Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

275/1989 DEKRETUA, abenduaren 29kua, Urkiolaldea Parke Naturaltzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 37
  • Xedapen-zk.: 275
  • Xedapen-data: 1989/12/29
  • Argitaratze-data: 1990/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Urkiolak Durangaldeko gailurretan ditu mugak, Anboto eta Aramotz mendikateen gailurretan, hain zuzen. Mendigune horien gaineko harkaitzak ekialdetik mendebalderantz daude lerroturik, Kantauri-Mediterraneo isurialdeen ur-banaketa osatuz. Ingurune hori balio handikoa da, natura, kultura eta ikuspegien aldetik, eta Euskal Herriko ekosistemarik bereizgarrienetarikotzat har daiteke. Urkiola artzainleku eta basogune izan da betidanik; aldean ez dago aipatzeko herririk, S. Antonio Saindutegia eta aldameneko ostatu eta jatetxeak izan ezik. Hala eta guztiz ere, baso-suteak, bertako landarotzaren suntsipena. eta horren ordez, ekonomiaren ikuspuntutik errentagarriago diren hazkuntza azkarragoko beste espezie batzu landatzeko dagoen joera, harrobiak ugaltzea, azpiegitura-lanak direla-ta gertatzen ari diren aldakuntzak eta, orokorrean, azken hamarkada hauetan Urkiólak jasan duen neurriz kanpoko erabilera, horiek guzti horiek aski dira Urkiolako natur-ondasunak kudeatzeko sistema berri baten beharra argi eta garbi ikusteko. Martxoaren 27ko 4/1989 Legeak, natur-inguruneak eta basa-landaretza eta animaliak babestekoak, Urkiola lehen esandako moduan zaintzeko aukera egokia eskaintzen du, parke naturaltzat jotzearen bidetik, hain zuzen. Horixe da, zalanezarik gabe, Urkiolaldea antolatzeko berebiziko bidea, horren bitartez, xede desberdin batzutara heltzea nahi da, hots, dauden ekosistemak ahalbait hoberen gordetzea, hezkuntza eta jolas erabilerak sustatzea eta, babesgai diren ondasunak kontutan hartuz, bertako bizilagunen bizimodua geldiro baina goraka joan dadin ziurtatzea. Eta helburu guzti horiek iristeko dago Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua, Urkiolaldea ordenatzeko benetako tresna bait da; horregatik lehenagotik zeuden lurralde-araubideak moldatuko dira Egitamuaren aginduetara, kontraesanak dauden guztietan. Urkiola parke naturaltzat jo baino lehen, azterlan tekniko eta zientifikoak egin ziren, premia neurtu ahal izateko eta horien ondorioz, argi eta garbi ikusten da ingurune horrek gero eta txarragorako joera hartu duela; horrexegatik da premiazkoa Urkiolako natur-ondasunak babesteko berarizko arauketa bat ezartzea. Dena dela, Natur Inguruneetarako Lege berriak zenbait aldaketa ekarri du eta bere 15. atalak dioenez, Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuaren onarpena aldez aurretik egin behar da. Beraz, lehenago aipatu den premia kontutan izanda eta xedapen horren 2. pasartean ohartemandako salbuespenari atxekiz, beharrezkotzat jotzen da berarizko arauketa onartzea urtebeteko epean. Azpimarratzekoa da, bestalde, Urkiola Mendiko Nekazaritzako eskualdetzat hartua izan dela, hori dela kausa eta Europako Eikarteen aginduz, lehengo natur egoera berreskuracu eta zaindu beharra dago eta, aldi berean, ondare historiko eta kulturala gordetzeko ekintzak bultzatu behar dira. Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuan omarriturik, Dekretuak, 4/89 Legearekin bat etorriz, Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia onartzea aurrikusten du, Parkearen barne-erabilera zehazteko asmotan. Dekretu hau, azarcaren 25eko 27/1983 Legeak, «Autonomia-Elkarte osorako Erakundeen eta bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoak» ezarritako eskurantza eta eginkizun banaketarekin ados dago, natur inguruneen kudeaketa tokian tokiko Foru Erakundeen ardurapean uzten bait du. Erakunde kudeatzaile asko dagoenez eta Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia betetzearren, Foru Aldundiek burutuko dituzten iharduerak komunztatzeko beharra begibistakoa da, koordinazio-bideak bilatu behar dira beraz. Hartara, Zuzendari-Kontserbatzaile bat izendatuko dute Organo kudeatzaileek, horretarako sinatuko diren akordioen arabera. Zuzendari-Kontserbatzaile horrek Parke Naturalaren benetako kudeatzaile gisa ihardungo du. Zuzendari-Kontserbatzaileari beraz Parkearen kudeaketa dagokio, eta horren barnean, besteak beste, inbertsioen egitasmo eta lan-egitamuak egitea, behar diren obrak zuzentzea eta beharrezko diren gainerako iharduerak egiteratzea, kudeaketan esku duten organoen jarraibideen arabera eta Parke Naturalaren Zaingo-Batzordeak onarturiko urteroko inbertsio-programetan biltzen diren aurrikuspenak kontutan izanda. Zaingo-Batzordea, Parke Naturalarekin zerikusia duten sektore eta interes desberdinen topagunea izango da, eta bereganatuko dituen eginkizunen artean, Parke Naturalaren inguruko inbertsio, iharduera, azterlan eta ikerketen urteroko egitasmoa onartzearena dago, baita esparru horretan eragina izan dezaketen xedapen eta lurralde-antolamendurako arauei buruzko txostenak ematearena ere. Dekretuan esaten denez, aurrekontuetan behar adinako dirusailak bereiziko dira finkaturiko xedeak iristearren, Administrazioak, bere aldetik, «eroslehentasun» eta «atzera-eskuratzeko» eskubideak izango ditu eta, kontrapartean, jadaneko eskubideei gabetze edo murrizpenen truke kalte-ordainak emateko beharra izango du. Azkenik, azpimarratu egiten da Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua idazteko espedienteari hasiera ematea, Parke Naturaltzat jotzeko Dekretuaren onarpenarekin bat etorriko dela eta azpimarratu ere egiten da ze-nolako eragina izango duen idazpen eta ondorengo onarpen horrek orain arte egon diren antolamendu-egituretan. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta jaurlaritza-Kontseiluak bere 1989.eko abenduaren 29ko bilkuran aztertu andoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea Durangaldeko malkorren artean, Anboto eta Aramotz mendikateetan mugak dituen Urkiola izeneko esparrua Parke Naturaltzat jotzea eta bertan Natur Inguruneak eta Baso-landaretza eta Animaliak babesteko den martxoaren 27ko 4/89 Legearen araberako erregimena eratzea. 2. atala.- Helburuak Aipaturiko lege-erregimenak hurrengo puntu hauek izango ditu helburu: a.- Funtsezko prozesu ekologikoak mantendu eta berreskuratzea. b.- Aniztasun genetikoa gordetzea. c.- Baliabide naturalen ekoizpena hobetu eta berrindartzea. d.- Baliabide naturalesn erabilpen ordenatu eta arrazoibidezkoa. e.- Natur ekosistemek eta ikuspegiek dituzten alderdi ugariak, eta horien berezkotasuna eta edertasuna jagotea. f.- Alderdi horretako balore naturaletak ezaguru eta horietaz gozatzeko kanpotikako jende-etorria bideratu eta ordenatzea. g.- Baliabide naturalen erabilpen arrazoizkoan oinarritutako gizarte eta ekonomi potentziazioa. 3. atala. - Lurralde esparrua 1.- Urkiolako Parke Naturalak, gutxi gorabehera 5.768 Ha dituela, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio herrietako zenbait lurralde bereganatzen du. 2.- Parke Naturalaren mugak, Dekretu honen I Eraskinean errepresentatzen dira eta II Eraskinean deskribatzen.I Eraskina: Planoak.II Eraskina: Parkearen mugen deskribapena. 3.- Jaurlaritza-Kontseiluaren Dekretu bidez, jabetza publiko nahiz pribatuko lurraldeak atxeki dakizkioke Parke Naturalari, beti ere baldintza egokiak badituzte Urkiolak hasieratik zuen lurraldeari itsasteko. Hala eginez gero, Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua aldatu eta lursail itsatsi berri horietara zabaldu beharko litzateke, Dekretu honen 6.4 atalean ezarritako prozedurari jarraikiz. 