Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 10eko347/1987 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko 1987.erako Aurrekontuetan Ertzaintzari buruzko kredituak aldatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 2415
  • Xedapen-zk.: 347
  • Xedapen-data: 1987/11/10
  • Argitaratze-data: 1987/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Ogasun

Testu legala

Euskadiko Autonomia Elkarteko 1987.erako Aurrekontu Nagusiei buruzko Uztailaren 8ko 2/1987 Legeko 9. artikuluko 1. eta 2. apartaduek, zera ezartzen dute, ahu da, Autonomia Elkarteak Ertzantzari dagozkionetan dituen aginteen finantzaketa egiteko diren kredituak akdagarriak izango direla, nahiz Gaikuntza Aldikoei, nahiz Zerbitzuan dauden Ertzainei dagozkienak izan horiek; eta, bestalde, Autonomia Elkarteko Ertzaingoaren finantzaketari buruz Kuporako Bitariko Batzonrdearen Erabakiek ezar dezatenaren arabera, izendatuak edo gehituak, deuseztatuak edo gutxituak izan daitezkeela kreditu horiek. Kredituen akdaketa, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko den Jaurlaritza-Dekretuz, egingo da. Kreditu horiek aldagarritzan sailkatzea gehigarrizko kalifikapenaren osagarrizkoa da eta Lege bereko 4. artikuluko h) letran jasotzen dena gainera. Eta hori, honako honen ondoriao da: Alde batetik, Autonomia Elkarteko Ertzaingoaren 1987. erako aldibaterako finantzaketa zehazteko hartu zen Ertzaingoaren plantila. 1986.eko Abenduaren 31an indarrean zegoena izan zela eta ikasleen plantila hurrengo urterako lehenengotan aurrikusitakoa alegia: bestaldetik, honako honen ondorioa ere bada, hau da. Kupoaren Bitariko Batzordeak 1985.eko Irailaren 27an onartutako moduloren arabera egin zela baloraketa eta aldibaterako gehiketa eginez, behin-betiko gehiketa zehaztasun handiagoz definituko zela Kupoaren Bitariko Batzorde horren Aktan jasotzen den kalkulo-metodoa kontutan hartuz. Aipatutako modulo horiek korronte eta mantenimendu koste, zuzendaritza goste, koordinakuntza, ikuskaritza eta hastapen-horniduretarako inbertsio-gastuei zegozkienak hain zuzen; azkenengo hauek, bai gastu aldakorrak eta bai finkoak ere eta, azkenik, hezkuntza-gastuak beren alde aldakor eta finkoetan gainera. Ondorioz, behin-betiko zenbatekoari Ertzaingoaren Aurrekontua gaurkotzeko beharrezko diren zenbatekoen aurrekontu-aldaketa egitea bidezkoa da, Kupoaren Bitariko Batzordearen 1985.eko Irailaren 27ko Aktako 2. eraskineko II d) 2. zenbakiko hainbat apartadutan isladatzen den hastapen-horniketarako inbertsioetako gastu finkoak geroagoko Dekreto batetan banan-banako tratamenduaren gai izan daitezenaren kaltetan gabe eta, Euskal Elkarte Autonomoak eta Estadukoak hainbat inbertsio finkoen finantzaketari dagozkionetan, Herriogasun eta Dirubide Sailak eta Herrizaingo Sailak batera eman dezaten txostena oinarritzat hartuz. Horiek horrela, Herriogasun eta Dirubide Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1987.eko Azaroaren 10ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- 1.815.694.344 (mila zortziehun eta hamabost mila, seiehun eta hamabost milioi, seiehun eta larogeita hamalu mila, hirurehun eta berrogeita lau) pezetako kreditu-aldaketa Autonomia Elkarteko Administrazioko Aurrekontuetako gastuetan onartzea Dekreto honetako I Eraskinean zehazten diren Sail, Zerbitzu, Programa eta Zertarakoan (etan): eta bai Aurrekontu horretako dirusarrerei dagokien aldaketa ere onartzea, hau da, 1.815.694.344 (mila zortziehun eta hamabost milioi, seirehun eta larugeita hamalau mila, hirurehun eta berrogeita lau) Pezetatakoa, era berean Eraskinean zehazten diren Sail, Zerbitzu, Programa eta Zertarakoan (etan). 2.Artikulua.- Honako hauek egin beharko ditu Herriogasun eta Dirubide Sailak: Aurreko artikuluan aipatu diren aurrekontu-aldaketak burutu eta, 2/1987 Legeko 30. artikuluak eta 7/1985 Legeko 10. eta 11. artikuluek diotenaren arabera, Foru Diputazioei honako hauek eskatu, hau da, Dekreto honetako 1. artikuluan aipatzen diren kredituen aldaketak hasera batetan aurrekontuaren gai izan ziren horniketen gaineko gehiketekiko osatze-emanketak egin ditzatela hain zuzen Autonomia Elkarteko Aurrekontuetan Ertzaingoarentzako sartzen diren gastuen sostenguan lagundu dezaten. AZKEN XEDAPENA Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Azaroak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Heriogasun eta Dirubide Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.ERASKINA/ANEXO KREDITUEN ALDAKETA, AUTONOMIA ELKARTEKO ERTZAINGOARENTZAKO AURREKONTUETAN / VARIACION DE CREDITOS EN EL PRESUPUESTO DE LA POLITICA DE LA COMUNIDAD AUTONOMA