Arautegia
Inprimatu189/87 DEKRETUA, Maiatzaren 19koa; Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetza organikoki eta funtzionalki ogituratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 1195
- Xedapen-zk.: 189
- Xedapen-data: 1987/05/19
- Argitaratze-data: 1987/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1987.eko Maiatzaren 2ko 86. alean argitaratutako Agin du horren idazkeran zenbait huts egin zenez ohartuta, dagozkien zuzenketak egiten dira ondoren: 1832. orrialdean, 1.1.1 Art., bigarren lerroa, zera dioenean: «..... de diseño a quellos aparatos...» zera esan behar du: «..... de diseño a aquellos aparatos» 1833. orrialdean, 1.5a) Art., hirugarren lerroa, zera dioenean: «..... , PV-ren balorea -25 denean.» zera esan behar du: «..... , PxV-ren balorea -25 denean.» 1833. orrialdean, 1.5c) Art., 2. idazatia, bosgarren lerroa, zera dioenean: «..... Planos y presuepuesto...» zera esan behar du: «..... Planos y Presupuesto.» 1833. orrialdean, 2.1 Art., 2. idazatia, bigarren lerroa, zera dioenean: «.....Industria Injineri.......» zera esan behar du: «.....Goi-Mailako Injineri....» 1834. orrialdean, 2.2.8 Art., bigarren lerroa, zera dioeaean: «..... deberá cartificar que la...» zera esan behar du: «..... deberá certificar que la...» 1834. orrialdean, 2.3 Art., lehenengo lerroa, zera dioenean: «9. artikuluan jasotakoa ...» zera esan behar du: «ITCMIE-AP1-delakoaren 8 eta 9. artikuluetan jasotakoa...» 1834. orrialdean, 2.3.2 Art., 3. idazatia, bigarren eta hirugarren lerroak, zera dioenean: «...presiopeko aldeen egoera ona egiaztatzea (sutegiak, plakak, tubulareak, odiak...» zera esan behar du: «...presiopeko aldeen egoera ona egiaztatzea (sutegiak, plaka tubulareak, odiak...» 1834. orrialdean, 2.3.2 Art., 5. idazatia, hirugarren lerroa, zera dioenean: «..., Lurralde Ordezkaritza honen aurrean aurkeztuko du...» zera esan behar du: «..., dagokion Lurralde Ordezkaritzaren aurrean aurkeztuko du...»Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak, hots, Sailak sortze eta birregituratzeari eta Jaurlaritzaren egiteko eta ihardutze-alorrei buruzkoak, izenpetutako akordioan oinarrituz, eta .Jaurlaritza Legearen mandatu bat betez, agiri bakar batez ematen ditu Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren oinarrizko egituran eta horren egiteikeotan beharrezkoak diren aldaketak, Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretuan aurrikusitako aurretiko egitura organikoa eta funtzionala aldatuz. Halabeharrezkoa da, unean-uneango aukera zio dela, Lehendakariordetzaren egitura behin-behingoa izatea, etorkizuneko dinamikaren ondorioz gerta daitezen beharrak eta gorabeherak kontutan izanik. Hori horrela,·Jaurlaritzako Lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak 1987.eko Maiatzaren 19an egindako bileran onartu eta eztabaidatu ondoren. XEDATZEN DUT: I ATALBURUA LEHENDAKARIORDETZA ANTOLATZEAZ 1. Artikulua.- Jaurlaritzako Lehendakariordetza, titularraren gidaritza duela, eta indarrean dauden arauek eskuratzen dizkion egitekoak betetzeko honela egituratzen da: 1.- Idazkaritza Nagusia. 1.1.-Kabineteko Zuzendaritza. 1.2.- Informazio eta Jarraipen Zuzendaritza. 1.3.- Harreman Sozio-Ekonomikoetarako Zuzendaritza. 1.4.- Mezubide Zuzendaritza. 2: Maila apalagoko administrazio unitaterik balego, Dekretu honetan aurrikusitako egitura garatuko duen Lehendakaritzako Aginduz gauzatuko litzateke.II ATALBURUA JAURLARITZAKO LEHENDAKARIORDEAZ 2. Artikulua.