Arautegia
InprimatuApirilaren 7ko 105/1987 DEKRETUA. Ekonomia eta Egitamugintza-Sailako ihardutze eta antolakuntza-egitura ezarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Plangintza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 851
- Xedapen-zk.: 105
- Xedapen-data: 1987/04/07
- Argitaratze-data: 1987/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Atal bakarra.- Azaroaren 11ko 240/1986 Dekretuko hamargarren ataleko lehenengo idazatian ohartematen den epea bi hilabetez luzatu egiten da Dekretu hau indarrean jar dadinetik hasita kontatuz. Epe hori bukatu ondoren, Jaurlaritzak, Kultura eta Turismo Sailaren erabakiz, emisoretarako baimenaren eske ordurarte egin daitezen eskabide guztiei onarpena eman edo baimena ukatuko die arraoiak emanez. AZKEN ERABAKIA Dekreto honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean hartuko du eragite-indarra. Gasteizen, 1987.eko Apirilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo-Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.Euskadiko Elkarte Autonomiaduneko Herri-Administrazioaren egungo eratze-moduak, Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak erabakia eta Eusko Jaurlaritzako Sailen betekizunak zehazten dituenak, beharrezko egiten du Ekonomia eta Egitamugintza-Sailaren antolakuntza eta ihardute-egitura, Sail horrek bere dituen agintepideak mugatzeko, kudeaketa erazkotzeko eta gizarteak dituen ekonomia-arazoei erantzuna emateko, horrela bere eginkizunak hobeto bete ditzan. Hori horrela, Ekonomia eta Egitamugintza-Sailburuaren saloz, Lehendakariak baitetsi eta Jaurlaritza-Batzarrak 1987ko Apirilaren 7an egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Agintepidearen gaia. . 1. Autonomia-Estatutuak Euskadiko Autonomia-Elkarteari aitortzen dion agindepidezko esparruan, bai gauzazkoan eta bai lur-eremuzkoan, Ekonomia eta Egitamugintza-Sailak honako hauetan izango ditu agintepideak, Dekretu honetan eta hauei dagozkien erabakietan jarritako modu eta neurrian: a) Ekonomia-Azterlanetan b) Egoera eta Aurrezaintzan c) Ekonomia-Egitamugintzan d) Estatistikan e) Ekonomia edo egitamugintza-alorrekoak izan eta Autonomia-Elkarteko beste Ihardutze-Sail edo Erakunderen bati berariz eman gabekoetan. 2. Horiez gain, Ekonomia eta Egitamugintza-Sailari dagokio: a) Estatuko, beste Autonomia-Elkarteetako, Kondaira-Lurraldeetako eta toki-bazkunetako Erakunde-mailako Administrazio eta Administrazio Nagusiarekin, eta baita beste herri edo jabetzapeko erakunde eta lagunekin ere elkarlan eta lankidetza-hitzarmen eta ituneak egitea eta harremanak izatea, bai bere agintepeko gaietan, eta. baita Jaurlaritzak edo legezko erabakiak agindutako besteetan, indarreango araubideetan hala ezarrita dagoenean, gainerako baldintzak betetzearen eta JaurIaritza-Batzarraren onartzearen kaltetan gabe. b) Jaurlaritzako Sailei orokorrean emandako orotariko agintepideak. 3. Ekonomia eta Egitamugintza-Sailak baltzuango ihardutze-Sailen osakeran eskuhartuko du, hauek arautzen dituzten erabakietan ohartemandako modu eta neurritan. 2. Atala.- Ekonomia-Azterlanak eta Ihardupideak. Ekonomia-Azterlanen eta Ihardupideen alorrean, Ekonomia eta Egitamugintza-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Ekonomia-eremuko azterlan eta txosten orokor guztiak egitea. b) Ekonomia-politikabide eraginkor eta egokia lortzeko asmoz, Euskadiko ekonomia-egituraren ezagupenean sakontzeko bide eman dezaketen ekonomia-eremuko gaiei buruzko azterlan, txosten eta argitalpenak egitea. c) Jaurlaritzak ezarritako mugarteetan ekonomia-esparruan diharduen edozein ihardutze-saili teknikazko laguntza ematea. d) Autonomia Elkarteko Administzazio Nagusiak egin ditzan eta ekonomiarekiko eragina izan dezaten azterlanen erakideketa eta ikuskaketa, Ekonomia-Batzordeak bakoitzean jarri ditzakeen modu eta neurritan. 