Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

106/1987 DEKRETUA, Apirilaren 7koa. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren Ihardutze-Araudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 852
  • Xedapen-zk.: 106
  • Xedapen-data: 1987/04/07
  • Argitaratze-data: 1987/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Gaurregungo Araudi organikoak, Dekretu honek ezartzen dituen sail-egiturei eta honek dakartzan ekintza-arloei egokituko zaizkiela hiru hilabeteko epearen barruan dio Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak, Jaurlaritzako Sailak sortaraziz eta birregituratuz eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten dituenak alegia, bere Gehigarrizko Erabakian. Gehigarrizko Erabaki horretan agintzen dena betez, honekin ematen den Ihardutze-Araudia onartzen da Dekretu honen bidez. Hori dela eta, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzak 1987.eko Apirilaren 7an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.- Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren Ihardutze-Araudia onartu eta Dekretu honekin batera argitaratzen da. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Manuen indarrez Ekonomia eta Herriogasun-Sailari aitortzen zaizkion agintepideak, erantsitako Araudiko II Atalburuan sartzen diren alorrekoak hain zuzen, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari aitortzen zaizkiola ulertuko da. BALIOGABETZEZKO ERABAKIA Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretua baliogabetuta gelditzen da Dekretu honek eta erantsitako Araudiak agintzen dutenaren aurkako guztietan, eta bai horietan jarritakoa kontraesan dezaten maila bereko edo apalagoko manu guztiak ere. Dekretu honi erantsitako «Indarrean Dirautenen Taula»-ko manuek indarrean iraungo dute, bertan adierazten diren berarizkotasunak kontutan hartuz. AZKEN ERABAKIA 1.- Dekretu honek eta horri erantsitako Araudiak, Euskal Herriko Agitaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko dute eragite-indarra. 2.- Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak egingo ditu Dekretu honetan eta erantsitako Araudian ohartemandakoa betetzeko beharrezko izan daitezen aurrekontuen aldakuntzak. Gasteizen, 1987.eko Apirilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. HERRIOGASUN ETA DIRUBIDEETARAKO SAILAREN IHARDUTZE-ARAUDIAI ATALBURUA ERABAKI OROKORRAK 1. Atala.- Zerdena Herriogasun eta Dirubideetarako Saila Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioaren barruko eta Administrazio horren erakuntzako goren-mailako ihardutze-sai1etako bat dugu, Araudi honetan ohartemandako agintepideak eta gainontzeko lege-erapidetzak eman diezaizkiotenak erabili, eta Araudi honen arauerako egitura duela. 2. Atala.- Araugintzari buruzko ahalmenak Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak, Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeak eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Ekainaren 22ko 12/1983 Legeak diotenez, honako araugintza-ahalmen hauek izango ditu: a) Bere agintepeko gaietan, horien onarpena Jaurlaritzari dagokioneko araugintza-manuen egitasmoak gestatu, eta Jaurlaritzari horiekiko saloak egitea b) Araudi honen II Atalbuaren alorreko gaiak antolatzeko araudi-bidezko manuak gertatzea eta ontzat ematea, Legez edo Jaurlaritzaren Dekretuz horrela aginduta egon dadinean eta, azkeneko horretan, Lehendakariak bere baiespena eman ondoren. c) Araudi honen III Atalburuan ohartemandako erakuntza osabideratzeko arau-bidezko manuak gertatzea eta ontzat ematea, horrek Zerbitzu-Burugoa baino goragoko ihardutze-sailik sortaraztea ezin ekar dezakeela. 3. Atala.- Egiteratze-iharduna Araudi honen II Atalburuko gaiei buruzkoetan, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari dagozkio administrazio-bideko urrats guztiak eta, orohar, horiekiko egiteratze-iharduna Atalburu horrek edo erabili beharreko beste manu batzuek dakartenari besterik badario salbu. 4. Atala.- Antolakideketa, erizpenak eta saloak Araudi honetan egiten den agintepide-ematea, horrela aginduta egon dadinean beste ihardutze-sail batzuri dagozkien antolapideketarako, erizpenak emateko eta saloak egiteko agintepideen kaltetan gabe dela ulertuko da. Halaber, eta berariz horrela.aginduta egon dadinean, Sail honek beste ihardutze-sail batzuren manu eta egintzei buruz ere antolakideketarako, erizpenak emateko eta saloak egiteko agintepideak izango ditu.II ATALBURUA HERRIOGASUN ETA DIRUBIDEETARAKO SAILAREN AGINTEPIDEAK 5. Atala.- Agintepidearen gaiak 1. Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarteari jartzen dion agintepidezko, gauzazko eta lureremuzko esparruan, Herriogasun-eta Dirubideetarako Sailak honako gai hauetan izango ditu agintepideak, Araudi honetan jarritako modu eta neurritan: a) Eskuraketen gai izan daitezen agintepide eta/edo zerbiztuekiko balio-neurketan. b) Ekonomia-Itune, Estatuarentzako Kupoan eta Kondaira-Lurraldeen Ekarketetan. c) Zergalaritza-Administrazioan eta ekonomia-administraziozko jazarpenetan. d) Dirubideetan eta Durubide-Erakundeekingo harremanetan. e) Diruzaingoan. f) Ondarean eta Akurapenean. g) Autonomia-Elkartearen Aurrekontu Nagusiak gertatzean eta horien eraentza eta zaingoa egitean. h) Kontu-hartzailetzan eta kontu-irizlaritzan. i) Kontaduritzan eta kontaduritza-erantzukizunetan. j) Lege eta Araudiekin bat etorriz, Ihardutze-Sail Burujabeen eta Sailari atxikitako eta horren menpeko Herri-Bazkunen artezkaritzan. k) Legeek eta Araudiek atoirtzen dizkioten gainontzekoetan. 2. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak Atalburu honetan esandako gaiei buruz ohartemandako agintepideak izango ditu atal honetako 1. idazpuntuari dagokionetan, eta bai horiei datxezkienak izan eta Autonomia Elkarteko Administrazio Nagusiko edo Erakunde gorenmailako beste ihardutze-sail batzuri berariz eman gabeko beste guztiak ere. 3. Atalburu honetan besterik esaten bada salbu, aurreko zatian esandako agintepideen gai diren gaiak, Autonomia-Elkarteko Administrazio Nagusi eta Erakunde goren-mailakoari dagozkionak izango dira. 4. Horretaz gainera, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak, 16. atalean esaten diren zerbitzu nagusien eraentza egin, eta 17. atalean esaten diren agintepideak izango ditu. 6. Atala.