Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

95/1990 DEKRETUA, apirilaren 3koa, Osakidetzako Osasun Erakundeetako lanpostuak betetzeko sistema arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena; Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1399
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 1990/04/03
  • Argitaratze-data: 1990/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

  1. eta IV instrukzioak honela geratuko dira idatzita: II.- EBALUAKETA Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen zikloa egiten ari diren ikasleen hezkuntz errendimenduaren ebaluaketa, eta halaber kurtsoz igarotzeari eta ikaskuntz prozesuak diseinatu, hartu eta antolatzeari dagozkien gorabeherak, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak zehazten dituen instrukzioen bidez araupetuko dira. Zikloa bukatu ondoren, eta nahikotasun froga egin ondoren, arloetako bakoitzean ikasle bakoitzak lortzen dituen emaitzak dagozkien ebaluaketa aktetan azaldu araziko dira (III. eraskina), eta hauek, irakaskuntz tal deko irakasle guztiek izenpetu eta zuzendariak ikuskatu ondoren, ikasleen espediente akademikoak daudeneko ikastetxe publikoetako idazkaritzetan gordeko dira. Horretarako, ikastetxe pribatu eta ikastolek atxikita daudeneko ikastetxe publikoetako idazkaritzetara bidali beharko dituzte ebaluaketa akta horiek, behar bezala bete ondoren, azaroaren 15a baino lehenago bidali ere. Ziklo bukaerako nahikotasun frogan, eta arloetako batean edo bat baino gehiagotan, «gutxi» kalifikazioa ateratzen duten ikasleek, baldin eta gero, edozein delarik ere arrazoia, lehen zikloko irakaskuntza esperimentalak egiten ez badituzte, eskolaratu gabeko ikasleentzako zikloko nahikotasun frogetara auskeztu ahal izango dute aurreragoko ikasturteetan, «gutxi» kalifikazioa atera zuten arloetan, aipatutako irakaskuntz esperimentalak egin zituzten zentru berean. Ebaluaketa akta bete beharko dute ikastetxeek, bertan aurreku idazatian aipatu den egoeran dauden ikasleek egindako zikloko nahikotasun frogaren emaitzak azalduz, eta ez beste. IV.- ZIURTAGIRIAK ETA KONBALIDAKETAK. Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen zikloko ikasleek egindako ikasketei buruzko ziurtagiriak VII A eta B eraskinak beteaz egingo dira, ebaluaketa aktetan oinarrituz, eta/edo IV. eraskina beteaz, nota orokorrei buruzko aurauteriari jarraiki. Indarrean dagoen legeriaren arabera egingo dituzte konbalidaketak (SA 85-X-31, MA 86-IX-22 eta A 85XI-11) ikasleen espedienteak gordetzen dituzten ikastetxe publikoek, honako prozedura honi jarraiki: - Gurasoek edo tutoreak eskatuko dute konbalidaketa, edo ikasleak berak, adinez nagusi baldin bada, edo ikastetxeak, baldin eta ikasle talde batena eskatzen bada, espedienteak gordeta dauden ikastetxe publikoko zuzendariari bidalitako instantzia baten bidez. - Ikastetxe publikoak, zikloa gainditu duten ikasleei dagokienez, dagokien konbalidaketa agertaraziko du VIII. eraskineko A ereduaz baliatuz, zikloko ebaluaketa aktak eta lehenago aipatutako legeria kontutan hartuz. - Zikloa gainditu ez duten ikasleek, baldin eta lehen kurtsoan kalifikazio orokor positiboa badute, BBBko edo LH-leko 2. kurtsoan sartu ahal izango dute, eskola-graduatu tituloa eskuratua baldin badute. OHOri dagokion eskola-ziurtagiria baino ez badu eskuratua ikasleak, LH-leko 2. kurtsoan bakarrik sartu ahal izango du. Kasu hauetan, ikastetxe publikoak, ikaslearen espedientean ageri den IV. eraskina oinarritzat hartuaz, dagokion konbalidaketa emango du, VIII. eraskineko B eredua baliatuz horretarako. ALDIBATERAKO XEDAPENA - 1989-90 ikasturte honetan, IEEko l. zikloa gainditu gabe, hots, irakasgairen bat pendiente dutelarik, BBBko 3. ikasturtean edo LH-2ko 1. kurtsoan baldintzapean