Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 29ko, 73/1987 DEKRETUA, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Arautegi Organikoa ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 819
  • Xedapen-zk.: 73
  • Xedapen-data: 1988/03/29
  • Argitaratze-data: 1988/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

EHAO-ko 55 Zbk.-dun 1988.eko Martxoaren 18ko alean sartutako Agindu horren idazkeran huts egin dela ohartuta, hemen jarraian horri dagokion zuzenketari ekiten zaio: 1629 orrialdean, II Eraskinean, Agregados, Guipúzcoa, localidad Donostia-San Sebastián, VP Bidebieta, código 200372, hor jasota ageri zen zuzenketak ez du Dibujo (DI) asiganatura aipatzen, baizik eta Ciencias (CI) asignaturari buruzkotzat ulertu behar da. Horrela, bi asignaturei Dibujo (DI) eta Ciencias (CI) buruzkoetan ikastegiko plantila honela gelditzen da: Guztira 0 Betetakoak 0 Libreak 0 1629 orrialdean, V Eraskinean, AISS-eko «A» irakasle Eskalan, parrafo hau kendu: Asignatura Inglesa (04) zera dioenean: Guztira 1 Betetakoak 0 Libreak 1 v zera esan behar du: Guztira 1 Betetakoak 1 Libreak 0 guzti hori Irungo herriari buruz ari da, Ntra. Sra. del Juncal, kodea 205011 eta hori Elorrieta-Bilbora pasa, IFP S. Ignacio de Loyola, kodea 485019. Horren ondorioz, Inglesa (04) Asignaturari buruz bi ikastegietan ondorengo modu honetan gelditzen da plantila: Guztira 1 Betetakoak 1 Libreak 0Nekazal elikadur-produktuen merkaturatzea geroz handiagoko garrantzi eta konplexutasuna dituenez, eta bestalde, Estatuko Administraritzarekiko nahiz Europako. Elkarteekiko harremanen koordinaketa handiago baten beharra dagoenez, Nekazatitza eta Arrantzu Sailaren egitura organikoa, apirilaren 8ko 88/ 1986 Dekretuak ezarria, eraldatzea beharrezko bihurtzen da. Hori horrela, Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuaren saloaz, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1987ko urriaren an egindako batzarrean eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe XEDATZEN DUT I. ATALBURUA ERAKUNTZAZ 1. atala.- Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren egiturak honako organu hauk izango ditu: a) Guneko Organuak: - Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua. - Nekazal Politikarako Batzordea. - Arrantzal Politikarako Batzordea. - Nekazal Aholku-Mahai Nazionala. - Arrantzal Aholku-Mahai Nazionala. - Nekazaritza Sailordetza. - Arrantzu Sailordetza. - Nekazaritza Zuzendaritza. - Arrantzu Zuzendaritza. - Nekazal Elikadur-Industrien Zuzendaritza. - Nekazal Elikadur-Merkatalbide Zuzendaritza. - Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritza. - Orotariko Zerbitzuen Zuzendaritza. b) Inguruko Organuak: - Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Herrialde-Bulegoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.II. ATALBURUA EGINKIZUNEZ 2. atala.- Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuari honako hauk dagozkio: a) Esleiturik dituen arloetan, Sailaren ordezkaritza eta zuzendaritza ihardutea. b) Sailak bereganatuak dituen arloei buruzko erabaki eta akordio-proiektuak Jaurlaritzari proposatzea, honek izapida eta onar ditzan. c) Sailak berezko dituen arloetan, Agindu eta Erabakiak ematea. d) Sail bereko organuen arteko eskurantza-arazoak ebaztea eta beste Sail edo erakunde batzurekiko konpetentzia-arazoak azaltzea. e) Goradeiak ebaztea, aplikagarri diren arauek aurrikusitako gertaeretan. f) Sailaren konpetentzikoak diren funtzioak izanik, beraren beste organu bati edo haren menpeko ente bati atxeki ez zaizkion funtzioak ihardutea. g) Espreski esleituriko funtzioak eta Jaurlaritzaren Sailburuei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 3. atala.