3. Atala.- Ekonomiaren aldian-aldiko egoera eta Aurrezaintza. Ekonomiaren aldian-aldiko Egoera eta Aurrezaintzari dagokionez, honako aginpide hauek izango ditu Ekonomia eta Egitamugintza-Sailak: a) Euskadiko Aurrekontuen Araubiderako Abenduaren 20ko 31/83 Legearen 63. Atalak agintzen duen ekonomiaren egoerari buruzko urteroko txostena egitea. b) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordeari buruzko Azaroaren 15eko 4/1984 Legearen 3.2 Atalak aipatzen duen Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko ekonomiaren egoera eta Jaurlaritzaren Ekonomia-Politikari buruzko seihilabeteroko txostena egin eta Jaurlaritzari igortzea. c) Euskal Herriko, nahiz hemen eraginik duen, ekonomiaren egoera, bilakaera eta politikaren jarraipena egitea. d) Ekonomiaren aldian-aldiko egoerari buruzko azterketak, txostenak eta argitalpenak burutzea. e) Estatuko eta nazioarteko ekonomiaren egoeraren jarraipena. f) Egitamugintzarako azterketen oinarri gisa, aurrezaintzarako teknikabideak erabiltzea, bilakaera orokorra eta arlokakoa nolakoa izan daitekeen ikusteko. 4. Atala.- Ekonomia-Egitamugintza Ekonomiaren plangintza alorrean honako aginpide hauek izango ditu Ekonomia eta Egitamugintzarako Sailak: a) Lanpostuak sortzearen, hazkunde orekatuaren eta Europako Elkarteetarako egokipenaren helburuak lortzeko herri-alorraren ahaleginak bilduko dituen Erdi-Epeko Ekonomia-Egitamuaren zehazketa, garapena eta egiterapena, Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuaren 3.b) atalak Lehendakariordeari ematen dizkion aginpideen kalterik gabe eta, era berean, Euskal Herriko Herriogasun Nagusiaren Oinarri Arauemaileen Legearen 31.1 h. Atalak Legebiltzarrarentzat gordetzen dituenen kaltetan gabe. b) Ekonomia-plangintzaren lantze eta jarraipenerako teknikazko laguntza ematea. c) Egitamugintzari loturik sor daitezen erakunde-ataletan eskuhartzea, Jaurlaritzak erabakitako eran. d) Era berean, Ekonomia eta Egitamugintza-Sailaren ardura izango da, hala egokituz gero, Autonomia-Elkarteak eskuhar dezan Herri-Erakundeetako ihardunaren plangintzan Jaurlaritzari teknikazko laguntza ematea eta eskuhartzea, Jaurlaritzak erabaki dezan eran. e) Estatuko Administrazioarekin harremanak koordinatzea herrialde-plangintzaren alorrean. f) Elkartearen egitura-politikaren egintzak bideratzea eta horien jarraipena Herrialde-Garapenerako Egitamuaren baitan. g) Ekonomiaren Ihardunaren eragile diren gizarte eta ekonomiaren eginkarien partaidetza suzpertzea benetan elkarrartutako plangintza burutu dadin. 5. Atala.- Estatistika 1. Euskal Estatistika-Erakundea izeneko Erakunde Autonomiduna, Apirilaren 23ko 4/1986 Legeak sortutakoa, Ekonomia eta Egitasmugintza-Sailari atxikitzen zaio. 2. Estatistika alorrean, Apirilaren 23ko 4/1986 legearen 33.2 atalean ohartemandako aginpideak izango ditu Ekonomia eta Egitasmugintza-Sailak, Sailak berak horretarako sortuko duen Berarizko Estatistika-Atalaren bidez. 6. Atala.- Eginkizun eta ahalmenak Ekonomia eta Egitamugintza-Sailak, aurreko ataletan esandako agintepide esparruan eta indarreango legeriak finkatutako mugartean, araudigintza-ahalmena eta egiterapengintza edo administrazio-ahalmena izango ditu, eginpideok erabiltzeko. 7. Atala.- Ekonomia eta Egitamugintza-Sailaren Antolakuntza. l. Ekonomia eta Egitamugintza-Saila honako ihardutze-Sail hauetan egituratzen da, Sailburuaren zuzendaritza nagusipean, indarreango araubideak aitortzen dizkion eginkizunak betetzeko: 1. Sailburua 2. Ekonomia-Sailordetza 2.1. Ekonomia-azterlan eta ihardupideetarako Artezkaritza. 