matrikulatuta dauden IEEko ikasle ohiek, IEE egin zuteneko ikastetxeek ikasle libreentzat egiten dituzten nahikotasun frogetara aurkeztu ahal izango dute· aurrengo honetan eta ez bestetan. Bide hori aukeratzen dutenek zirkunskripzioko ikuskariaren jakinaren gainean jarri beharko dute, eta ez zaie kalifikaziorik emango IEEko 1. zikloaz konbalidagarri diren irakaskuntza berrietako irakasgai pendienteetan. Nahikotasun froga horiek gainditzeak ikaslea egun egiten ari den irakasketetan kalifikatzea ahalbidetuko du, IEEkn 1. zikloari dagozkion konbalidaketak ezarri ondoren. INDARGABETZE XEDAPENA Indarrik gabe geratzen da aipatutako Erabakiko VllI. eraskina-Parekidetasun T delakoan ezarritako parekidetasun taula. AZKEN XEDAPENA EHAAn argitaratzen denean jarriko da indarrean Erabaki hau. Gasteiz, 1990.eko martxoak 26. Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaria, GEMMA ZABALETA ARETA.Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuango Langilegoaren Estatutua arautzeko Autonomi Elkarteak bere dituen agintepideen babespean emandako Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak Autonomi Elkarteko Erakunde Autonomoen langilegoa sartzen du bere erabiltze-eremuan, eta Lege horrek, halaber, osasun langilegoaren berezitasunei bere xedapenak egokitzeko berarizko arauak emateko bidea ohartematen du. Horretaz gainera, bere Gehigarrizko Xedapenetatik Hamabigarrenak agintzen duenez, Osasunari buruzko apirilaren 14/86 Orotariko Legean sartutako ohartemateei atxikiz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak ezarritako oinarri-erizpideei eutsiz Eusko Legebiltzarrak berarizko Legea ematen ez duen artean, mediku langilegoaren Estatutu Juridikoan, Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako mudikuez besteko osasun-langilegoaren Estatutuan eta Gizarte-Segurantzako osasun-erakundeen zerbitzura diharduen osasun-langilegoaz bestekoaren Estatutuan araututako Gizarte Segurantzako langilegoak Lege horren II, IV, V eta VI Idazpuruetan eta bakoitzari dagokion Estatutuan dauden oinarrizko xedapenetan agindutakoa izango du jaurpide. Araupidetza horren zehaztasunik ezak, halaber, erregimen ezberdina duen -funzionari edo lanitunepekoa dela alegia- eta Erakunde Autonomoari atxikita dagoen langilegoarengan eragina baduela kontutan izanik eta Aldibaterako Xedapenetatik Hamabigarrenak agintzen duenez, Osakidetzaren menpe dauden irekitako edo itxitako Osasun-Erakundeetako Lanpostuak horietarako izendatutako langilegoak bete ahal izango ditu aukeran, horretan iharduteko eskatzen diren betebeharrak betetzen baldin badituzte. Arau honen bidez, eta langilego horren estatus juridikoa behin betiko arautu artean, giza eskuharteen kudeaketaren razionaltasuna eta zerbitzuen beharrezko birrantolaketa bermatzen dira. Esparru horretan, Dekretu honek arauz garatzen du Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea, lanpostuez jabetzeko xedez merezimendu lehiaketa bidezko sistema bat atalkatuz, sistemari objetibotasuna emateko, eta aldi berean, egoera horretan dauden langile talde ezberdinekiko sistema zabalagoari bide ematen zaio. Nolanahi ere, zuzendaritzazko lanpostuak arau horretatik kanpo gelditzen dira, horietarako lanpostuak aukerango izendapenez beteko bait dira, Osakidetzari atxikitako Eritetxeen ihardutze egitura finkatzen duen apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuaren 5.3 atalaren arauera. Horiek horrela, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen Azken Xedapenetatik Lehenengoan agintzen denari atxikiz, Osasun eta Kontsumo Sailburuaren eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1990.eko apirilaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Osakidetzaren menpe dauden Irekitako edo Itxitako Osasun Erakundeetako lanpostuak Erakunde horiei atxikitako langileek bete ahal izango dituzte aukeran, baina langile horien lan atxikipena aldi baterakoa ez izatea eta lanpostuetan iharduteko eskatzen diren betebeharrak betetzea ezinbesteko baldintzak izango dira horretarako. 