4. atala.- Parkea babesteko arau orokorrak Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiak agintzen dutenaren kalterik gabe, Parke Naturalaren esparruan hurrengo arau orokorrak ezartzen dira: a) Debekatu egiten da berariaz: - Bertakoak ez diren landare edo abereak parkeesparruan sartzea, dagokion Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren baimenik gabe. - Zaborrak edo zarama, edonolakoa delarik ere, botatzea edo uztea, kudeaketa organuak horretarako egokitutako lekuetatik at. - Suak piztea, ohizko gauzetarako eta dauden etxeen barruan egiten direnak salbu. - Parke Naturaleko mugen barnean, kirola egitea motordun ibilgailuetan. Halabaina, dauden etxemultzoetako sarbideetatik zehar horielakoetan ibiltzea zilegi da. - Akanpada librea. - Meategi berriak zabaltzea. b) Produktu fitosanitarioen erabilera, 1975eko abenduaren 9ko Aginduan, baso-animaliei kalterik ez egitearren produktu fitosanitarioen erabilera arautzen duen Agindu horretan ezarritakoaren arabera gauzatuko da. 5. atala.- Batera egin daitezkeenak Dekretu honen bidez ezarritako babes-araubideak ez du oztopatzen honako hauek aurrera eramatea: a.- Autonomi Elkarteko, Estatuko, Herrialde Historikoetako Foru Aldundietako eta Toki Erakundeetako Administrazioek hurrengo hauez dituzten eskurantzak: - jabari publikoaren ondasunez - mendiei buruzko legeriaren arabera, «erabilgarritasun publiko»ko eta «babesle» delako mendiez. b.- Jadaneko eskubide pribatuak. c.- Ohizko iharduerak eta horien inguruko balia bideen behar bezalako aprobetxamendua, erabakitako babes-helburuak betetzearren ezarri diren mugen kaltetan joan gabe. 6. atala.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua.1.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamu bat idatziko da urtebeteko epean Urkiolako Parke Naturalaren lurralderako. Egitamuak honako hauek izango ditu helburu nagusi: a) Natur baliabide eta ekosistemen egoera, landatar arkitektur ondarea eta hango biztanle guneek dituzten ezaugarriak definitu eta zehaztea. b) Ingurune hartako gaur egungo egoera nolakoa den ikusi ondoren, ezarri beharreko mugapenak zehaztea. c) Natur baliabideen lehengo egoera berreskuratzeko, egoera horri eusteko eta hobekuntzarako neurriak sustatzea. d) Kanpoko jendearen etorrera bideratu eta antolatzea. e) Ekonomi nahiz gizarte arloetako iharduerak, publiko zein pribatuak, antolatzen dituzten politikak eta sektorekako politikak taiutzeko erizpideak, aldez aurretik finkaturiko eskakizunekin bat etorriko direnak, ematea. 2.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak gutxienez hurrengo puntu hauek izango ditu eginkizun: a) Natur baliabideek dituzten ezaugarri fisiko, bipologiko eta sozioekonomikoen deskribapen, interpretamen eta diagnostikoa. b) Esparru hori osatzen duten natur baliabide, ekosistema eta ikuspegien egoerari buruzko definizioa, egungo ebaluazioa eginez eta geroan egoera horrek nolako bilakaera hartuko duen azalduz. c) Esparrua aldeka banatzea. Erabilera edo iharduerei dagokienez, mugapen orokor eta zehatzak ezarriko dira, alde bakoitzean finkaturiko babes-mailaren arabera. d) Basa-landaretzak eta animaliek beren lehengo egoera berreskuratu eta horretan iraun dezaten egitamuak ezartzea. e) Babesgai den esparruaren gainean eragina duten sektorekako politika desberdinak taiutu eta egiteratzerakoan, kontutan hartzen diren erizpideen definizioa. f) Ingurugiroak jasandako Eraginen Ebaluazioaren ildotik, ekainaren 28ko 1302/1986 Erret