Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

296/1988 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 3048
  • Xedapen-zk.: 296
  • Xedapen-data: 1988/11/23
  • Argitaratze-data: 1988/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hiri-Jabetzaren Ganbara Ofizialetako Batzorderako Kideen Hausteskundeei buruzko abenduaren 15eko 396/1987 Dekretuko 9. atalak xedatzen duenez, Hautesle-Erroldearen behin-betiko onarpenetik zazpi egunera, dagokion Ganbarako Batzordeak hauteskundeetarako deia egingo du eta Sail honetara bidaliko du, jakin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin. Hildo horretik, Arabako Hiri Jabetzaren Ganbara Ofizialeko Batzordeak, 1988.eko azaroaren 25eko bilkuran, behin-betikoz onartu zuen Hautesle-Erroldea eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea eta horren berri ematea erabaki zuen, Sail horrek hauteskunde horien deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman dezan, Bilkuran zeudenen aho batezkoaz onartua izan bait zen. Aurreko guztiak horrela izanik, eta abenduareit 15eko 396/1987 Dekretuko aipatu 9. atalak ematen dizkidan aginpideen arabera, honako hau ERABAKI DUT: 1 atala: Arabako Hiri-Jabetzaren Ganbara Ofizialeko Batzorderako Kideen hauteskunde deia egitea. 2 atala: Hauteskundeak egiteko eguna, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitara dadinetik biharamonean kontetan hasi eta berrogeitabostgarren laneguna izango da. 3 atala. ; Arabako Hiri Jabetzaren Ganbara Ofizialeko Batzorderako Kideen kandidaturak, abenduaren 15eko 396/ 1987 Dekretuko 10. atalean eta hurrengoetan ohartamendakoari lotu behar dira, Agindu hau argitara dadin biharamonetik hasi eta zazpi lanegunen barruan, Gasteizko Pasaje de las Antillas kaleko 14.ean egoitza duen Batzordeari aurkeztuz, bertan izena, abizenak, Nortasun Agiri Nazionala eta hautagaiaren hautagarritasun baldintzak adieraziz. Gasteiz, 1988.eko abenduak 13. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.ZIOEN AZALPENA Autonomi Elkartean izan den araugintza-iharduketaren gehikuntzak eta urte hauetan pilatu den esperientziak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, horri dagokion arauketaren gaurkoratze baten bidez, gaurko beharrei egokitzea aholkatzen dute; bera bait da euskal legislatibo eta exekutiboaren xedapen arauemaileen eta beste arauzko xedapenen eta administraziozko ekintzak ezagutzea herritarrei ahalbideratzen dien hain unitate garrantzitsua. Horren ondoriz, Eskakizun berriei erantzungo dien jendearentzako zerbitzu hobe baten asmotan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duten arauen berrikuskatzeari ekitea komeni da. Hori dela bide, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapen Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1988.eko azaroaren 23an egindako bere bileran aztertu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: I ATALBURUA. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edukira eta egitura 1. Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, Autonomi Elkartearen egunkari ofiziala dena, lege, xedapen eta publikatu beharreko ekintzen argitaratze-organua da. Organikoki, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapen Saileko Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzaren pean dago eta, egunkari hori editatzeko, organu horrek hartuko ditu bere gain teknikazko, ekonomiazko eta administraziozko egitekoak. Hala ere, bertan sartu beharreko xedapenak eta administraziozko ekintzak argitaratzearen antolaketa eta kontrola, Jaurlaritzako Idazkaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanen Zuzendaritzak hartuko ditu eta, bereziki zeraz arduratuko da, hots, sartzen direnen lehentasun hurrenkeraz eta, Administrazioko organo ezberdinen eskumenak gordetzeko, kasu bakoitzean betebeharreko formazko eskakizunak betetzeaz. 