Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

89/1988 DEKRETUA, Aprilaren 19koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egitura organikoa ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 955
  • Xedapen-zk.: 89
  • Xedapen-data: 1988/04/19
  • Argitaratze-data: 1988/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saila sortu eta bere egitekoak eta ekintza-eremuak zehaztu ondoren, honako hau da Dekretu honen xedea: Lehengo Lehendakaritza eta Zuzentza Sailaren egitura organikoa, egitekoak izendatzeak dakartzen beharrei eta konpetentzia berriak hartzeak sortutako egoerari egokitzea hain zuzen. Sailak eraketa eta egitekoen mailan duen konplexutasuna ahal den neurrian gutxitzeko taiutu da Dekretu honen bidez ezartzen den egitura organikoa, honako hau egin dela horretarako, hots, izendatuta dituen egitekoen funtsezko muina hiru Sailordetzetan bildu, horietan bait dago azken finean Sail honen antolaketa-lana; horretaz gainera, beharrezko denean, ihardueraren artikulaketarik egokienera jotzen dela, operatibitatez, razionaltasunez eta emankortasunez hornitutako bateratutako ekintza bermatuz. Bestalde, Urriaren 23ko 339/ 1.984 Dekretuak ezartzen dituen antolaketa erizpideei jarraituz, kanpo mailako eragina duten organoak Administrazioan bertan dihardutenetatik bereiztu egin dira eta, dituzten egitekoen berezitasunagatik, hala eskatzen zutenei, tratamendu berezi bat eman zaiela. Planteiamendu honen arabera, autonomia-garapenean nolabaiteko eragina duten ekintza-multzoa ematen zaio Lege-Errejimen eta Autonomia-Garapenerako Sailordetzari. Bi alde hartzen ditu ekintza-multzo horrek, alde positiboa eta alde negatiboa. Honako arlo hauek jasotzen ditu alde positiboak: Estatudo Administrazioarekin eta beste Administrazio batzurekin elkarlana egitea eta lankidetza izatea, Estatuaren transferentzia politika eta arauen garapena orohar; alde negatiboak edo arazokoiak, Estatutoaren lege-babesketa hartzen du bereziki. Lege-Zerbitzu Nagusien Burutza ere aipatutako Sailordetzari ematen zaio, Autonomia-Administrazioko Goreneko Aholku-Zentru gisa antolatzen dela Burutza hori. Funtzio Publiko, Antolaketa eta Sistema, Instituzio Harreman eta Toki Administrazio eta Zerbitzu Nagusien arloei dagozkienetan, zuzendaritza-zentru bakarrari izendatu zaizkio horiek dituzten egitekoak, hots, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzari alegia, horrela jokatzearen zioa honako hau izan dela: Sail guztienak izan eta Administrazioaren funtzionamendu orokorrean, horien razionaltasunean eta emankortasunean ezinbesteko eragina duten arlo horietan, Jaurlaritzako Sail ororen ekintza-hatasuna bermatzea hain zuzen. Bere ekintza Administrazioz kanpo hedatzen deneko organu bat da Zuzentza SaiIordetza, lehen esan denaren arabera. Hiru Zuzendaritza ditu bere egiturak. Lehenengoari Zuzentza;Administrazioaren Antolaera eta Baliabide Materialen ardura bizkarreratzen zaio eta, bigarrenari, Baliabide Pertsonalak eta Kudeaketa Ekonomikoa. Bi Sailordetza hauen bidez, Autonomia Elkarteko Zuzentza Administrazioaz arduratzen da Sailordetza, Zuzentzaren funtzionamendua hobetzeko beharrezko diren medioez eta baliabideez Autonomia Elkartea hornitu ahal izateko. Presondegi-Zerbitzuez arduratuko da hirugarren Zuzendaritza. Arlo honi buruzko transferentziak oraindik eskuratu ez direnez, Presondegi-Zerbitzuen eskuraketa gertatzeko burutu behar diren ekintzen ardura duen organu gisa hartzen da oraingoz hirugarren Zuzendaritza hau, zerbitzu horiek hobetzeko jadanik burutzen diren ekintzak bere ihardun-eremu barruan gauzatu ditzanaren kaltetan gabe. Azkenik, tratamendu berezia ematen zaie beste organu batzuri: Sailei erabat ez dagozkien egitekoak betetzeko bide direnei, adibidez, Sail honetako Sailburua Jaurlaritzako Idazkari izateari darizkion Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzari dagozkionak betetzen dituzten organoei; edo Administrazio osoaren ihardun emankor bat bermatu ahal izateko tratamendu koordinatu bat eskatzen duten eta sailarteko eragina duten ekintzak izendatuta dituzten organoei, adibidez, Europako Komunitateekiko Arazoetarako Kabinetea; edo, Sailaren barne mailako eta beste batzurekiko harremanetarako egitekoak dituzten organoei, hau da, Sailaren barne-funtzionamenduari dagozkion egitekoak betetzeko eta Sail guztiekikoak diren arloetan Jaurlaritzako gainontzeko Sailekiko harremanetarakoak direnei alegia, adibidez, Zerbitzu-Zuzendaritza. Horiek horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1988.eko Apirilaren 19an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: LEHENENGO ATALBURUA ANTOLAERA OROKORRA 1. Artikulua: Martxoaren 11ko 27/l.987 Dekretuko 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako organu bat da Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saila, honako hauek direla bere egitekoak: Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzarekikoak; eta Administrazio Antolaeraren eta Funtzio Publikoaren, Zuzentza Administrazioaren, Erre jimen Jurikikoaren eta Autonomia Garapenaren eta Eurpako Komunitateekiko Araozen arloekikoak gainera. 2. Artikulua.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egiturak, honako organo hauek izango ditu, aurreko artikuluan aipatutako arloei dagozkien eginteak burutu ahal izateko: 1.Jaurlaritzako eta Legebiltzarrerekiko Harramanetarako Idazkaritzako Zuzendaritza. 