Arautegia
Inprimatu53/ 1989 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Udalen artean gizarte eta hirigintzazko azterlanak eta birgaikuntzarako plan bereziak idazteko Hitzarmenak sinatzeko oinarriak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 678
- Xedapen-zk.: 53
- Xedapen-data: 1989/02/28
- Argitaratze-data: 1989/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Hazi eta mindegi-landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legea kontutan izanda, abenduaren 23ko 3767/72 Dekretuaren bidez onartu zen aipatu legearen Arautegia ikusita, Estatuto Administrazioak Euskal Autonomi Eltarteari eskualdaturiko hazi eta mindegi-landare arloko zerbitzuez. maiatzaren 8ko 839/ 1985 Erret Dekretua eta gainerako legeria osagarria aztertu ondoren, Nekazaritza eta Arrantzu Sailak, ikusten denez, badu eskuduntza erein-patata ekoizteko baimenduriko eskualdeak zeintzu diren finkatzeko. Era berean, badu eskuduntza pataten ekoizpenean nahiz merkatalbidean hazien kalitate osasunketa eta mota ziurtatzen dituzten arauak bete daitezelako neurriak ezartzeko. Horiek horrela, Sail honek ondorengoa, XEDATU DU: 1. atala. 1989/1990 kanpainan zehar, Arabako Lurralde Historikoan erein-patata ekoizteko baimenduriko eskualdeak, hurrengo toki eta entitate txikiei dagozkienak dira: TAULA 2. atala.- Ereiteko ez diren patata hazkuntzei tratamendu antiernagarria eman beharko diete nekazariek, beti ere hazkuntza horiek baimenduriko tokietan daudelarik, arlo fitosanitarioaren arauetan ezarritakoaren kalterik gabe. 3. atala.- Erein-patataren Elkarte Ekoizleak beharturik daude nekazari-bazkideek landuriko patataren ekoizpen osoa hurrupatzeko, bai eritekoa baita «destrio» motakoa ere, beharturik daude halaber, aurretiaz tratamendu antiernagarria emanda, «destrui » motakoak merkaturatzeko. Beren aldetik, nekazariek ezin izango dute beren ekoizpena merkaturatu, es ereitekoa ezta «destrio» motakoa ere, Elkarte Ekoizleen bidez ez bada. Arau honen ondorioetarako, «destrio» motakoa ereiteko es den patata da. 4. atala. Urtero, urriaren lehena baino lehen, nekazal urteari hasiera ematen den egun horren aurretik, erein patata ekoizteko baimenduriko toki edo entitate txiki batean lantzen duten nekazariek, nekazaritza iharduera nagusi dutelarik, beren eskualdea kendu nahi badute baimenduriko tokien hurrengo zerrendatik, idatziz eskatu beharko diote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu Sailari. Honek onartu egingo du baldin eta tokito nekazarien erdia ados badago eta horiek Iantzeko gai diren lurren erdia badute. 5. atala. Erein-patata inguruko gaiei dagokienez, Aholkularitza Batzordea eratzen da eta honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Ordezkari bat, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko ordezkari bat, Arabako erein-patataren Elkarte Ekoizle bakoitzeko ordezkari bana, Nekazal Sindikatuen ordezkari bat eta Arabako Nekazal Ganbarako kide bat. 6. atala. Tratamendu antiernagarriaz Agindu honen 2. eta 3. ataletan ezarritakoa ez betetzea, legez kanpoko ekintzatzat hartuko da, hazi eta mindegi-landareez den martxoaren 30eko 11/1971 Legearen arabera zigortzen delarik, horrez gain, bere aldetik Nekazaritza eta Arrantzu Sailak, hark berak edo Arabako Elkarte Ekoizleekiko lankidetzan, eta Administrazio Prozeduraren Legeak exekuzio subsidiariorako bere 104.b eta 106 ataletan agintzen duena betez, egin dezake esandako tratamendua, sorturiko gastuak, ordea, nekazarien pentzutan geratuko dira. XEDAPEN DEROGATZAILEA Indargabetu egiten da Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren 1988ko maiatzaren 6ko Agindua, erein-patata ekoizteko baimenduriko tokiak eta horri buruzko osagarrizko arauak ezartzen zituena. