Arautegia
Inprimatu252/1986 DEKRETUA. Azaroaren 25ekoa. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estatistika-Artezkaritza eta Estatistikako Teknika-Batzordea ezabatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 2648
- Xedapen-zk.: 252
- Xedapen-data: 1986/11/25
- Argitaratze-data: 1986/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Atal bakarra.- Eusko Legebiltzarraren Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 28. atalaren indarrez sortarazitako Arduralaritzazko Ihardutze-Sail Burujabe den Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Dekretu hau indarrean jar daidinaren egunetik ekingo zaio bere ihardunari. AZKEN ERABAKlA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1986.eko Azaroak 25. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica eratuta eta bere ihardunak egiten hasi denez, lHardutze-Sail Burujabe den honek, Apirilaren 23ko 4/ 1986 Legeak agintzen duenarekin bat etorriz, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estatistika-Artezkaritrak eta Estatistikako Teknika-Batzordak orainarte egiteratzen zituzten egiteko guztiak eskuratu ditu. Egiturak erazkotzeko arrazoi nahariak daude eta, horretaz gainera, herriarentzat gastuak handiak sortarazten dira. Guzti horrogatik. beharrezko gertatzen da, beraz, Administrazioko Artezkaritza eta Batzorde horiek ezabatzea. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Eusko Jaurlaritzak 1986.eko Azaroaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu, eta, Eusko jaurlaritzako Lehendakari naizunez, nire onarpena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: l. atala.- Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estatistika-Artezkaritza ezabatuta gelditzen da. 2. atala.- 1981.eko Uztailaren 10eko Dekretuz sortarazitako Estatistikako Teknika-Barzordea ezabatuta gelditzen da. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ihardutze-Araudia argitara ematen duen Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretuko 11, 28.3 eta 34. atalak, Jaurlaritzaren Estatistikako Teknika-Batzordea sortarazten duen 1981.eko Uztailaren 10eko Dekretua eta bai, orohar, Dekretu honentan jarritakoaren aurkako izan daitezen maila bereko edo apalagoko manuak ere, indargabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1986.eko Azaroak 25. Eusko, Jaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.