzeagatik ez badago salmenta-prezioaren egiatasunari buruzko zalantzarik eskualdaketetan, ez da eskatuko aipatutako salmenta-eskeintza. Kualitikatutako finantzaketarako eskabidea egin aurretik salerosketa kontratua eskritura publikoan formalizatu bada, ez kualifikatutako finantzaketarik onartuko. 4. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoen ustetan bizigarritasun-baldintza egokirik ez duten etxebizitza erabiliei buruzko finantz neurriak emateko baldintza bat bete beharko da, hots, salerosketako kontratua bisatutako egunetik kontatzen hasi eta urtebeteko epean birgaiketa proiektua aurkeztu beharra. Urbanizatutako eta eraikitako ondarea birgaitzeko alorrean ezarritako fiantz neurrien bidez babestuko da proiektu horren burutzapena. Aipatutako bisatua egindako egunetik hasi eta bi urteko epearen barruan ez bada aurkezten obrak egin izanaren ziurtagiria, eskuratutako dirulaguntza guztiak eta horiei dagozkien interes guztiak itzuli beharko dira, indarrean dagoen atzerapen-interes tasaran arabera. Erosketa eta birgaiketa eragiketon guztirako kostuak, berdin diola Integratutako Birgaiketa Alorretan zein horietatik kanpo egin, ezingo du gainditu urbanizatutako eta eraikitako ondarearen birgaiketari buruzko araudian ezarritako babestutako gehienezko mugapena. 5. Babestutako finantzaketa emateak, etxebizitzok babespen ofizialekoen erregirnenean sartzea ekarriko du, era bai hamabost urteko epean babespen ofizialeko etxebizitza lez sailkatzea ere, epe horrek dirauen bitartean, aipatutako erregimenpean eta Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legeari atxikita geldituko direla. Ondorio horietarako, babespen ofizialeko etxebizitza lez kalifikatuta dagoela idatziz jasota utzi beharko da eta erregistratu ere bai. Babespen ofizialeko etxebizitza erabilia erositako kasuak izan eta deskalifikapenerako 15 urtetik gorako epea egonez gero, kalifikapen horrek ez du eraginik izango. 6. Babestutako finantzaketa onartzen den egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan, dagokion eskritura publikoa aurkeztu beharko du Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzan, finantzaketa horren erosle onuradunak. 7. atala.- Babespen ofizialari atxiki gabeko etxebizitza amaitu gabea erostea. 1. Dekretu honetan agintzen den moduan, etxebizitza bat amaitutzat jo ahal izateko, lehenengo okupaketaren udal-baimena eta bizigarritasun-zedula izan beharko dira. 2. Dekretu honetan ezarritako finantzaketa babestua lortzeko baldintzak, honako hauek izango dira: a) 90 metro karratu izatea gehienezko azalera erabilgarri lez, famili ugariko titularra izan dadinean eroslea, 120 metro karraturarte handitu daiteke azalera hori. b) Babespen ofizialeko etxebizitza lez behin-betiko kalifikapena lortu gabe izatea. c) Amaitutako etxebizitza horren lehenengo eskualdaketa izatea. d) Etxebizitzaren erosketa-prezioa, azalera erabilgarriko metro karratuko, salerosketa kontratua gauzatzerakoan indarrean dagoen ponderatutako modulo aplikagarria 1,3 biderkatuz lortutako emaitzaren parekoa edo txikiagoa izan dadila; eta babesketaren gai den etxebizitzari atxikitako erantsitakoentzat, 0,81 biderkatuz lortutakoa. e) Eskualdaketa gauzatu aurretik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskeintzea, salmentan, etxebizitza, kontratuan hitzarmendutako termino berberetan. Salerosketa kontratuaren baldintzetan finkatuako eskeintza hori, modelu ofizialean gauzatuko da eta salerosketa kontratuarekin batera aurkeztuko da, behar dituen bisaketa ondorioetarako, behar-bezala jakinerazi eta hurrengo hilabetearen barruan baliogabetuko delarik. Agintariren batek, bai administraziokoak zein mundu judizialekoak, parte hartuz gero eskualdaketetan, ez da eskatuko salmenta eskeintza hori, izan ere, jarritako salmenta prezioa benetakotzat jotzen bait da. f) Eskualdaketa eskritura publikoa gauzatu aurretik, babestutako finantzaketa eskatzea. g) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkezta eskritura publiko hori, kualifikatutako finantzaketa onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan. 3. Babespen ofizialeko erregimenpeko etxebizitza lez adskribitzea dakar babestutako finantzaketa emateak eta, hamabost urteko epean, adskripzio egunetik hasita, babespen ofizialeko etxebizitza. lez kalifikatzea; epe horrek dirauen bitartean, aipatutako erregimenpean, Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen eta arau osagarrien pean geldituko dira etxebizitzok. Ondorio horretarako, eskrituretan eta erregistroan jasoko da babespen ofizialeko etxebizitzaren kalifikapena. 8. atala.- Etxebizitza erosleak 1. Etxebizitzaren jabetza lortzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak joko dira etxebizitzen erosletzat, salerosketa kontratuen bidezko erosle lez edo jabeelkarteen, koperatiben edo nortasun juridikodun beste elkarteren bidez eslipendun lez lor dezaketela jabetza lnori. 2. Erosleentzako diren zuzeneko dirulaguntzak finkatzen dituzten dirusarrerak baita kualifikatutako maileguak eskuratu ahal izateko ere, urteko famili dirusarrera ponderatuen buruzkoak izango dira, honako haldintza hauen arabera finkatuko direlarik: - Dirusarrera gordina, Famili unitateari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena edo aitorpenak aurkezteko epea amaitu eta kualifilcdtutako finantzaketa eta zuzeneko dirulagtrntzak eskatzeko ekintzaren aurretikoa den zerga-aldiari dagokiona alegia, profesioarteko gutxienezko soldata zenbat aldiz biderkatzen duen adieraziz. - Famili unitatearen kide kopurua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiak kide bat baino gehiagoko famili unitateentzat finkatzen duena hartzen dela unitate lez. - Famili unitatean dirusarrerak dituen kide-kopurua, dirusarreretarik 100ko 20a behintzat osatu beharko dutela. - Etxebizitza dagoen lurraldea. - Adina, kidez batez edo bi kidez osatutako famili unitateetan. 3. Aurreko zenbakiak aipatzen duen ponderaketa, famili dirusarrera gordinena alegia, formula honen arabera egingo da: FDP= FD x K x Z x M, horietako bakoitzaren esanahia: FDP: Famili dirusarrera ponderatuak, dagokion urteko profesioarteko gutxienezko soldata biderkatzen duen zenbatekoaren arabera. FD: Famili dirusarrera gordinenak, kide batez edo gehiagoz osatutako famili unitateak lortutakoak izango direla, dagokion urteko profesioarteko gutxienezko soldata biderkatzen duen zenbatekoaren arabera. K: Koefiziente ponderatzailea, kualifikatutako finantzaketa eskatzerakoan famili unitateak duen kide kopuruaren eta, beharko balitz, dituzten adinen arabera. Z: Koefiziente ponderatzailea, fami dirusarrea gordinetatik gutxienez 100ko 20a irabazten duten famili unitateko kide kopuruaren arabera. M: Koefiziente ponderatzailea, Estatuan modulorik txikiena duen Lurralde Homogeneoari dagokion moduloaren eta Euskal Autonomi Elkarteko araudiaren arabera babespen iharduketak hartzen duen etxebizitza kokatuta dagoeneko herriari aplika dakiokeen indarreango moduloaren arteko erlazio portzentualaren parekoa. 