- 1: 3Nekazal Politikarako Batzordea Organu kolegiatu bat da, hari dagokio Sailaren ekintza-planak eta egitarauak laboratze eta proposatzea, nekazaritza arloan. 2. Sailburuaren zuzendaritza pean, honako hauek osatzen dute Nekazal Politikarako Batzordea: Nekazaritza Sailburuordeak, Nekazaritza, Nekazal Elikadur-Industrien, Nekazal Elikadur-Merkatalbide, lkerketa-Gaikuntza, Orotariko Zerbitzuen eta Sailburu Kabinetearen Zuzendariek, Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari batek eta Idazkari batek. 4. atala.- 1.- Arrantzal Politikarako Batzordea Organu kolegiatu bat da, hari dagokio Sailaren ekintza-planak eta egitarauak laboratze eta proposatzea, arrantzu arloan. 2. Sailburuaren lehendakaritza pean, honako hauek osatzen dute Arrantzal Politikarako Batzordea: Arrantzu Sailburuordeak, Nekazal Elikadur-Industrien, Nekazal Elikadur-Merkatalbide, Ikerketa-Gaikuntza, Orotariko Zerbitzuen eta Sailburu Kabinetearen Zuzendariek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari batek eta beste batek Bizkaikoarena eta Idazkari batek. 5. atala.- 1: Nekazal Aholku-Mahai Nazionala, Nekazal Lanbide-Elkargoen entzutegi bat da, hari dagokio lanbide-sektorearen partehartzea instituzionaltzea Autonomi-Elkarteko Nekazal Politikaren laboratzean eta jarraitzean. Haren ondorioak ez dira aginduzkoak ezta loturazkoak ere izango Administraritzarako. 2. Nekazal Aholku-Mahai Nazionala honako hauek osatua da: a) Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuak, hari lehendakaritza dagokiolarik, edo hori ordezka lezakeen gizakiak. b) Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren izendapen libreko 2 karguk, mailaz Zuzendari baino beheragorik ez, Sailburuak izendatuak. c) Foru-Aldundi bakoitzaren ordezkari batek. d) Autonomi-Elkartean ordezkaritza duten Nekazal Lanbide-Elkargo bakoitzaren bi ordezkarik. e) Autonomi-Elkarteko Nekazal Herrialde-Ganbara bakoitzaren bi ordezkarik. f) Nekazal Produktuen Eraldaketa eta Merkatalbide entitateen bi ordezkarik, Herrialde Historiko bakoitzeko. g) Idazkari batek, Sailburuak izendatua. Horrez gain, lehendakarik beste gizaki batzu deitu ahalko ditu batzarretara, hala uste badu, aritzeko gaiak direla-ta. 3. Mahaiak esleituko du batzarren aldizkatasuna, gutxienez hiruhilabeterokoak izan beharko direlarik, lehendakariak, egoki uste izango duenean, aparteko batzarretarako deialdia zabaldu ahalko du. Osoko batzarrez gain, Mahaiak egoki jotako batzordeak ezarri ahalko ditu. 6. atala.- Arrantzal Aholku-Mahai Nazionala, Arrantzal Lanbide-Elkargoen entzutegi bat da, hari dagokio lanbide-sektorearen partehartzea instituzionaltzea, Autonomi-Elkarteko Arrantzal politikaren laboratzea eta jarraitzea. Haren ondorioak ez dira aginduzkoak ezta loturazkoak ere izango Administraritzarako. 2. Arrantzal Aholku-Mahai Nazionala, honako hauek osatua da: a) Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuak, hari lehendakaritza dagokiolarik, edo hori ordezka lezakeen gizakiak. b) Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren izendapen libreko 2 karguk, mailaz Zuzendari baino beheragorik ez, Sailburuak izendatuak. c) Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari batek eta beste batek Bizkaikoarena. d) Autonomi-Elkarteko Arrantzale Kofradien Herrialde-Federakunde bakoitzeko bi ordezkarik. e) Arrastera arrantzuko untzi-jabeen aldetik, bi ordezkarik Herrialde Historiko bakoitzeko. f) Arrastera izoztaile elkargoen ordezkari batek, atunari izoztaileenaren batek eta beste batek bakailarien aldetik. g) Arrain kontserbagileen elkargoen bi ordezkarik, arrain prozesatzaile entrepresen bik eta beste bik arrain-esportatzaile elkargoen aldetik. . h) Idazkari batek, lehendakariak izendatua. Horrez gain, lehendakariak beste gizaki batzu deitu ahalko ditu batzarretara, hala uste badu, aritzeko gaiak direla-ta. 3.