2. Artikulua: l. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ondorengo hauek sartuko dira: a) Estatuaren xedapen eta ekintzák, Euskal Herrian daukaten beren eragin berezeia dela medio edo Ordenamendu juridikoak horrela agintzen duelako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu beharrekoak. b) Eusko Legebiltzarraren Legeak, Lege indarra duten Xedapen eta ekintzak, Dekretuak, Aginduak, Arautegiak eta Lehendakariarengandik, Eusko Jaurlaritzagandik,. bere sailengandik edo Administrazio Nagusi eta Instituzionaletako beste organismoengandik eman daitezen izaera orrokorreko beste ekintzak. c) Lehendakaria izendatzea eta, hala gertatuz gero, eteneraztea, halaber, Lehendakariorde, Sailburu eta Euskal Herriko Administrazioko goi karguei eta, arauak horrela xeda dezan kasuetan, horren zerbitzurako pertsonalari buruzko izendapen, egoera eta intzidentziak ere. d) Administrazio Nagusi eta Instituzionaletik, Foru Diputazioetatik, Euskal Herriko Udaletatik eta Toki Administrazioko beste Entitateetatik, halaber, izaera orokorra duen xedapen batek hori eska dezanean, beste korporazio edo entitate publikoetatik datozen erabaki, hitzarmen, instrukzio, akordio eta iragarkiak. e) Euskal Herriko Administrazio Nagusiko eta Instituzioetako lanpostu hutsak betetzeko diren oposaketa eta lehiaketetarako deialdi eta intzidentziak. f) Indarrean dauden xedapenek hori agindu dezatenean, Administrazio Nagusiko, Instituzionaleko, Foru eta Tokiko organuen lanak edo zerbitzu publikoak kontratatzeko salmenta, enkante- eta lehiaketa-iragarkiak. g) Epaitegi eta Auzitegien ediktu, jakinerazpen, errekisitoria eta iragarkiak, beroiek hori eska dezatenean. h) Eta, orokorki, arau juridikoz xeda dadin guztia. 2. Halaber, Jaurlaritzako Kontseiluak, beren iragarpena onura orokortzat jo ditzaneko informe, dokumentu edo komunikazioen argitaratzea erabaki dezake . 3. Artikulua.- Euskeraz eta gazteleraz argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren testua eta bi hizkuntz horietan ofizial eta autentikotzat joko da. 4. Artikulua Larunbatak salbu, lanegun guztietan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Ekintza eta xedapen jakin batzuren argitaratu beharra kontutan harturik, arau hori salbuestu ahal izango da. Abuztuan zeharreko Aldizkaria argitaratzearen aldizkakotasuna ere, egun daitezen beherrei egokituko zaie. 5. Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edukina, ondorengo sail hauetan banatzen da:I Saila. Estatuaren Xedapenak eta Ekintzak. II Saila. Euskal Herriko Xedapen Orokorrak. Sail honen barruan, ondorengo argitalpen-hurrenkera honi jarraituko zaio: Lehen tokian Legeak, gero Lege indarra duten Xedapen eta ekintzak eta ondorenez Arautegiak. Horiek, beren aldetik, hurrenkera honi atxikiko zaizkio: Lehendakaritza eta Jaurlaritzari darizkien Dekretuak lehenez, ondorenez, Sailak Sorterazteari, Birregituratzeari eta Jaurlaritzaren egiteko eta ihardutze-alorrak erabakitzeari buruzko martxoaren 11ko 27/ 1987 Dekretuan ezarritako lehentasun-hurrenkeraz, Sailen Xedapenak. Sail bakoitzari dagozkion xedapenak, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 59. artikuluan ezarritako araugintzazko arau-hierarkiaren hurrenkera gordez sartuko dira.III Saila. Agintariak eta Langilegoa. 2 subsailek osatuko dute hori: a) Izendapenak, egoerak eta gorabeherak. b) Autonomi Administrazioko lanpostu hutsak betetzeko oposaketa eta lehiaketen deialdi eta gorabeherak Autonomi Administrazioaren zerbitzuan dagoen langilegoaren gaikuntza eta hobekuntza ikastaroetarako deialdiak ere barne direla. IV Saila. Beste Xedapenak.V Saila. Justizi Administrazioa: Ediktuak, jakinerazpenak, errekisitoriak eta Epaitegi eta Auzitegien iragarpenak. VI Saila. Iragarpenak. 