Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

157/1988 DEKRETUA, 1988.eko ekainaren 7koa, Gasteiz Hiriko Erdiaro-Guneko Integratutako Birgaiketa eremua zedarrikatzeari buruzko irailaren 24eko 308/ 1985 Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 1403
  • Xedapen-zk.: 157
  • Xedapen-data: 1988/06/07
  • Argitaratze-data: 1988/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Joandeneko 12 hilabeteen zehar gure Autonomia Elkarteko lurralde osoan zerri-izurrite klasikorik ez izateak, komunitateko garregungo legeria betez, zilegi egiten du lurralde hori gaitz horretaz kutsatu gahe dagoela aitortzea. Hau horrela eta, Elkarteko lurraldea (Europako Ekonomikoa) zerri-izurrite klasikoz kutsagabetua egin eta iraun dadineko baldintzak finkatzen dituen 1980.eko azaroaren 11ko 80/1095/E.K.E. Kontseiluaren araupidea eta, abel ekoizketa- eta osasunketa-gaietan Estatuaren zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari besterenganatzeari buruzko uztailaren 24eko 2030/1981 Erret Dekretua kontutan harturik, ontzat jotzen dut zera XEDATZEA: Artikulu bakarra: 1980.eko azaroaren 11ko 80/ 1095/ E.K.E. Kontseiluaren Araupideko 4. puntuko 2. artikuIuarekin bat, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko lurraldea zerri-izurrite kalsikoz kutsatu gabekotzat aitor dadila. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko ekainak 17. Nekazaritza eta Arrantzu Sailbuurua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASCORBE.Urbanizatu eta eraikitako ondarearen birregokiketari buruzko abenduaren 5eko 278/1983 Dekretuko VI Eraskinean definitutako Gasteiz Hiriaren Erdiaro-Guneak osatzen duen Integratutako Birgaiketarako Eremuaren zedarriketa, aipatutako Erdiaro Gunearen Integratutako Birregokiketaren Egitasmo Bereziak hartu behar duen lurralde eremuari egokitzeari ekin zitzaion irailaren 24eko 308/ 1985 Dekretuaren bidez eta, horretarako, abenduaren 5eko 278/ 1983 Dekretu horretako VI Eraskinaren idazkera aldatu egin zen. Gasteizeko Erdiaro-Hirigunearen Birgaikuntzarako Egitasmo Berezia bere Udal Plenuaren 1988.eko martxoaren 18ko akordio baten bidez behin-betiko onartua izan ondoren eta, errepikatutako VI Eraskinaren idazkera, Gasteizeko Erdiaro-Gunearen behin-betiko zedarriketari egokitzea beharrezko denez gero, 308/ 1985 Dekretua, lege maila bera duen beste arau batez aldatzea bidezko gertatzen da. Guzti horren indarrez, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1988.eko ekainaren 7ko bere bileran azteru eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DIJT: Artikulu bakarra.- Urbanizatutako eta eraikitako ondarearen birgaiketari buruzko abenduaren 5eko 278/1983 Dekretuko VI Eraskinari irailaren 24eko 308/1985 Dekretuak eman zion idazkera aldatu egiten da eta ondorengo modu honetan idatzirik geldituko da:ERASKINA GASTEIZ HIRIAREN ERDIARO-GUNEAREN INTEGRATUTAKO BIRGAIKUNTZAREN EREMUAREN ZEDARRIKETA Gasteiz Hiriaren Erdiaro-Gunez osatutako Integratutako Birgaikuntzaren Eremuaren Zedarriketa, hemen jarraian ageri den Planoaren arauera, ondorengo perimetro honek definitzen du: Foru Diputazioa kaleko zenbaki ezparren fatxadako lerroa, Probintzia Plazaren zehar, Siervas de Jesus kaleko zenbaki ezparren fatxaden lerroarekin lotuz eta Portal de Arriagaseko zenbaki ezparrekin, Cubo eta Bueno Monreal kaleetako zenbaki pareen fatxadaren lerroarekin gurutzatu eta elkartu arte, antzineko Ospitale eta Elizaren eraikintzekin lotu eta beroiek hartuz, Nueva Fuera Kaleko zenbaki pareen fatxadako lerroarekin lotuz, San Franziskoko zenbaki parren fatxadako linearekin gurutzatu eta elkartu arte, Marques de Estella kaleko eskaileretako ekialdeko fatxada-lerroarekin lutuz, Banco de Españaren iparraldeko fatxadaren lerroarekin gurutzatu eta elkartu arte, Lehendakari Agirreko mendebaldeko fatxaden eta Postas kaleko hegoaldeko (zenbaki pareak) lerroarekin lotuz, General Loma Plazako ertza arte, puntu horretatik, Diputazio kaleko zedarriketaren hasierarekin lotu arte. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argirtara dadin etik sortuko ditu ondorioak. Gasteiz, 1988.eko ekainak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTlN HERRERA. PLANO

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.