2.Errejimen Juridiko eta Autonomia-Garapenerako Sailordetza. 2.1 Errejimen Juridiko Zuzendaritza. 2.2. Lege Garapen eta Arau-Kontrolerako Zuzendaritza. 2.3. Transferentzia Zuzendaritza. 2.4. Auzipide Zuzendaritza. 3. Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetza. 3.1. Negoziazio Kolektibotarako Zuzendaritza. 3.2 Funtzio Publikorako Zuzendaritza. 3.3. Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritza. 3.4. Instituzio Harremanetarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritza. 3.5. Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritza. 4. Zuzentza Sailordetza. 4.1. Antolaketa eta Baliabide Materialen Zuzendaritza. 4.2. Baliabide Pertsonalen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. 4.3. Presondegi-Zerbitzuen Zuzendaritza. 5. Europako Komunitateekiko Arazoetarako Kabinetea. 6 Zerbitzu Zuzendaritza3. ,Artikulua: 1. Uztailaren 27ko 16/ 1.983 Legeak ezartzen duenaren arabera, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzaren bidez eta Instituzio Harremanetarako Toki Administraziorako Zuzendaritzaren bidez, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonornia-Garapen Sailari atxikita gelditzen da Instituto Vasco de Administración Pública/ Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (l.V.A.P./H.A.E.E). 2. Otsailaren 1eko 60/1.982 Dekretuz sortutako Sociedad de Informática del Gobierno Vasco, S.A./Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, A.B., ere Sail honi atxikitzen zaio, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzaren pean gelditzen dela funtzionalki Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren bidez. 9. .Artikulua: Dekretu honetako 23. artikuluan aipatu, Europako Komunitateekiko Arazoetarako den eta Bruselaseko Bulegoa honetan sartzen deneko Kabinetea, Sail honetako Sailburuaren pean egongo da organikoki eta Errejimen Juridiko eta Autonomia-Garapenerako Sailordetzaren pean funtzionalki. 5. Artikulua: Saileko politikaren gainbegiraketan eta zaintzan, bere ihardunen plangintza orokorrean eta izenda dakizkion arazo guztietan, Saileko Zuzendaritza Kontseiluak lagunduko dio Sailburuari. Honako hauek osatuko dute Zuzendaritza-Kontseilua, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: Sailburuordeek, Zerbitzu Zuzendariak, Idazkaritza-lana egingo duen Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkariak, eta Sailburuak, landu behar diren gaien arabera, izenda ditzan pertsonek. BlGARREN ATALBURUA SAILBURUAZ 6. Artikulua.- Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 20. eta 26. artikuluek ezartzen dituzten aginteak erabiltzea dagokio, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailburuari eta, martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuaren indarrez, Sailari dagozkion egite-arloan eta ekintza-eremuan indarrean dauden legeek izenda dakizkiotenak. 7. Artikulua.- 1. Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritza arloan, Sailburuak izendatuta dituen aginteak erabiltzeko, honako egiteko hauek burutuko ditu izen bereko Zuzendaritzak: 1) Jaurlaritzako Idazkaritza arloan: a) Jaurlaritza Kontseiluaren Batzarrak gertatzea; horietarako Gaizerrendak eta azterketaren gai izango diren gaiak ezagutzeko beharrezko diren agiriak, aurrekinak eta datuak gertatzea eta banatzea; erabakiak tramitatzeko eta, hala behar izan dadinean, horiek balioa izan dezaten beharrezko diren lege eta finantzaketa mailako baldintzak bete daitezela zaintzea eta, .beharrezko bada, legezko txostenak bilatuko dituela. b) Onarpenaren gai izan diren erabakiei buruzko Aktak gertatzea eta zaintzea, bete daitezen zainduz. c) Autonomia Elkarteko Aldizkari Ofizialean sartu behar diren erabakiak eta administrazio-ekintzak argitara daitezela agintzea eta hori egin den ala ez zaintzea eta bereziki honako hauek egitea, hau da, sartu behar direneko lehentasun-hurrenkeraz eta kasu bakoitzean bete behar diren baldintza formalak bete daitezela zaintzea, Administrazioko organu ezberdinen aginteak gorde ahal izateko. d) Jaurlaritza Kontseiluaren lanei buruzko agirien informatika-tratamendua. e) Jaurlaritza Kontseiluaren ihardunen programazio eta lege-egutegiari, egin behar dituen lanen antolakuntza eta erakuntzari, erabakien kalitateari, azterketaren gai izango diren ekintzei eta programa betetzen deneko mailari buruzko txostenak eta proposamenak lantzea. f) Administrazio berak eman ditzan agiriak autentikatzea, beste organu batzuri legez legozkiekeen antzeko egitekoen kaltetan gabe eta horretarako ezar daitezen arauen arabera. 2) Legebiltzarrarekiko Harreman arloan: a) Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harreman eta komunikazio-organu gisa ihardutea. b) Lege-programa, Legebiltzarreko aldian dagoenean, ikertze, zaintze eta koordinatze-lanak burutzea eta honako hauek ere bai: Ikerketak, agiri-topaketa lanak eta gerteketa-ekintzak egitea, Legebiltzarraren aurrean aurkez daitezkeen Lege-Proposamenei, Lege mailakoak ez diren Proposamenei eta Mozioei onarpena emateari edo ez emateari dagozkionetan Jaurlaritzak erizpideak gerta ditzan; horietan agintea duten Administrazioko organuengandik, Kameraren aurrean aurkez daitezkeen iniziatiba horiei, galdera eta interpelazioei buruzko argibideak jasotzea; horiek ikertzea, Sail, ezberdinei txostenak eta laguntza eman ahal izateko; Legebiltzarrak Jaurlaritzari ezar dakizkiokeen konpromezuen jarraipena egitea eta, orohar, Legebiltzarreko ihardunei buruzko informapena Jaurlaritzari ematea. 2. Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzaren Zuzendaritzari atxikita egongo den Kabinete Tekniko bat izango da, Sailburuari teknika mailako laguntza, ahoikuak eta babesa ematea izango dela bere egitekoa. HIRUGARREN ATALBURUA SAILORDETZEZ 8. Artikulua: Honako hauek dagozkie, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Sailburuordeei: 1. Sailordetzaren ekintzen buru izatea, horiek koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea. 2. Ekintza politikak lantzea eta Sailburuari horiek proposatzea. 3. Teknika mailako laguntza Sailburuari ematea, horien ardura duteneko egitekoen eremu barruan. 4. Erabaki-projektuekiko proposamenak egitea, aurrez ezarrita dagoen ekintza-politikaren arabera. 5. Sailodertzako ihardunen programaketa. 6. Haien ardura duteneko zerbitzuen egoera, koste eta rendimenduei buruzko berriak Sailburuari ematea aldian aldian. 7. Sailordetzaren pean dauden zuzendaritza-zentruen eta erakundeen funtzionamenduaren ikuskaketa egitea eta kontrola eramatea. 8. Eta, orohar, indarrean dauden legeek izenda diezazkioten egiteko guztiak. LEHENENGO SEKZIOA Errejimen Juridiko eta Autonomia-Garapen Sai1ordetzaz 9. Artikulua.- 1. Jaurlaritzaren Goreneko mailako Kontsulta-Zentrua eta juridiko mailako aholku emailea da Errejimen Juridiko eta Autonomia-Garapen Sailor detza, Zerbitzu Juridiko Nagusien Burutza dagokiola.2. Honako hauek dagozkio Errejimen Juridiko eta Autonomia-Garapen Sailordeari: 8. artikuluan aipatzen diren funtzioak erabiltzea, errejimen juridiko, auzipide ihardun eta autonomia-garapen arloei dagozkienetan eta, bereziki, ondoren aipatzen direnen burutza eta horiei indarra ematea: a) Estatuto-garapena eta, bereziki, Estatuaren zerbitzuen transferentziak Autonomia Elkarteko konpetentziei dagozkienetan. b) Estatuarekiko koordinakuntza eta lankidetza-politika autonomia-garapenaren gain eragina izan dezaketen arazo guztietan, horretarako sortuta dauden edo sor daitezkeen bitariko organuetan parte hartuz. 3. Honako hau ere badagokio Errejimen Juridiko eta Autonomia-Garapen Sailburuordeari, hots, ekipo eta eskuarte materialez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuz, Sailordetza hornitzea. Horretarako, bere pean egongo dira, sarrera eta irteera Errejistroak, Liburutegia eta Sailordetzaren Artxiboa. 10. Artikulua.- 1. Honako hauek dagozkio Errejimen Juridiko Zuzendaritzari: a) Estatuaren eta Autonomia Elkartearen arteko instituzio-lankidetza politika burutzea autonomia-garapen arazoei dagozkienetan; horietarako sor daitezkeen bitariko organuetan parte hartuko duela. b) Ikerketak egitea eta erizpenak ematea konstituzionaltasunari buruzko arazo orokorrei eta, bereziki, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eta Estatuaren, haren eta beste Autonomia Komunitate batzuren, Foru Instituzioen eta Toki Instituzioen arteko konpetentzien banaketari dagozkionetan. c) Inkonpetentzia-arazoak eta epaiketan sartu aurreko gainontzeko legebideak lantzea eta horiei buruzko proposalnenak egitea, Jaurlaritza Kontseiluak, konpetentzia-arazoak direla eta, beste Lurralde-Erakunde batzuren aurka horrelakoren bat sartzea erabaki dezanean. Egiteko berak izango ditu, Eusko Jaurlaritzari planteia dakizkioten konpetentzia-arazoei dagozkienetan. d) Autonomia Elkartearen eta gainontzeko Lurralde -Izaikien artean sor daitezkeen konpetentzia-arazoak , direla eta, egon daitezkeen negoziazioetako eta sor daitezkeen organuetako eta batzordeetako Autonomia Administrazioko ordezkariei aholkuak ematea. e) Eusko Jaurlaritzako ordezkarien zuzendaritza eramatea eta horren interesen defentsa egitea Konstituzio Epaitegiaren aurrean, Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoak ezartzen dituen edozein prozeduretan. f) Eusko Jaurlaritzako ordezkarien zuzendaritza eramatea eta horren interesen defentsa egitea Autonomia Estatutoko 39. artikuluak ezartzen dituen Ebazpen Batzordeen aurrean, horiek garatu ditzan Legeak arautzen dituen edozein prozeduretan. 2. Errejimen Juridiko Zuzendaritzak, Instituzio-Harremanetarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritzarekin bat eginez, parte hartuko du deskribapenaren gai izan diren egitekoetan Foru eta Toki mailako Instituzioekikoak izan daitezenean. 3. Errejimen Juridiko Zuzendaritzari dagokio, Autonomia-Arazoen Zaintzarako eta Koordinakuntzarako Batzordearen buru izatea. Jaurlaritzako gainontzeko Sailetako ordezkariek parte hartuko duteneko Batzorde honek, lagundu egingo du Estatuak eta gainontzeko Lurralde Izaikiek eman ditzaketen erabakien eta gauzatu ditzaketen ekintzen zaintza eta kontrolean eta bai sektore mailako lankidetzari buruzko arazoen tratamenduan ere. 11. Artikulua: Honako hauek dagozkio Lege-Garapen eta Arau-Kontrolerako Zuzendaritzari: a) Jaurlaritzaren lege-kalendarioa teknikoki eta juridikoki artikulatzeko argibideak eta aholkuak ematea horrek hartzen dituen Lege-Aurreprojektuak lantze-bidean eta bai legeak garatu ditzaten arau-projektuei dagozkienetan ere, horretan interesa izan dezaketen Sailen arteko beharrezko