Arautegia
InprimatuOtsailaren 23ko 38/1988 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Gizarte-Ongunderako Dirubaltzatik ematen diren Adintsu eta lanerako ezinduentzako bizisariei buruzko Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretoa zenbait alderditan aldatuz eta bizisarien zenbatekoa gehituz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 479
- Xedapen-zk.: 38
- Xedapen-data: 1988/02/23
- Argitaratze-data: 1988/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua
Testu legala
Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/83 Legean egiten zen agintepide-banaketaz baliatuz Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretoa eman zen, hots, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Gizarte-Ongunderako Dirubaltzatikako bizisariak adintsu eta lanerako ezinduei ematezkoa. Indarrean sartu zenetik denboraldi bat igaro ondoren, bidezko eritzi zaio hirurogeita zortzi urtetan jartzeari diru-laguntza hauetarako adinezko betekizuna Euskal Herriko Autonomia Elkartean. Honek, bizitzaren oinarrizko beharrei erantzuteko bestelako irabazirik ez izan eta laguntza hauen hartzekodun den giza-taldearekiko gizarte-babesa zabaltzea dakar berekin eta bai Estatuan eskatzen diren betekizun orokorrekin berdintzea ere, hori guzti hori Euskal Arduralaritzan Gizarte-Ongundeko egitarauei ohiz eman zaien lehentasunaren arauera. Bestetik, beharrezko eritzi zaio arau zehatz bat jartzeari, arduralaritza-bizisaritarako eskubiderik ez dutenei eta Gizarte-Ongunderako Dirubaltzakoen hurbileko bizisariak jasotzen dituztenei diru-laguntza berbera emateari leriokeen bereizkeria galerazteko bide. Horrexegatik, bizisari batzuk metatzea gertatuz gero beharrezko osagarria ohartematen da Dekreto honetan fintatutako zenbatekora iristeko. Hori diru-laguntza hauen xedeari atxikitzen zaio bizitzaren oinarrizko beharrei erantzuteko aski irabazirik ez dutenentzat ohartemanda bait daude, eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Gizarte-Ongundearen alorrean bakarreango agintepidea eukitzeari esker egin daiteke. Azken alderdi hauek Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretoaren dagozkien atalak aldatzea dakarte. Horrez gainera, Maiatzaren 26ko 125/1986 Dekretoaren Erabaki Gehigarriak dioenez, Euskadiko Dirubide-Kontseiluak egin behar du bizisariak igotzeko saloa Jaurlaritza-Batzarrak onartu dezan. Horren ondorioz, Euskadiko Dirubide-Kontseiluaren erabakiaren arauera, Lan eta Gizarte Segurantza-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza-Batzarrak mila bederatzirehun eta larogeita zortzigarreneko Otsailaren 23ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Maiatzaren 26ko 129/86 Dekretoaren bigarren atala honela idatzita geratzen da: «Bigarren Atala.- 1.- Gizarte-Ongunderako Dirubaltzaren aldian-aldiango diru-laguntza hauen hartzekodun izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira: a) Euskadiko Autonomia-Elkartearen Lurraldeko edozein udaletako biztanle-erroldean sartuta egotea, Autonomia-Elkarten honetan bizitzeko baimenaren jabe izan daitezen beste Estatu bateko naziotasundun atzerritar, iheslari eta aberri gabekoak barne Espainiako Estatuak sendetsitako Nazioarteko Itune eta Hitzarmenen arauera. b) Eurek edo bere elikaduraren erantzukizundun diren senideek bizitzaren oinarrizko beharrei aurre egiteko ainako irabazirik ez izatea, Dekreto honen 3. eta 4. atalen arauera. c) Zahar-sariak jasotzeko hirurogeita zortzi urte beteta izatea edo, eritasun nahiz ezintasunagatikako laguntzetarako, 16 urtetik gora izan eta edozein lan egiteko erabat ezinduta egotea. 