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1989ko martxoaren 13a. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan badago 1989. urterako diruizendapen bat Udalei dirulaguntzak emateko, Birgaikuntza Plan Bereziak egin ditzaten. Ustez, hitzarmen bidez lor daiteke hoberen Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen arteko erakundezko lankidetza, Eusko Jaurlaritzat 278/1983 Dekretuan hirigintzatu eta eraikitako ondarearen eta batez ere etxebizitzen birgaikuntzarako ezarri zituan helburuak lortzeko bideratuta dagoen lankidetza. Horrela, 1984, 1985, 1986, 1987 eta 1988 urteetan egindako ahaleginari jarraipena ematen zaio, eta udal administrazioa zuzpertu egiten da gai horretan dituen eskuduntzak eta erantzukizunak bere gain har ditzan. Horien ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez, eta 1989.eko otsailaren 28ko bileran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. Atala. 1. Lankidetza hitzarmenak izenpetzea eskatu ahal izango diote Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Udalek, Birgaikuntza Bateratuko Eremukotzat aldarrika daitezkeen udalerriko eremuetarako Gizarte eta Hirigintzazko Azterlanak edo/eta Birgaikuntza Plan Bereziak idazteko, Dekretu honetan ezarritako oinarri-arauekin bat etorriz. 2. Autonomi Elkarteko beste Ihardute-Sail, Erakunde eta Elkarte batzuetara zabaldu ahal izango dira hitzarmenak, aurrez, doakion Udala eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila ados jarri ondoren. 2. Atala. 1. Aipatu hitzarmenak izenpetzeko, lehentasuna izango dute honako inguruabarrak: a) Gizarte eta Hirigintzazko Azterlana edo Birgaikuntza Bateratuko Eremutzat har daitekeen ingururen bateko kartografia idazteko dirulaguntzaren bat jaso izana edo lankidetza hitzarmenen bat izenpetuta izatea. b) Indarrean dagoen Lurraren Legearekin bat etorriz, hirigintzazko Plangintza orokorraren lehenengo onarpena edo araketa egina izatea, edo ahal denik eta aurreratuen izatea behin betiko onarpena. c) Birgaikuntza Eremuari buruz, hirigintzatu eta eraikitako ondarearen birgaikuntzaren arazoetaz udalak interesa duela adierazten duten azterlanak, planak eta egitasmoak eginak izatea. d) Eremuari buruzko espedienteari hasiera emanda edo Kondaira Artezko Inguru aldarrikatua izatea. 3. Atala. 1. Lankidetza hitzarmenaren xedea da Gizarte eta Hirigintzazko Azterlanak idaztea, horien gutxieneko edukinak arautzen dituen Lurralde Politika eta Garraioetarako Sailaren Aginduan ezarritakoaren arabera, edo/eta Birgaikuntzarako Plan bereziak egitea, abenduaren 5eko 278/ 1983 Dekretuaren arabera, indarrean dagoea legeriarekin bat etorriz Udalei dagozkien izapidetza eskuduntzen kaltetan izan gabe. 2. Halaber, hitzarmenaren xede izan daiteke kartografia idaztea ere, 1/500 edo 1/200eko neurri·heinera, aurreko idazatian aipatutako lanak ondoren egin ahal izateko beharrezkoa dena alegia. 4. Atala. 