2.2. Egoera eta Ekonomia-aurrezaintzarako Artezkaritza. 3. Egitamugintza-Sailordetza 3.1. Egitamugintzarako Artezkaritza. 4. Zerbitzu-Artezkaritza. 2.1 zatian esandako ihardutze-sailen menpe Ihardutze-egituraz zerbitzu-buruzagitza baino maila apalagoa ihardutze-sailak izan daitezke. Horiek lortzea eta horiei eginkizunak ematea Dekretu horren egiterapen eta gurapen-arauen bidez zehaztuko dira. 8. Atala.- Ekonomia eta Egitamugintza-Sailburua. Ekonomia eta Egitamugintza-Sailburuak, Saileko buruzagitza duenez, Saileko ihardutze-Sail eta ekintza guztien zuzendaritza, koordinakuntza eta zaintza izango du eta Dekretu honetan ezarritako moduan bere agintaritzaren menpeko ditu guztiak. Halaber, Ekainaren 30eko 7/1981ko Jaurlaritza-Legeak emandako aginpideez gain, honako hauek ere izango ditu: a) Ekonomia eta egitamugintza-gaietan Autonomia-Elkartearen eta beste Erakundeen arteko koordinakuntza-Sailetan parte hartzen eta, hala badagokio, Autonomia-Elkartearen ordezkari izatea. b) Apirilaren 23ko 4/1986 Legeak ematen dizkion aginpide guztiak, Dekretu honen 5. ataleko 1. zatiaren arabera Euskal Estatistika-Erakundea Sail honi atxiki izanagatik. c) Sailari aitortutako eta bertako beste ihardutze-sailean bati nahiz bere menpeko beste Erakunderen bati eman gabeko aginpideak. . d) Legebideak berariz berari eman eta Jaurlaritzako Sailburuari orokorki emanda egoteagatik, horietako bakoitzarenak ere izan daitezenak. 9. Atala.- Ekonomia-Sailordetza 1. Ekonomia-Sailburuordeari dagozkio, zuzenean Ekonomia eta Egitamugintza-Sailburuaren esanetara, honako eskurantza hauek: a) Beste agintari, Erakunde eta Batzekiko harremanetan Sailburuaren ordez Sailaren ordezkari izatea. b) Sailordetzaren eta honen menpeko administrazio-atalen arauak eta iharduteko egitamuak Sailburuari aurkeztea. c) Sailburua hala baimenduta eta Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legearen 40 eta 42 Atalen arauera, bere arduren ordezkotza menpeko dituen Artezkariei ematea. d) Huts, gaiso edo kanporaldietan eta hauetako egoeraren batek iraun dezan bitartean, Sailburuordearen ardurak, ordezkaritzakoa izan ezik, Sailburuak bere gain izango dira, ordezkaritzaz berarizko erabakirik ez den artean. e) Sailordetzako eta honen ardurapeko Artezkaritzerako iharduteko egitamuen eta helburuen kudeaketa zuzentzea, berauen lan-egitamuak onartu eta dituzten egoitzerako eta etxeetako ekintzen koordinaketa eta ikuskapena bere gain hartzen dituela. f) Sailordetzako eta honen ardurapeko Artezkaritzerako ihardute-sail guztien lanak egitarautzea, bultzatzea, zuzentzea, koordinatzea eta zaintzea. g) Sailordetzaren eta honi atxikitako administrazio-ataletako Zerbitzuen barne-antolaketarako eta ihardunerako zabaltagiri eta azalpen eta beharrezko erabakiak ematea, ihardute-sail aginpidedunak horretarako ezarritako orokortasunezko araupean beti ere. h) Errekurtsoak ebaztea, arau ezargarrietan ohartemandakoetan. i) Sailburuak berariz emandako ordezkotza guztiak j) Legezko araubideek edo, Jaurlaritzako Sailordetzei orokortasunez emanak izanik, agizko araubide direnek berariz emandakoak. k) Ekonomia-azterlan eta ihardupide-arloan eta ekonomia-egoera eta aurrezaintzaren esparruan, Dekretu honetako 2. eta 3. ataletan ohartemandako aginpideak izango ditu berariz. 2. Honako Artezkaritzok ditu menpean Ekonomia-Sailordetzak: - Ekonomia-azterlan eta Ihardupide-Artezkaritza - Ekonomia-egoera eta Aurrezaintza-Artezkaritza 10. Atala.