Dekretu Legislatiboaren bidez eta hura garatzen duten arauen bidez ezarritako ebaluazio-erregimena, zein iharduerari, lani edo instalakuntza publiko nahiz pribaturi aplikatu behar zaion zehaztea. g) Egitamu Orokor eta Arau subsidiarioetan ohartemandako babes neurrien garapena, behar diren alderdi guztiak osatuz. h) Natur baliabidenn erabileran edo aprobetxamenduan ezar litezkeen murrizpenengatik edo Egitamuan ohartemandako gainerako ekintzengatik sorturiko ondorio ekonomikoak neurtzea, finantzal kostua zein Herri Erakundek xurgatzen duen zehaztuz. 3.- Beherago aipatzen diren jazoerak gertatuz gero, Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua aldatu beharrez egongo litzateke: a.- Hasierako erizpide edo helburuetan aldakuntzak direnean. b.- Lurralde eremua zabaltzen denean. c.- Babesgai diren ondasunak jagoteko, neurri zorrotzagoak ezarriko balira. 4.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua eta geroan egin dakizkiokeen aldaketak onartzeko prozedura honelakoa izango da: a) Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak idatziko du Egitamua, baina Parke Naturaleko Zaingo-Batzordearen Talde Iraunkorrak egingo dio jarraipena. b) Egitamua behin idatzi ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren esku egongo da hasierako onarpena ematea, aldez aurrretik dagokien Foru Aldundietako Nekazaritza Sailen eta Parke Naturaleko Zaingo-Batzordearen txostena jasorik. Baiezkotzat hartuko dira txostenak, hilabetearen epean luzatzen ez badituzte, espedientea jaso zutenetik hasita. c) Hasierako onarpena eman eta gero, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren Agindu bidez, jendaurrean jarriko da 30 egunetan zehar, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz geroztik. Aginduan bertan adieraziko da, halaber, Egitamua non egongo den aztergai jendearentzat. Interesdunek egoki jo adinako proposamen, adierazpen eta iradokizun aurkez dezakete aipaturiko epearen barnean. d) Nekazaritza eta Arrantza Sailak, jendaurrean jarri eta hala izanez gero bidezko aldaketak sartu ondoren, behin-behingo onarpena erabakiko du. Hasieran onarturiko Egitamua eta, aldaketak sartu ondoren geratu denaren artean alde nabarmena egongo balitz, erizpide eta irtenbideei dagokienez; berriz ere erakutsiko da jendaurrean lehengoan bezala, behin-behingo onarpena eman aurretik. e) Behin-behingoz onartu ondoren, Euskal Herriko Lurraldea Antolatzeko Batzordeak Egitamuari buruzko txostena idatziko du. Bertan azaltzen den eritzia loteslea izango da industria eta zerbitzuen garapena neurtzeari dagokionez, azpiegitura eta ekipamenduen arloetan eta egile den Sailaren esku ez dauden gainerako gaietan. Aipaturiko txostena bi hilabeteren epean emango dute aditzera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak espediente osoa jasotzeaz geroztik hasita. Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuaren behin-betiko onarpena Eusko Jaurlaritzari dagokio. Horrek dekretu bidez egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du. 7. atala. - Kudeaketa Parke Naturalaren kudeaketa, Parkearen mugen barruan dauden Herrialdeetako Foru Aldundietako Nekazaritza Sailei dagokie. Aipaturiko Foru Aldundiek horretarako sinatuko diren haien arteko hitzarmenen arabera kudeatuko dute Parkea. 8. atala.- Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia.1.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua behin-betikoz onartu eta urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzak, 6.4. atalean ezarritako prozeduraren arabera, Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia onartuko du, indarrean gehienez 4 urtetan egongo dena; epea bukatu ondoren, gainbegiratu beharko da berriro. 