Arautegia
Inprimatu158/1990 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Meteorologi Euskal Zerbitzua sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 1908
- Xedapen-zk.: 158
- Xedapen-data: 1990/06/05
- Argitaratze-data: 1990/06/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz onartutako Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak, bere 10.32 atalean, Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntza esklusibo bezala ezartzen du «Euskal Herriko Meteorologi Zerbitsua, Konstituzioaren 149.1.20 artikuluaren erabakiari kalterik egiteke». Estatutuak eskurantza hau egin eta gero, Jaurlaritzako Sailak sortarazi eta birregituratu, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten zituen martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak, Garraio eta Herrilan Sailaren ihardutze-alor bezala ezartzen du Meteorologi Zerbitzua. Dekretu hau Garraio eta Herrilan Saila organikoki egitaratzen duen maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretuak osatzen du, aipatutako alorreko zuzendaritza eta koordinaketa Garraio Sailordetzaren, eta honen barruan, meteorologiaren alorreko iragarpen, azterlan eta informazioa Garraio Zuzendaritzaren eskutan utziz. Gai honi buruz ageri den interes gero eta handiagoak, eta gainontzeko administrazioen eskuduntzen kaltetan gabe, Euskal Herriko meteorologia hobeto ezagutzeko beharrezko azterlanak burutzeko, eta Autonomi Elkarteko herri-administrazioek, dituzten betebeharretarako beharrezko informazio egokia eman dezan, Zerbitzu berezia sortzea eskatzen du. Horiek horrela, Garraio eta Herrilan Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko ekainaren 5eko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau,XEDATU DUT: 1. atala.- Meteorologi Euskal Zerbitzua sortzen da, Zerbitzuaren izaera organikoz, eta Garraio eta Herrilan Sailaren Garraio Zuzendaritzaren pean. 2. atala.- Honako hauek izango dira, Garraio Sailburuordearen kontrol eta koordinaketaren pean eta Garraio Zuzendariaren pean, Meteorologi Euskal Zerbitzuaren egitekoak: a) Euskal Autonomi Elkartearen titularitateko meteorologi alorreko ekintzak zuzendu, garatu eta koordinatzea. b) Euskal Autonomi Elkarteko meteorologi alorreko beharrei buruzko azterketa eta ekintzak. c) Autonomi Elkarteko herri-administrazioen pean dauden meteorologi-behaketa sareak planifikatu eta mantentzea. d) Eguraldiaren azterlan eta iragarpena, Autonomi Elkarteko eremuan. e) Klimatologi-informazioa lantzea. f) Klimatologiari buruzko artxiboa antolatu eta gordetzea. g) Meteorologia eta Klimatologiari buruzko argitalpen bereziak burutzea. h) Erabiltzaile publiko nahiz pribatuei eskatzen duteri informazioa eskaintzea. i) Bakoitzak dituen eskuduntzen eremuaren barruan beren meteorologi-ekintzen arteko osagarritasuna lor dadin, Estatuko eta Toki-administrazioekiko elkarlana suztatzea, eta bereziki, Meteorologi Institutu Nazionalarekikoa. j) Meteorologi alorrean indarrean dauden legezko xedapenek Euskal Autonomi Elkarteari eman dezaioketen beste edozein egiteko. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Garraio eta Herrilan Sailburuari esku ematen zaio Dekretu hau garatu eta aplikatu ahal izateko beharrezkoak diran xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko ekainak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Sailburua, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: Maiatzaren 5eko 156/1987 DEKRETOA, Garraio eta Herrilan Sailaren ihardute-egiturari buruzkoa.
- Indargabetutakoa: 20/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituena.
- Ikus: Martxoaren 11ko, 27/1987 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sailak sortaraziz eta birregituratuz, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.