4. Enpresa lanetik eta ekintza profesional edo artistikoetatik dirua jaso duten famili unitateen famili dirusarrera ponderatuak finkatu asmoz, iharduketa horiei dagozkien dirusarrea gordinak, honako hauez osatzen dira: era guztietako etekinak, horiei, egindako erosketak, instalakuntzen errentamenduak eta haiek lortzeko behar den soldatapeko pertsonalaren alokairuak enpresariak Seguritate Sozialari ordaintzen diona barne kenduko zaizkiela. 9. atala.- Izapideketa 1. Erosleei kualifikatutako finantzaketa eta, behar bada, zuzeneko dirulaguntzak eskeintzeari buruzko espedientea, eredu ofizialean Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean formulatutako eskabidez hasiko da, honako agiri hauek erantsiko zaizkiola: a) Eskegilearen nortasuna eta, behar bada, horrek duen ordezkapen-maila frogatzen duena. b) Etxebizitza, Dekretu honetan ezarritako epean, ohizko eta betiko egoitzarako erabiliko duenaren konpromezua. , c) Babespen ofizialeko etxebizitzaren bat erabiltzeko jabetzaren edo benetako eskubidearen titularra edo beste etxebizitzaren baten jabea ez denaren aitorpena; eta dirulaguntza pertsonalak lorzeko, eskabidea egin baino bi urte lehenagotik bete beharko du adierazitako baldintza. d) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenari edo aitorpenei dagokien eta Foru Ogasunak kotejatuta egon behar duen kopia; aitorpen horiek, aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabidea egin baino lehenagokoa den zerga-aldiko famili unitateari dagokiona izango dela. Zerga horren aitorpena aurkezteko beharrik ez duen famili unitateko kideak direnean, dirusarrera horien justifikapena, honako agiri hauek aurkeztuz egingo da: Inorentzat lan egiten duten langileak direnean, kontzeptu guztiengatik eskuratutako dirusarrera gordin guztiei buruz Enpresak emandako agiria. Norberarentzat lan egiten . duten langileak direnean, dirusarrerak aitortzen dituen aitorpen-agiri bidez eta Seguritate Sozialari urtean ordaindutakoari buruzko ziurtagiri bidez, kuotak kalkulatzeko oinarri den urteko basea jasoko dela horretan. Pentsiodunak edo langabeziko subsidioa edo prestazioa eskuratzen dutenak direnean, urtean eskuratutako pentsioa, subsidioa edo prestazioa frogatzen duen agiri bidez. Dagokion Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa izango da beti, Persona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenik aurkezteko beharreik ez dutela egiaztatzeari buruzkoa alegia. e) Eskudun organuaren eritziz, aurkeztutako eskabidea erabakitzeko beharrezkoak diren gainerakoak. 2. Eskabidearekin batera, salerosketa kontratuak edo esleipenari buruzko agiriak aurkeztu beharko dira, dagokion Lurralde Ordezkaritzak bisatu ditzan. 3. Kualifikatutako finantzaketa eta zuzeneko dirulaguntzak onartzea edo ukatzea, eta onartutako maileguaren gehienezko zenbatekoa finkatzea, dagokion Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkariaren administrazio-erabaki bidez egingo da. 4. Administrazioak aitortutako finantzakea babestua eskuratzeak, aldez-aurretiko eskritura publikoa formalizatzea eskatzen du, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin finantz hitzarmen espezifikoa izenpetu duten Kreditu Entitateen bidez burutuko dela.II. ATALBURUA. SUSTAPEN PRIBATUKO BABESPEN OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK LEHENENGO ESKUALDAKETAN SUSTATZEKO ETA EROSTEKO IHARDUKETAK l. SEKZIOA. FINANTZ ERREGIMENA 10. atala.- Sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzak lehenengo eskualdaketan erosteko eta sustatzeko finantzaketa. 1. Babespen ofizialeko etxebizitzak lehenengo eskualdaketan sustatzeak eta erosteak babestutaiko finantzaketa lor dezakete Dekretu honetan ezarritako moduan, kualifikatutako mailegu eta zuzeneko dirulaguntza bidez. 2. Babespen ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek kualifikatutako maileguak eskuratu ahal izatea ekarriko dute behin-behingo kalifikapenek eta, legez finkatutakoez gain, honako alderdi hauek jaso beharko dira horietan: a) Kalifikapenaren gai diren iharduketen finantzaketa erregimenak finkatzen duen araua jartzea. b) Sustatzailea identifikatzea (baltzuaren izena edo helbidea, identifikazio fiskala eta egoitza). c) Sustapenak hartzen dituen etxebizitza kopurua eta azalera erabilgarria eta garagerik, gordegelarik eta erantsitakorik dagoen hala ez adieraztea, eta horien azalera ere bai. d) Etxebizitzak inorenganatzeko edo erabiltzeko erregimena. e) Ponderatutako modulo aplikagarria. f) Kualifikatutako maileguak, ematen baldin badira eta horien baldintzak, Dekretu honetan ezarritako mugapenei atxikiko zaizleiela adieraztea. g) Kualifikatutako maileguaren zenbatekoa. 3. Zuzeneko dirulaguntzak jaso beharko dira norbere erabilpenerako sustatzaileei egin dakizkien kalifikapenetan, baina aurrekontu babesgarria, obra guztien burutzapen proiektua eta babespen ofizialeko etxebizitzentzat Dekretu honetan eskatzen diren gainerako agiriak aurkeztu beharko dira. 4. Salerosketa kontrutua edo esleipen agiria bisatzeak, lehenengo eskualdaketako babespen ofizialeko etxebizitza erosten duenak lor dezakeen finantzaketa finkatzea bideratuko du, halere, kontratu edo agiri hori eskritura publikoan formalizatu artean ez da gauzatuko. 5. Dena dela, kontura aurreratutako zenbateko lez, etxebizitzaren salmenta prezioaren artean eta salerosketa kontratuaren bisaketa egiterakoan erosleari onartuko zaion maileguaren gehienezko zenbatekoaren artean dagoen aldea baino zenbateko handiagoak ezingo zaizkie eskatu erosleei. 11. atala.- Kualifikatutako maileguen zernolakoak. 1. Sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzak sustatzeko kredituak, parrafo honen ondorengoetan adierazten diren zernolakoak izango dituzte, baldin eta, horien salmenta prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen ponderatutako modulo aplikagarria 1,3 biderkatuz, edo 1,4 biderkatuz dentsitate txikioko babespen ofizialeko etxebizitzak direnean- lortutako emaitzaren parekoa edo hori baino merkeagoa bada. a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80koa izango da gehienezko zenbatekoa, behin-behingo kalifikapena egiterakoan indarrean legokeen ponderatutako Modulu aplikagarriaren 100eko 80a 1,2 biderkatuz lortutako emaitza ezingo duela inoiz gainditu, dentsitate txikiko sustapenetan salbuetsiz, horrelakoetan 1,3 biderkatuko dela. b) Kreditu Entitateekin izenpetu zen eta indarrean dagoen Hitzarmenaren araberako administrazio baimenean finkatutako interes tasa, figura honentzat espezifikoki ezarritakoa izango da. Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz finkatuko da interes tasa hori. c) Amortizazio epea 15 urtekoa izango da, gehi 3 urteko gehienezko gabealdia. d) Amortizazioa eta Kreditu Entitatearen interesak jasotzen dituzten kuotak urtean 100eko 3an igoko dira eta sehilabeteka zorpidetuko, noiz ordaintzen diren berdin diola. e) Hipoteka bidez bermatuko da kreditua eta, beharko balitz, Kreditu Entitateek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 2. Sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzak lehenengo eskualdaketan erosteko maileguek parrafó honen ondoren adierazten diren ezaugarriak izango dituzte, horien salmenta prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen ponderatutako modulua 1,2 koefizienteaz biderkatuz, edo 1,3 bider katuz dentsitate gutxiko babespen ofizialeko etxebizitzak direnean- lortutako emaitzaren parekoa edo txikiagoa izan dadinean, eta erosleen famili dirusarrera ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata baino bost bider gehiagokoak izan ez daitezenean: a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80koa izango da gehienezko zenbatekoa. b) Kreditu Entitateekin izenpetu den eta indarrean dagoen Hitzarmenaren arabera administrazio baimenean ezarritako interes tasa, figura horretarako finkatuko da espezifikoki. Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz ezarriko da interes tasa hori. c) Amortizazio epea 15 urtetakoa izango da, gabealdirik gabe. d) Amortizazioa eta Kreditu Entitatearen interesak jasotzen dituen kuotak, 100eko 3an igoko dira, eta seihilabeteka zorpidetuko dira, noiz ordaintzen diren berdin diola. e) Mailegua hipoteka bidez bermatuko da eta, beharko balitz, Kreditu Entitateek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 3. Sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzak lehenengo eskualdaketan erosteko diren maileguak, horien salmenta prezioa, aurreko zenbakian adierazitakoa baino handiagoa izan dadinean eta indarrean dagoen ponderatutako modulo aplikagarria 1,3 biderkatuz edo 1,4 biderkatuz dentsitate gutxiko babespen ofizialeko etxebizitzak direnean- lortutako emaitzaren parekoa edo txikiagoa, metro karratu erabilgarriko, izan dadinean. a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80koa izango da gehienezko zenbatekoa. b) Kreditu Entitateekin izenpetu den eta indarrean dagoen Hitzarmenaren arabera administrazio baimenean finkatutako interes tasak bi egoera jasoko ditu, eroslearen famili dirusarrera ponderatuen maila kontutan izanik, famili dirusarrera ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldataren parekoak edo 5 bider txikiagoak dituzten erosleen tasak txikiagoak izango direla. Interes tasa hori, kasu bakoitzerako, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz ezarriko da. c) Hogei urtetakoa izango da gehienezko amortizazio epea, gabealdirik gabe. d) Amortizazioa eta Kreditu Entitatearen interesak jasotzen dituzten kuotak konstanteak izango dira eta seihilabeteka zorpidetuko dira, noiz ordaintzen diren berdin diola. e) Mailegua hipoteka bidez bermatuko da eta, beharko balitz, Kreditu Entitateek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 4. Erantsitakoen azalera erabilgarria kontutan hartuko da kualifikatutako maileguaren gehienezko zenbatekoa finkatzeko, babespen ofizialeko etxebizitzak sustatzeko edo lehenengo eskualdaketan erosteko. Babespen ofizialeko etxebizitzei bai proiektuan zein erregistroan atxekitako erantsitakoak izan daitezenean, maileguaren gehienezko zenbatekoa, azalera erabilgarriko metro karratuko, indarrean dagoen ponderatutako modulu aplikagarriaren 100eko 45ekoa izango da. Erantsitakoak etxebizitzei atxiki gabe daudenean, metro karratu erabilgarriko gehienezko zenbateko hori, ponderatutako moduluaren 100eko 26koa izango da. 5. Garageak atxiki gabekoak izan daitezenean, horien sustatzaileari egingo zaion finantzaketa, gehienez ere, etxebizitzen kopuru berdineko garageetara areagotuko da; ondorio horietarako, horiek kokatuta daudeneko eraikuntzan, eraiketa-unitatean edo sustapenean dauden etxebizitzen kopuru berdineko garageen azalera konpututatuko da. Eraikintza berean kokatutako babespen ofizialeko etxebizitzarik erosi ez dezaten garage-erosleek ez dute kualifikatutako finantzaketarik jasoko. 6. Babespen ofizialeko etxebizitzak lehenengo eskualdaketan erosteko diren maileguen zenbatekoak ez du inoiz gaindituko etxebizitzaren eta horri erantsitakoen benetako tasaketa balioaren 100eko 80a, martxoaren 25eko 2/ 1981 Legean ohartemandako ondorioak izan ditzan. 12. atala.- Sustatzailearentzako kredituak. 1. Babespen ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei eman dakizkieke kualifikatutako maileguak, baina behin-behingo kalifikapena lortu beharko dute lehendabizi. Emandako mailegu guztiaren 100eko 55erartekoa eskura dezakete, inbertsioaren bilakaeraren eta obren burutzapen erritmoaren arabera. Aurreko parrafoan adierazitakoez gainetiko zenbatekoak eskura ditzakete sustatzaileek, etxebizitza kopurua oinarritzat hartuz aurkez ditzaten salerosketa-kontratu kopuruaren edo esleipen agirien, administrazioak bisatuak alegia, heinean, emandako maileguaren gehienezko zenbatekora iritsi artean. Irabazte xederik izan gabe euren familiaren egoitza berorretan jartzeko etxebizitzak egin nahi dituz ten pertsona fisikoentzat, obren burutzapen erritmoaren araberakoa izango da eskura dezaketen gehienezko muga. Salerosketarako edo esleipenerako eskritura publikoak aurkeztu direla frogatu artean, maileguaren 100eko 15arekin geldi daitezke Kreditu Entitateak. Formalizatu eta sehilabete baino lehen egin beharko dute, sustatzaileek, maileguaren lehenengo eskuraketa, gelditzen diren eskuraketen arteko epeak ezingo duela bost hilabetetik gora iraun, benetako arrazoiren bat izatea salbuetsiz; eta horrela izan ezean, bere eskubideak galduko ditu. 2. Sustapen pribatuko babespen ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei emandako maileguek ez dute inolako subsidiaziorik izango gabealdian, dagokion Hitzarmenean ezarritako urteko interes tasa aplikatuko zaiela kasu bakoitzean; amortizazio epealdian ere, gabealdia amaitu eta erosleak ez badu subrogatzen hipotekan, ez da subsidiaziorik izango. 13. atala.- Eroslearentzako maileguak 1. Lehenengo eskualdaketako etxebizitza erosten duenarentzako mailegua, kredituaren hipotekaren ordainketan sustatzailea subrogatuz eman daiteke, edo zuzenean. 2. Eraiki ondoren, salerosketarako eda esleipenerako eskritura publikoa emanez gauzatu dadinean erosketa, aurreko zenbakian adierazitako subrogazioarekiko mailegua erosleari emateak, eten egiten du gabealdia eta gabealdi horri dagozkion interesen ordainketa ere bai. Eskritura egin ondoren, hipotekak dituen erantzukizunekin .jabetu ahal izango da eroslea etxebizitzaz, eskrituraren egunetik hasiko dela hipoteka-kredituaren amortizazioa. Baldin eta Hipotekari buruzko Legearen 118. atalean xedatutakoaren arabera eroslea erantzukizun hipotekario horretara ez ezik horrekin bermatzen den betekizun pertsonalera ere subrogatuko dela hitzartu bada, halaxe geratuko da horretara subrogatuta kreditu erakundeak espreski edo zeharbidez adostasuna agertzen badu. 3. Honako berarizko baldintza hauek bete beharko dira kualifikatutako maileguak zuzenean jaso ahal izateko: a) Etxebizitzaren eroslearen eta sustatzailearen arteko behar bezala onetsitako esleipen agiria edo salerosketa kontratua eskritura publikoan formalizatu izana. b) Sustatzaileak etxebizitza berorretarako kualifikatutako kreditua jaso badu, kitatu egin behar du hori erosleak mailegua jaso aurretik. c) Salerosketa edo esleipen kontratua egiten denetik kualifikatutako mailegurako eskabidea egiten denera sei hilabete ez igaro izana. Salerosketa edo esleipen kontratua egina izanarren behin-betiko kalifikazioa lortu gabe duten etxebizitzei dagokienez, hori lortzen dutenetik aurrera kontatuko da aurreko epe hori. 14. atala.