2.- Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamuak honako hauek izango ditu helburu nagusi: a.- Erabilera, iharduera eta ekintza zehatzen kudeaketa-arauak definitu eta garatzea, asmoak hauexek bait dira: natur baliabideak beren hartan mantentzea eta aspaldiko egoera txarragotu bada galduriko aberastasuna berreskuratzea. Bide batez, babesgune bati dagozkion xedeak betetzen direla bermatuz, hala nola: natura orokorrean interpretatzea, ingurugiroko hezkuntza, natur ingurunea neurriz erabili eta hartaz gozatzea, Parkean edo haren inguruan bizi direnen garapen sozio-ekonomikoa eta horri buruzko ikerketa. b.- Baliabide mota bakoitzeko dauden berarizko babestarauak definitzea. c.- Iharduera sozio-ekonomikoak, parke naturalaren barruan egiten direnak, arautzen dituzten xedapen orokorrak. d.- Herri erabilerarako Egitamu bat egitea, alderdi desberdinak babesteko eta, aldi berean, hezkuntza, aisia eta jolas leku bezala erabili ahal izateko. e.- Parke eta inguruaren artean harreman orekatuak jar daitezen neurriak sustatzea. f- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuan eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian ezarritako arauei dagozkien hausteak tipifikatzea, martxoaren 27ko 4/89 Legean ohartemandako zigorbidearen arabera. 9. atala.- Parke Naturaleko Zaingo-Batzordea. 1.- Urkiola Parke Naturaleko Zaingo-Batzordea erakunde laguntzaile eta aholku-emale gisa eratzen da. 2.- Zaingo-Batzordeak Osoko Bilkuretan eta Talde Iraunkorretan ihardungo du. 3.- Zaingo-Batzordearen Lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren Akordio bidez izendatuko da, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez.4.- Zaingo-Batzordea osatuko dutenak, lehendakariaz gain, honako hauek izango dira: - Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak izendaturiko bi ordezkari. - Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxabizitza eta Ingurugiro Sailburuak izendaturiko bi ordezkari. - Zerikusia duen Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat, Nekazaritza arloko Diputatuak izendatua. - Parkeko lurralde-eremuan sarturiko udalerri bakoitzeko ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkartean egoitza izan eta, zein bere estatutoaren arabera, natur ingurunea zain du eta jagotea helburu nagusi duten elkarteen ordezkari bat. - Elkarte ekologista eta kontserbatzaileen ordezkari bat. - Euskal Herriko Mendiko Federakundearen ordezkari bat. - Euskal Herriko Basogintza Konfederakundearen ordezkari bat. - Nekazal Kamaren ordezkari bat. - Nekazal Sindikatuen ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Mendiko Nekazaritza Federakundeko ordezkari bat. - Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat. - Parkearen Zuzentzaile-kontserbatzailea. - Lehendakariak izendatutako Idazkaria, hizpidea bai baina hautespiderik izango ez duena. 5.- Parke Naturaleko Zaingo-Batzordearen Osoko Bilkuraren eginkizunak hurrengoak dira: a) Parkearen gainean eragina duten arau-xedapenei buruz aginduzko txostenak ematea. b) Parkearen gainean itzala duten maila guztietako xedapenak betetzen direnentz zaintzea eta proposatu ere eskudun erakundeei aurrekoak aplikatu edo garatzeko behar adinako arauak, Dekretu honetan bilduriko helburuak lortzeko asmotan. c) Parke Naturaleko inbertsio, ekintza, azterlan eta ikerketen urteroko egitasmoa onartzea, ZuzendariKontserbatzailearen proposamenez. d) Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuaz eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiaz txostenak ematea. e) Hirigintza-plangintzari buruz aginduzko txostenak idaztea, Parke Naturaleko lurralde-esparruan jartzen diren udalerriekiko. Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuan eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian ohartemandako ekintzak aurrera eraman eta helburuak gauzatzeko dauden fondoak bidezko eran erabilezen diren zaintzea. g) Barne-erregimenerako arauak onartu eta aldatzea. h) Egoki uste adinako eginkizun Talde Iraunkorraren eskutan uztea. i) Dekretu honen helburuak betetzeko asmotan eskudun organoei lankidetza-hitzarmenak sinatzeko proposatzea. j) Egitamu honen helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen diren gainontzeko eginkizunak ihardutea, beste Erakunde edo Herri Administrazioei berariaz esleiturik ez badaude. 10. atala.- Batzorde Iraunkorra.Zaingo-Batzordearen baitan, eta honen menpean, Batzorde Iraunkorra eratuko da, zeinek haren ordezkapenez ihardungo baitu. Zaingo-Batzordearen Lehendakaria bera izango da honetan ere Lehendakari, eta honako kideak izango ditu horretaz gain: - Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkari bat. - Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren ordezkari bat. - Foru Aldundietako Nekazaritza Departamenduetako ordezkari bana. - Eragindako Udal guztien ordezkari bat. - Zaingo-Batzordearen barne dauden gainerako Erakundeen ordezkari bat. - Idazkari arituko den Parkeko Zuzendari-Kontserbatzailea. 11. atala.- Zuzendari-Kontserbatzailea.- Urkiolako Parke Naturala kudeatzeko esku duten Foru Organoek, 7. atalean aipaturiko hitzarmenen barnean, Zuzendari-Kontserbatzaile bat izendatuko dute, unibertsitate-titulazioa duena eta gai horretaz aditua dena, gutxienez honako eginkizun hauek dituelarik: - Foru Aldundi desberdinek daramaten kudeaketa koordinatzea. - Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiak ezarritako xedapen eta jarraibideak betetzen diren zaintzea, Parkearen barruan burutzen diren iharduera guztietan. - Parke Naturalaren zerbitzupeko lanariek egiten dituzten lanak zuzendu, neurtu eta gainbegiratzea. - Inbertsio, ekintza, azterlan eta ikerketarako urteroko programa egin eta Zaingo-Batzordeari proposatzea; guzti hori Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak, Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiak eta Dekretu honek, hiru arauek dituzten helburuak betetzeko asmotan. - Zaingo-Batzordeak onarturiko inbertsio eta ekintzetarako urteroko programa egiteratzea. - Kanpo harremanak izatea, beste entitate, erakunde, korporazio eta gizabanako batzurekin. - Iharduera eta emaitzei buruzko urteroko txostenak idaztea. - Zaingo-Batzordeko Batzode Iraunkorreko Idazkaritza bere gain hartzea. 12. atala.- Titularitate-aldaketa, desjabetzapenak eta «erostehentasun» eta «atzera-eskuratzeko» eskubideak.1.- Urkiolaldea natur-ingurunetzat jotzeak bi ondorengo dakartza berarekin, batetik, jendearentzako erabilgarritasuna, lorturiko eskubide eta ondasun desjahetzapen ondorioetarako, eta bestetik, eskudun Administrazioentzako ahalmena, «eroslehentasun» eta «atzera-eskuratzeko» eskubideak iharduteko, esparru barruko lursailak bizidunen artean eta kostubidez eskuz aldatzen direnean. 2.- Saltzaileak trasmisioaren funtsezko baldintzak emango dizkio jakitera tokian tokiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari eta horrek 3 hilabete izango ditu, jakinerazpena jasoz geroztik, eroslehentasun eskubidea iharduteko. 3.- Behin trasmisioa egin ondoren, saltzaileak salmentaren eskritura publikoaren kopia sinesgarria bidaliko dio administrazio-organoari. Eskrituran jakinerazteko beharra bete den zehaztuko da, adierazpen hori gabe ezin izango bait da Jabetza-Erregistroan inskribatu. ' 4.