Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 19ko 188/1988 DEKRETOA, Garraio eta Herrilan-Sailaren ihardutze-egitura aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 1722
  • Xedapen-zk.: 188
  • Xedapen-data: 1988/07/28
  • Argitaratze-data: 1988/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretoz zehaztu egin zen Garraio eta Herrilan-Sailaren aginte eta ihardutze-egitura, Jaurlaritzaren Sailak sortu, birregituratu eta ihardutze-eremuak finkatuzko Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretoaren erabaki gehigarriak zioena betez. Esandako Dekretoa, Sailburuak Sailburuordeei eta Zerbitzu-Artezkariari esku emateari buruzko Garraio eta Herrilan. - Sailaren 1987.eko Uztailaren 7ko Aginduz osatu zen. Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 42. atalean onartzen den gehienezko epea igaro ondoren, esku emate horretarako zioek iraun ba dirautenez gero, beharrezko gertatzen da Sailaren ihardutze-egiturari buruzko araua aldatzea. Horren ondorioz, Garraio eta Herrilan-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1987.eko Uztailaren 19ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Bere agintepide ditu Garraio eta Herrilan-Sailburuak Jaurlaritzari buruzko Legearen IlI Atalburuko IlI Izenpuruko 26. Atalean (ekainaren 30eko 7/1981 Legea) jarritakoak eta indarreango legeek, Martxoaren 11ko 27/87 Dekretoaren arauera Sailari dagozkion eremu eta alorretan, ematen dizkion beste guztiak. 2. Atala.- Garraio eta Herrilan-Saileko Sailburuordeek, Sailburuaren goren artezpide eta artaren menpe, Jaurlaritza-Legearen IV Atalburuko IlI Izenpuruko 30 atalak (ekainaren 30eko 7/1981 Legea) dioeneantxe, eta dagozkien ihardutze-alorren barruan, honako agintepide hauek dituzte: 1. a) Sailaren ordezkotza izatea, Sailburuak berariz esku emanda. b) Sailordetzari atxikitako lanarigoaren goren-buruzagitza izatea. c) Sailordetzaren menpeko tegi, idazgu eta erakundeen ikuskaritza. d) Gainerako Sailekin eta Sailordetzarekin harremanak dituzten Erakunde eta Izaikiekin adierazpide-sail gisa ihardutzea. e) Sailordetzaren eta bere menpeko ihardutze-sailen ihardunak antolakidetzea. f) Bere ihardutze-alorretako gaiei buruzko agindu orkorren egitasmoak gertatu, hala badagokio, eta Sailburuari aurkeztea. g) Bere ihardutze-alorretako gaiei buruzko artezpide eta manuak ematea. h) Bidezko eritzi diezaizkien erabakien saloak aurkeztea Sailburuari, bere agintepekoak izan eta Sailordetzak bideratu beharreko arazoei buruz. i) Sailordetzaren erabiltze-eremuko diruegitamu-kontuen arteko dirueskuarteen aldaketetarako saloak. j) Sailordetzari dagozkion zehaztapidetzak bideratzeko beharrezko xahupen-baimenak, urte batzutarako xahupenak direnetan salbu. 2. Akurapen-gaietan, ondoren adierazten diren biderapenekiko agintepideak eta ahalmenak izango dituzte, honako hauetan salbu: urte batzutarako gastua daramaten zehaztapidetzak eta, dagozkien zergak kenduta, berrogeita hamar miloe eta hamar miloe pesetatik gora, hurrenez-hurren, jo dezaten lan-egiterapenezko eta zuzkiketazkoak, eta bai teknika-laguntzazko, zerbitzu-alogerazko, ohiz besteko lan berezi eta zehatzetarako zehaztapidetzak, eta, arduralaritza-izakera berezikoa izan eta, dagozkion zergak kenduta, hamar miloe pesetatik gora