Arautegia
Inprimatu88/1990 DEKRETUA, apirilaren 3koa, zeinen bidez «lruña-Okako Industrialdea, S.A.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 1242
- Xedapen-zk.: 89
- Xedapen-data: 1990/04/03
- Argitaratze-data: 1990/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Uztailaren 27ko 191/1989 Dekretuak «Iruña-Okako Industrialdea, S.A.» baltzu publikoa sortzeko baimena eman zion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. delakoari. Hori sortua delarik, eta Euskal Autonomi Elkartearen 1990erako Aurrekontu Nagusiak onartu zituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 11-a) atalean ezarritakoaren indarrez, izan ere bertan Jaurlaritzaren Kontseiluari ematen baitzaio ahalmena aipatutako Lege hori indarrean jarri ondoren sortzen diren baltzu publikoen aurrekontuak onartzeko, ezinbestekoa gertatzen da 1990erako baltzu horrek izango dituen aurrekontuak onartzea, berori aurtengo ihardunaldirako beharrezko zaizkion legezko baliabideez hornitzearren. Hori dela-eta, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1990.eko apirilaren 8ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra- «Iruña-Okako Industrialdea, S.A.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzea, 126.423.000 PTAko zuzkidurarekin. Kopuru berorretara arteko baliabideak izango ditu baltzu horrek ustez. Dekretu honen Eraskinean ageri da zehaztuta aurrekontu horien banaketa, barne direlarik horiei dagokienez ustez izango direneko finantza-egoerak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko apirilak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. ERASKlNA IRUNA-OKAKO INDUSTRIALDEA, S.A. BALTZU PUBLIKOAREN 1990RAKO AURREKONTUAK Kapital aurrekontua