- Ekonomia-azterlanen eta Ihardupide-Artezkaritza Ekonomiako Sailburuordeak emango dizkion eskurantzez gain, Ekonomia-azterlanen eta Ihardupide-Artezkaritzari dagozkio: a) Beste agintari, Erakunde eta Batza Ofizialekin diren harremanetan bere Sailburuaren edo Sailburuordearen ordez Sailaren ordezkari izatea. b) Ihardutze-sail guztien eta Artezkaritzako eginkizunak egitarautzea, bultzatzea, zuzentzea eta zaintzea. c) Errekurtsoak ebaztea, arau ezargarrietan ohartemandakoan. d) Huts, gaiso edo kanporaldietan eta hauetako egoeraren batek iraun dezan bitartean, Artezkaritzaren ardurak, ordezkaritzakoa izan ezik Ekonomiako Sailburuordeak izango ditu bere gain, ordezkaritzaz berarizko erabakirik ez den artean. e) Legezko araubideak berariz emandakoak edo Jaurlaritzako Artezkaritzei orokortasunez emanak izanik, agizko direnak. f) Azterlan eta Ihardupide arloetan, Dekretu honetako 2. atalean ohartemandako agintepideak burutzeko beharrezkoak diren ekintzak egingo ditu. 11. Atala.- Ekonomia-egoera eta Aurrezaintza-Artezkaritza. Ekonomiako Sailburuordeak emango dizkion eskurantzez gain, Ekonomia-egoera eta Aurrezaintza Artezkaritzari dagozkio: a) Beste agintari, Erakunde eta Batza Ofizialekin diren harremanetan bere Sailburuaren edo Sailburuordearen ordez Sailaren ordezkari izatea. b) Ihardute-sail guztien eta Artezkaritzako eginkizunak egitarautzea, bultzatzea, zuzentzea eta zaintzea. c) Errekurtsoak ebaztea, arau ezargarrietan ohartemandakoetan. ' d) Huts, gaiso edo kanporaldietan eta hauetako egoeraren batek iraun dezan bitartean, Artezkaritzaren ardurak, ordezkaritzakoa izan ezik, Ekonomiako Sailburuordeak izango ditu bere gain, ordezkaritzaz berarizko erabakirik.ez den artean. e) Legezko araubideak berariz emandakoak edo Jaurlaritzako Artezkaritzei orokortasunez emanak izanik, agizko direnak. f) Ekonomia-egoera eta Aurrezaintza arloetan, Dekretu honetako 3. atalean ohartemandako agintepideak burutzeko beharrezkoak diren ekintzak egingo ditu. 12. Atala.- Egitamugintza-Sailordetza 1. Egitamugintzako Sailburuordeari dagozkio, zuzenean eta mailaz Ekonomia eta Egitamugintza-Saileko Sailburuaren menpeko izanik, ondorengo agintepideak: a) Beste agintari, Erakunde eta Batza Ofizialekin diren harremanetan Sailburuaren ordez Sailaren ordezkari izatea. b) Sailordetzaren eta honen menpeko administrazio-atalen arauak eta iharduteko egitamuak Sailburuari aurkeztea. c) Sailburuak hala baimenduta eta Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legearen 40 eta 42 Atalaren arauera, bere arduren ordezkotza menpeko dituen Artezkariei ematea. d) Huts, gaiso edo kanpoaldietan eta hauetako egoeraren batek iraun dezan bitartean, sailburuordearen ardurak, ordezkaritzakoa izan ezik, Sailburuak bere gain izango ditu, ordezkaritzaz berarizko erabakirik ez den artean. e) Sailordetzako eta honen ardurapeko Artezkaritzerako iharduteko egitamuen eta helburuen kudeaketa zuzentzea, berauen lan-egitamuak onartu eta dituzten egoitzerako eta etxeetako ekintzen koordinaketa eta ikuskapena bere gain hartzen dituela. f) Sai1ordetzako eta honen ardurapeko Artezkaritzerako ihardute-sail guztien lanak egitatarautzea, zuzentzea, koordinatzea eta zaintzea. g) Sailordetzaren eta honi atxikitako administrazio-ataletako Zerbitzuen barne-antolaketarako eta ihardunerako zabaltagiri eta azalpen eta beharrezko erabakiak ematea, ihardute-sail eginpidedunak horretarako ezarritako orokortasunezko araupean beti ere. h) Errekurtsoak ebaztea, arau ezargarrietan ohartemandakoetan. i) Sailburuak berariz emandako ordezkotza guztiak. j) Legezko araubideak berariz emandako agintepideak edo, Jaurlaritzako Sailordetzei orokortasunez emanak izanik, agizko direnak. k) Egitamugintza arloan, Dekretu honen 4. atalean aurrikusten diren agintepideak, zehazki, bereak izango ditu. 13. Atala.