- Norberaren erabilpenerako erosten edo sustatzen dutenentzako dirulaguntzak 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, dirulaguntza pertsonalak emango ditu, fondo galdura, lehen trasmisioan babes ofizialeko etxebizitzak erosteko, horien prezioen arabera, eta orobat erosleen errenta mailaren eta beren familien osakeraren arabera. 2. Emango diren dirulaguntzen zenbatekoak, baldin eta etxebizitzen salmenta prezioa ez bada, erabilgarri den metro karratuko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria baino handiagoa, eta gordegelen, garajeen eta gainerako eraskinen prezioak ez badira, erabilgarri den metro karratuko, aipatutako modulu horren 100eko 53a baino handiagoa, etxebizitzen salmenta prezioa gordegelarik, garajerik eta bestelako eraskinik dutenetan horiena gehitu ondoren- honako portzentaia hauez biderkatuz kalkulatuko dira: A) Eroslearen familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetaral:o gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiagoa ez denetan: a) Bi lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 8a. b) Hirutik bost lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 9a. c) Bost lagun baino gehiagoko famili-unitateentzat: 100eko 10a. B) Eroslearen familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiagoa denean eta ez hori 3,5 bider baino handiagoa: a) Bi lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 5a. b) Hirutik bost lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 7a. c) Bost lagun baino gehiagoko famili-unitateentzat: 100eko 8a. 3. Etxebizitzaren metro karratu erabilgarriko salmenta prezioa behin-behingo sailkapena ematen denean indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarriaren eta hori 1,1ez biderkatzetik ateratzen denearen artean dagoenetan, eta baldin eta gordegelaren, garajearen eta gainerako eraskinen prezioak ez badira, metro karratuko, aipatutako modulu horren 100eko 53a baino handiagoak, emango diren dirulaguntza pertsonalak etxebizitzen salmenta prezioa gordegelarik, garajerik eta eraskinik dutenetan horiena gehitu ondoren- honako portzentaia hauez liderkatuz kalkulatuko dira: A) Eroslearen fámiliaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiagoa ez denetan: a) Bi lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 6a. b) Hirutik bost lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 7a. c) Bost lagun baino gehiagoko famili-unitateentzar: 100eko 8a. B) Eroslearen familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiagoa denean eta ez hori 3,5 bider baino handiagoa: a) Bi lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 4a. b) Hirutik bost lagunera bitarteko famili-unitateentzat: 100eko 6a. c) Bost lagun baino gehiagoko famili-unitateentzat: 100eko 7a. 4. Dena dela, dirula guntzaren zenbatekoak ezingo du izan hasierako aportazioaren 100eko 60a baino haundiagoa. Hasierako aportaziotzat zera hartuko da, etxebizitzaren prezioaren gordegelarena, garajearena eta solerosketa kontratuan edo esleipen agirian ageri diren bestelako eraskinena barne eta onetsitako gehienerako maileguaren zenbatekoaren arteko diferentzia, Dekretu honen 11. atalean zehaztutakoa izanik mailegu hori. 5. Fondo galdura ematen diren dirulaguntza pertsonalak erosleak sustatzaileari egin beharreko hasierako aportazioa gutxitzera egongo dira zuzenduta. Beraz, inolaz ere ezingo diete sustatzaileek erosleei diru hori eskatu diru laguntza jaso aurretik. Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena eta erosketa finantzatzeko Eusko Jaurlaritzarekin Finantz Kolaboraziorako Hitzarmena eginik duten Kreditu Erakundeen bitartez jasoko du sustatzaileak dirulaguntzari dagokion aipatutako ordainketa hori, dagokion salerosketa eskritura formalizatu ondoren. Sustatzaileak dirulaguntza etxebizitzaren trasmisioa egin aurretik jaso ahal dezan, prezioaren konturako dirukopuru gisa jaso ere, honako hauek kreditatu beharko ditu dagozkien agirien bidez: a) Salerosketaren kontratua edo esleipenaren agiria, eskudun den organu administratiboak onetsia, non dirulaguntza hasierako aportazioa murrizteko baliatuko dela agertu beharko bait da. b) Jasotako diruzenbatekoa, indarrean dagoen berandutza interes-tasaren arabera interesak gehituta, itzultzearen bermea, askietsitako abalaren edo aseguru kontratuaren bidezkoa eta etxebizitza entregatu eta dagokion salerosketa edo esleipen eskritura formalizatu artekoa. 6. Babes ofizialeko etxebizitzak beren erabilpenerako sustatzen dituztenek. atal honetako aurreko zenbakietan aipatzen diren erosleek hainbateko kopurutan bereganatu ahal izango dituzte dirulaguntza pertsonalak, familiaren ponderatutako dirusarrerak eta etxebizitzen benetako kostea egiaztatu ondoren; behin-behineko sailkapen zedulan onartuko zaie hori. Hori .jaso ahal izateko, etxebizitzaren kostea ziurtatu beherrko dute aurrez sustatzaile horiek, obren fakultatibo-zuzendarin:-en obren amaierako ziurtagiriaren eta etxebizitza horretan lurraren balioak izan duen eragina egiaztatuko duten agirien bidez. Babesgarri den aurrekontua eta gauzaketa proiektua aurkezten badira, aurrez jaso ahal izango da dirulaguntza pertsonala, baldin eta kostea dirulaguntza jaso ahal izateko atal honetan ezarrita dauden prezioak baino handiagoa gertatuz gero hura itzuli egingo dela bermatzen bada, indarrean dagoen berandutza interes-tasaren arabera interesek gehituta itzuli ere. 7. Zuzeneko dirulaguntza pertsonalaren ordez lurra eman ahal izango zaio sustatzaileari, jabetzapean zein 50 urtetik gorako eperako azalerakiko eskubidepean; orobat, bestelako iaguntzak eman ahal izango zaizkio ordez, hala nola proiektua ordaintzea, materialak hornitzea edo obrako zuzendaritzaren soldarak ordaintzea Guzti horiek etxebizitzaren eta eraskinen salmenta prezioa atal honetako 2. eta 3. puntuan adierazitako portzentaia berean murriztera egongo dira zuzenduta. 15. atala.- Norberaren erabilpenerako erosten edo sustatzen dutenei maileguak subsidiatzea 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, kualiakaturako maileguek sortzen dituzten interes-tasak subsidiatuko ditu beharrezko den zenbatekoan, ondoriozko tasa kasuan kasuko mailegariarentzat ezarritakoa izan dadin. 2. Subsidiatutaku interes-tasa, zein beri ere efektibotzat joko hait da eta etxebizitzaren prezioa eta familiaren ponderatutako diru-sarrerak kontutan izanik ezarriko, honako hau izango da: - a) Onuradunaren familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiagoa ez denetan, baldin eta etxebizitzaren prezioa, erabilgarri den metro karratuko, ezargarri den modulu ponderatua baino handiagoa ez bada, ez eta, korrelazioz, gordegela, garaje eta gainerako eraskinen prezioak, holakorik bada, Dekretu honetan etxebizitza-prezio horretarako adierazitakoak baino handiagoak: urteko interes efektiboaren 100eko 7,5a. b) Onuradunaren familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 3,5 bider baino handiagoa ez denetan, baldin eta etxebizitzaren prezioa, erabilgarri den metro karratuko, ezargarri den modulu ponderatua 1,1az biderkatzetik ateratzen dena baino handiagoa ez bada, ez eta, korrelazioz, gordegela, garaje eta gainerako eraskinen prezioak, holakorik bada, Dekretu honetan etxebizi tza-prezio horretarako adierazitakoak baino handiagoak: urteko interes efektiboaren 100eko 9,5a. 3. Aurreko puntuan adierazitako baldintzak betetzen ez direnetan maileguen amortizazioa, kasuan kasu, eman zireneko eta administrazioak ontzat eman zitueneko interes-tasarekin egingo da, kreditu erakundeekin izenpetutako hitzarmenean ezarritakoaren arabera. 