- Osoko Batzarraz gain, Mahaia honako batzorde hauetan banatzen da: a) Baxura, Administraritzen eta Kofradien ordezkariez eta Idazkariaz osatua. b) Altura, Administraritzen eta Arrastera-Arrantzuko Elkargoen ordezkariez eta Idazkariaz osatua. c) Altura Handia, Administraritzen, Arrastera, Atunari izoztaile eta Bakailarien ordezkariez eta Idazkariaz osatua. Osoko Batzarrak beste batzorde batzu eratzea erabaki ahalko du, egoki uste izango duenean. 4. Mahaiaren Osoko Batzarrak aldizkatasuna finkatuko du, gutxienez hiruhilabeterokoak izan beharko direlarik, lehendakariak, egoki uste izango duenean, aparteko batzarretarako deialdia zabaldu ahalko du. 7. atala.- 1.- Sailburuaren artezko agintepean eta Nekazal sektoreari dagokionean, Nekazaritza Sailburuordeari ondoko eginkizunak dagozkio: a) Sailburuaren erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Sailordetzaren eta horren menpeko Artezkaritzen iharduerak programatze, zuzentze, komunztatze eta kontroltzea. c) Sailordetzaren eta horren menpeko Zuzendaritzen antolapenaz eta funtzionamenduazko arau eta jarraibideak ematea. d) Goradeiak ebaztea, aplikatzeko diren arauetan aurrikusitako gertaeretan. e) Espreski esleituriko funtzioak eta Sailburuordeei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 2. Nekazaritza Sailordetzaren azpian hurrengo Zuzendaritzak aurkitzen dira: a) Nekazaritza Zuzendaritza. b) Nekazal Elikadur-Industrien Zuzendaritza. c) Nekazal Elikadur-Merkatalbide Zuzendaritza. 3. Aurreko zenbakian ezarritakoaren kalterik gabe, Nekazal Elikadur-Industrien Zuzendaritzak nahiz Nekazal Elikadur-Merkatalbidearenak Arrantzu Sailordetzarekiko menpekotasun funtzionala izango dute beraienak dituzten arloetan eta arrantzal produktuei dagokienean. 8. atala.- 1.- Sailburuaren artezko agintepean eta arrantzal sektoreari dagokionean, Arrantzu Sailburuordeari ondoko eginkizunak dagozkio: a) Sailburuaren erabakiak exekutatzea dagokion esparruan eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Sailordetzaren eta haren menpeko Zuzendaritzen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Sailordetzaren eta horren menpeko Zuzendaritzen antolapenaz eta funtzionamenduazko arau eta jarraibideak ematea. d) Goradeien ebaztea, aplikatzeko diren arauetan aurrikusitako gertaeretan. e) Arrantzaleen Kofradiekin loturik dauden eta Sailari dagozkion administral funtzioak ihardutea. f) Espreski esleituriko funtzioak eta Sailburuordeei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 2. Arrantzu Sailordetzaren azpian hurrengo Zuzendaritzak aurkitzen dira: a) Arrantzu Zuzendaritza. b) Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritza. 3. Aurreko zenbakian ezarritakoaren kalterik gabe, Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritzak Nekazaritza Sailordetzarekiko menpekotasun funtzionala izango du, nekazal ikerketa eta gaikuntzaren arloei dagokienean... 9. atala.-1.- Nekazaritza Zuzendaritzaren ihardute-eremua ondoko arloetan zabaltzen da: nekazal ekoizpenaren antolakuntza, nekazal egituren eraldaketa eta landatar inguruaren garapena, nekazal baliabideen aprobetxamendua antolatxea, barne-uretako arrain eta ehiza aberastasunaren aprobetxamendua, naturaren kontserbazioa, Nekazal Ganbarak eta Eraldatzeko Nekazal Elkarteak. 2. Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean, eta bere ihardute-eremuaren barnean, Nekazaritza Zuzendariari ondoko eginkizunak dagozkio: a) Sailburuaren eta Sailburuordeen erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko Zerbitzuen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat pezeta arteraino. - Administrazio- eta ondare-kontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak sinatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Eraldaketa Nekazal Elkarteen Erroldean kalifikatze eta inskribatzea. f) Goradeien ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertaeretan. g) Espreski esleituriko funtzioak eta Zuzendariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 10. atala.