2. Dagokion Erakundeak ermaindun aitortutakoek ermaindunen gizarteratzeari buruzko 13/82 Legearen indarrez gutxienezko irabazien berme ematen direnetako ordezko laguntza bat bideratu beharko dute aldez-aurretik, Otsailaren 1eko 383/84 Errege-Dekretoan jartzen den moduan.» Bigarren Atala.- Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretoaren hirugarren atala honela idatzita gelditzen da: «Hirugarren Atala.- 1.- Urtearen barruan, bere onurabide bakarrerako, Gizarte-Ongunderako Dirubaltzaren urteko laguntzatik beherako irabaziak dituena joko da oinarrizko beharrei erantzuteko irabazirik gabekotzat, irabazi horiek alokairu, lan, bizi-sarien nahiz beste edozeinen eretzean jasota. Dena dela, ezabatutako Nahitaezko Zahartzaro-Aseguroaren saridunei eta ermaindunentzako gutxienezko irabazien bermatze-laguntzaren hartzekodunei, Gizarte-Ongunderako Dirubaltzak jarritako diru-laguntzatik beherako bizisari edo laguntzak jasotzen badituzte, finkatutako zenbatekora iristeko behar den osagarrizko zatia baino ez zaie emango, Dekreto honetan agintzen den moduan. Ogasun mugikor edo mugiezinetatikako irabaziak egonez gero, dirulaguntzen eraentza egiten duen Arduralaritzak, eskegileak náhiz kide deneko familiak benetan jasotako irabaziak hainbatuko ditu, zera ere kontutan izanik, ogasunen kopurua, maila eta salgaitasuna bizitzaren oinarrizko beharrei erantzuteko ainako eskuarte eukitzearen adierazgarri diren. Eskegilearen cgoitza izan eta horren jabe deneko etxebizitza balio-neurketa horretatik kanpo geratzen da. 2. Eskegilea, familia baten kide izan eta familiako kide bakoitzaren bataz-besteko urte-irabaziak dirulaguntza hauen urteko zenbatekotík beherakoak izanez gero, irabazirik gabekotzat joko da. Alde honetatik, honako hauek izango dira familiako kide: a) Senar-emazteak eta, egonez gero, adingabeko seme-alabak, gurasoen baimenaz hauekin bizi ez direnak edo gurasoekin bizi baina lan egiteko gai izan ez daitezen gara-adinekoak izan ezik. b) Ezkondu gabeko aita edo ama eta atal honen 2.a) idazatiak aipatzen dituen betekizunak bildu eta haren zaingopean dauden seme-alabak. c) 1. Ezkontza baliogabetu, ezabatu eta epai-bidez bananduta dagoenetan, ezkontidea eta áurreko atalak aipatzen dituen baldintzak bete eta bere zaingopean dauden seme-alabak. 2. Ezkontza-banantzea epai-bidez aldarrikatuta ez dutenek, biztanle-erroldean sartuta daudeneko Udalaren egiaztagiriaren bidez erakutsi ahal izango dute bere familia-egoera eta kide-zenbatekoa. d) Kuradore bat eta beraren ardurapean eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko egoitza berean bizi daitezen anai-arrebak, beti ere beren egoeragatik familia ezberdinetako kide ez baldin badira. 3. Ezin da bi familitako kide izan.» Hirugarren Atala.- Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretoan, adintsu eta lanerako ezinduentzako aldian-adiko diru-laguntzaren zenbatekoa hileko 18.000 pesetakoa izango da, beste bi osagarrizko sari ordainduko zaizkiela, bakoitza agizko hileko baten zenbatekoz. ALDIBATERAKO ERABAKIA Dekreto hau indarrean sartze-egunaren kaltetan gabe, bertan finkatzen den diru-laguntzak 1988.eko urtarrilaren lehenengoaz gero izango du ekonomiazko eragite-indarra, INDARGABETZEZKO ERABAK Indargabetuta gelditzen dira Maiatzaren 26ko 129/86 Dekretoaren 2. eta 3. atalak eta Dekreto honen aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak. AZKEN ERABAKIA 1. Esku ematen zaio Lan, eta Gizarte Segurantza-Sailburuari Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak hartzeko. 2. Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzarn Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza-Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.