4. Bost urtetarako izango da ematen den interesen subsidiazioa; epe hori luzatu, gorantz aldatu edo ezeztatu egin ahalko da, laguntzak emateko eskuduntza duen organuaren berarizko erabaki administratiboaren bitartez. Luzapenak iraupen bereko beste bi aldi izan ditzake; horiek eman aurretik, aldi bakoitzeko bostgarren urtearen barruan, mailegarien zirkunstantzia subjetiboak berraztertuko dira. Subsidiazioaren luzapena emateari dagozkionetan, berrazterketa egin aurreko azken bi urteetako familiaren ponderatutako diru-sarreren bataz bestekoa hartuko da kontutan. Horrek, maila bakoitzeko eta hurrenez hurren, ezingo du izan aipatutako urteetako edozein lanbidetarako gutxienezko soldataren bataz bestekoa 3 edo 4 bider baino haundiagoa. Diru-sarreren muga hori gainditzeak aurretik emandako subsidiazioa gorantz aldatzea edo, hala dagokionean, ezeztatzea ekarriko du berarekin. Subsidiazioa berraztertzearren familiaren ponderatutako dirusarrerak zehaztu beharko dira eta berrazterketaren gai izango den aldiko azken bi urteei dagozkien egiaztapen-agiriak aurkeztea eskatuko du horrek. Aipatutako agiri horiek azken aitorpena egin zeneko hiruhilabetekoaren ondorengo hirugarren hiruhilabetekoaren barruan aurkeztu beharko ditu maileguaren hartzaileak. 2. SEKZIOA. BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA ETA ERASKINEN SALMENTA ETA ERRENTA ERREGIMENA 16. atala.- Etxebizitzaren salmenta edo esleipen prezioa. 1. Babes ofizialeko etxebizitza baten salmenta edo esleipen prezioa, metro karratu erabilgarriko, behinbehineko sailkapena egin zen egunean indarrean zegoen modulu ponderatu ezargarria 1,3 bider edo hori baino txikiagoa izango da lehenengo trasmisioan, edo aipatutako modulu hori 1,4 bider edo hori baino txikiagoa babes ofizialeko eta dentsitate gutxiko etxebizitzak direnetan. 2. Behin-betiko sailkapena ematen denetik urte bete igaro eta gero egiten bada lehen trasmisioa, urte beteko aldi hori betetzen denetik salerosketa kontratua edo esleipen agiria gauzatzen den unerarte indarrean dagoen ponderatutako modulua berrikusten den proportzio berean eguneratu ahal izango da salmenta edo esleipen prezioa. 3. Babes ofizialeko edozein etxebizitzaren salmenta edo esleipen prezioa, metro karratu erabilgarriko, bigarren edo geroagoko trasmisioa denetan, edozein delarik ere babes ofizialaren erregimena eta hori indarrean dagoen bitartean, era berean, salerosketa kontratua egiten den unean indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria 1,3 bider edo hori baino txikiagoa izango da, edo modulu hori 1,4 bide: edo hori baino txikiagoa babes ofizialeko eta dentsitate gutxiko etxebizitzak direnetan. 17. atala.- Gordegela, garaje eta eraskinen salmenta prezioa 1. Gordegelen eta, daudenean, garajeen eta gainerako eraskinen gehienerako salmenta edo esleipen prezioa, lehenengo trasmisioan, eraikuntza, eraiketa unitate edo sustapen berean kokatutako babes o izialeko etxebizitzen erosleei eskuratzen zaizkienean, ez da sekula izango, metro karratu erabilgarriko, behinbehineko sailkapena eman zenean indarrean zegoen modulu ponderatu ezargarria 0,81ez biderkatzetik ateratzen dena baino handiagoa. 2. Aurreko zenbakian xedatutakoa horrela izanik ere, baldin eta etxebizitzaren prezioa, erabilgarri den metro karratuko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria 1,1ez biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa bada, gordegelen eta, daudenean, garajeen eta gainerako eraskinen gehienerako salmenta edo esleipen prezioa ez da izango, metro karratu erabilgarriko, behin-behineko sailkapena eman zenean indarrean zegoen modulu ponderatu ezargarria 0,53z biderkatzetik ateratzen dena baino handiagoa. Eraikuntza, eraiketa unitate edo sustapen berean kokatutako etxebizitzaren bat ere erosi durenek erosten dituzten eraskinei lotutakoei zein apartekoeibakarrik izango zaie ezargarri zenbaki honetan adierazitako prezio muga. 3. Atal honetako aurreko zenbakietan ezarritako prezio mugak era berean izango dira ezargarri eroslea famili-unitateko beste edozein kide denetan ere. 4. Gordegelen eta, daudenean, garajeen eta gainerako eraskinen lehenengo trasmisioa behin-betiko sailkapena eman zenetik urte bete igaro eta gero gauzatzen bada, salmenta edo esleipen prezioa aurreko atalean adierazitako era berean eguneratu ahal izango da. 5. Bigarren eta ondorengo trasmisioen ondorioetarako, gordegela, garaje eta bestelako lotutako eraskinen metro karratuko prezioa, edozein delarik babes ofizialeko erregimena eta hori indarrean dagoen bitartean, salerosketa kontratua egin zen unean indarrean zegoen modulu ponderatu ezargarria 0,81 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa izango da. Behin-behinekoz Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 17ko 144/1988 Dekretuan edo apirilaren 11ko 108/ 1989 Dekretuan ezarritakoaren arabera sailkatuta dauden babes ofizialeko etxebizitzei lotuta dauden eraskinen kasuan, metro karratu erabilgarriko prezioa, eta bigarren trasmisioei dagokienez bakarrik hori, salerosketa kontratua egiten den unean indarrean dagoen modulu ponderatua edo hori baino txikiagoa izango da. Prezio muga hori kualifikatutako finantzaketa jasotzea posible izan deneko eraskinei dagokienez bakarrik erabiliko da, beraz, lehenengo trasmisioan prezio muga izan dutenei dagokienez. 6. Garajeei dagokienez adierazitako prezio mugak merkataritzarako lokalez bestelako dependentzietara ere hedatu ahal izango dira, baldin eta lotutako eraskin izaera ez dutelarik horien baldintza berberetan saltzen badira. 