- Eskuraketen gai izan daitezen agintepide eta/edo zerbiztuekiko balio-neurketa. Euskadiko Autonomia-Elkarteari edo horrek beste Lurralde-Izaiki batzuri eskuratzeko bidean dauden agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketaren alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak balio-neurketaren zermugapena eta horri buruzko erizpena eta saloa egitezko agintepidea, eta horiek ontzat ematea dagokien Elkarteko ihardutze-sailei bere laguntza ematezkoa izango ditu. 7. Atala.- Ekonomia-Itunea, Estatuarentzako Kupoak eta Kondaira-Lurraldeen Ekarketak. Dirubidetza-harremanen alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak lege-erapidetzak Ekonomia-Ituneari, Estatuentzako Kupoei eta Kondaira-Lurraldeen Ekarketei buruz Autonomia-Elkarteko Administrazioari emandako agintepide guztiak izango ditu, Jaurlaritzari edo beste ihardutze-sailen bati emanda badaude salbu. Zehazki, besteren artean, honako hauek izango ditu: a) Estatutaren eta Euskal Herriaren arteko Ekonomia-Itunearen indarrez, Estatuko Administrazioarenkingo harremanetan Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioak dituen eskubideak eta beharkunak bideratzea. b) Foru Aldundiek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari egindako ekarketen sistemaren berri eman eta arta egitea, eta bai Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Foru Aldundiekin dituen eskubideak eta beharkunak, berorien arteko harremanei darizkienak hain zuzen, bideratzea ere. c) Kupoaren osagarrien balio-haztapenari buruzko ikerketak eta azterlanak egitea eraginpeko Erakundeekingo lankidetasunarekin, horretarako erabilitako bidea zein den eta urterokoa nola finkatzen den, eta bai Ekonomia-Itunean dagoen zerga-arauen aldakuntzak Kupoan izan dezakeen eragina ere. d) Autonomia-Elkarteko Administrazioaren ekonomia-eskubideen eraentzari buruz argipideak ematea. 8. Atala.- Zergalaritza-Administrazioa. Zergen alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Lege-erapidetzak Autonomia-Elkarteko Administrazio Nagusiari edo Erakunde goren-mailakoari eman diezaizkion guztiak, zergakizunez Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren agintepekoak izan ez daitezen berarizko ariel eta zergapideen eraentzarako administrazio-bideak salbu. Zergapideen eraentzan ez dira zerga-bilketak eta ekonomia-administraziozko jazarpenak sartuko. Idazati honetan agintzen dena, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 35. atalaren 1 idazpuntuko b) idazatian agintzen denaren kaltetan gabekoa da. b) Autonomia-Elkarteko Administrazioko edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabetako ihardutze-sailek egindako zergalaritza-bideak agindu-bidez birraztertzeari buruzko zehaztapidetzei bere bideak eginaraztea eta horiek erabakitzea. c) Zergalaritzaren alorrean Kondaira-Lurraldeen arteko elkar-egokiketari, zergalaritza-erakideketari eta lankidetzari buruz lege-erapidetzak agintzen duenez Autonomia-Elkarteko Administrazioari dagozkionak. d) Autonomia-Elkarteko Administrazioari zergaduru nahiz ordezko gisa dagozkion zergalaritzako eginbehar guztiak betetzea Elkarteko ihardutze-sail guztiekingo lankidetzasunez, Sailak berak orohar nahiz bakoitzerako jarritako modu eta neurritan. e) Autonomia-Elkarteak zergaduru nahiz ordezko denez izan ditzan zergalaritza-harremanegatik ezein Herri-Izaikiren aurrean. f) Ihardutze-Erakunde Burujabeei, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei, Herri-Baltzuei eta Autonomia-Elkarteko Erakunde goren-mailako Administrazioko gainontzeko Izaikiei zergaduru edo ordezko direnez dagozkien zergalaritzazko betebeharrak betetzeko aholkularitza eta betetzen direnaren arta. g) Ekonomia-Itunearen eraginez Autonomia-Elkarteko Administrazioari dagozkion zergalaritza-alorrekoak, Jaurlaritzari emanda badaude salbu. 9. Atala.- Ekonomia-administraziozko jazarpenak Ekonomia-administraziozko jazarpenen alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortze eta eratzeari buruzko Urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuan ohartematen diren agintepideak izango ditu. 10. Atala.- Dirubideak eta Durubide-Erakundeekingo harremanak Dirubideen eta Dirubide-Erakundeekingo harremanen alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki Kutxen menpetasun jaurpideei buruzko Martxoaren 16ko 45/1981 Dekretuak eta Euskal Herriko AutonomiaElkarteko Aurrezki Kutxen Antolaketari buruzko Otsailaren 11ko 38/1986 Dekretuak; urtesari finkozko baloreak bere egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean duten Aurrezki Kutxen herri-dirutango ehunekorako kontagarri direnaren adierazpenarekiko jaurpideei buruzko Ekainaren 21eko 131/1982 Dekretuak; Euskadiko Elkar-Gaudimenerako Baltzuen menpetasun jaurpideekiko Urriaren 26ko 198/1982 Dekretuak eta Euskadiko Mailegubide-Koperatiben menpetasun jaurpideekiko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekratuak ematen dituztenak. b) Maileguen, Bankuen eta Aseguroen, horietan ari diren Erakundeen, Balore-Azoken eta gainontzeko balore-salerosketategien, Merkataritza-Arartekarien eta gainontzeko Akurapen-Tegien, Balore-Salerosketa eta Azoka-Artekarien eta Merkaturitzako Artekarien, horien Elkarteen eta horiei dagozkien barrutiak zedarritzearen alorretan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioarenak izan eta Jaurlaritzari eman gabekoak. c) Lege-erapidetzak Autonomia-Elkarteko Administrazioari ematen dizkion agintepideak, indarrean dauden Legeek ohartematen dituzten murriztapenekin, zorpetzearen eta gaudimenak ematearen alorrean. 11. Atala.- Diruzaingoa Diruzaingoaren alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Antolakuntzari buruzko Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuak ematen dizkionak. b) Zerga-bilketaren alorreango errekurtsoekiko ihardutze-jaurpideei buruzko Urtarrilaren 24eko 13/1983 Dekretuak ematen dizkionak. c) Euskal herri-alorrarentzako dirubideak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren eskuarteetatik egiteari datxezkionak. 12. Atala.