1. Hitzarmena honako oinarri-arauei lotuko zaie: a) Hitzarmenaren xede diren lanen kontratazioa, beharrezko eritzitako lantalde teknikoekin egingo du Udalak, hortarako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren oneritzia beharko duelarik. b) Udalak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak arduradun bana izendatuko dute, lanen Zuzendari; hauek, lanak hobeto gartzeko beharrezko aginduak emateko ardura izango dute eta bakoitzak bere administrazioarekin lotura lana egingo du. c) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eman ahal izango duen dirulanguntza ez da izango hitzarmenaren xede diren lanen idazketa lansarien kostuaren %90 baino handiagoa ez %30 baino txikiagoa, dagokion B.E.Z. barne, Udalerri guztientzak erizpide berdinekin kalkulatuko direlarik. d) Kontratuan zehaztu beharko diren lanen idaztekaren epeak ez dira izango Dekretu honetako seigarren atalean aipatutakoak baino handiagoak. e) Hitzarmena izenpetzen denetik hilabete igaro ordurako, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren dirulaguntzaren %15a gehien bat ordaindu ahal izango da, beti ere Udal guztientzat erizpide berdinak erabiliko direlarik, eta gainetikoa, egindako lanen ziurtagirien aurrean, bi zuzendariek izenpetuak edo Lurralde Antolaketa eta Hirigintza Zuzendari Jn. T. Argiaren etabakien bidez. 5. Atala. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eman beharreko ehunenekoa kalkulatzeko erabiliko den Birgaikuntza Plan Berezietako lanen idazketa lansarien kostuen gehienezko kopurua, honelako formula ezarriz, B.E.Z. sartu gabe, atera dadina izango da: H= 25.000 x 4,00 x Fp x S H-k lansariak pezetatan hartuta esan nahi du, eta Fp eta S-k Plan Partzialetarako ekainaren 17ko 2152/1977 Errege Dekretuko 2.2.9. idazatian emandako balioak izango dituzte, beti ere Fp lortzeko 1,5 m2/m2tik gorako eraikigarritasunari dagokion zutabeari jarraituz. 2. Gizarte eta hirigintzazko azterlanaren idazketa lansarien kostuaren gehienezko kopurua, Birgaikuntza Plan Bereziari gehienez dagokionaren %30koaren parekoa izango da. 6. Atala. 1. Lanen idazketarako kontratuak, hitzarmena izenpetu dadinetik eta bi hilabete baino luzeago ez den epe barruan egingo ditu Udalak. 2. Gizarte eta hirigintzazko Azterlana, kontratua izenpetu dadinetik eta bost hilabete baino luzeago ez den epe barruan egingo da. 3. Plangintzaren Erizpide, Helburu eta Irtenbide orokorrak hartzen dituen agiria, Plangintzaren Arautegiaren 125. eta 147. atalen arabera, kontratua izenpetu dadinetik eta zortzi hilabete baino luzeago ez den epe barruan egingo da. 3. Plangintzaren Erizpide, Helburu eta Irtenbide orokorrak hartzen dituen agiria, Plangintzaren Arautegiaren 125. eta 147. atalen arabera, kontratua izenpetu dadinetik eta zortzi hilabete baino luzeago ez den epe barruan egingo da. 4. Birgaikuntza Plan Bereziaren idazketa, plangintzaren erizpide, helburu eta irtenbide orokorrak Udalak onar ditzanetik eta lau hilabete baino luzeago ez den epe barruan egingo da. 7. Atala. Aipatu lankidetzaren hitzarmena izenpetzea eskatzeko, Udaletako Alkateek honelako agirak bidaliko dituzte Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dekretu hau ager dadinetik eta 30 eguneko epean: a) Eskabidea aurkezten duen idatzia. b) Helburu berdinez beste Erakunde batzuri eskatu edo, horrela balitz, hartutako laguntzen zenbatekoak jasotzen dituen egiaztagiria, kopuruak azalduz. c) Dekretu honetako bigarren atalean azaldutako inguruabarrak betetzen direla zuritzeko beharrezko agiriak. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizakrian argitara dadinetik sortuko ditu bere ondorioak. Gasteiz, 1989.eko otsailak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.