18. atala. - Errenta Azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuaren 12. atalean aipatzen den babes ofizialeko etxebizitzen urteko gehienerako hasierako errenta, alokairurako kontratua egiten den unean etxebizitzei gordegelak, garajeak eta gainerako eraskinak barne direla- dagoz kien salmenta prezioen 100eko 6koa izango da, eta Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera izenpetzen diren kontratu guztietan aplikatuko da. Inolaz ere ez da aplikagarri izango hemen ezartzen dena arau hau indarrean jarri aurretik babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko formalizatutako kontratuei dagozkien errenten berrikusketetan. Aurreko idazatian adierazitakoaren kaltetan izan gabe, Dekretu honetan edo Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 17ko 144/1988 Dekretuan edo apirilaren 11ko 108/1989 Dekretuan xedatutakoaren arabera behin-behinekoz babes ofizialekotzat sailkatutako etxebizitzei dagokienez, behin-betiko sailkapena eman ondorengo lehen 5 urteetan zehar gauzatzen diren alokairu kontratuetarako urteko gehienerako hasierako errenta alokairurako kontratu egiten den unean dena delako etxebizitzari -gordegelak, garajeak eta gainerako eraskinak barne direla- dagokion salmenta prezioaren 100eko 7,5ekoa izango da. 19. atala. - Kontratuak 1. Babes ofizialeko etxebizitzei eta horiei lotutako eraskinei dagozkien salerosketa kontratuak, esleipen agiriak eta alokairu kontratuak Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan eman beharko dira ontzat; etxebizitza trasmititzen edo alokatzen duenak aurkeztu beharko ditu agiri horiek, horretarako. Betebehar hori eraikuntza, eraiketa unitate edo sustapen berean kokatutako babes ofizialeko etxebizitzen erosleei eskuratzen edo alokatzen zaizkien garaje edo bestelako lotu gabeko eraskinetara ere hedatuko da. 2. Babes ofizialeko etxebizitzei dagozkien salerosketa kontratu edo esleipen agirietan, etxebizitzak daudeneko eraikuntza, eraiketa unitate edo sustapen berean kokatutako garajeak edo bestelako eraskinak proiektuan eta erregistroan haiekiko loturarik gabe ageri direnetan, indarrean dagoen araudian ezarritako klausulez gain, derrigorrez agertu beharko da bat, non espreski adieraziko bait da erosleak aipatutako garaje edo eraskin horietako bana erosteko aukera izango duela. Etxebizitzaren salerosketa kontratua edo esleipena ontzat eman aurretik gauzatu beharko da, edonola ere, aukeraketa hori. Eraikuntza, eraiketa unitate edo sustapen berean garaje edo eraskin baino etxebizitza gehiago izatea gertatuz gero, etxebizitzen erosleetako bakoitzari eskaini beharko zaio horietako bat erosteko aukera, erosi gabeko garaje edo eraskinik dagoen bitartean. 3. Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, etxebizitzen salerosketa eta esleipen kontratuak ontzat eman daitezen, derrigorrezko betekizuna izango da batera aurkeztea dagokien garajearen edo eraskinaren salerosketa edo esleipen kontratua, edo, hala dagokionean, berarizko uko egitea.III. ATALBURUA. ERABILITAKO ETXEBIZITZEI BURUZKO EKINTZAKI. SEKZIOA. FINANTZ ERREGIMENA 20. atala.- Erabilitako etxebizitzak erosteko finantzaketa 1. Dekretu honen 6. atalean adierazitakoaren arabera, erabilitako etxebizitzak erosteko babespeko , finantzaketa lortu ahal izango da; hain zuzen ere, kualifikatutako maileguak eta zuzeneko laguntza ekonomikoak -dirulaguntza pertsonalak eta interesen subsidiazio partziala- eskuratu ahal izango dira. 2. Salerosketa kontratua ontzat ematerakoan erabilitako etxebizitzaren erosleak zein finantzaketa eskuratu ahal duen zehazteko aukera izango da; finantzaketa hori, hala ere, ez da gauzatuko kontratua eskritura publiko gisa formalizatu arte. 3. Honako berarizko baldintza hauek bete beharko dira kualifikatutako maileguak jaso ahal izateko: a) Saltzaileak etxebizitza berori erosteko kualifikatutako mailegua jasoa badu, kitatu egin beharko da hori erosleari mailegua eman aurretik. b) Salerosketa kontratua egin zenetik kualifikatutako mailegua lortzeko eskaria egiten denera bitartean sei hilabe ez igaro izana. 21 atala.- Kualifikatutako maileguen ezaugarriak 1. Salmenta prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria edo hori baino txiakiagoa denean, eta eroslearen familiaren diru-sarrera lanbide guztietarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiago ez denean, honako ezaugarri hauek izango ditu erabilitako etxebizitza erosteko maileguak. a) Gehienerako zenbatekoa etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80koa izango da. b) lnteres mota, zein indarrean dagoen kreditu erakundeekiko hitzarmenaren arabera zehaztuko bait da baimen administratiboan, figura horretarako berariz ezarritakoa izango da. Interes mota hori Eusko Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez ezarriko da. c) Amortizazio epea hamabost urtekoa izango da, gabezia aldirik gabe. d) Amortizazioa eta kreditu erakundearen interesak bilduko dituzten kuotak 100eko 3an haundituko dira urteko, eta sei hilabetean behin zorpidetuko dira, ordaintzen direnean ordaintzen direlarik ere. e) Hipotekaren bidez bermatuko da mailegua eta, hala dagokionean, kreditu erakundeek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 2. Erabilitako etxebizitza erosteko maileguak, salmenta prezioa aurreko zenbakian aipatutakoa baino handiagoa denean eta indarrean dagoen modulu ponderatua 1,3 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa, metro karratuko, honako ezaugarri hauek izango ditu: a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80a izango da gehienerako zenbatekoa. b) Interes motak, zein indarrean dagoen kreditu erakundeekiko hitzarmenaren arabera zehaztuko bait da baimen administratiboan, bi egoera hartuko ditu aintzat eroslearen familiaren ponderatmtako dirusarren maila eta etxebizitza eta horri lotutako eraskinen salmenta prezioaren arabera; horrela, txikiagoa izango da erosleen familien ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxienezko soidata 4,5 bider edo hori baino txikiagoa izanik erosten den etxeabizitzaren prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria 1,2 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa denetan, lotutako eraskinek Dekretu honen 17,2 atalean adierazitako prezioa dutelarik. Interes mota hori, kasuan kasu, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez ezarriko da. c) Gehienerako amortizazio epea hogei urtekoa izango da, gabezia aldirik gabe. d) Amortizazioa eta kreditu erakundearen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta sei hilabetean behin zorpidetuko dira, ordaintzen direnean ordaintzen direlarik ere. e) Hipotekaren bidez bermatuko da mailegua eta, hala dagokionean, kreditu erakundeek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 3. Erregistroaren arabera etxebizitzari lotutako eraskinen azalera erabilgarria aintzat hartuko da kualifikatutako maileguaren gehienerako zenbatekoa zehazterakoan. Horrelakoetan, gehienerako zenbateko hori, metro karratu erabilgarriko, eta indarrean dagoen babes ofizialeko etxebizitzei buruzko legerian ezarritako mugen barruan, salerosketa kontratua egiten den unean indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarriaren 100eko 45ekoa izango da. 4. Edonola ere, kualifikatutako maileguen zenbatekoak ezingo du izan etxebizitza eta hori lotutako eraskinen tasazioaren balio errealaren 100eko 80a baino handiagoa martxoaren 25eko 2/1981 Legean adierazitako ondorioetarako. 22. atala.-- Erosleentzako dirulaguntza pertsonalak 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, dirulaguntza pertsonalak emango ditu erabilitako etxebizitzak erosteko, beroien prezioak eta erosle bakoitzaren familiaren errenta maila eta osakera kontutan izanik. 2. Emango diren dirulaguntza pertsonalen zenbatekoak Dekretu honen 14. ataleko 2. eta 3. zenbakieran ezartzen denaren arabera zehaztuko dira; horretarako, erregistroaren arabera etxebizitzari lotuta dauden garaje, gordegela eta gainerako eraskinak baino ez dira kontutan hartuko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du, inolaz. ere, hasierako aportazioaren 100eko 60a baino haundiagoa izan. 23. atala.