- Ondarea eta Akurapena 1. Herri nahiz norbanako-jabetzapeko ogasun eta eskubideen alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Ogasun mugiezinak eta beste ogasun eta eskubideak ordain-truke beretzakotzea, alogeratzea, inorentzakotzea eta zorpetzea, eta bai horiek zertarakoren bati lotu edo iare uztea, horien eratxikipena, atxikipengabetzea, horien zertarakoa aldatzea eta inorentzakotu daitezkeenaren adiearazpena ere, Euskadiko Ondare-Legean ohartemandako modu eta neurritan. b) Horien erabilpena edo ustiaketa beste ihardutzesail edo norbanakoren bati eman gabeko Euskadiko Autonomia-Elkartearen norbanako-alorreko legepeko ogasun eta eskubideen eraentza eta administrazioa eta bai horiek erabiltzea edo ustiatzea inori uztearen saloak ere. c) Artez dagokion Sailarekin batean Euskadiko Autonomia-Elkartearen ihardutze-sailei nolanahiko Baltzuak sortarazi ditzateneko baimenak eman dakizkienaren saloak egitea, eta bai horietan partzuer izateko edo horietako zor-agiriak hartzekoenak ere. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioa edo Erakunde gorenek jabe izan daitezeneko zor-agiriak eta baltzudomu-zatiak inorentzakotzeko saloak. e) Autonomia-Elkarteko Administrazioari nolanahiko enpresa eta baltzutan partzuer denez dagozkion eskubideak erabiltzea, horiek beste ihardutze-sailen bati berariz eman bazaizkio salbu. f) Euskadiren Ondarearen zati izan daitezkeela uste dadineko ogasun eta eskubide guztiekiko ikerketa, horiek zedarritzea eta mugak jartzea; horiekiko babesa, aldezpena eta eskea, eta bai horiei buruzko zigortzeahalmena eta erantzun beharra eskatzekoa ere. g) Euskadiko Autonomia Elkartearen Ondareko Ogasun eta Eskubideen Errolda Nagusia egitea eta horri unean-uneangotuz eustea, eta bai horien balioaren neurketa, gauza direnezko eta legezko egoera garbitzea, eta dagozkien Herri Erroldetegietan sarreraztea ere. h) Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondareko ogasun eta eskubideen egiaztapide edo gauzatze-bide izan daitezen agiripaper, eskribau-agiri eta baloreak eukitzea eta zaintzea. i) Euskadiren Ondarea osatzen duten Ogasunei buruzko Aseguroen alorrean aholkua ematea, horiei dagozkien itune-agiriak egitea eta horiek gaurkotzea, Urriaren 22ko 346/1985 Dekretuan ohartemandakoaren arauera. j) Indarreango araupidetzak alor honetan eman diezaizkion beste agintepide guztiak. 2. Akurapenen alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuak ematen dizkionak, bertan egindako aldakuntzak kontutak hartuz, eta Urriaren 22ko 346/1985 Dekretuak emandakoak. b) Akurapen-Batzorde Nagusiaren agintepideko izan eta administrazio-akurapenari buruzko diren zehaztapidetza guztiei bere bideak eginaraztea. c) Administrazio-akurapenaren alorrean aholkuak eman eta elkarkidetzea. d) Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari dagoz kion administrazio-akurapenari darizkion agintepideak. e) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioan eratuta egon edo gerora eratu daitezen eta AkurapenBatzorde Nagusikoaren menpeko diren Akurapen-Ma hai guztietan eskuhartzea, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuko Erabaki Gehigarrian ohartemandakoaren arauera. f) Akurapen Errolda eta Kontratistena zaintzea eta horien eraentza egitea. g) Indarreango araupidetzak alor honetan eman diezaizkion beste agintepide guztiak. 13. Atala.- Autonomia-Elkartearen Aurrekontu Na gusiak gertatzea eta horien eraentza eta zaingoa egitea. Autonomia-Elkartearen Aurrekontu Nagusien gertakuntza, eraentza eta zaingoaren alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Ekonomia-Batzordeari, berak aztertu eta Jaurlaritzari eraman diezaion, aurrekontuen esparrua zedarritzeko bide izan dadin helburu-sorta osoaren saloa egitea. b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Izaikiei buruzko aurrekontu-egitura erabakitzea. c) Jaurlaritzako Sailek bere gastuen zehaztapen-zerrenden aintzin-egitasmoak eta bere Erakunde gorenen dirueskuraketa eta gastuenenak egiteko teknikazko artezpideak, taiukera eta irarkiak ontzat ematea. d) Autonomia-Elkartearen Aurrekontuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrenda egitea. e) Autonomia-Elkartearen Aurrekontu Nagusien aintzin-egitasmoa egitea, Jaurlaritzari ontzat eman ditzan aurkezteko; halaber, horiei buruzko eta Herri-Baltzuen ustiaketa, domu eta ekintza-egitarauen, diruezarketen eta dirubideen aurrekontuei buruzko Lege-Egitasmoen saloak egitea. f) Autonomia-Elkarteak edo Autonomia-Elkarteagandik agintepideak eta/edo zerbitzuak eskuratzeari darizkion aurrekontuetango diru-izendapenak sartzeko edo kentzeko egitasmoak gertatzea. g) Berarizko diru-izendapenetarako edo diru-izendapenen gehigarrientzako baimenak ematea, ahalmen hori Autonomia-Elkarteko Administrazioari aitortu eta Jaurlaritzari emanda egon dadinean salbu, orduan Jaurlaritzari saloa egitekoa izango bait-du; halaber, eta bestelakoetan, Jaurlaritzari horretazko Lege-Egitasmoaren saloa egitea. h) Lege-erapidetzak urte batzutarako gastuei, diruizendapenak besterakotzeari, sartzeari, birbanatzeari, sortarazteari eta berriz indarrean jartzeari edo aurrekontuetango beste aldakuntza batzuri buruzkoetan, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeari edo beste ihardutzesailen batzuri emanda egon daitezenak salbu. i) Autonomia-Elkartearen Aurrekontu Nagusiak egiteratu daitezenarekiko eta aurrekuntu-alorreko manuak bete daitezenarekiko arta eta suztapena. j) Jaurlaritzaren aurrekontuen alorreko Legebiltzarrarekingo harremanak eta teknikazko adierazpenak. k) Sail guiztiei bakoitzari bere Aurrekontuei buruzkoetan emandako agizkoak. l) Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 57-2 atalean esaten den dirubidetza-eraskina gertatzea, eta bai ekonomiazko edukia izan dezaten manuak gertatzeko bidean arauz dagokion erizpena ematea ere, indarrean dauden araupideetan ohartemandako modu eta neurritan. m) Euskadiko Aurrekontu Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean ohartemandako beste guztiak. 14. Atala.