3 subsa 1etan bilduak: a) Lan eta zerhitzuen enkante eta lehieketak. b) Beste iragarpen ofizialak. c) Iragarpen partikularrak. Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren epaiak argitaratuko dituen ale berezietan editatutako sail bat ere egongo da. 6.1 Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ale bakoitzeko testuaren aurretik, gai hori sar dadineko orrialdea aipatuz, bertan dauden xedapenak adieraziko dituen laburpen bat joango da, aurreko artikuluan seinalatutako hurrenkeraz. 2. Argitaratutako xedapen guztien urtebeteko aurkibideak prestatuko ditu Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak. 3. Halaber, izaera orokorreko xedapenen aurkibide progresiboak ere editatu ahal izango dira. 7.1 Artikulua: Eusko Legebiltzarrak onartutako legeak; Autonomi Estatutoko 27. art: an adierazitako moduan sartuko dira Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. 2. Lege indarra duten Xedapen eta ekintzak eta Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren Xedapen eta ekintzak sartzea agintzeko ahalmena Jaurlaritzako Idazkariari dagokio. 3. Gainerako xedapen eta ekintzak sartzea agintzeko ahalmena, ondorengo modu honetara emango zaie: a) Eusko Jaurlaritzako Sailetan, Sailburuei, Sailburuordeei edo, beren eskuduntzako ekintza edo xedapenei buruz, beren sinadura horretarako sendetsia izan dezaten Zuzendariei. Sail ezberdin batzuren proposamenez emandako xedapenak izan daitezenean, Jaurlaritzako Idazkariak aginduko du argitalpena. , b) Beste organu, Administrazio Publiko eta entitateetatik ateratako xedapen eta ekintzak, organo, organismo, Administrazio Publiko edo entitate horien ordezkotza eman zaien Agintariei edo espreski hori delegatu zaienak izan eta sinatura horretarako sendetsia izan dezatenei. c) Jaurlaritzako Kontseiluak zabaltzea onar diezaien informe, dokumentu eta komunikazio ofizialen argitalpena, Jaurlaritzako Idazkariari. 4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko diren jatorrizkoak, beren edtikina aurreratuko duen horri dagokion idazpuru bat izango dute aurrean eta edozein prozedura kimiko, mekaniko edo elektronikoz mekanigrafiatu edo mprtmaturtk egongo dira. Idazkiak beste eusgarri teknikoetan aurkeztu ahal izango dira edo erabaki daitezen berme eta espezifikazioen arauera, zuzenki bidaliak. 5. Bidalitako jatorrizkoak formazko akatsik baldin badu, dagozkion aldaketak egin ditzan, Sail, organu, organismo edo entitateari itzuliko zaio. 8. Artikulua: 1. Jatorrizkoak, aurkezpenaren kronologi-hurrenkeran sartuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, araugintzazko beren garrantzia delako edo lege edo administraziozko epeak amaitzen direlako, presatasun-izaera dutenean salbu. 2. Hori agintzen duen agintariaren ustetan, hori argitaratzea presakoa bada, kasu horretan, neurriaren ohiz kanpoko presatasuna frogatu ahal izateko, jatorrizkoak, horri dagokion Sailburuaren izenpez baimenduta bidali beharko dira. 3. Presatasun kasuan, bidalitako jatorrizkoa hizkuntza bakarrean badago, salbuespenez, sartu egingo da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta horri dagokion itzulpena jasoko duen beste suplementu bat argitaratukti da. 9. Artikulua: 1. Dokumentuen jatorrizkotasuna frogatu ahal izateko, Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanen Idazkaritzan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaritzako Administrazioan, aldizkarian sartzea xedatzeko ahalmena izan dezanaren sinadura