- 1.- Nekazal Elikadur-Industrien Zuzendaritzaren ihardute-eremua, nekazal, arrantzal eta elikadur-industrietan hedatzen da. 2. Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepena, 7.3. atalean ezarritakoaren kalterik gabe, Nekazal Elikadur-Industrien Zuzendariari, bere ihardute-eremuaren barnean, honako eginkizun hauk dagozkio: a) Sailburu eta Sailburuordeen erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko Zerbitzuen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat pezeta arteraino. - Administrazio- eta ondare-kontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak sinatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Goradeiak ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertaeretan. f) Espreski esleituriko funtzioak eta Zuzendariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 11. atala: 1.- Merkatalbide Artezkaritzaren ihardute-eremua, merkatalbideak, iruzurren aurkako geriza eta nekazal, arrantzal nahiz elikadur-produktuen jatorri-izenen geriza da. 2. Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean, 7.3. atalean ezarritakoaren kalterik gabe, Nekazal Elikadur-Merkatalbide Zuzendariari honako eginkizun hauk dagozkio, bere ihardute-eremuaren barnean.: a) Sailburu eta Sailburuordeen erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko Zerbitzuen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat pezeta arteraino. - Administrazio- eta ondare-kontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak sinatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Goradeiak ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertaeretan. Espreski esleituriko funtzioak eta Zuzendariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 12. atala.- 1.- Arrantzu Zuzendaritzaren ihardute-eremua, arrantzuaren sektore erauzlearen antolakuntza, arrantzua barne-uretan, itsaski-bilketa eta akuikultura da. 2. Arrantzu Sailburuordearen artezko agintepean, Arrantzu Zuzendariari honako eginkizun hauk dagozkio, bere ihardute-eremuaren barnean: a) Sailburu eta Sailburuordearen erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko Zerbitzuen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat pezeta arteraino. - Administrazio- eta ondare-kontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak sinatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Goradeiak ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertaeretan. f) Espreski esleituriko funtzioak eta Zuzendariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 13. atala.- 1.- Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritzaren ihardute-eremua, nakazal eta itsas-arrantzal gaikuntza eta nekazal eta ozeanografi-ikerketa da. 2. Arrantzu Sailburuordearen artezko agintepean, 8.3. atalean ezarritakoaren kalterik gabe, eta bere ihardute-eremuaren barnean, honako eginkizun hauk dagozkio Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendariari: a) Sailburu eta Sailburuordeen erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko Zerbitzuen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat pezeta arteraino. - Administrazio- eta ondarekontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak sinatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Bekak ematea. f) Goradeiak ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertaeretan. g) Espreski esleituriko funtzioak eta Zuzendariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 14. atala.