- Parte Naturalaren barruko lursailen titularitatean aldaketaren bat egingo balitz, behar bezala jakinerazi gabe, tokian tokiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak atzera-eskuratzeko eskubidea ihardun ahalko du urtebeteko epean, eskualdaketa zein baldintzatan burutu den ezagutuz geroztik. 5.- Sail bakoitzeko eskuharmenen arabera, trukebidezko jabetza-aldaketen alde jokatuko da, hortaz Herri Administrazioak Parke barruko ahalbait soro gehien eskuratuko luke. 13. atala.- Mugapenak eta desjabetzapena.Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiak ezarritako murrizpen, mugapen eta desjabetzapenak kaltegarriak dira, legez ondare-interes eta eskubideak dituen gizabanakoarentzat. Hartara eta kalte horiei aurre egiteko, indemnizazioa jasotzeko eskubidea egongo da, indarrean dauden legeek ohartematen dutenaren arabera. 14. atala.- Finantzaketa eta baliabide ekonomiko eta materialak.Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuan, Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian eta inbertsio-egitasmoetan jatorria duten ekintza eta iharduerak aurrera eramatearren, eskudun organoek berarizko dirusailak ezarriko dituzte beren aurrekontuetan. 15. atala.- Lege-hauste eta zehapenak.1.- Urkiola Parke Naturala antolatzen duten arauak haustea zigortuko da, Natur Inguruneak eta Basa-landaretza eta Animaliak jagoteko den martxoaren 27ko 4/1989 Legearen VI. Idazpuruan ezarritakoaren arabera; erakar litzakeen erantzukizun penalen kaltetan joan gabe, hala gertatuz gero, jakitera emango zaie Auzitegi arruntei. 2.- Lege-haustea egin den tokiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari hauexek dagozkio: zigorbidezko espedienteari hasiera eman, ondorengo izapideak zuzendu eta azkenengo ebazpena ematea. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartzeak hasiera emango dio Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuaren idazpen eta onarpen espedienteari. ALDIBATERAKO XEDAPENAK 1.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua izapidatzen den artean eta hura onartu arte, ez da baimen, lizentzia edo emakidarik emango, egoera fisiko eta biologikoa alda ditzaketen ekintzak egiteko, aldez aurretik Foru Erakundeak baiezko txostena eman ez badu; osterantzean, oztopo besterik ez lirateke izango Egitamuaren helburuak eskuratzeko. 2.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua onartu eta argitaratzen denetik kontatzen hasi eta urtebeteko epean, moldatuko dira bai egitamu oroko rrak bai arau subsidiarioak harekin bat ez datozen guztietan. Bienbitartean, onarturiko Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuari emango zaio lehentasuna, dauden lurralde-antolamendurako arauen aurretik. AZKEN XEDAPENAK 1.- Dekretu hau egiteratu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan, baimena ematen zaio Nekataritza eta Arrantza Sailburuari. 2.- EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1989.eko abenduak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.II ERASKINA IPARRALDEKO MUGAK.Aramotz mendiko maldan hasten da, lgorre eta Dima arteko lerrotik, ekialderantz Igorre, Lemoa, Dima eta Zornotza batzen diren punturaino. Handik Dima eta Zornotza arteko lerrotik jarraitzen du, Belatxikieta mendiraino. Zornotzako Udalaren Belatxikieta mendia inguratuz, Dima eta Zornotza herrien gurutzelekutik, azken herri horretako udalaren Agirreta mendiko mugaraino, gero, Udal beraren Betzuen mendiko inguruetatik jarraitzeko, Durango udalerriko mugaraino. Ekialderantz zoazela Santa Luzia bidetik, izoztegi batera heltzen da, Durango Izurtzarekin elkartzen den lekura. Han Durangoko Bidezelaia 34 zkiko Herri Erabilgarritasuneko mendiaren mugari jarraitzen