- Kontu-Hartzailetza eta Kontu-Irizlaritza Kontu-hartzailetzaren eta kontu-irizlaritzaren alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Autonomia-Elkarteko Herri-Administrazioari kontu-hartzailetza lanari buruzkoetan dagozkion ahalmen guztiak erabiltzea, eta bai Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 67. atalean ohartemandako modu eta neurritan zerdenez zaingo eta kontu-hartzailetzari buruzko beste edozein ere, eta, orohar, Aurrekontu Nagusiak nola egiten direnaren zaingoa. b) Legebiltzarrak hala egokituz gero sortaraz dezan kanpotikako arta-zaingorako ihardutze-sailarekingo eta Estatuko Kontu-Auzitegiarekingo elkar-egokikuntza eta elkar-lana. c) Beste Herri-Administrazio batzutako artekaritza eta barnezaingo-sailekin antolakidetzeko lanak. d) Jaurlaritzari eta Ekonomia-Batzordeari Autonomia-Elkarteko Administazio Nagusi eta Erakunde goren-mailakoa osatzen duten Izaikien eta horiek bertako partzuer izan daitezeneko enpresen ihardunari buruz eman beharreko erizpenak gertatzea. e) Autonomia-Elkarteko Administrazio Nagusi eta Erakunde goren-mailakoari zerbitzu egin behar diezaioten kontu irizlaritza bazkunen ofizialtasun-sendespena eta akurapena, eta bai horien lanekiko ikuskaketa ere. Indarreango lege-erapidetzak eman diezaizkion beste guztiak. 15. Atala.- Kontaduritza eta kontaduritzatikako erantzunbeharrak. 1. Kontaduraitzaren alorrean, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Herri-kontaduritzaren egitamuak eta horiek Autonomia-Elkarteko Erakunde goren-mailako Administrazioa osatzen duten Izaiki bereiziei egokitzekoak gertatzea eta ontzat ematea. b) Autonomia-Elkarteko Administrazioaren eta horren Administraziozko Ihardutze-Erakunde Burujabeen nolanahiko kontu, liburu eta agirien nolakoa, egitura eta gertatze-bideen zermugapena. c) Autonomia-Elkarteko Administrazioaren aurrekontuak egiteratzeko egiketak kontaduritzan erasota uztea. d) Autonomia-Elkarteko Administrazioaren kontaduritzaren erakuntza, ikerlaritza eta hori aurrera eramatea. e) Aurrekontu Nagusien kontu-garbiketa, Autonomia-Elkarteko Kontu Orokorra eta Legebiltzarraren edo Elkarteko Herri-Administrazioaz besteko beste ihardutze-sailen batzuei bidali beharreko gainontzeko kontaduritzako agiripaper, kontu eta argipide-txostenak gertatzea. f) Euskal herri-alorraren kontuak Aberri-mailako Kontuen beharrei begira gertatzea. g) Diruzaingoaren kontaduritza, eta legeen aginduz aurrekontuetan agertzen ez diren agiketena. h) Ondare-alorreko kontaduritza. i) Orohar, Elkarteko herri-kontaduritzaren artezkari nagusi eta eraentzaile izateari dagozkion guztiak, eta bai horri datxezkion beste guztiak ere. 2. Agintariek eta herri-lanariek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari kalteak edo galerak ekarri izanagatik administrazio-bidetatik erantzuna eskatzea bidezko izan dadinetan, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak, erantzun beharra neurtzeko eta erantzuna eskatzeko, Argipideketarako Epailaria izendatzeko eta zehaztapidetzari buruzko erabakia hartzeko bideei ekin dakiela agintzeko agintepidea izango du Agintari izan ez daitezenean, eta Agintari izan daitezenean berriz Jaurlaritzari horien saloak egitezkoa, bai batzutan eta bai bestetan zehaztapidetzari gainontzeko bideak eginaraziz. 16. Atala.- Saileko orotariko Zerbitzuak Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko orotariko Zerbitzuen alorrean, Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Sailarentzako lege-aholkularitza, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailak alor horretan izan ditzan agintepideen kaltetan gabe. b) Saileko barne-zerbitzuen eta bertako ihardutzemoduen erakuntza, horretarako gaitasuna duten ihardutze-sailek eta batipat Sarrera eta Irteera-Erroldetegiek, Agirigordetegiak, Liburutegiak eta gainontzeko agiritegiek jarritako arauen ariora. c) Bere zerbitzurako lanariak direla eta, aldi baterako lanariak akuratzea eta indarrean dagoen erapidetzak eman diezazkionak, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailak gai horretan izan ditzan ahalmenei men eginez. d) Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak agintepide dituen alorretan azterlanak egitea. 17. Atala.- Beste agintepide batzuk 1. Adierazitakoez gainera, honako hauek dagozkio Herriogasun eta Dirubideetarako-Sailari: a) Estatuko Administrazio Nagusi eta Erakunde goren-mailakoarekin, beste Autonomia-Elkarte batzuetakoekin, Kondaira-Lurralde eta Toki-Erakundeetakoekin eta beste herri eta norbanako-alorreko erakunde eta gizabanakoekin Araudi honen II Atalburuak esaten dituen gaietan edo lege-manuek edo Jaurlaritzak izendatu diezazkionetan ituneak eta elkarlan eta lankidetzahitzarmenak egin eta harremanak izatea, indarreango araupidetzak hori agindu dezanean eta bertan ezarritako eskakizunak bete ondoren. b) Jaurlaritzako Sailei oro emandako agizko agintepideak. 2. Herriogasun eta Dirubideetarako Saila bateango ihardutze-sailetan partzuer izango da, horiek araupetzen dituzten manuetan ohartemandako eran.III ATALBURUA HERRIOGASUN ETA DIRUBIDEETARAKO-SAILAREN ERAKUNTZA 18. Atala.- Ihardutze-Sailen zerrenda 1. Araudi honen Eraskin gisa doan ihardutze-egituran agertu eta ondorengo idazatian ohartemandakoekin batera doazen Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko ihardutze-sail gorenak honako hauek dira: a) Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua. b) Herriogasun, Dirubide, eta Aurrekontu eta Kontuharlaritza Sailordetzak. c) Zergapide-Arduralaritzarako, Kupo eta Dirubide-Ekarketetarako, Teknika-Urgazlaritzako, Ondare eta Akurapenetarako, Dirubideetarako, Kontu-hartzailetzarako eta Zerbitzuetarako Artezkaritzak. 2. Ondoren aipatzen direnak, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari atxikitako ihardutze-sailak dira: Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia, Urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuz sortarazi zena; AkurapenBatzorde Nagusia, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuz sortarazi zena; eta Bahitutako ogasun eta eskubideak Itzultzeko Batzordea, Urriaren 30eko 2/1984 Legez sortarazi zena. 3. «1» idazpuntuan esandako ihardutze-sail gorenen menpe, ihardutze-egituraz Artezkari-mailatik beherako ihardutze-sailak izan daitezke, Araudi honen 2. atalaren c) idazatiaren gai diren egiterapen-manuek jarri ditzaten modu eta neurritan, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailaren agintepideen kaltetan gabe. 19. Atala.- Agintepideen banaketa 1. Ekonomia eta Dirubideetarako Saileko ihardutzesail gorenek Araudi honen indarrez ematen zaizkien agintepideak egiteratuko dituzte, atal honen 2 eta 3 idazpuntuetan agindutakoa erabili behar dadinetan salbu. 2. Aurreko atalaren 3. idazpuntuan esandako maila apalagoko ihardutze-sailek horretan bertan ohartemandako egiterapen-manuek izendatu diezazkieten agintepideak izango dituzte. 3. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren barruan, agintepideetarako esku-emateek honako arau hauek izango dituzte jaurpide: a) Sailburuak Sailburuordeei eta Artezkariei eman ahal izango die bere agintepideak erabiltzeko eskua, Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legearen 39. atalean eta ondorengoetan ohartemandako modu eta neurritan. b) Sailburuordeek Artezkariei eta artez bere menpeko izan daitezen maila apalagoko ihardutze-sailei eman ahal izango diete bere agintepideak erabiltzeko eskua, beti ere Sailburuak horretarako baimena emanda. c) Artezkariek, Sailburuak bere baimena eman ondoren, bere menpeko maila apalagoko ihardutze-sailei eman ahal izango diete bere agintepideak erabiltzeko eskua. d) Esku-emate horietan Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 40. atalek diotena erabilgarri izango da. 4. Aurreko zatietan agindutakoa horrela dela, eta horretaz gainera, Saileko ihardutze-sail bakoitzak artez nahiz zeharka Sailaren menpeko izan daitezen beste guztiei bere laguntza eskatu ahal izango die. Era berean, artez nahiz zeharka bere gaineko izan daitezen ihardutze-sail guztiei behar bezalako laguntza eman beharko diete. 5. Esku-ematea izan ezik Atal honetan ohartemandakoetako beste ezein agintepide-izendapen moetaren ondorioz agintepide bat dagokion ihardutze-saileko berenezko arduradunik ez izatea, gaisorik edo kanpoan izatea gertatuz gero, egoera horrek diraueno, eta ordezkaketari buruzko berarizko agindurik ezean, agintepide hori goragoko hurrengo mailako agintariak egiteratuko du, eta horren ezean edo horiek gaisorik edo kanpoan izatea gertatuz gero hurrengokoak, eta hurrengoetan ere berdin, hurrenez-hurren. Agintepide bat zati honek dioenez erabiltzeko ez da hori egiteko zio den egoera gertatzen denaren adierazpen soilaz ezer besterik behar izango. 20. Atala.- Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua 1. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua du Sailak bere Goreneko Ihardutze-Sail, eta bertako ihardutze-sail guztiak aginte-egituraz menpeko ditu, Araudi honetan jartzen den eran. 2. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuak honako agintepide hauek izango ditu: a) Sailaren agintepeko gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretuak Jaurlaritzari ontzat eman ditzan aurkeztea eta bai, era berean, Lehendakariari berak onartu beharreko Dekretuen saloak egitea ere. b) Sailari emandako araudigintza-ahalmena erabiltzea. c) Saileko bertako ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebaztea, eta bai beste Sailekingo agintepideauziei ekitea ere. d) Erabilgarri diren araupideetan ohartemandakoetan errekurtsoak erabakitzea. e) Hala badagokio, Autonomia-Elkartearen eta Estatuko Herriogasuntzaren dirubidetza-ekintzak elkarri behar bezala egokitzeko sortu daitezen ihardutze-sailetan Autonomia-Elkartearen izeneko partzuer izatea. f) Araudi honen 15. atalaren 2. idazpuntuan ohartemandakoak. g) Saileko ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko egitaraugintza, bultza, artezkaritza, elkar-egokiketa eta arta. h) Sailari emanda egon eta Saileko beste ihardutzesailen bati edo Sailaren menpeko Izaikiren bati izendatu gabekoak. i) Lege-erapidetzak berariz berari eman, eta Jaurlaritzako Sailburuei oro batera emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 21. Atala.- Sailordetzak 1. Sailordetzak, aginte-egituraz, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren artezko menpeko dira. 2. Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Sailorde tzerako bakoitzak agizko agintepide hauek izango ditu: a) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailordetzako eta horren menpeko Artezkaritzerako zerbitzuen barne-antolaketari eta ihardunari buruzko oroidazkiak egitea eta artezpideak ematea. c) Erabilgarri diren araupideetan ohartemandakoetan errekurtsoak erabakitzea. d) Sailordetzako eta horren menpeko Artezkaritzerako ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko egitaraugintza, bultza, artezkaritza, elkar-egokiketa eta arta. e) Lege-erapidetzak berari berariz eman, edo Jaurlaritzako Sailordetzei oro batean emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 3. Sailordetza bakoitzak Sailburuordea izango du goreneko ihardutze-sail, aurreko idazpuntuko a), b), c) eta d) idazatietan esandako agintepideak, bere sailordetzari emanda egon eta bertako ihardutze-egiturako beste ihardutze-sailen batzuri izendatu gabekoak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak izango ditu. 22. Atala.- Herriogasun-Sailordetza 1. Eskuratzeko agintepide eta/edo zerbitzuen balioneurketaren alorrean, Herriogasun-Sailordetzak, Araudiaren 6. atalean ohartemandako agintepideak izango ditu, hots, balio-neurketak zehaztu, ebatzi eta horietarako saloak egitea, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuak erabaki ditzan modu eta neurritan, eta Aurrekontu eta Kontuhartze-Sailordetzaren laguntzarekin. 2. Ekonomia-Itunearen, Estatuarentzako Kupoaren eta Kondaira-Lurraldeetikako Diru-Ekarketen alorrean, Araudi honen 7. atalaren 1. idazpuntuaren lehenengo idazatian ohartemandako agintepideak izango ditu. 3. Zergapide-Administrazioaren alorrean Herriogasun-Sailordetzak, berariz, Araudi honen 15. atalaren a) idazatiak ohartemandako agintepideak (erabakimena eta ez beste) eta c) eta g) idazatietan ohartemandakoak izango ditu. 23. atala.- Dirubideetarako Sailordetza 1. Dirubideen eta Dirubide-Erakundeekingo harremanen alorrean Dirubideetarako Sailordetzak, berariz, honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko AurrezkiKutxen Menpetasun-jaurpideei buruzko Martxoaren 16ko 45/1981 Dekretuaren 3.1.a), 3.1.d), 5.a), 5.b), 6.1, 6.2 eta 10. ataletan ohartemandakoak (azkenengo atalekoetan oharpena egitezko zigorpidea, ehun mila pesetarainoko isuna, ehun mila pesetakoa bera barne, eta hauspenaren zenbatekoa neurtu daitekeenetan horren ehuneko hogeirainoko isuna, ehuneko hogeikoa bera barne jartzekoak baino ez) eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki-Kutxen antolatze-moduari buruzko Otsailaren 11ko 38/1986 Dekretoaren 11-2 eta 15-5 ataletan ohartemandakoak. b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Mailegu-Koperatiben menpetasun jarupideei buruzko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekretuaren 2.a) atalean (Araudia onatzat emateri buruzkoa baino ez), 2.b) atalean, 2.c) atalaren lehenengo zatian, 3.1.a), 3.1.d), 4.b), 6.1, 6.2, 6.3, 6.4 eta 9. ataletan ohartemandakoak (9. atalean ohartemandakoetatik oharpena egitezkoa eta bostehun mila pesetako isunak jartzezkoa, bostehun mila pesetakoa bera barne, Artezte-Kontseiluari jartzen bazaizkio salbu). c) Euskadiko Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen menpetasun-jaurpideei buruzko Urriaren 22ko 198/1982 Dekretuaren 2-2 atalean ohartemandako izendapenak egitezkoa. d) Jaurlaritzak berma ditzan ekintzak izenpetzea. 