Arautegia
InprimatuUrriaren 27ko 338/1987 DEKRETOA, Koperatiben Goren-Kontseiluari buruzko Azaroaren 15eko 208/1982 Dekretoaren alderdi batzuk aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa; Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 2346
- Xedapen-zk.: 338
- Xedapen-data: 1987/10/27
- Argitaratze-data: 1987/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Mediku-Partiduak amortizatu eta birregituratzeko hasitako espedientea ikusi ondoren; Espediente hori, Abuztuaren 25eko 2221/1978 Errege Dekretuko Aldibaterako Xedapenean eta Urtarrilaren 11ko 137/84 Errege Dekretuko Hirugarren Aldibaterako Xedapenean agindutakoaren arauera agindu-bidez tramitatu dela kontutan izanik eta seinalatzen diren Mediku Partiduetako distrito bat edo beste kendu egin direla. Horretan interesdun diren mediku titularrei entzunaldia emakidatu zaielarik, halaber, horren eraginpeko Lurralde Historiko eta Udaletako Medikuen Kolegio Ofizialei ere eta Osasunketa eta Kontsumo Sailordetzaren aldezko informez; Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoko 18. art.-arekin zerikusia duen Uztailaren 30eko 7/1981 Legeko 26 art.-ak emandako eskumenen indarrez, zera ERABAKI'TZEN DUT Hemen ondorenean adierazten diren Mediku-Partiduetako Distritoak amortizatzea eta horiek ondorengo modu hauetan birregituratzea: TAULAAzaroaren 15eko 208/1982 Dekretoan, Koperatiben Goren-Kontseiluaren antolakuntzarako funtsezko erizpi deak finkatu diren, orduan, eratzerakoan, egokienak alegia. Baina, Dekreto hori argitaratu zenetik izandako hazturak, eta Lan eta Gizarte Segurantza-Saileko ihardutze-sailean egondako aldakuntzek aholkugarri egiten dute aldaketa batzuk sartzea Lehendakariaren izendapenari eta Kontseiluasi atxikitako lanariei dagokienean. Aldaketa horiek, Kontseilua bere ihardutze-egoerari egokitzeko helburuz egiten dira, eta hori, Coperatiben Goren-Kontseiluak, Koperatiba-Baterakundeen oraingo eratzebidea bukatu ondoren, izan beharko duen behin-betiko antolakuntzarako inolako baldintza izan gabe. Hori dela eta, Koperatiben Goren-Kontseiluari entzun ondoren, Lan eta Gizarte Segurantza-Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak 1987.eko Urriaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Azaroaren 15eko 208/ 1982 Dekretoaren 4. Atalaren idazkera, honela idatzita gelditzen da: 4. Atala. Osatze-modua: Ondorengo hauek izango dira Kontseiluko kide: a) Lehendakaria. b) Eusko Jaurlaritzak izendatutako hiru kontseilukide. c) Bi kontseilukide, bata Euskal Herriko Unibertsitateak izandatuta, eta Deustuko Unibertsitateak bestea. d) Koperatiben izeneko hamar kontseilukide. e) Idazkaria, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. C eta D idazatietan esandako kideak hautatuz gero, Lan eta Gizarte Segurantza-Sailari jakinaraziko zaio, Sail honetako Sailburuak egingo bait ditu izendapenak. Bigarren Atala.- Azaroaren 15eko 208/1982 Dekretoaren 10. Atala, ondorengo moduan idatzita gelditzen da: 10. Atala: Lehendakaria.I. Lan eta Gizarte Segurantza-Saileko Gizarte-Ekonomiako Artezkariari dagokio, berez, Kontseiluko Lehendakari izatea, edo Lehendakariaren hutsaldia, egoneza edo gaiso egotea gertatuz gero, Kontseiluak berak erabakitako ihardutze-arauetan finkatzen dena. 2. Honako hauek ditu Lehendakariak bere egiteko: a) Kontseiluaren ohorezko ordezkotza izatea. b) Osoko Bilkuretarako deia egitea, horietako Buru izatea eta eztabaidaketak zentzaraztea. c) Kontseiluaren bilkuretarako Gai-Zerrenda, kontseilukideek eska ditzaten saloak adierazita, gertatzea, Kontseiluak berak jarri dezan moduan. d) Batzar-Agiriei onerizpena ematea, Kontseiluaren erabakiak argitaratzea eta horiek bete daitezela agintzea. e) Kontseiluak berak, bere esku utzi eta, Lehendakari denez, egoki dakizkion egiteko guztiak. Hirugarren Atala.- Azaroaren 15eko 208/1982 Dekretoaren 11. Atala, honela idatzita gelditzen da: 11. Atala.- Idazkaria. 1. Kontseiluak izendatuko du Idazkaria. Izendapen hori, Koperatiba-alorrean teknika-gaitasun nabaria eduki eta Kontseiluaren ihardutze-erroldeko lanarien artetik egingo da. 2. Honako hauek izango ditu Idazkariak bere egiteko: a) Idazkari denez, Osoko bilkuretan izatea, eta bai Etengabeko Batzordearen Bilkuretan ere, kargu horri dagozkion egitekoak betez. b) Kontseiluaren teknika-arduralaritzazko antolakideketa egiteratzea eta bere eginkortasuna eta iharduna zaintzea. c) Batzar-Agiria onartu eta hartutako erabakiei dagokien biderapena egitea, Lehendakariaren oneritziarekin. d) Kontseiluak egin edo hartutako ekintzak eta erabakiak egiaztatzea. e) Lehendakariarekin batean, agizko arazoak eta berak agindu diezazkionak erabaitzea. f) Urtean behin gutxienez, Kontseiluraren ekintzei eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko koperatiben egoerari buruzko txosten bat gertatzea, Kontseiluraren Osoko Bilkurari aurkeztu eta honek onar dezan. Laugarren Atala.- Beste atal bat eransten zaio Azaroaren 15eko 208/ 1982 Dekretoaren idazkerari: 14. Atala.- Lanarigoa. Koperatiben Goren-Kontseiluraren zerbitzurako lanariak, kontseiluak berak aukeratu, izendatu eta kenduko ditu. Lanari horiek, Norbanako-alorreko Zuzenbideari atxikitako Autonomia Elkarteko Herri-Erakundeen zerbitzutan ari diren lanariek erabilgarri dituzten arauak berak izango dituzte erabilgarri. AZKEN ERABAKIA Lehenengoa.- Azaroaren 15eko 208/1982 Dekretoaren Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoa, Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiluko Lehendakariaren eta Idazkariaren izendapenari dagokionean, eta Abenduaren 13ko 217/1982 Dekrecoaren lehenengo atala, indarrean egotekotan, indargabetuta gelditzen dira. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1987.eko Urriak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza-Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.