Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

311/1988 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, «Instituto Vasco de la Mujer /Emakumearen Euskal Erakundeao-ren 1988rako aurrekontua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 3174
  • Xedapen-zk.: 311
  • Xedapen-data: 1988/12/01
  • Argitaratze-data: 1988/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

«Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeao otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bidez sortarazi zen, Lehendakaritzari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa sortarazi ere, Euskal herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan emakumearen benetako eta egiazko berdintasuna lortzeko xedez. Lege horretako 5. atalak, Erakundeko Artezte-Sailak Artezte-Batzordea eta Zuzendaria direla zehazten du. Bestalde, 1988rako Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusiak onartzen dituen maiatzeren 31ko 8/1988 Legeak, bere azken xedapenetariko lehenengoan, 2 idazatian, baimena ematen dio Jaurlaritzari «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea» Ihardutze-Erakunde Burujabearen Artezte-Sailak osotu ondoren horren aurrekontua onartu ahal izateko. Urriaren 25eko 273/1988 Dekretuaren bidez Erakundeko Zuzendaria izendatuta dagoenez, beharrezkoa da Zuzendaritzako Ihardute-Sail horri 1988 urtean bere eginkizunak behar bezala garatu ditzan beharrezko aurrekontuak ematea. Guzti hori horrela izanik, Herriogasun eta Dirubideketa Saileko Sailburuaren proposamenez, eta 1988.eko abenduaren 1eko bilkuran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen» 1988rako aurrekontuak onartzen dira, 3.122.790; pezetako ordainketetarako diruizendapenekin gastuen zehaztapen-zerrendarako eta kopuru berdineko baliapideak diru-eskuraketen zehaztapen zerrendan. Aurrekontu horien banaketa 1 Eraskinean zehazten da. Azken xedapena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko abenduak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herriogasun eta Dirubideetako Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.I ERASKINA INSTITUTO VASCO DE LA MUJER/EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN 1988RAKO AUREKONTUAK TAULA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.