irarrita ager daitezeneko fitxak egon beharko dira. Horretarako, Sailek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzeko ahalmenak izan ditzaten Autonomi Administrazioko agintarien sinadura bikoiztua erregistratzeko beharrezko izan dadin fitxa-kopurua eskatuko diote Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzari. Fitxa horietan, bere sinadura erregistraturik gelditu behar duenaren izena eta kargua idatzirik egongo dira, eta horrek, horren jarraian, sinatu ohi duen eran sinatuko du. Lehendakariaren eta Sailburuen sinadura, Jaurlaritzako Idazkari Sailburuak ziurtatuko du eta horrena, Lehendakariak. Sailburuordeena, dagozkien Sailburuek ziurtatuko dute. Zuzendariena berriz, sailburuordeenak. 2. Iragarkien jatorrizkoak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzeko, bidali ohi dituzten partikularrek, fitxa-eredu bat eskatuko diote horko Administrazioari eta fitxa hori, tferen izen deiturak, elkargo-izena eta sinadura jarriz, Elkarteak diren kasuan, beren Lehendakari edo legezko ordezkariak ziurtatu behar duela sinadura hori, eta honen sinadura, notariak legeztatu beharko du edo hiriburuko banketxe batek sendetsi ondoren behar bezala beteta itzuliko dute. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzeko bidal ditzaten jatorrizko guztietan, eskuz idatzitako bere sinaduraren azpian, makinaz edo argi ta garbi, izenpetzailearen izen-deiturak idatziko dira. 3. Argitaratzeko iragarki bat bidali eta ontzat emandako sinadura-fitxarik ez dutenek, argitaratu beharreko testua bi aldakitan bidali beharko dute eta Administrazioak, sinaduraren egiazkotasunari buruz zentzuzko zalantzarik baldin badu, aldaki horietako bat, iragarpenaren titularrari edo, pertsona juridikoa bada, entitatearen lehendakariari bidali ahal izango dio postaz eta zera adieraziz, hamar egun barru horren aurkako ezer adierazten ez badu, alegia, iragarki hori argicaratu egingo dela. 4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarpenak sartzeko smadura sendetsiak eduki ditzaten orga nismo ofizial zein partikularrek, sinadura-sendespen horietan gerta dadin edozein errebokazio, aldizkaritzako Administrazioari eta Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari jakineraztea beharturik daude. Iragarpenak sartzeko baimena duten sinadurak, beren kargutik kenduak izan daitezenean, Jaurlaritzako Idazkaritzak kendu egingo ditu fitxategitik 10. Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldikarira bidaltzen diren jatorrizkoak, ofizialtzat eta isilpekotzat joko dira eta horiei buruzko inolako berririk ezin eman ahal izango da, jatorrizkoa sortu duen organismoak espreski kontrakorik adierazten duenean salbu. 11. Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Ádministrazioak, mutziloren edo egiaztapenen bat egon dadineko, argitalpen egunetik hasi eta sei hileko epe baten zehar gorde egingo ditu jatorrizkoak. Epe hori bukatu ondoren, jatorrizkoak, Eusko Jaurlaritzako Artxibategi-Zerbitzura bidaliko dira bertan zaindu ditzaten eta gorde. 12. Artikulua Xedapen edo ekintzaren bat, bere esangura aldatzen duen errakuntzez argitaratua agertzen bada berehala berriz argitaratuko da osorik edo beharrezko izan dadin zatian, horri dagozkion zuzenketak eginez. Zuzenketa horiek, ondorengo arau hauei atxikiz gauzatuko dira: 1. Xedapen edo ekintzak sartzekoan gerta daitezen tipografiazko edo inprimaketako errakuntzak, beroien esangura aldatu edo bestelakotzea ekar dezatenean edo horri buruz kezkarik sor dezatenean, Euskal Herriko Agintaritaritzaren Aldizkariak berak, bere kabuz edo hori doakion Sail edo Organismoak eskatuta, zuzendu egingo ditu. Zuzenketa horiek, xedapena edo ekintza bidali zuen organoari berehala jakinaraziko zaizkio. 