jo dezan beste edozein ere: a) Xahupen-baimenak. b) Aurregitasmoak, egitasmoak, txostenak eta teknika-oinarrien zerrenda idaztea agintzea, eta bai onartzea ere. c) Presatasun-aldarrikapen aginduak, beharrezko dezaten zehaztapidetzetan. d) Lehiaketa eta erremateetarako deialdi irekietarako oinarriak onartzezko erabakiak. e) Lehiaketa eta erremateetan, lehiatzaileen aurre-onarpenezko erabakiak. f) Akurapenei buruzko behin-betiko ebazpenak ematea, legeek diotenaren arauera. g) Akurapen-diruzenbatekoaren ehuneko hamarrekotik (%10) behera jo dezaten Aldatutako Egitasmoak onartzezko erabakiak. h) Prezioen birrazterpenak onartzea, eta bai akurapenak egiteratzerakoan gerta daitezen gorabeherak ere, hauek ekonomia-ondoriorik ez badakarte. i) Azken kontu-garbiketak onartzea. j) Gaudimen-itzulpenei buruzko erabakiak. k) Bidean dauden zehaztapidetzei dagozkien egiaztapenak onartzea. l) Akurapen-zehaztapidetzak hasiarazteko Erabakiak, haiei, 245/1985 Dekretoak araupetzen dituen eraberritze, konpontze, euste edo zaintze-lanen akurapenari buruzko arauak eurak baldin badagozkie. m) Eusdadiko Autonomia-Elkartearen 1988.erako Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen 8/1988 Legearen 25.3) atalean jarritako moduan egiteko, eta, urteko zenbatekoz, legeek bakoitzean ohartematen dituzten mugetatik gora jo ez dezaten lanak, teknika-laguntzazko zerbitzuak eta zuzkiketa-zerbitzuak akuratzeko onarpena ematea. 3. Sailburuak horietarako esku emandakoak. 4. Indarreango lege-manuek eman diezaizkioten gainerako agintepide, ahalmen, eskubide eta egitekoak. 3. Atala.- Artezkariek, Jaurlaritzari buruzko Legearen IV Atalburuko IlI Izenpuruko 31. atalak (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) dioenaren arauera, honako agintepide hauek izango dituzte: 1. a) Zerbitzuak arteztu eta eraentzea eta eurei dagozkien Saileko arazoak konpontzea, Sailburuordearen antolakidetza eta zaingoaren menpe, edo Sailburuaren menpe Zerbitzu-Artezkaria izatekotan. b) Bere agintepeko dituzten idazgu guztiak zaindu eta horien artekaritza egitea. c) Bidezko deritzeten erabakien saloak aurkeztea Sailburuordeari, edo Sailburuari Zerbitzu-Artezkaritza bada, bere agintepekoak izan eta Artezkaritzak bideratu beharreko arazoei buruz. d) Euren menpeko idazguen barneko ihardutze-modua finkatzea. e) Bere Artezkaritzari dagokion diruegitamuaren egiterapenaren jarraipena eta zaingoa. f) Gaiagatik dagozkien ituneak sendetsi eta izenpetzea. 2. Sailburuak horretarako esku emandakoak. 3. Indarreango lege-manuek ematen dizkieten gainerako agintepide, ahalmen eta egitekoak. 4. Zerbitzu-Artezkariak, gainera, aurreko ataleko 2. lerroaldian aipatzen diren agintepide eta egitekoak izango ditu, Zerbitzu-Artezkaritzaren ihardutze-eremuan alegia. INDARGABETZEZKO AGINDUA Indargabetu egiten dira Garraio eta Herrilan-Sailaren ihardutze-egiturari buruzko maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretoaren IlI atalburua. eta Sailburuak Sailburuordeei eta Zerbitzu-Artezkariare esku emateari buruzko Garraio eta Herrilan-Sailaren 1987.eko uztailaren 7ko Agindua. AZKEN AGINDUA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Uztailak 28 Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan-Sailburua, ENRIQUE ANTOLIN SAN MARTIN.