- Erosleei maileguak subsidiatzea 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, kualifikatutako maileguek sortzen dituzten interes-tasak subsidiatuko ditu beharrezko den zenbatekoan, ondoriozko tasa kasuan kasuko mailegariarentzat ezarritakoa izan dadin. 2. Subsidiatutako interes-tasa, zein beti ere efektibotzat joko bait da eta etxebizitzaren prezioa eta familiaren ponderatutako diru-sarrerak kontutan izanik ezarriko, honako hau izango da: a) Onuradunaren familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 1,5 bider baino handiagoa ez denetan, baldin eta etxebizitzaren prezioa, erabilgarri den metro karratuko, ezargarri den modulu ponderatua baino handiagoa ez bada eta etxebizitzari lotutako eraskinen prezioa. holakorik denean, ez bada, erabilgarri den metro karratuko, modulu hori 0,53z biderkatzetik ateratzen dena baino handiagoa: urteko interes efektiboaren 100eko 7,5a. 3. Gorago aipatutako baldintza guztiak ez betetzeak maileguen amortizazioa, kasuan kasu, eman zireneko eta administrazioak ontzat eman zitueneko interes-tasarekin egin beharra ekarriko du, kreditu erakundeekin izenpetutako hitzarmenean ezarritakoaren arabera. 4. Bost urtetarako izango da ematen den interesen subsidiazioa; epe hori luzatu edo ezeztatu egin ahalko da, laguntzak emateko eskuduntza duen organuaren berarizko erabaki administratiboaren bitartez. luzapenak iraupen bereko beste bi aldi izan ditzake; horiek eman aurretik, aldi bakoitzeko bostgarren urtearen barruan, mailegarien zirkunstantzia subjetiboak berraztertuko dira. Subsidiazioaren luzapena emateari dagozkionetan, berrazterketa egin aurreko azken bi urteetako familiaren ponderatutako diru-sarreren bataz bestekoa hartuko da kontutan; horrek ezingo du izan aipatutako urteetako edozein lanbidetarako gutxienezko soldataren bataz bestekoa 3 bider baino handiagoa. Diru-sarreren muga hori gainditzeak aurretik emandako subsidiazioa ezeztatzea ekarriko du berarekin. Subsidiazioa berraztertzearren familiaren ponderatutako dirusarrerak zehaztu beharko dira eta berrazterketaren gai izango den aldiko azken bi urteei dagozkien egiaztapen-agiriak aurkeztea eskatuko du horrek. Aipatutako agiri horiek azken aitorpena egin zeneko hiruhilabetekoaren ondorengo hirugarren hiruhilabetekoaren barruan aurkeztu beharko ditu maileguaren hartzaileak. 2. SEKZIOA. SALMENTA ETA ALOKAIRU ERREGIMENA 24 atala.- Erabilitako etxebizitzak eta horiei lotutako eraskinak saltzeko eta alokatzeko gehienerako prezioak 1. Babespeko finantzaketaran gai diren erabilitako etxebizitzak babes ofizialekotzat sailkatu ondorengo hamabost urteko aldian, Dekretu honetako 16., 17. eta 18. ataletan biltzen diren xedapenak ezargarri izango zaizkie etxebizitza horiei. 2. Epe horrek dirauen bitartean etxebizitza eta eraskin horiek trasmititu ahal izateko tramititzaileari emandako kualifikatutako mailegua kitatu beharko da aurrez, Dekretu honen 4.2 atalean zuzeneko laguntza ekonomikoei buruz adierazitako salbu. IV. ATALBURUA. BUKATUTAKO ETXEBIZITZEI BURUZKO EKINTZAK 1. SEKZIOA. FINANTZ ERREGIMENA 15. atala.- Babes ofizialeko ez diren bukatutako etxebizitzen lehenengo trasmisioaren finantzaketa 1. Babes ofizialeko erregimenari loturik ez dagozn bukatutako etxebizitzaren trasmisiorako, Dekretu honen 7. atalean adierazitakoarekin bat etorriz, babespeko finantzaketa lortu ahal izango da, hots, kualifikatutako maileguak eta zuzeneko laguntza ekonomikoak -dirulaguntza pertsonalak-. 2. Salerosketa kontratua ontzat ematerakoan bukatutako etxebizitzaren erosleak zein finantzaketa eskuratu ahal duen zehazteko aukera izango da; finantzaketa hori, hala ere, ez da gauzatuko kontratua eskritura publiko gisa formalizatu arte. 3. Kualifikatutako mailegurik jasotzekotan ez dute sei hilabete igaro beharko salerosketa kontratua egiten denetik mailegua lortzeko eskaria egiten denera bitartean. 26. atala.- Kualifikatutako maileguen ezaugarriak 1. Bukatutako etxebizitzak erosteko maileguek honako ezaugarri hauek izango dituzte: a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80a izango da gehienerako zenbatekoa. b) Interes motak, zein indarrean dagoen kreditu erakundeekiko hitzarmenaren arabera zehaztuko bait da baimen administratiboan, bi egoera hartuko ditu aintzat eroslearen familiaren ponderatutako dirusarreri mail; eta etxebizitza eta horri lotutako eraskinen salmenta prezioaren arabera; horrela, txikiagoa izango da erosleen familien ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxienezko soldata 4,5 bider edo hori baino txikiagoa izanik erosten den etxeabizitzaren prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria 1,2 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa denetan, lotutako eraskinek Dekretu honen 17,2 atalean adierazitako prezioa dutelarik. Interes mota hori, kasuan kasu, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez ezarriko da. c) Gehienerako amortizazio epea hogei urtekoa izango da, gabezia aldirik gabe. d) Amortizazioa eta kreditu erakundearen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta sei hilabetean behin zorpidetuko dira, ordaintzen direnean ordaintzen direlarik ere. e) Hipotekaren bidez hermatuko da mailegua eta, hala dagokionean, kreditu erakundeek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 2. Erregistroaren arabera etxebizitzari lotutako eraskinen azalera erabilgarria aintzat hartuko da kualifikatutako maileguaren gehienerako zenbatekoa zehazterakoan. Horrelakoetan, gehienerako zenbateko hori, metro karratu erabilgarriko, eta indarrean dagoen babes ofizialeko etxebizitzei buruzko legerian ezarritako mugen barruari, salerosketa kontratua egiten den unean indarroan dagoen modulu ponderatu ezargarriaren 100eko 45ekoa izango da. 3. Edonola ere, kualifikatutako maileguen zenbatekoak ezingo du izan etxebizitza eta hori lotutako eraskinen tasazioaren balio errealaren 100eko 80a baino handiagoa martxoaren 25eko 2/1981 Legean adierazitako ondorioetarako. 27. atala.- Erosleentzako dirulaguntza pertsonalak 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, dirulaguntza pertsonalak emango ditu bukatutako etxebizitzak erosteko, beroien prezioak eta erosle bakoitzaren familiaren errenta maila eta osakera kontutan izanik. 2. Emango diren dirulaguntza pertsonalen zenbatekoak Dekretu honen 14. ataleko 2. eta 3. zenbakietan ezartzen denaren arabera zehaztuko dira; horretarako, erregistroaren arabera etxebizitzari lotuta dauden garaje, gordegela eta gainerako eraskinak baino ez dira kontutan hartuko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du, inolaz ere, hasierako aportazioaren 100eko 60a baino haundiagoa izan. 2. SEKZIOA. SALMENTA ETA ALOKAIRU ERREGIMENA 28. atala.- Bukatutako etxebizitzak eta horiei lotutako eraskinak saltzeko eta alokatzeko gehienerako prezioak 1. Babespeko finantzaketaran gai diren bukatutako etxebizitzak babes ofizialekotzat sailkatu ondorengo hamabost urteko aldian, Dekretu honetako 16., 17. eta 18. ataletan biltzen diren xedapenak ezargarri izango zaizkie etxebizitza horiei. 