zaio, Etxeburu Torre bideraino, Izurtza eta Mañaria arteko lerroa mozten duen tokiraino, hain zuzen. Ondoren, hego-ekialderanzko norabidea hartuz, Mugarra haitz gainetik jaisten den gailurretik doa. Jarraian eta norabide berberaz, Mugarrikolandarako bidetik doa, bide horrek muga egiten du Artaraino. Artatik marmol harrobiraino eta gero Izuntze bidetik Urkuleta edo Mañasia ibairaino eta hortik doa muga Txupitaspe errekaraino, geroago 135 zkiko Herri Erabilgarritasuneko mendiko lurraldeak amaitzen diren lekuetatik jarraitzen du lerroak 71. mugarriraino. Handik aurrera, Mañaria eta Dima arteko lerrotik doa, S. Martin ermitaren bideraino, ondoren bide horretatik barrena Untzillaitz inguratzen da Mutxate harrobiaren gainetik. Hortik jarraituz gero, Mañariak Izurtzarekin egiten duen mugara iristen da eta ondore Abadiñorekiko mugara, lerro horri jarraituko diogu Abadiñoko Untzillaitz Herri Erabilgarritasuneko mendiko 1. mugarriraino. Mendi Publikoaren esparrua amaitzen den lerrotik jarraitzen da 18. mugarriraino, handik Atxarte ataka zeharkatzen da, eta malda erditik Abadiñoko «Urkiola-Basoak» 18 zkiko Herri Erabilgarritasuneko mendiko 19. mugarriraino. Aurrerantzean, lerroa mendi publiko horren mugari atxekitzen zaio, 45. zk.ko mugarriraino. Gune honetan mendi publikoko muga uzten da eta malda erditik Atxondoko lurraldeetan barneratzen; Alluitz eta Anboto mendiguneak inguratu ondoren, Atxarte harkaitzetik, Atxeko galtzada zaharretik, Eguzkialde txaboletatik, Arabarekiko mugaraino. Azkenik, Erlan errekan gora. eta Amillondo gainetik, Axelarrin haitzetaraino. EKIALDEKO MUGAK Tellamendin hasten dira, mendebalderako norabidea hartuz, Izpiztekoarriaga, Aramaio Udalaren mendiak inguratuz, ia Lesiaga leporaino. Han, norabidez aldatzen da, hegoalderantz, eta Arangio mendiko ekiko maldatik inguratzen da, gero Larratik, Izarra sakanatik, Ipurtotz etxolatik eta Arangio bide zaharretik igarotzen delarik, Keisti etxolaraino. HEGOALDEKO MUGAK Arangio gurutzean hasten dira, ondoren San Kristobal ermitatik Arangio mendiko mendebaleko malda inguratzen da Lesiaga leporaino. Aurrenik, Lesiagatik Olaetarako bideari jarraitzen dio eta, hurrenik Zabalandikoari, Arabak eta Bizkaiak bat egiten duten Pagozabal tokira iristeko. Araba eta Bizkaia arteko lerroari jarraitzen zaio mendebalderantz, Atxondo haranetik (Bizkaia) eta Aramaiako haranetik (Araba), Abadiñora heldu arte, Asuntze izeneko lekuan, Abadiñoko «Urkiola-Basoako Herri Erabilgarritasuneko 18 zkiko mendiko 53. mugarrian. Herrialde bien arteko mugatik segitzen du, aipaturiko mendi publikoaren 68. mugarriraino, hantxe amaitzen da baita ere Arabarekiko muga. MENDEBALDEKO MUGAK 68. mugarritik mendebalderantz, 18 zkiko Herri Erabilgarritasuneko mendiaren mugetatik Dantzaleku tokiraino. Hortxe elkartzen dira Dima eta Abadiño, lerro horri jarraituko zaio 18 zkiko H. E.ko mendiko 84. mugarriraino, non batzen bait dira Dima, Mañaria eta Abadiño. Gurutzeleku hori atzean utziz, eta Iturriotz gainetik Magaltxeta lepora heltzen da, eta Astoa delako bidea hartuz Mendizabal ubidera iristen da eta ubide horretatik barne Berdiguntze ur-depositoraino. Lezartzu gaina inguratuz, izen bereko leporaino, eta Lezartzutik Eskurminerako bidetik Olarreta leporaino. Ondoren, Olarretatik Iñunganerako bidetik, Soillukoganetik, Oba auzunerako bideraino. Euntzuatx lekutik abiatuta, Artaun auzunerako bide zaharretik doa, auzuneko soroen gainetik igaroz, eta Aramotz mendirako bidea muga izanik, bide horretatik jarraituko du lerroak, Dimako Udalaren Aramotz 26 zkiko mendi publikoaren tontorreraino, alde horretako Parkearen mugak eta mendi horrenak bat datozelarik.