2. Diruzaintza-alorrean Dirubideetarako Sailordetzak, berariz, honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 12-3 eta 20-1 ataletan (edozein zorren ordainketa atzeratzekoa eta zatitzekoa baino ez) ohartemandakoak, Dekretu horren 27. atalean 1. idazpuntuan aipatzen den ordainketen antolakuntza orokorrari dagozkion egitekoak ikuskatzea eta beraren Aldibaterako Bigarren Erabakian ohartemandakoak. b) Zerga-bilketaren alorreko errekurtsoentzako ihardutze-jaurpidei buruzko Urtarrilaren 24ko 13/1983 Dekretuaren 3-1 eta 4. ataletan ohartemandakoak. 3. Ondare-alorrean Dirubideetarako Sailordetzak, berariz, Araudiaren 12. atalaren 1 idazpuntuaren a) idaztian adierazitako agintepideak izango ditu, hots, lan-taldeari atxiki, lan-taldetik kendu eta lantokiz aldatzea. 24. Atala.- Aurrekontu eta Kontu-Hartzailetzako Sailordetza 1. Aurrekontuen alorrean, Aurrekontu eta KontuHartzailetzako Sailordetzak Araudi honen 13. atalaren b), e), f), i) eta l) idazatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, Jaurlaritzari aurrera eramatezkoak salbu. 2. Kontu-irizlaritzaren eta kontu-hartzailetzaren alorrean, Aurrekontu eta Kontuhartze-Sailordetzak Araudi honen 14. ata1aren b) idazatian ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, eta atal horretxen e) idazatiko ofizialtasun-sendespena eta akurapena. 3. Kontaduritzaren alorrean, Aurrekontu eta KontuHarztzailetzako Sailordetzak Araudi honen 15. atalaren 1 idazpuntuaren a) eta f) idazatian ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 4. Eskuraketen gai diren agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketaren alorrean, Aurrekontu eta Kontu-Hatzailetzako Sailordetzak Araudi honen 6. atalean ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuak erabaki ditzan modu eta neurritan, eta Herriogasun-Sailordetzaren laguntzarekin. 25. Atala.- Artezkaritzak 1. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren menpe dagoen Zerbitzu-Artezkaritza izan ezik, gainontzeko Artezkaritza guztiak, aginte-egituraz, Saileko Sailburuordetakoren baten artezko menpekoak dira. 2. Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Artezka ritzerako bakoitzak agizko agintepide hauek izango ditu: a) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo haren menpeko deneko Sailordetzarena, Sailburuordearen esku-emanez. b) Araudi honen 16. atalaren a) eta b) idazatietan Artezkaritzari buruz ohartemandakoak, 33. atalak Zerbitzu-Artezkaritzari ematen dizkionen kaltetan gabe. c) Erabilgarri diren araupideetan ohartemandakoetan errekurtsoak ebaztea. d) Artezkaritzako iharudutze-sail eta ekintzapide guztiekiko egitaraugintza, bultza, artezkaritza, elkar-egokiketa eta arta. e) Lege-erapidetzak berariz eman diezaizkionak edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 3. Artezkaritza bakoitzak Atezkaria izango du bere goreneko ihardutze-sail, aurreko idazpuntuko a), b), c) eta d) idazatietan esaten diren agintepideak, bertako Artezkaritzari izendatutakoak izan eta horren egituraren baitango beste ihardutze-sail bati eman gabekoak, lege-erapidetzak berariz eman diezaizkionak, eta Jaurlaritzako Artezkariei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere badirenak izango ditu. 26. Atala.- Zergapide-Administrazioaren Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Zergapide-Administraziorako Artezkaritza Herriogasun-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Zergapide-Administrazioaren Artezkaritzak, Araudi honen 8. atalaren a), b) (biderapena baino ez), d), e) eta f, idazatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 27. Atala.- Kuporako eta Dirubide-Ekarketetarako Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Kuporako eta Dirubide-Ekarketetarako Artezkaritza Herriogasun-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Kuporako eta Dirubide-Ekarketetarako Artezkaritzak, Araudi honen 7. atalaren a), b), c), eta d) idazatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, eta bai Araudi horren 6. atalean ohartemandako aginte-eskuraketen balio-neurketarekiko argipideak ematea ere. 28. Atala.- Teknika-Urgazlaritzako Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Teknika-Urgazlaritzako Artezka ritza Herriogasun-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Teknika-Urgazlaritzako Artezkaritzak, Araudi honen 6, 7, 8 eta 9. ataletan ohartematen direnekin zerikusia duten berarizko agintepide hauek izango ditu: azterlan bereziak, ikerketak eta ihardutze-araupide eta elkar-egokitze saloak egitea. 29. Atala.- Ondare eta Akurapen-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Ondare eta Akurapen-Artezkaritza Dirubideetarako Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Ondarearen alorrean, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Araudi honen 12. ataleko 1 idazpuntuko a) idazatian (eraikintzen alogera, eraginpekotasuna eta des-eraginpekotasuna baino ez), b) idazatian (erabiltzeko edo ustiatzeko uztearen saloa salbu) eta e), f), g), h) eta i) idazatietan ohartemandakoak. b) Sailaren agintepide-esparruko arazopide guztiak eta horiekiko agiri guztiak lege-arauzkotzea. 3. Akurapenen alorrean, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Araudi honen 12. ataleko 2 idazpuntuan ohartemandakoak. b) Sailaren agintepide-esparruko arazopide guztiei bere bideak eginaraztea, eta horiekiko agiripaperen lege-sendespena. 30. Atala.