Arautegia
InprimatuAzaroaren 25eko 258/1986, DEKRETOA, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei Arabako Lurralde Historikoarenak diren Osasunketa Arloko zerbitzuak eskuz aldatzeari buruzko Martxoaren 5eko 32/85 Dekretoa zati batetan aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 2663
- Xedapen-zk.: 258
- Xedapen-data: 1986/11/25
- Argitaratze-data: 1986/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren 32/85 Dekretoz eta 382/85 Foru-Dekretoz, biak Martxoaren 5ekoak, eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legea garatuz, Arabako Lurralde Historikoarena zen Buru-Osasunketa Zerbitzua Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei eman zitzaien. Aipatutako Dekretoetako eraskineko eta eskuz aldatzen ziren zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrei buruzko I zerrendan, Foru Diputazioa titularra zeneko Santa Maria de las Nieves izeneko Egoitza Probintziala Autonomia Osorako Erakundeek erabil zezatela utzi zen erasota, Diputazioak, 371.000.000 pesetatan, beste Psikiatria-Zentru bat eraiki zezan arte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Diputazioaren arteko Bitariko Batzordeak, zera erabaki du, Eusko Jaurlaritza izan dadila dagokion proiektuaren idazketa eta Pisikiatria-Ospitale berriaren obren izendapena egin ditzana hain zuzen; obrari dagozkion ziurtagiriak aurkeztu ondoren eta lehen aipatutako diru-kopuruen mugara arte, Foru Diputazioak egingo dituela ordainketak. Horiek horrela, Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Aldibaterako erabakietatik lehenengoak ezartzen duenaren arabera, Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordetzaren eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren baterako proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1986.eko Azaroaren 25ean egindako batzarrean onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua.- Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Diputazioaren Transferentzietarako Bitariko Batzordeak, 1986.eko Azaroaren 13an egindako batzarrean hartutako erabakia onartzen da, Dekreto honen Eraskinean ematen dela. Bigarren Artikulua.- Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, dagokion Foru Dekretoa Arabako Foru Diputazioaren Buletin Ofizialean argitaratuko dela aldi berean eta Aldizkari horietan argitara dadin egun berean hartuko duela indarra. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 25. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Arazo Ekonomikoetarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON AZUA MENDIA.ERASKINA Carmelo Arcelus Mugica Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Diputazioaren arteko Tranferentzietarako Bitariko Batzordeko Idazkariak, zera EGIAZTATZEN DU: Transferentzietarako aipatutako Bitariko Batzordeak, 1986.eko Azaroaren 13an egindako batzarrean, aho batez, honako hau onartu zuela: Arabako Lurralde Historikoak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei Osasunketa-arloko zerbitzuak eskuz aldatzeari buruz, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Diputazioaren arteko Bitariko Batzordeak 1985.eko otsailaren 27an hartu eta Martxoaren 5eko 32/85 Dekretoz onartutako erabakia aldatzea, honako honi dagozkionetan: «Relación Número 1», «Bienes, Derechos y Obligaciones adscritos a los servicios que se traspasan» delakoan aipatu eta Foru Diputazioak titularitatea duen Santa María de las Nieves izeneko Egoitza Probintziala Autonomia Osorako Erakundeei, erabiltzeko Uztea hain zuzen, eta, gehienera, 371.000.000 pesetatan, Psikiatriko herri bat eraiki eta Eusko Jaurlaritzari transferitu arte. Eta horren ordez, honako erabaki hau hartzea: a) Arabako Foru Diputazioak, Gasteizko hirian egingo den Psikiatria Ospitale Berria eraikitzeari dagozkion olara-ziurtagirien zenbatekoa, gehienera, 371.000.000 pesetaraino, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren izenean Eusko Jaurlaritzari ordaintzea Sail horrek Foru Diputazioari bidal diezazkionean. b) Psikiatria Ospitale hori egiteak ekar ditzakeen eta Foru Diputazioak ordainduko duenaren. hitza ematen duten diru-kopuruaz gaineko aldea, Eusko Jaurlaritzak (Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saila), bereganatuko du hala behar izan dadinean. c) Eusko Jaurlaritzak gaurregun erabiltzen duen Santa María de las Nieves izeneko Egoitzaren zatia, Psikiatria Ospitale berria jardunean jarri eta urtebeteko gehienezko epearen barruan hustuko duenaren hitza ematen du Eusko Jaurlaritzak. d) Indarrean jartzea: Erabaki honek, 1986.eko Irailaren 15etik hasita ekarriko ditu ondorioak. ' Eta erasota gel dadin, egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1986.eko Azaroaren 13an. O.E. Lehendakariak, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA. JUAN Mª OLLORA OCHOA DE ASPURU. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUGICA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: Martxoaren 5eko 32/1985 DEKRETOA, Arabako Kondaira-Lurraldearen Osasunketa-allorreango zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.