2. Epe horrek dirauen bitartean etxebizitza eta eraskin horiek trasmititu ahal izateko tramititzaileari emandako kualifikatutako mailegua kitatu beharko da aurrez, Dekretu honen 4.2 atalean zuzeneko laguntza ekonomikoei buruz adierazitako salbu. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen 8.3 atalak aipatzen dituen N eta A ponderazio koefizienteak, familien ponderatutako dirusarrerak zehazteko aplikagarri direnak, honako hauek izango dira: N - Lagun 1 edo 2ko famili-unitateak: 1,00 - Lagun 1 edo 2ko famili-unitateak, kide horiek hogeitamar urte baino gehiago ez dutenean edo hirurogeitabost urtetik gorakoak direnean: 0,95 - 3 edo 4 laguneko famili-unitateak: 0,95 - 5 edo 6 laguneko famili-unitateak: 0,90 - 6 lagun baino gehiagoko famili-unitateak: 0,80 Famili-unirateko kideetako bat -edo bat baino gehiago- minusbalia duen pertsona baldin bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko irailaren 8ko 44/1978 Legearen 29.C).4 atalean, apirilaren 10eko 566/1987 Errege Dekretuaren haritik, ezarritako baldintzetan, hain zuzen ere, ezargarri den N koefizientea legokiokeenaren ondorenga taldekoei dagokiena izango da. A - Kide bakarrak jasotzen duena beste dirusarrerarik ez duten famili-unitateak: 1,00 - Dirusarrera bi kidek jasotzen dutena deneko famili-unitateak: 0,95 - Dirusarrera hiru kide edo gehiagok jasotzen dutena deneko famili-unitateak: 0,90 Bigarena.- Eusko Jaurlaritzak ez du subsidiatuko finantz lankidetzarako hitzarmena berarekin izenpetua ez duten kreditu erakundeek emandako mailegurik, ez eta hitzarmena izenpetua izanarren ere, baldin eta bertan erabakitakoaz kanpo izapidetzen badira. Hirugarrena.- Uztailaren 24eko 2114/1968 Dekretuaren 148. atalean ezarritakoari dagokionez, babes ofizialeko etxebizitza bati, norbere borondatez, sailkapen hori kendu ahal izateko, etxebizitza belrin-betiko babes ofizialekotzat sailkatu zenetik jasotako bonifikazio fiskalen, tasen, dirulaguntzen eta gainerako zuzeneko laguntzen zenbateko eguneratua itzuli beharko du eskegileak, indarrean dagoen atzerapen interes motaren arabera dagozkion interesak gehituta. Laugarrena.- Dekretu honetan ezarrritakoaren kaltetan izan gabe, dentsitate gutxiko etxebizitzen sustapenari buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 24eko 163/1986 Dekretua indarrean dagoela deklaratzen da. Bostgarrena.- Arau honetan ezarritako erregimena ezargarri izango zaio babes ofizialeko etxebizitzen kontzertatutako sustapenei buruzko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuari, maileguaren zenbatekoari dagokionez sustapenari emandako onuren guztirako kopuruaren arabera deialdi publiko bakoitzean, Dekretu honetan ezarritako gehienerako kopuruan, zehaztuko den espezialitatean. Seigarrena.- Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, biek batera, urtero finkatuko dituzte honako hauek: - Dekretu honetan adierazitako ekintza babesgarrien kualifikatutako finantzaketarako Kreditu erakundeekin hitzartu beharreko baliabideen gehienerako bolumena. - Laguntza ekonomikoen guztirako bolumena eta, modalitatez modalitate, babesgarri diren ekintzen arteko banaketa; ez dira gainditu beharko Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien Legean, dena delako urtealdirako, ezarritako kredituak, edo, kreditu transferentziak egiten direnetan, horiek eguneratzetik ateratzen den kreditua, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuen Erregimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean zehaztutakoaren bat etorriz horrela. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- 1. Dekretu honetan ezarritako finantzaketa erregimena babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapenerako edo erabilitako edo bukatutako etxebizitza erosteko kontratuako ontzat emateko eskabidea berau indarrean jarri ondoren egiten deneko ekintza babesgarriei izango zaie ezargarri, kontutan izango direlarik, hala ere, ondorengo aldi baterako xedapenetan biltzen diren salbuespenak. 2. Dekretu hau indarrean jarri ondoren ezingo da era eraginkorrean formulatu aurreko arauteriaren araberako finantzaketarako eskabiderik. 3. Dekretu honetan ezarritako salmenta eta errenta erregimena era berean izango zaie ezargarri xedapen honetako 1. puntuan adierazitako etxebizitzei, bigarren trasmisioei eta babes ofizialeko etxebizitzen errenta erregimenari dagozkienetan atal desberdinetan biltzen diren hedapenekin. Bigarrena.- 1. Babes ofizialeko etxebizitzem sustapenerako kualifikatutako kredituek, zegozkien sailkapenak aurreko arauteriaren arabera eman zitzaizkielarik Dekretu hau indarrean jarri aurretik Eusko Jaurlaritza eta kreditu erakundeen arteko finantzaketa hitzarmenen arabera formulatu direnetan, aipatutako aurreko arauteri beraren erregimenpean jarraituko dute. 2. Dekretu hau indarran jarri aurretik eman baditu kreditu erakundeak aurreko zenbakian aipatutako kredituak, eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren baimena dutelarik zein ez dutelarik, dagokien aurreko arauterian ezarritakoaren menpean egongo dira. 3. Dekretu hau indarrean jartzen denerako kreditu erakundeak kreditua ematea lortu ez duen sustatzaileak arau honetan ezarritako finantzaketa baldintzez baliatu beharko du, maileguaren zenbatekoari dagokionean izan ezik; horri dagokionez, aipatuako behinbehineko sailkapenean ezarritakoaren arabera jokatu beharko du. Hirugarrena.- 1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik ontzat emandako salerosketa edo esleipen kontratu batetan oinarritzen diren erosleei emandako zuzeneko maileguak dagozkien aurreko arauteriaren menpean egongo dira. 2. Dekretu hau indarrean jarri ondoren ontzat emandako salerosketa edo esleipen kontratu batetan oinarritzen diren erosleei emandako zuzeneko maileguak Dekretu beronetan zehazten denaren menpean egongo dira. 3. Eroslea sustatzaileak formalizatutako maileguan subrogatzeak, edozein delarik ere formalizazio eguna, berarekin ekarriko du mailegua sustatzailearen maileguari ezargarri zaion erregimenaren menpean egotea, aldi baterako bigarren xedapenaren arabera. Laugarrena.- 1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik erosleei emandako zuzeneko laguntza ekonomikoak ezargarri zaien aurerko arauteriaren arabera errekonozitutako zenbatekoan ordainduko dira. 2. Aurreko zenbakian aipatzen diren laguntzak, baldin eta Dekretu hau indarrean jartzen denean ematekotan badaude, bertan ezarritako arauteriaren arabera izapidetu eta emango dira. 3. Dekretu hau indarrean jarri onodren eskatzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak bertan ezarritakoaren menpean egongo dira. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu hau indarrean jartzen denetik indarrik gabe geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 108/1989 Dekretua eta Dekretu honetan xedatutakoaren kontrako xedapenak oro, beroien babesean sortutako egoeretan ezargarri izaten jarraitzearen kaltetan gabe. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, dagozkien eskuduntzen barnean, Dekretu hau garatzeko eta ezartzeko beharrezko diren xedapenak eman ahal izango ditezte. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko ekainak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.