- Dirubideetarako Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Dirubideetarako Artezkaritza Dirubideetarako Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Dirubidetzaren eta Dirubideetarako Izaikiekingo alorrean, Dirubideetarako Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki Kutxen menpetasun jaurpideei buruzko Martxoaren 15eko 45/1981 Dekretuko atalak diren 3-2, 4-a), 5-c), 6-4, 6-5, 6-6, 6-7, 9 eta 10.ean ohartemandakoak (bakarreango oharpena eta agirika egitekoa), eta bai horren 8. atalean aipatzen den Erroldaren arta egitea ere. Halaber, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki Kutxen Antolaketari buruzko Otsailaren 11ko 38/1986 Dekretuko 2-2, 3-3, 12-3 eta 17-1 ataletan ohartemandakoak. b) Dirusari aldagezko tituloak bere egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean duten Aurrezki Kutxen Herri-dirutango ehunekorako kontagarri direnaren aldarrikapenentzako jaurpideei buruzko Ekainaren 21eko 131/1982 Dekretuko 6, 8, 9-2, 9-3 (egiterapenari dagokiona baino ez) eta 10-3 ataletan ohartemandakoak. c) Euskadiko Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen menpetasun-jaurpideei buruzko Urriaren 26ko 198/1982 Dekretuaren 3-1, 4-2, 12, 14 eta 15. ataletan eta Aldibaterako Lehenengo eta Bigarren Erabakietan ohartemandakoak. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Mailegu-Koperatiben menpetasun jaurpideei buruzko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekretuaren 3-1-e), 3-2, 4a), 6-5, 6-6, 8 eta 9. ataletan (bakarreango agirika egitezko zigorpidea baino ez) ohartemandakoak. e) Horiek erabakitzea berak egin beharrekoa izan ez eta Sailaren agintepeko izan daitezen arazopide guztiei bere bideak eginaraztea. 3. Diruzaingoaren alorrean, Dirubideetarako Artez karitzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 7-2-a), 7-6, 8-2), 9-8, 10-3, 11-2, 13-2, 14-1, 15, 16-1, 20 (ezein zorren ordainketa atzeratzea eta zatikatzea salbu), 21-1, 22-2, 22-3 (norbere baliapideen bidezko bilkerari buruzkoa baino ez), 22-4, 23-1-a), 24-2, eta 27-1. ataletan ohartemandakoak (Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioren ordainketei buruzko agintaraudi orokorraren egitekoak). b) Zerga-bilketaren alorreko errekurtsoentzako ihardutze-jaurpideei buruzko Urtarrilaren 24eko 13/1983 Dekretuko 1-1 atalean ohartemandakoak. c) Berak erabaki beharrezkoak izan ez eta Sailaren agintepeko izan daitezen arazopide guztiei bere bideak eginaraztea. 31. Atala.- Aurrekontu-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Aurrekontu-Artezkaritzak Aurrekontu eta Kontu-Hartzailetzako Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Aurrekontu-Artezkaritzak, Araudi honen 13. atalaren c), h) eta m) idazatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, eta bai berak erabakitzekoak izan ez eta Sailaren agintepekoak izan daitezen arazopide guztiei bere bidak eginaraztea ere. 32. Atala.- Kontu-Hartzailetzako Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Kontu-Hartzailetzako Artezkaritza Aurrekontu eta Kontu-Hartzailetzako Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Kontu-hartzailetzaren eta Kontu-irizlaritzaren alorrean, Kontuhartze-Artezkaritzak Araudi honen 14. ataleko a), c), d) eta e) idazatietan (azken honetan ikuskaritza egitekoa baino ez) ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. Aurreko idazpuntuan agindutakoa horrela dela ere, Kontu-Hartzailetzako Artezkaritzak iaretasun osoz erabiliko ditu Araudi honen 14. atalaren a) idazatian esaten diren agintepideak. 3. Kontaduritzaren eta kontaduritza-erantzukizunaren alorrean, Kontu-Hartzailetzako Artezkaritzak Araudi honen 15. atalaren b), c), d), e), g) eta h) idazatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 4. Administrazioko edo Merkataritzako IhardutzeErakunde Burujabeei buruzko Kontu-hartzailetza, Kontu-irizlaritza eta kontaduritza egiterakoan, IhardutzeErakunde Burujabeetako Kontu-hartzailetza araupetzezko Martxoaren 5eko 80/1984 Dekretuan agintzen denari men egingo zaio. 33. Atala.- Zerbitzu-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Zerbitzu-Artezkaritza Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren artezko menpekoa da. 2. Zerbitzu-Artezkaritzak honako beraraizko agintepide hauek izango ditu: a) Bere agintepideko gaiei buruzko manu, araupidetza-egitasmo epai eta erabakiekiko jarraipena, azterpena eta arakaketa, eta bai lege-alorreko gaiak eta azterlanak biltzea eta antolatzea ere. b) Orotariko manuak gertatzeko bideetan Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari eskatu dakizkion legetasun-alderdiei buruzko arauzko erizpenak ematea, Lehendakaritza Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailak eman behar ditzanen kaltetan gabe. c) Lege-aholkularitzari dagokion beste ezein ekintza, beti ere Saileko Sailburuak, Sailburuordeak edo Artezkariak eskatuta. d) Araudi honen 16. atalaren b) idazatian ohartemandakoak, Sail osorako eragina izan dezaten bertako barne-zerbitzuei buruzkoak izan daitezenean, eta bai atal horren c) eta d) idazatietan ohartemandakoak ere. e) Akurapenari, ondareari, aurrekontuei, kontu-hartzailetza eta kontu-irizlaritzari, kontaduritzari, diruzaingoari, estadistikari, erakuntzari eta informatikari buruzko gaietan Sailei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan eta Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari dagozkionak. 34. Atala.- Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari atxikita dauden Ihardutze-Sailak. 1. Herriogasun-Sailordetzari atxikita dagoen Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiak, Urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuan jarritako agintepideak izango ditu. 2. Ondare eta Akurapenerako Artezkaritzari atxikita dagoen Akurapen-Batzorde Nagusiak, Uztailaren 30eko 92/1981 Deketuan ohartemandako agintepideak izango ditu. 3. Ondare eta Akurapenerako Artezkaritzari atxikita dagoen bahitutako ogasun eta eskubideak Itzultzeko Batzordeak, Urriaren 30eko 2/1984 Legean eta hori osabideratzen duen Ekainaren 18ko 256/1986 Dekretuan ohartemandako agintepideak izango ditu. INDARREAN DIRAUTENEN TAULA 45/1981 Dekretua, Martxoaren 16koa. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki Kutxen menpetasun-jaurpideei buruzkoa. Indarrean dirau, hauetan ezik: Konstituzio-Auzitegiaren 1982.eko Urtarrilarea 28ko Epai-Ebazpenaren indarrez indargabetutako manuak. Urtesari Finkozko Baloreak bere egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean duten Aurrezki Kutxen herri-dirutango ehunekorako Kontagarri direnaren Adierazpenarekiko Jaurpideei buruzko Ekainaren 21eko 131/1982 Dekretuko Indargabetzezko Erabakian jarritako aldakuntza. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki Kutxen Antolaketari buruzko Otsailaren 11ko 38/1986 Dekretuko Gehigarrizko Erabakietatik Lehenengoan jarritako aldakuntzak. 92/1981 Dekretua, Uztailaren 30ekoa. Zuzkiketa-itunetarako Ihardutze-egiturazko Jaurpideei buruzkoa. Indarrean dirau, geroagoko manuek horri buruz egindako aldakuntzak kontutan izanik. Horretaz gainera, Dekretu horretan Ondare-Artezkaritza eta Artezkaria aipatzen direnean, Ondare eta Akurapenerako Artezkaritza eta Artezkaria ulertu behar da. 99/1982 Dekretua, Apirilaren 19koa. Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzkoa. Indarrean dirau, Taula honekin batera argitaratutako Ihardutze-Araudian ohartematen diren agintepidean banaketaren indarrez Dekretu horretan egindako aldakuntzak kontutan izanik. Horrela, beraz, 11-2 atalean Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua aipatzen denean, Dirubideetarako Artezkaria ulertu behar da, 24-1-a) atalean Dirubideetarako Sailburuordea aipatzen denean, Dirubideetarako Sailburuordea eta Dirubideetarako Artezkaria ulertu behar dira, 8-2, 10-3, 13-2, 14-1, 15, 16-1, 21-1, 22-2, 22-4 eta 23-1-a) ataletan Dirubideetarako Sailordetza edo Sailburuordea aipatzen denean, Dirubideetarako Artezkaritza edo Artezkaria ulertu behar da, eta azkenik, 27. ataleko 1 idazpuntua modu honetan idatzita gelditzen da: «Dirubideetarako Artezkariari dagozkio, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren goren-agintaritzapean eta Dirubideetarako Sailburuordeak ikuskatu ondoren, Autonomia-Elkarteko Administrazioaren ordainketan orotariko erakuntzei dagozkien egitekoak, hurrengo idazatian esaten diren salbuespenak baino ez daudela.» 131/1982 Dekretua, Ekainaren 21ekoa. Urtesari Finkozko Baloreak bere egoitza Euskal Herriko AutonomiaElkartean duten Aurrezki Kutxen herri-dirutango ehunekorako Kontagarri direnaren Adierazpenarekiko Jaurpideei buruzkoa. 198/1982 Dekretua, Urriaren 26koa. Euskadiko Elkar-Gaudimenerako Baltzuen Menpetasun Jaurpideei buruzkoa. 239/1982 Dekretua, Abenduaren 6koa. Euskadiko Mailegubide-Koperatiben Menpetasun Jaurpideei buruzkoa. Indarrean dirau, Uztailaren 4eko 130/1983 Dekretuz Dekretu horretan sartu diren aldakuntzak kontutan izanik. 13/1985 Dekretua, Irailaren 17koa. Zerga-bilketaren alorreango errekurtsoekiko Ihardutze Jaurpideei buruzkoa. Indarrean dirau, Taula honekin batera argitaratutako Ihardutze-Araudian ohartematen diren agintepidean banaketaren indarrez Dekretu horretan egindako aldakuntzak kontutan izanik. Horrela, beraz, 1-1 atalean Dirubideetarako Sailburuordea aipatzen denean, Dirubideetarako Artezkaria ulertuko da, 2. atalean Dirubideetarako Sailburuordea aipatzen denean, Dirubideetarako Sailburuordea eta Dirubideetarako Artezkaria ulertuko dira, eta azkenik, 4. atalean Ondare-Artezkaritza aipatzen denean, Ondare eta Akurapenerako Artezkaritza ulertu behar da. 14/1983 Dekretua, Urtarrilaren 24ekoa. Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortze eta eratzeari buruzkoa. Indarrean dirau, Taula honekin batera argitaratutako Ihardutze-Araudian ohartematen diren agintepidean banaketaren indarrez Dekretu horretan egindako aldakuntzak kontutan izanik. Horrela, beraz, 4-a) atalean Zergapide-Administraziorako Sailburuordea aipatzen denean, Herriogasun-Sailburuordea ulertu behar da. 73/1983 Dekretua, Apirilaren 18koa. Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiak Erakunde goren-mailako Administrazioa osatzen duten Izaikientzako dirubideak egiteari buruzkoa. Indarrean dirau, Ekainaren 19ko 218/1984 Dekretuz Dekretu horretan sartutako aldakuntzak kontutan izanik. 130/1984 Dekretua, Uztailaren 4ekoa. Euskadiko Mailegubide-Koperatiben menpetasun-jaurpideei buruzko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekretuan agertzen diren zenbait manu eraldatzen dituena. 80/1984 Dekretua, Martxoaren 5ekoa. Erakunde Burujabeetango Artekaritza araupetzen duena. 218/1984 Dekretua, Ekainaren 15ekoa. Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiak Erakunde goren-mailako Administrazioa osatzen duten Izaikientzako dirubideak egiteari buruzko Apirilaren 18ko 73/1983 Dekretua eraldatzen duena. 232/1985 Dekretua, Ekainaren 11koa. Ikerketa eta Zerbitzuetarako Enpresekin egiten diren akurapenak araupetzen dituen Apirilaren 4eko 1005/1974 Dekretuko zenbait atal eraldatzen dituena. 238/1985 Dekretua, Ekainaren 11koa. Gutxikako zuzkiketen akurapen-jaurpidea, iraupen luzea duten edo andeatzeko zail diren ogasun-mugikorrentzat ere erabilgarri direla adierazten duena. 241/1985 Dekretua, Ekainaren 11koa. Tresneria, apailu, multzo edo sistemen iraunarazpenerako Akurapenen jaurpideei buruzkoa, haserako zenbateko baterakorra urteko 100.000 peseta baino gehiagokoa ez delarik. 244/1985 Dekretua, Ekainaren 11koa. Erroldagarri diren ogasun mugikorrak hornitzeko berarizko errejimena ezartzen duena, horren balore baterakoia 30.000 peseta baino gehiagoikoa izango ez delarik. 245/1985 Dekretua, Ekainaren 11koa. 800.000 peseta gainditzen ez dituzten lanen akurapenetarako jaurpidetza berezia ezartzen duena. 256/1985 Dekretua, Ekainaren18koa. Bahitutako eskubide eta ogasunen itzulketa Legea garatzen duena. 311/1985 Dekretua, Irailaren 17koa. Euskal Herriko Administrazio Nagusian eta bere Erakunde Autonomoetan, muestreo-tekniken bidezko interbentzioa araupetzen duena. 346/1985 Dekretua, Urriaren 22koa. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren lanarigo, ondare eta ekintzpideari daragieten arriskuen azterketa, balio-neurketa, eraentza eta bermeari buruzkoa. 38/1986 Dekretua, Otsailaren 11koa. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki Kutxen Antolaketari buruzkoa. 223/1986 Dekretua, Urriaren 14ekoa. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Kontratapen eta Kontratisten Errejistroen Araudia onartzen duena. 238/1986 Dekretua, Azaroaren 4ekoa. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Ondarea osatzen duten Ogasunetan Mugaketa eta Mugarriketak egiteko Araudia onartzen duena. HERRIOGASUN ETA DIRUBIDEETARAKO SAILAREN IHARDUTZE-EGITURA ORGANIGRAMA DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y FINANZAS