koordinakuntza sustatuko duela horretarako. b) Ihardunean dauden lege-prozedurei buruzko berriak ematea, Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako Zuzendaritzarenak diren egiteko propioen kaltetan gabe eta Zuzendaritza horrekin bere lana koordinatuz. c) Jaurlaritza Kontseiluak onarpena eman behar dien Lege-Aurreprojektuen eta erabaki arauemaileen legezkotasuna barnetik zaintzea, indarrean dauden legeei egokitzen zaizkien ala ez egiaztatzeko. Era berean, Aurreprojektu eta Projektu horiekiko oharrak egin eta tekniko-juridiko mailako gehiketak sartzearen buzipenak ere egin ahal izango ditu. d) Lege-Aurreprojektuak eta orokortasuna duten erabaki-projektuak teknikoki lantzea Sailaren agintepekoak izan daitezen gaietan edo beste batzuri izendatutakoetan hauek hala eska diezaiotenean. Aztertu beharreko gaia dela eta, halako edo holako Lege-Aurreprojektuak eta orokortasuna duten erabaki aurreprojektuak lantzeko agintea beste Sail batzuri izendatuta egon dadinean, behar izan dezaten laguntza teknikoa eskainiko die Zuzendaritza honek. e) Interesa duten Sailek hala eskatuta, hauen agintepeko arazoei buruzko juridiko mailako erizpideak ematea edo txostenak lantzea. f) Defentsa juridikoa egiteko ardura duten organuentzako txostenak lantzea eta horiei aholku juridikoak ematea, hura lantzen parte hartu dueneko erabakiren baten gain jazarpena egotea gerta dadinean. 12. Artikulua.- Honako hauek dagozkio Transferentzia Zuzendaritzari: a) Autonomia Estatutoko Aldibaterako Erabakietatik Bigarrenak ezartzen duen Transferentzietarako Bitariko Batzordeko ldazkaritza-lana egingo du. b) Estatutik Autonomia Elkarterako transferentzi-prozesuaren egoerari buruzko beharrezko ikerketak egitea eta Jaurlaritzari aholkuak ematea. c) Jaurlaritza hartzaile izan dadineko transferentzi-prozesuei buruzko aholkuak ematea Jaurlaritzari eta, bereziki, Transferentzietarako Bitariko Batzordean dituen ordezkariei. d) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren eta transferentzietako arlo-prozesu bakoitzean parte hartzen duten Jaurlaritzako gainontzeko organuen arteko koordinakuntza egitea eta, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailarekin, etengabekoa, baloraketak egiteari dagozkionetan. e) Tranferentzietarako Bitariko Batzordearen Erabaki-projektuak eta geroagoko Dekretu-Projektuak teknikoki lantzea eta gertatzea. f) Transferentziaren gai izan daitezkeen zerbitzuen, giza eta material mailako baliabideen destinoak eta adskribapenak ekar ditzaketen arazo juridikoei buruzko aholkuak Jaurlaritzari eta horietan interesa duten Sailei ematea. g) Lurralde Hisotorikoei transferentziak egitea dela eta, parte hartzen duten edo hartuko duten organuetako partaide izatea Sailaren izenean eta hala behar izan dadinean. h) Autonomia Administrazioaren eta Estatuko Administrazioaren arteko eta beste Autonomia Elkarte Batzutako Administrazioen arteko koordinakuntza egitea eta, hala behar izan dadinean, sektore mailako lankidetzako prozesuetan parte hartzea. i) Autonomia Administrazioaren eta Foru eta Toki Administrazioen arteko sektore mailako lankidetzako prozesuetan parte hartzea. 13. Artikulua: Honako hauek dagozkio Auzipide Zuzendaritzari: a) Autonomia Elkarteko Administrazio Nagusiaren ordezkotzaren eta defentsaren buru izatea epaiketetan, ohizko jurisdikzioaren aurreko edozein prozeduretan. b) Instituzio Administrazioaren ordezkotzaren eta defentsaren buru izatea epaiketetan, dituen berezitasun propioak kontutan hartuz ezar daitezkeen espezifikazioen kaltetan gabe. c) Prozedura bakoitzean interesa duten Sailen eta erakundeen koordinakuntza, inpugnazio bakoitzari dagozkion administrazio-espedienteak erasota gel daitezen eta bidaltzeko xedez. d) Jaurlaritzari, Sailei eta erakudeei aholkuak ematea ohizko Epaimahaien aurrean edozein eratako ekintza sartzerakoan eta bai egon daitezkeen epaiketa-prozedurei buruzknak ere. e) Epai-ebazpenak betetzeak, epaiketa-gosteak biltzeak edo ordaintzeak, autonomia-ordenamenduari buruzko epai-ebazpenek izan dezaketen eraginak ekar ditzakeen ondorio administratiboei buruzko aholkuak ematea, txostenak lantzea eta horien zaintzea egitea eta bai, orohar, epaiketa-prozedurak ekar ditzakeen ondorioei buruzkoak ere. Autonomia Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta Instituzionalaren aurkako errekurtsoak edo reklamazioak sartzearen zio izan daitezkeen zergatiei buruzko txostenak lantzea, jazarpenak gutxiagotzeko edo alboratzeko bide diren eta administrazio-ekintzak zuzendu ditzaketen neurriak aditzera emanez. BIGARREN SEKZlOA Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzaz 14. Artikulua: 1. Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordeari dagokio 8. artikuluan finkatutako egitekoak burutzea, honako arlo hauek hain zuzen, hots, funtzio publikoa eta langilegoaren lege eta ordainketa erregimera, administrazio-antolaketa eta argibide-sistemak, Autonomia Elkarteko Egunkari Ofiziala, erakundeen arteko harremanak eta Tokiko Administrazioa eta, honako hauei dagokienean bereziki: . a) Enpleguaren eskaintza publikoa gertatzea eta horren kudeaketa. b) Langile-zerrenda organikuak gertatzea baita aurrekontuekikoen aurreproiektua ere eta horien jarraipena. c) Langileak behin-behingotasunez kontratatzeko baimena, Jaurlaritza Kontseiluak horretarako ezarritako modalitate eta eskakizunen arabera. d) Zerbitzuen ikuskaritza orokorra, Administrazioaren ihardunaren razionaltasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, kontuhartzailetzaren kontrolean Herriogasun eta Dirubide Sailari dagozkion aginteen kaltetan gabe. e) Bereganaturik dituen iharduketa-alorretan beste Administrazio Publiko, sindikatu, komite edo langilegoaren ordezkotza duten gainontzeko organu batzuekin ezar daitezen elkarrizketa eta negoziaketetan Sailaren ordezkapena egitea. f) Administrazioaren erreforma eta berorri eska dakizkiokeen zerbitzu publikoko beharrei egokitzea. g) Hainbat Sail hartzen dituzten Eraikuntzak eta horietako zerbitzu nagusien kudeaketa. 2. Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordearekiko menpetasun zuzena duela, Negoziaketa Kolektiborako Zuzendaritzari dagokio gai horri buruzko arazoekiko aholkuak eta sorospena ematea, baita Sailburuordeak delegatutako egitekoak burutzea ere. 15. Artikulua.- 1. Zera dagokio Funtzio Publikorako Zuzendaritzari: a) Administrazioaren zerbitzupeko langilegoaren lege-erregimen alorrean xedapen-proiektuak gertatzea. b) Derrigorrez bete beharreko erizpenak ematea, Administrazioaren zerbitzupeko langilegoaren lege erregimenarekin zerikusirik duten alor guztietan. c) Langilegoaren alorrean izan daitezen gertaera administratibo eta laboralei buruzko txostena eta, hala behar izanez gero, horiek erabakitzea, indarrean dauden arauekin bat etorriz. d) Administrazioan sartzeko baztertze-indarreko deialdietako baseak gertatzea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (H.A.E.E.) koordinatuz. e) Langilegoaren alorreango ikerketa-ikasketak eta azterlanak egitea eta bidezkoak diren proposamenak aurkeztea, Administrazio Publikoaren erreforma egokia burutzeko. f) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (H.A.E.E), langilegoa trebatzeko eta hobetzeko ikastaroak programatzeko eta horiek garatzeko proposamenak egitea. g) Administrazio autonomikoaren zerbitzupeko langilegoaren ordainketa-sistemaz arduratzea. h) Langilegoaren lan-egoera hobetzeko diren gizarte-izaerako zerbitzuak jartzeko eta, hala behar izanez gero, horietaz arduratzeko proposamena. i) Ekainaren 6ko 1405/ 1986 Errege Dekretuz eta Otsailaren 28ko 75/1983 Dekretuz sortutako Langilego Erroldea zuzentzea eta kudeatzea, horretarako ezarritako prozedurei jarraiki beste Sail batzuk parte-hartzearen kaltetan gabe. j) Eta, orohar, funtzionariei buruzko legedia betetzen dela begiratzea, horren azterketa eta jarraipen egitekoak eta indarrean dauden xedapenek eskura diezazkionak gauzatuz. 2. Honako unitate hauek egongo dira Funtzio Publikorako Zuzendaritzaren menpe: - Txostenak eta proiektuak. - Orotariko gaiak. - Administrazioa eta Langilego-Erroldea. - Lan eta Gizarte Harremanak. - Lanpostuak betetzea eta plantilen jarraipena. 16. Artikulua: 1. Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari, honako hauek dagozkio: a) Lan metodoak eta prozedurak aztertzea; horren normalizapen eta hobekuntzara bideratutako proposamenak egitea baita beharrezkoak diren prozedura-manuaiak gertatzea ere. b) Legaltasunarekikoaren aurretiko arauzko txostena ematea, egitura organikoazko Dekretuari dagozkion proiektuei eta horiek gara ditzaten Aginduei buruzkoa. c) Lanpostuak programatzeari eta birbanatzeari buruzko proposamenez informatzea, langilego-errolde organikoa gertatzeko. d) Lanpostuen zehaztapen eta balorapen sistemak aztertzea, proposatzea eta horiei teknika-laguntza ematea. e) Oin-banaketarako eta komunikazioak arrazoibideratzeko proiektu espezifikoak zuzentzea, administrazio-egiturei egokitzeko. f) Eusko Jaurlaritzako lnformatika Egitasmoaren (epe ertaineko eta luzerako Egitasmoa) Proiektua gertatzea, premiatasunen azterlanak eginez, eta informatika-sistemen eboluzioa eta garapena baliabideak hobeto erabiltzeko. g) Urteroko Informatika Egitasmoaren (epe laburrerako Egitasmea) Proiektua gertatzea. h) Administrazio-mailako egiturarik egokienak aztertzea eta proposatzea, Jaurlaritzak Informatika arloan duen politika burutuko dela bermatzeko. i) Informatika Zerbitzuak sustatzea, eta horien jarraipena, ikuskapena eta arta. j) Euskadiko Sektore Publikoaren informatika-gaiak koordinatzea, Tokiko Entitateei informatika-gaietan aholkuak eta laguntza eskeiniz, hala eskatzen baldin badute. k) Informatika ondasunak eta zerbitzuak erosteari, inorenganatzeari eta alokatzeari zein horien iraunarazpenari dagokienean, Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuan ezarritakoak. 2. Honako unitate hauek egongo dira Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren ardurapean: - Azterlanak, Txostenak eta Proiektuak. - Informatika Egitasmoak. - Informatika erabilpenak eta sistemak. - Administrazioa eta aurrekontuak. 17. Artikulua: 1. Instituzio Harremanetarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritzari, honako hauek dagozkio: a) Toki-Erregimeneko gaietan, Autonomia Elkartearen ardurapekoak diren gaiez informatzea eta horiek erabakitzea. b) Informazioa, legeak betetzen diren egiaztatzea eta toki-mailako ekintzen eta akordioen aurka egitea. c) Koordinaketa egin eta arauak ematea Toki-erregimenari eta Toki Administrazioaren zerbitzupean dauden funtzionari-estatutoari dagozkien gaietan. d) Jaurlaritzako Sail eta organismoek Foru eta Toki Administrazioarekin dituzten harremanen politika indartzea eta horien jarraipena. e) Informazioa, azterketa eta aholkularitza espezializatua tokiko funtzioak eta zerbitzuak hobetzeko. f) Toki Administrazioari dagozkion errolda-instrumentoak dokumentatzea, artxibatzea eta horien kudeaketa. g) Tokiko entitateen topaketarako eta horien ihardunerako formula organikuak eta funtzionalak ,sustatzea. 