- Lehendakariari dagozkion politika gidaritzako eta Autonomia Estatutoak eta Legeek Jaurlaritzari eskuratutako ahalmenen kaltetan gabe, honako egiteko hauek dira Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordearenak: a) Jaurlaritza Legean ezarritakoak. b) Diru Egitasmoaren gertatzen eta horren eguneratzo ekintzetan buru izatea. c) Dirubideen Euskal Kontseiluko buru izatea. d) «Eusko Jaurlaritza-Foru Aldundiak» Bitariko Batzordearen buru izatea. e) Jaurlaritzak delegatutako Batzordeen buruzagitza eta gidaritza, horien buruzagitza Lehendakariak delega diezaionean, artikulu honen c) eta d) idazatietan ezarritakoen kaltetan gabe. f) Lehendakariaren ordezkotza egitea, Jaurlaritza Leeko 14-1 artikuluan ezarritakoaren arauera. g) Jaurlaritza Legeko 8, 25 eta 41 artikuluetan ezarritakoaren arauera eta modutan Lehendakariak delega diezazkion Jaurlaritza ihardunaren jarraipen eta koordinaketa egitekoak burutzea.III ATALBURUA IDAZKARITZA NAGUSIAZ 3. Artikulua.- Idazkari Nagusiari, hierarkikoki Lehendakariordearen menpe dagoela zuzenki, honako egiteko hauek dagozkio: a) Horko titularrak hala delegatuta, Lehendakariordetzaren ordezkaritza egitea, agintari, erakunde eta korporazio ofizialekin izan ditzan harremanetan. b) Lehendakariordetzari atxikitako Zuzendaritzen ekintzak koordinatzea. c) Beharrezkoa izau dakion informazioa ematea Lehendakariordeari. d) Aholkuak ematea, hala eskatutako gaietan. e) Lehendakariordetzaren eta horren Administrazio Nagusiaren Aurrekontu aurreproiektua egitea. f) Gomendatutako txostenak, azterlanak edo kudeaketak burutzea. 4. Artikulua.- Jaurlaritza Legearen ondorioz, Sailburuordearen maila izango du Lehendakariordetzako Idazkari Nagusiak, eta Lehendakariordearekiko menpetasun zuzena izango du: 5. Artikulua.- Lehendakariordetzako Idazkari Nagusiaren agindupean, honako hauek egongo dira: - Lehendakariordetzako Kabineteko Zuzendaritza. - Informazio eta Jarraipen Zuzendaritza. - Harreman Sozio-Ekonomikoetarako Zuzendaritza. - Mezubide Zuzendaritza. 6. Artikulua.- Lehendakariordeak eta Idazkari Nagusiak delegatutako eskumenez gain, honako hauek dagozkio Lehendakariordetzako Kabineteko Zuzendariari: a) Idazkari Nagusiaren ordezkotza egitea, hori geixotzea, ez egotea edo bere egitekoak gauzatzea galeraz diezaion edozer gertatzekotan. b) Lehendakariordetzako Kabinetearen iharduna koordinatzea. c) Lehendakariordeari eta Idazkari Nagusiari aholkuak ematea, hala eskatutako gaietan. 7. Artikulua.- Informazio eta Jarraipen Zuzendariari, Lehendakariordeak eta Idazkari Nagusiak delega diezazkioten eskumenez gain, Lehendakariordetzak behar ditzan argibide eta agiri guztien Koordinaketa eta Jarraipena egitea. 8. Arlikulua.- Harreman Sozi-Ekonomikoetarako Zuzendariari, Lehendakariordeak eta Idazkari Nagusiak delegatutako eskumenez gain, Lehendakariordetzari dagozkion alor ekonomiko eta sozialei buruzko txostenen eta kudeaketen koordinaketa egitea dagokio. 9. Artikulua.- Mezubide Zuzendariari, Lehendakariordeak eta Idazkari Nagusiak delegatutako eskumenez gain, Lehendakariordetzaren ihardunaren koordinaketa egitea dagokio, Mezubide alorrarekin zerikusia izan dezaten alderdietan. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukiaren kontrako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetzen dira. LEHENENGOKO AZKEN XEDAPENA Dekretu hau garatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Jaurlaritzako Lehendakariordeari. BIGARREN AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1987.eko Maiatzak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakariordea, RAMON JAUREGUI ATONDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 138/1991 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeari zenbait eginkizunetarako esku ematen diona eta bere laguntzarako administrazio egiturak zehazten dituena.
- Ikus: Martxoaren 11ko, 27/1987 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sailak sortaraziz eta birregituratuz, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.
- Ikus: Urtarrilaren 27ko 5/1985 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.