- Orotariko Zerbitzuen Zuzendaritzaren ihardute-eremua hurrengo kasuetara zabaltzen da: a) Sailaren lege-aholkularitza. b) Administrazio, lanarigo eta aurrekontu kudeaketa, Sail osoari dagozkionean, eta Sailaren organu desberdinei eustea aipatu gaietan beren eskurantzak ihardun ditzaten, baita kudeaketa zuzena ere Zuzendaritza berarekin loturiko gaietan. 2. Sailburuaren artezko agintepean, eta bere ihardute-eremuaren barnean, Orotariko Zerbitzuen Zuzendariari honako eginkizun hauk dagozkio: a) Sailburu eta Sailburuordeen erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko zerbitzuen iharduerak programatze, zuzentze, bultzatze, komunztatze eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat pezeta arteraino. - Administrazio- eta ondare-kontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak sinatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Goradeiak ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertaeretan. Espreski esleituriko funtzioak eta Artezkariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 15. atala.- 1. Sailburu Kabinetearen ihardute-eremua hurrengo eginkizunetara hedatzen da: a) Sailaren ekintza-plan eta egitarauen komunztadura eta gizarte-komunikabideekiko harremanak. b) Sailak berezko dituen xedetarako nekazal eta arrantzal estatistikak. c) Sailaren ihardute-eremuari orokorki atxekitako gai hauk: azterlanak, argibideak, agiriak, argitalpenak eta, era berean, Sailaren organu desberdinei eustea aipatu gaietan beren eskurantzak ihardun ditzaten. 2. Sailburuaren artezko agintepean, eta bere ihardute-eremuaren barnean, Sailburu Kabinetearen Zuzendariari ondoko eginkizunak dagozkio: a) Sailburuaren erabakiak exekutatzea eta ordezkotzan emango zaizkion eginkizunak ihardutea. b) Kabinetearen eta horren menpeko zerbitzuen iharduerak programatu, zuzendu, bultzatu, komunztatu eta kontroltzea. c) Kabineteak berezko dituen administral funtzioak ihardutea, honako muga hauekin: - Emendioak ematean, milioi bat arteraino. - Administrazio- eta ondare-kontratazioan, bost milioi pezeta arteraino. Muga hauen zenbatekoa eralda liteke, Sailaren beraren Aginduaren bitartez. d) Zuzendaritzari atxekitako lanarigoaren kontratuak ginatzeko ahalmena, hala administral erregimen pean, nola lanaren pean, haien mota desberdinetan. e) Goradeien ebaztea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako gertakarietan. f) Espreski esleituriko funtzioak eta Zuzendariei, orokorki, esleitzen zaizkienak ere. 16. atala.- Euskal Autonomi-Elkarteko Herrialde Historiko bakoitzean Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Herrialde-Bulego bat jartzen da, Inguruko Zerbitzuak kokatuko diren bulegoa. Esandako Zerbitzuek zein bereko Zuzendaritzarekiko menpekotasun hierarkiko eta funtzionala mantenduko dute. Orotariko Zerbitzuen Zuzendaritza gai hauez arduratuko da: Herrialde-Bulegoen administrazio, lanarigo eta aurrrekontu kudeaketez, Sail osoari atxekitako gaiak izango direnean, eta esandako gaien ihardutean Inguruko Zerbitzuei gainbegiratzeaz eta eusteaz. AZKEN XEDAPENAK Lehendabizikoa.- Apirilaren 8ko 88/ 1986 Dekretua, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen zuena, derogaturik geratzen da. Bigarrena.- Sailaren pertsona bakarreko organuen eginkizunak nagusirik hurrenak ihardungo ditu, hutsuneak dirauen artean. Hirugarrena.- Dekretu hau garatzeko eta exekutatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ahalmena Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuari ematen zaio. Laugarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean hartuko du indarra. Gasteizen emana, 1988ko martxoaren 29an. Lehendakariak, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuak, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.