Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 4ko 252/1988 DEKRETUA, osasunketa-txartel indibidularen erabilkera ezarriz, sendagileen adskribapena arautuz eta pediatria-sorospena eskaintzeko urte-muga ezarriz, Osakidetzako zerbitzuei dagozkienetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 2344
  • Xedapen-zk.: 252
  • Xedapen-data: 1988/10/04
  • Argitaratze-data: 1988/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Insalud-en transferentzia urte honetako urtarrilaren lehenengoan egin izanaren ondorioz, posible bilakatu da, Autonomia Elkarteko osasunketa-zerbitzu publiko guztiak Osasunketarako Euskal Zerbitzu bakarrean biltzea, «Osakidetzari» buruzko maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak eta Osasunketarako Lege Orokorrak ezartzen dutenaren arabera. Prozesu honetatik sortuko den osasunketa-sare bakarrak, hiritar guztiei, salbuespenik gabe eta berdintasunez, osasunketa-sorospenak eskaini ahal izatea ekarriko du. Osasunketa-zerbitzuak aldatzeko hainbat neurri hartzea eskatzen du osasunketa-zerbitzu publikoen bateraketa-prozesu honek, osasunketa-baliabideak banatzean, hiritar guztiek berdintasunezko eta emankortasundun zerbitzuak izan ditzatela ekarri behar du. Aldaketa-neurri horien artean, badago bat funtsezkoa dena, hau da, Osasun-Txartel Indibiduala ezartzea. Osasun-Txartel Indibiduala ezartzeak, funtsezko aldaketa bat sartzen du osasunketa-zerbitzuen antolaeran. Lehenengo, zerbitzuak bateratu egiten ditu benetan erabiltzaileei dagozkienetan, izan ere, aurrerantzean, erabiltzaile guztiak, dadina dadila sorospena jasotzen deneko titulua (ez dugu ukatzen horren balioa), agiri berdinez identifikatuta geldituko bait dira Osakidetza-sarea osatzen duten zerbitzu guztien aurrean. Horrek, sorospenek edukin berdina izan dezatela bermatzen du, sorospenaren zio den titulua kontutan hartu gabe. Bigarren, Txartel horrek erabiltzaileak banan-banan identifikatzen dituenez, biztanlegoaren benetako beharrei egokitutako zerbitzuak banatu ahal izatea ekarri behar du Osasun-Txartela sartzeak. Orain arte, osasunketa-sorospenetarako sistema publikoek, ospitalez kanpoko zerbitzuak antolatzean, ez zuten hartzen pertsona, indibiduo denez, abiapuntu gisa; familia-kupoak hartzen ziren oinarritzat eta, jakina da, familiakideen kopurua oso ezberdina izan daitekeela. Ikusita dago, erizpide hau ez dela egokia osasunketa-zerbitzuei irtenbideak ematerakoan. Hori horrela, errigorrezkoa da aldaketak egitea, zerbitzuen banaketa hobe eta berdinago bat lortu ahal izateko. Hori da Dekretu honen helburua, familia-kupoak, pertsonez osatutako kupo bilakatzea alegia. Azkenik, sorospen pertsonalizatuago bat eskaintzeko bide eman behar du Osasun-Txarlel Indibidualak. Ildo honetan erabil daitezkeen hainbat alderen artean, bat nabarmentzen da guztien gainetik, hau da, sendagilea libreki aukeratzeko eskubidea hiritarrek erabili ahal izatea. Osasunketako Lege Orokorrak erabiltzaile guztiei eskaintzen dien eskubide hori indarrean jartzeak, erabiltzaile bakoitza identifika dezan eta erabiltzaileak nahi izan dezan sendagilea adskribatzeko bide eman dezan modu bat eskatzen du, horretarako, malgutasuna duen eta sorospen beharrei egokituko zaien prozedura bat izango dela beharrezko. Pediatria zerbitzuak hartzeko ezarrita zegoeneko urteak, gehitzea erabakitzen da Dekretu honen bidez, Osakidetzako lehen sorospen zerbitzuei dagozkienetan. Gizartesegurantzako osasunketa sorospen zerbitzuak eratzen zituzten arauek, - zerbitzu horiek transferitu aurretik - 7 urte betez gero, kontsultategietan ematen zitzaien sorospena, ez zen gelditzen pediatraren ardurapeko medikuntza orokorreko sendagilearen ardurapeko baizik. Hala ere, adin muga hau, ez zen neurri berean aplikatu ohi izan ospitaleetan integratutako pediatria zerbitzuetan. Osakidetzapeko pediatria zerbitzuek, Autonomia Elkartean, beren baitan hartzen dituzten sorospenak aztertu ondoren, eta Osasunketa eta Kontsumo Saileko Pediatria-Aholkuemaile Batzorde Teknikoak horretaz eman dituen erizpideak ikusita, argi eta garbi gelditzen da, zerbitzu hauen ekintza eremuak hartzen duen adin muga goratu egin behar dela, pediatria zerbitzuak egoki erabiltzea lortu nahi baldin bada. Hala ere, adinari buruzko arau hori, poliki-poliki sartu behar da, erabiltzaileei zerbitzuak adskribatze prozesua erraztu ahal izateko, horiek libreki egin ditzaten aukeren arabera. Horiek horrela, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1988.eko urriaren 4ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT:I. Artikulua: 1. Osasun-Txartel Indibidualak identifikatuko ditu pertsonak, Osakidetzako zerbitzuen erabiltzailegai gisa. 2. Aurreko zenbakian ezartzen denak ez ditu indargabetzen, Osakidetzaren pentsutan osasunketa sorospena hartzeko eskubidea izatearen kreditapena eman dezaten gainontzeko agiriak. 2. Artikulua: Medikuntza orokorreko eta pediatra-haurzaintza zerbitzuak egingo dituen sendagilearen adskribapena, sendagilearen eta erabiltzailearen arteko adostasunez egingo da, aukeraketarako askatasun eskubideak ezartzen duenaren arabera. 3. Artikulua.- Kupo erizpideak erabil daitezeneko Osasunketa-Zerbitzuen antolaketari buruzko arauetan, kupo hitzak, pertsona darama bere baitan. Kupoen zehaztapena, Osasunketa eta Kontsumo Sailaren Aginduz egingo da. 4. Artikulua.- Osakidetzaren Zerbitzuetako Lehen-Sorospen zerbitzuetan, 14 urte arteko erabiltzaileei emango zaizkie pediatra-haurtzainek egin beharreko mediku sorospenak. ALDlBATERAKO XEDAPENA Pediatria-zerbitzuak hartzeko urteak gehitze neurria, laugarren artikuluan ezartzen dena alegia, poliki-loliki ezarriko da. Ildo honetan, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuaren Aginduz eta Agindu horretan ezarri dadin egunetik hasita, 11 urte egin arte emango zaizkie pediatria-zerhitzuak haurrei lehenengo urtean. Bigarrenean, 11 urte beteta edo gutxiago izan ditzatenak sartuko dira barne. Hirugarrenean, 12 urtetra arte. Laugarren urtean, 14 urtera artekoak geldituko dira barne. AZKEN XEDAPENA Lehenengoa: Osasunketa eta Kontsumo Sailburuari esku ematen zaio, Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezko izan daitezen neurriak har ditzan, baina ez 2. artikuluan jasotzen denasi dagozkionetan, izan ere, Jaurlaritza-Kontseiluak emandako Dekretu bidez, arautuko bait da hori. Bigarrena: Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko urrriak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasunketa eta Kontsumo Sailburua, JOSF MANUEL FREIRE CAMPO.