Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

133/1990 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 1620
  • Xedapen-zk.: 133
  • Xedapen-data: 1990/05/15
  • Argitaratze-data: 1990/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzen duen apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuko Gehigarrizko Xedapenetatik Laugarrenean esaten denaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkarien eskuetan uzten da konponketa arin, euspen edo iraunerazpen obrak Sailaren izenean kontratatzeko ahalmena, azkar egitekoak direnean eta 750.000 PTAtik gorako aurrekonturik ez dutenean. Aipatutako ahalmena Ordezkarien esku utzi zenetik jadanik bi urte igaro direnez, eta ikusirik neurri hori hartzeak aipatutako obra arin horiek egiteko, batetik erraztasunak eman eta bestetik eraginkortasun eta arintasun gehiago eskaini duela, Ordezkarien esku utzita dagoen kontratazio ahalmenak hartzen dituen era horretako obren diru kopurua eguneratu egin behar da orain, jarrita dagoen bidetik aurrera jarraitzeko. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko maiatzaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuko Gehigarrizko Xedapenetatik laugarrenean honako hau dioen tokian: «...Zazpirehun eta Berrogeita hamar mila (750.000,-) pesetatik gora jo ez dezaten...», beste hau esan behar du: «...milioia eta bostehun mila (1.500.000 PTA) pezetatik gora jo ez dezaten...». Gasteiz, 1990.eko maiatzak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.