2. Instituzio Harremanetarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritzaren ardurapean, honako Unitate hauek daude: -Toki Administraziorako lege-erregimena. - Instituzioekiko harremanak. - Azterlanak eta agiriak. 18. Artikulua: 1. Honako hauek dagozkio Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzari: a) Euskal Herriko Aldizkari Ofizialaz arduratzea Irailaren 12ko 193/82 Dekretuan adierazitako terminoetan; berton baita Dekretu honetako 7.1.c) artikuluan Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzaren Zuzendaritzari aitortutako ahalmenen kaltetan gabe. b) Jaurlaritzaren eta bere Sailen argitalpenez arduratzea eta horien koordinaketa, baita horien zabalkundea eta banaketa ere, Sail bakoitzak bereak dituen argitalpenez ebazteko duen agintepidearen kaltetan gabe. c) Formato-moeta finkatzea, inpresioa eta banaketa, baita argitalpenen administrazio-kudeaketa ere. d) Bibliografia-bildumak eratzea, horien zernolakoak zehaztea eta argitalpen-katalogoak ateratzea. e) Eraikintza-Egoitzen eta horien instalakuntzen iraunerazpenari dagozkionak, baita horiei buruzko azterketa, konponketa-proiektuak eta horiek burutzearen kontrola ere. f) Harrera-lekua, Bidalgoa, Telefono-zerbitzua, Mezulari-zerbitzua, garbiketa, erreprodkzio grafikorako zentrua, batzar-aretoak eta jarduketa-aretoak, bisitez arduratzeko zerbitzua eta berdin-antzeko gainontzekoak, Eraikuntza-Egoitzetan hain ohizkoak direnak. g) Agian interesgarriak izan daitezkeen ondasunen merkatua analizatzea eta horiekiko berriak ematea, eta hori, horien homologazioa egiteko edo erosketa zentralizaturako; homologaziorako edo ondasun mugikorren erosketa zentralizatuko aitorpenerako beharrezkoak izan daitezen lanak burutzea; teknika-baseak erredaktatzea, erkaketa-analisiak eta esleipen-propasamenak egitea Zerbitzu Nagusietako Kontratapen Mahaian izapidetutako kontratuetan eta horniduretan. h) Zerbitzu Nagusietako Homologazio eta Kontratapen Mahaiaren Teknika ldazkaritza betetzea. i) Liburutegi, artxibo eta dokumentazio zerbitzuak eskeintzea, Azaroaren 11ko 269/86 Dekretuko 17. artikuluan aurrikusitako egitekoekin bat etorriz. . 2. Honako unitate hauek egongo dira Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzaren ardurapean: - Artxiboa, Liburutegia eta Agiri-Kudeaketa. - Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala eta argitalpenak. - Erosketak eta hornigaiak. - Iraunarazpena eta Zerbitzu Nagusiak. - Teknika-Idazgua. - Administrazioa eta Aurrekontuak. HIRUGARREN SEKZIOA Zuzentza Sailordetzaz 19. Artikulua.- 1. 8. Artikuluan aurrikusitako egitekoak betetzea dagokio Zuzentza Sailordetzari, honako arlo hauetan hain zuzen ere, hots, Zuzentza Administrazioa, presondegi-legedia burutzea, presondegi-Erakundeen eta establezimenduen antolaketa eta jarduna, Elkarteak, Iraskundeak, Kolegio Profesionalak, eta bereziki: a) Epai-Agintaritzaren Organuekiko harremanez arduratzea, Autonomia-Administrazioaren horiekiko iharduketak koordinatuz. b) Presondegi-legediak presondegi-Administrazioko organu nagusiei eskura diezazkien ahalmenak gauzatzea. c) Eskribau eta Erroldarien izendapenei buruz Autonomia Elkarteari dagozkion ahalmenak gauzatzea. d) Zuzentza Administrazioan euskara erabiltzeko Normalizapen Legearen aplikapena suspertu, horretarako Hizkuntz Politikarako Idazkaritza Nagusiak jarritako jarraibideen arauera. e) Abokatu eta Eskuordekoen Kolegioekiko eta Elkarteekiko harremanez arduratzea. 2. Teknika Idazkaritza izena hartzen duen administrazio-unitatea sortzen da, Zuzentza Sailordetzarekiko menpekotasun zuzena izango duela, eta Sailordetzaren organuei teknika-laguntza eta sorospidetza emateko egitekoak dituelarik. Idazkaritza honi, honako hauek dagozkio: a) Sailordetzaren agintepekoak diren gaietan bidezkoak izan daitezen txostenak jaulkitzea, indarrean dauden arauekin bat etorriz. b) Sailordetzaren agintepekoak diren gaiei buruzko xedapen-proiektuak gertatzea. c) Autonomia Elkarteko epaitegi-esparruen eta horren hiriburutasunaren alorrean azterlanak egitea, baita eskribau eta eta rolda-esparruei dagozkienak ere. d) Eskribau eta Jabetzaren Erroldarien izendapenei buruzko espedienteak izapidetzea. e) Otsailaren 12ko 3/ 1988 Legez sortutako Elkarteen Erroldaz arduratzea. Iraskunde eta Kolegio Profesionalei buruz ere antzeko egitekoa izango du, arautegi erregulatzailearen arabera. 20. artikulua: 1. Antolaketa eta Baliabide Materialen Zuzendaritzari, honako hauek dagozkio: 1.1. Antolaketa eta informatika gaietan: a) Autonomia Elkartean Zuzentza Administratzekoan prozedurak eta lan metodoak errazionaltzeko beharrezko izan daitezen hobekuntza guztiak sartzea sustatu, horretarako, informatikazko beharrak orokorki eta ofimatikoak bereziki zehaztuz. Horretarako, erabilitako informatika ondasunen bateragarritasuna bermatzeko beharrezko izan daitezen elkarlanerako hitzarmenak eratu eta gertatuko ditu. b) Gobernuaren Informatika Egitasmoan sartzeko, Zuzentzaren Administrazioaren iharduna Autonomia Elkartean hobetzera bideratutako egitarauak eratu eta proposatu, horretarako, beren ezarpen egokia gidatu eta kontrolatuz. 