2. Argitaratzeko bidalitako testu berean zeuden akatsak izan daitezenean, beroien zuzenketak, ondorengo modu honetan egingo dira: a) Xedapenen edo ekintzen esangura aldatu edo bestelakotu ez bainan, gerta daitezkeen nahasketak galerazteko, beren zuzenketa egitea komenigarri dela jo dadin errakuntza edo uzketa materialak, testoa edo, dagozkion zuzenketez horri dagokion zatia, horri dagokion Organismoak eskatuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian birrargituratuz zuzenduko dira. b) Edukin edo esanguraren benetako edo itxurazko aldaketa dakarten errakuntza eta uzketak, maila bereko xedapen edo ekintza batez konpondako dira, horien kontestutik errakuntza eta uzketaren zuzenketa ageri denean salbu, holakoetan, aurreko lerroaldian seinalatutako prozedura erabiliko dela. 3. Jatorrizkoak ordainketa-bidezkoaz izan eta errakuntza inprimaketaren errua ez denean, bere balioa ordaindu gabe ez da argitaratuko berriro.III ATALBURUA. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren harpidetza 19. Artikulua 1 Harpidetza eginez edo ale askeak zuzenean salduz banatuko zaio jendeari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. 2. Harpidetza-modu ezberdinen, ale askeen, atzeratutakoen eta iragarkien prezioak, urtero, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapen Sailburuak, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak bere informea eman ondoren, Agindu baten bidez finkatuko ditu. 3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Administrazioak, bere aleak ikusi ahal izateko aukera publiko eta dohanekoa eskainiko du. 14. Artikulua: 1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren harpidetzak urteka eta zatitu gabe izango dira. Hala ere, ekainaren 1aren ondoren hartutako harpidetza-eskabideak, gelditzen den seilerako izan ahal dira. 2. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari egindako harpidetza-eskabideak horiei dagokien diruzenbatekoarekin joango dira. 3. Urteko harpidetzaren ordainketa, aurretik egingo da beti. 15. Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Administrazioak, Zerbitzu Nagusitarako Zuzendaritzaren berarizko agindurik gabe, ezin du ez harpidetzarik ez ale solturik dohainik eman eta honek, salbuespenezko kasutan eman ahal izango du. 16. Artikulua: Paper inprimatuzko edizioz gain, herritarren zerbitzu hoberako aholkugarri gerta daitezkeen beste soporte teknikoetan ere gauzatu ahal izango dira edizioak. 19. Artikulua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko korrespondentziak, postari buruzko araugintzak une bakoitzean finka ditzan onurak izango ditu.III ATALBURUA. Iragarpenak 18 Artikulua: Beren argitaratzea legeek eska dezateneko i ragarkiak, lege horiek berak salbuesten ez dituztenean, aurrez, hori eskatzen duten Sail, Organismo, Gorporazio eta Entitateek ordainduko dituzte. 19. Artikulua: Legezko xedapenek eskatutako betebeharrak betetzen dituzten iragarkiak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak onartu egingo ditu eta betetzen ez dituzten guztiak ukatu edo itzuli ahal izango ditu. INDARGABETZE XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen Irailaren 13ko 193/ 1982 Dekretua indargabeturik gelditzen da eta aipatu Dekretu hori garatzen duen 1982.eko abenduaren l0eko Agindua ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa: Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko baimena eskuratzen zaio Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapen Sailburuari. Bigarrena: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra xedapen honek. Gasteiz, 1988.eko azaroak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.