- Egitamugintza-Artezkaritza Egitamugintzako Artezkariari, Egitamugintzako Sailburuordeak ordezkotzaz emandako eskurantzez gain, honako hauek dagozkio: a) Beste agintari, Erakunde eta Batza Ofizialekin diren harremanetan bere Sailburuaren edo Sailburuordearen ordez Sailaren ordezkari izatea. b) Artezkaritzako ihardute-sail eta ekintza guztiak programatzea, bultzatzea, zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Errekurtsoak ebaztea, erau ezargarrietan ohartemandakoetan. d) Huts, gaiso edo kanpoaldietan, eta hauetako egoeraren batek iraun dezan bitartean, artezkariaren ardurak, ordezkaritzakoa izan ezik, Egitamugintzako Sailburuordeak bere gain izango ditu, ordezkaritzaz berarizko erabakirik ez den artean. e) Legezko araubideek edo, Jaurlaritzako Artezkaritzei orokortasunez emanak izanik, agizko araubide direnek berariz emandakoak. f) Egitamugintza arloan Dekretu honen 4. Atalean aurrikusten diren ardurak betetzeko beharrezko ekintzak burutuko ditu. 14. Atala.- Zerbitzu-Artezkaritza Zerbitzu-Artezkariak, zuzenean eta mailaz Sailburuaren menpeko izanik, honako egitekoak izango ditu: a) Sailburuaren ordez Sailaren ordezkaritza izango du zenbait motatako batzordeetan. b) Bere agintepideari dagozkien erabaki, araubidezko egitasmo, epai eta ebazpenen jarraipena, ikerketa eta azterketa; halaber, legezko gai eta azterlanak biltzea eta antolatzea. c) Jaurtze-Batzorde eta Ekonomia-Batzordearen eritzipean jartzeko gaien txostena prestatzea. d) Sailak emandako erabaki orokorren txostena egitea, eta baita erabakiak lantzea ere ardura hori emango balitzaio. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehenago erabaki guztiak ikuskatzea. e) Lege-Aholkularitza eremuko beste edozein ekintza. Sailburuak, Sailburuordeak edo Saileko Artezkariek hala eskatuz gero. f) Saileko langileak administratzea eta kudeatzea eta langileen beharren ardura izatea. g) Saileko diru-ezarketak, erosketak, hornidurak eta zerbitzuak kudeatzea. h) Sailaren Lerrokategia, Agiritegi, Liburutegi eta gainontzeko agiri-biltegiak zuzentzea eta zaintzea. i) Ekonomian eragina duten erabaki, ekintza edo hitzarmen guztien berri aginduz ematea. j) Saileko aurrekontuak zaintzea eta, gero onartu daitezen, aurrekontuen egitasmoak egitea. k) Lana bidezkoago izan dadin eta lan-sistema hobetzeko, barne-antolaketa moduak eta argibide-sistemak aurkeztea. l) Indarrean dauden arauekin bat etorriaz Sailburuak berariz aitortuak eta legezko araubideak emanak edo Jaurlaritzako Artezkaritzei orokorrean aitortuak izanik agizkoak direnak. m) Huts, gaiso edo kanporaldietan eta hauetako egoeraren batek iraun dezan bitartean, Zerbitzu-Artezkariaren ardurak Sailburuak izango ditu bere gain, ordezkaritzaz berarizko erabakirik ez den artean. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta egiteratzeko arauak egiteko ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Egitamugintza-Sailburuari; Dekretuak berak eta indarrean dagoen araubidea ezartzen dizkio mugak. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean hasiko da indarrean. ERABAKI INDARGABETZAILEA Dekretu honetan ezarritakoaren aurkako erabaki guztiak indargabe geratzen dira eta berariz Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretua, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Antolakuntza-Araudia onartzen zuena. Gasteiz, 1987eko Apirilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Egitamugintzako Sailburua, MILAGROS GARCIA CRESPO.I ERASKINA / ANEXO IHARDUTZE-EGITURA ORGANIGRAMA