1.2. Obren eta ondarearen gaietan: a) Autonomia Elkartean Zuzentzaren Administrazioaren ihardun egoki baterako beharrezko izan daitezen azpiegitura-baliabideak hornitzera bideratutako ekintzak planifikatzea. b) Obren egitastnoa eta beroriei dagozkien garapen-egitarauak egokitu behar zaizkieneko arau teknikoak jartzea. c) Zuzentzako eta Epaitegietako Jauregien kokapenari buruzko egitasmo eta ikerlan teknikoak eratzea eta zerbitzua hobeto betetzeko beharrezko gerta daitezen etxe eta instalazioei buruzkoak. d) Obrak kontratatzeko espedienteen tramitapena sustatzea eta beroien jarraipenaz arduratzea. e) Proiektuak gainikuskatzeko eta obren ziurtagirien teknikazko ikuskatze eta kontrolaren Zerbitzu ezpezifikoa den aldetik, funtzio hauek eramango ditu Zuzendaritza honek: Proiektuen hasierako onespena, birplanteaketa egitea eta ziurtatzea, obren ziurtagiriak onartzea eta horien gauzatzebidean sor daitezkeen gorabehera guztien ebazpena. Zuzentza-Administrazioko dependentzietako barne erregimenaz arduratu eta zaindu, halaber, beren ondasun higikor eta higikaitzak administratu eta onean gordetzea ere. 1.3. Hedapen gaietan: a) Instituto Vasco de Estadística/Euskal Estatistika-Erakundearen abiabideekin [E.E.E./I.V.E. (EUSTAT)] adostasunean epai-estatistikak egitea. b) Herritarrei informazio orokorra emateko funtzioen iharduketa eta Sailordetzarena den iharduketa eremuari buruzko arrenkura eta buzipenen jasoketa koordinatzea. c) Zuzentza-Sailordetzaren argitalpenen kudeapen eta hedapena eta berak dirulaguntza bidez eta beste elkarlanerako moduz parte hartu dueneko besteena ere, guzti hori, Dekretu honen 18.6) artikuluan xedatutakoarekin bat eginez. 3. Zuzendaritza honen pean egongo dira ondorengo Unitate hauek: - Antolaketa eta Informatika. - Obrak eta Ondarea. - Hedapena. 21. Artikulua: 1. Baliabide Pertsonalen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari dagozkio: 1.1. Langilego-gaietan: a) Zuzentzako Administrazioaren zerbitzuko langilegoa geroz eta gehiago euskalduntzera doazen iharduketa-proposamenak, egitarauak eta edozein bide sortu eta gauzatu, halaber bere gauzatzearen gaineko kontrola. b) Administraziozko Zuzenbideari loturik dagoen Zuzentza Administrazioaren zerbitzuan dagoen langilegoari buruz Autonomia Elkarteari dagozkion aginteak erabiltzea, gai horretan jar dadin esparru orokorraren barruan eta Saileko Zerbitzu-Zuzendaritzaren laguntzaz. c) Zuzentzaren Administrazioaren Zerbitzuan dagoen langilegoari buruz Jaurlaritzak eta Saileko agintedun organuek jarritako politika gauzatzea. d) Zuzentzako Administrazioari adskribatutako langilegoaren etengabeko gaikuntza sustatzea. 1.2. Aurrekontu-kudeapenaren gaietan: a) Sailordetzako dirusarrera eta gastuei buruzko ikerlanak eta aurrikuspenak egitea. b) Sailordetzaren ekonomia eta aurrekontuzko kudeapena burutzea, halaber, horren aurrekontuaren ihardunaz arduratu eta gainbegiratu ere. c) Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren laguntzaz, Zuzentza Administraziorako diren ondasun eta zerbitzuak tramitatu eta kudeatzea. 1.3. Laguntza-zerbitzuen gaietan: a) Ikerketa, gaikuntza eta hobekuntza gaietan, beka eta laguntzak emateko lehiaketak antolatzea. b) Autonomia Elkartean Zuzentzaren Administrazioarekin kooperatzeko edozein ekintza eta berarekin zerikusia duten gaien ezagutza eta hedakuntza helburutzat daukaten lanak sustatzeko laguntzak eta dirulaguntzak ematea. c) Presondegi gaietan onar daitezen egitarauen zuzendaritza eta kudeapena, horien gauzaketa eta behar bezala bete daitezenaren ardura hartuz. 2. Baliabide Pertsonalen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren menpetasun organikoz eta Sailordetzako gainerako organoen Kudeaketa Ekonomika eta funtzinalez, Kudeaketarako Unitate Tekniko bat sortu ahal izango da Lurralde Historiko bakoitzean, hiriburu bakoitzeko Zuzentza Jauregian kokatuko da eta ondorengo funtzio hauek beteko ditu: a) Zuzentzako Sailordetzaren Unitate guztiekiko etengabeko lotura-organotzat serbitzea, sailordetza hori eta bere iharduketa-eremuko epai-organoen arteko harremanak azkartzeko. b) Iharduketa-eremu bakoitzeko epai-organoen kudeapenari buruzkoak diren moeta guztiko beharrei erantzuteko, laguntza zuzena ematea eta, hala izanez gero, eskaera hori, dagokion unitatera bideratuz. c) Dagokion araugintza egoki erabiltzea kontrolatuz, bere iharduketa-eremuko epai-organoetan sortzen den aurrekontu-dokumentazioaren hasiera-aldiko kudeapena eramatea. 3. Unitate hauek egongo dira Zuzendaritza honen pean: - Langilegoarena. - Aurrekontu Kudeaketa. - Laguntza-Zerbitzuak. 22. Artikulua: Presondegi-legegintza betetzeari darizkienak eta instituzio, establezimendu eta presondegi-zerbitzuenak dira Presondegi-Zerbitzuetako Zuzendari tzaren funtzioak. IV ATALBURUA EUROPAKO KOMUNlTATEEKlKO ARAZOETARAKO KABlNETEA 23. Artikulua.- Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazio Nagusi eta Instituzionalaren Sail eta Enteentzako sustapen eta aholkularitzako organoa da, Europako Instituzioen ihardunarekiko gaietan, Europako Komunitateekiko Arazoetarako Kabinetea eta Instituzio horiekiko harreman eta koordinazio orokorrerako organo gisa ihardungo du. Horretarako, honako egiteko hauek dagozkio: a) Europako Instituzioen proiektuei, egitarauei, arauei eta ekitaldiei buruzko berrik Sailei eta Ente Instituzionalei ematea. b) Europako Komunitateekin zerikusia duten gaietara dedikatzen diren Administrazio Nagusiaren edo Elkarte Publiko Euskaldunen pean edo horiekin loturak dituzten establezimenduek betetzen dituzten funtzioak koordinatu. c) Europako Instituzioekin zerikusia duten gaiei buruz, Euskal Administrazioko instantzia ezberdinei informeak, ikerlanak, diktamenak eta lanak egitea proposatu eta lanerako talde eta bileretan parte hartu. d) Euskal Instituzio Publikoen eta Organismo Komunitarioen eta Europako Kontseiluaren artean sor daitezen harremanak koordinatu eta bideratu. e) Orokorki, Europako Ekonomia-Komunitateari eta Europako Kontseiluari buruzko gaietan Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoari laguntza eta aholkuak.V ATALBURUA ZERBITZU ZUZENDARlTZAZ 24. Artikulua.- 1. Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio honako hauek: a) Saileko langilego-politikaren proposamena, bere buruzagitza eta kudeaketa eta langilegoaren kontratuak gauzatzea. b) Saileko aurrekontuaren Aurreproiektua gertatzea, Organismo autonomoen Aurrekontu Proiektuak koordinatzea eta Sailarenakin sendestea, dagozkien aurrekontu-aldaketak tramitatzea eta gastu-programen ebaluaketa. c) Sailaren ekonomia-kudeaketa, horretarako, informaketa, ebaluaketa eta ezagutzerako beharrezko diren sistemak edukiz, halaber, administraziozko kontratazioa ere, beste Organoei emandako aginteen kaltetan izan gabe. d) Saileko Erregistro Nagusiaren kudeaketa. e) Saileko dependentzien barne erregimenaz arduratu eta zaindu eta bere ondasun higikor eta hikaitzen administrazio eta iraunerazpena. f) Lan metodo eta prozedurak errazionaldu eta hobetzeko, Saileko zerbitzuen barne antolaketa eta informatizaziorako proposamenak egin. g) Gainerako Sailekin eta Sail hone harremanak izan ditzaten Organismo eta Entitateekin komunikazio-organo gisa ihardutzea. h) Zuzendaitza mailako beste Tegiei izendatutakoak ez direnean, sailean sor daitezen arazoetan ikerlanak burutzea eta informeak gauzatzea, halaber, horien ardura izan eta gai horiei erantzutea ere. 2. Honako unitate hauek daude bere pean: - Gai orokorrak. - Ekonomia eta aurrekontuzko erregimena. - Langilegoa eta barne erregimena. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa: Dekretu honen indarrartzea arte Sailordetzak eta Toki Administraziorako Zuzendaritzak eta Funtzio Publikoaren Erregimen Juridikoaren, Langilegoaren, Antolaketaren eta Informatika Sistemen Zuzendaritzek kolejiatutako organoetan betetzen zuten Sail honen ordezkotza, ondorengo honako organo hauek beteko dute: - Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzak, Toki Administrazioko Sailordetzari dagozkionak. - Instituzio Harremanetarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritzak, Toki Administrazioko Zuzendaritzarenak. - Funtzio Publikorako Zuzendaritzak, Funtzio Publikoaren Erregimen Juridikoaren eta Langilegoaren Zuzendaritzenak. - Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzak, Antolaketaren eta Informatika Sistemen Zuzendaritzenak. Bigarrena.- Martxoaren 25eko 77/1986 Dekretuaren indarrez Jaurlaritzako Idazkaritza Nagusi Teknikoaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanen Zuzendaritzak, Elkarteen Erregistro Nagusiari buruz betetzen zituen funtzioak, Dekretu honek indarra har dezanetik, Zuzentza-Sailburuordeak beteko ditu. Hirugarrena.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen pean zegoen Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio-tegiko Zuzendaritza, organikoki eta funtzionalki Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzari lotzen zaio. Laugarrena: Saileko Zuzendarien bakante, ez egote edo gaixotasun kasuetan, horiei eskuratutako funtzio eta aginteak, egoera horrek dirauen artean eta Sailburuaren erabaki espresurik ez dagoenean, hurrengo goragoko agintariak beteko ditu. Bestalde, Sailordetza bateko titularraren bakantea, bestetan egotea edo gaixotasun kasuetan, bertako zuzendariei dagokie ordezkotza, dagokien egituran ageri diren hurrenkera berean, erabaki espresu bat dagoenean salbu. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetan adierazitakoak izan eta bere izakeraz Estatutik Autonomia Elkartera pertsona, ondasun eta zerbitzu-baliabideen eskualdaketa egitea eska dezaten aginte eta funtzioak erabat erabiltzeko, eskualdaketa horiek benetan egin arte gerorakotuak geldituko dira. AZKEN XEDAPENETATlK LEHENENGOA Agindutako dagozkion informeen ondoren, Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailburuari eskumena ematen zaio. AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. INDARGABETZE XEDAPENA Urriaren 23ko 339/1985 eta abenduaren 17ko 391/84 Dekretuak indargabeturik gelditzen dira, halaber, Dekretu honetan agindutakoaren aurka izan daitezen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere. Gasteiz, 1988.eko Apirilak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailburua, ordezkotza eginez (Apirilaren 11ko 70/1988 Dekretua) JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.