2.- Lehen adierazitako ondorioetarako, Osasun Erakunde batetan diharduten eta ondoren zehazten direnetakoren batetan sartzen diren langileak joko dira aurreko idazatian sartutakotzat: a) Mediku Langilegoaren Estatutu Juridikoan, Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako medikuez besteko osasun-langilegoaren Estatutuan, Gizarte Segurantzako osasun-erakundeen zerbitzura diharduen osasun-langilegoaz bestekoaren Estatutuan araututako jabetzapeko izendapenezko langileak. b) Karrerako Funtzionariak. c) Behin-betiko lan-itunepeko kontratatuak. 2. atala.- 1.- Lantokia betetzeko sistema, orohar, lehiaketa izango da. Lehiaketan baloratu egingo dira dagokion deialdian lehiatzaileek dituzten merazimenduak; eta lehiaketaren izaerari begira, paktikazko probak, txotenak edo bakoitzarekingo elkarrizketak ezarri ahal izango dira, bete nahi den lanpostuaren berarizko ezaugarriak ikusita lehiatzaileak egokiak diren ebaluatu ahal izateko. 2.- Zuzendaritzazko lanpostuak baino ezin izango dira gorde aukerango izendapenez betetzeko. 3. atala.- 1.- Lanpostuak betetzeko deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta deialdietan honako hauek sartu behar izango dira nahitaez: a) Lanpostuen banakako zerrenda, beren izena, kategoria eta tokia ere adierazi beharko direla. b) Lanpostuetan iharduteko ezinbesteko betebeharrak eta eskatutako tituloa. c) Deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezenetik hasiko dira eske-idazkiak aurkezteko epeak eta ez dira inoiz hamabost egunetik beherakoak izango. 2.- Lantokia betetzeko sistema lehiaketa izan dadinean, merezimendu baremoa sartu beharko da deialdian, eta bertan egin beharreko berarizko probak, lantokia betetzeko eskatutako gutxienezko puntu-kopurua eta balorazioa egingo duen Batzordearen osakera ere adierazi behar izango dira. Batzorde horretan langilegoaren ordezkari bat egongo da, sindikaritza ordezkariek izendatuko dutena. 4. atala.- Iharduneango zerbitzuan edo zerbitzu berezietan edo horien kidegarri izan daitezkeen egoeretan dauden langileek lanpostuak betetzeko deial dietan eskuhartu ahal izango dute. Halaber, lantoki gordeketa ez dakarten egoeretan dauden langileek iharduneango zerbitzuan berriz sartuz gero eskuhartu ahal izango dute lehiaketan, baina egoera horien ondoriozko gutxienezko epea bete ondoren. 5. atala.- 1.- Aurreko ataletan ezarritakoari jarraituz Osakidetzako lanpostuak betetzeak ez du ekarriko, inolaz ere, langileek Erakunde Autonomoarekin ducen estatuto, funtzionari edo lan alorreko atxekipenarekiko izaera juridikoaren aldakuntzarik. 2.- Aurreko atalean ezarritakoa dena dela, lanpostua lor dezateneko Osasun Erakundean indarrean dauden lan baldintzapetan geldituko dira langile horiek eta beteko beharreko lanpostuari dagozkion lansariak jasoko ditu, kasu bakoitzean aplikagarri gerta daitezen kontzeptuei egokituko zazikiela eta bakotzari aitortutako aldi baterako osagarriak ere izango dituelarik. Azken horri dagozkionetan, lanpostu berriari izendatutako lansariaren eta aurreko lanpostuari izendatutako lansariaren arteko alde positiboa kenduko zaie osagarri horien diru-kopuruari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaie Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari eta Osasun eta Kontsumo Sailbumari Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezko gerta daitezen xedapenak emateko. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko apirilak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.