Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 15eko 167/1986 DEKRETOA, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako B.A: ari Igorreko lndustrialdea S.A.-an partzuergoa izateko baimena emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 1771
  • Xedapen-zk.: 167
  • Xedapen-data: 1986/07/15
  • Argitaratze-data: 1986/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua sortarazteari buruzko Ekainaren 10eko 5/1981 Legeko 4. artikuluko 2. idazatiak dioenez, aipaturiko Baltzuak, Eusko Jaurlaritzak aurrez baimena emanda eta bakoitzean zehaztu daitezen modutan, zudu bereziko izan daitezen enpresen baltzu-domuen zatiak hartu ahal izango ditu. Halaber, Uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44. artikuluko 2. idazatiari buruz Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 24. artikuluko 3. idazatian jartzen denez, Jaurlaritzak, Dekretoz, Autonomia Elkarteko Erakunde Mailako Enteei ezein moetako bazkun sortarazteko eta horietan partzuergoa izateko baimena eman ahal izango die. Hori dela eta, Industria eta Merkataritzarako eta Ekonomia eta Herriogasunerako Sailburuen proposamenez, Jaurlaritzak 1986.eko Uztailartn 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKlTZEN DUT: 1. Artikula.- Igorreko Industrialdea, S.A. Baltzu Anonimoan partzuergoa izateko baimena ematen zaio Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuari. 2. Artikulua.- Igorreko Industrialdea Baltzu Anonimoaren baltzu-domua 205.000.000 (berrehun eta bost milloi) pesetakoa izango da eta Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzu Anonimoak domu horretan %51ko partzuergoa izango du, hots: 104.550.000 (ehun eta lau milloi bostehun eta berrogeita hamar mila) pesetakoa. 3. Artikulua.- Aipaturiko Baltzua, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuaren arauek agintzen dutenez, Eskribauaren aurrean aurkeztuko da IGORREKO INDUSTRlALDEA, S.A. Baltzua sortarazteari dagokion eskribau agiria izenpetzeko, horren bidez, BaltzuAraudiak onartuta, horren Administraziorako Ihardutze-Sailen izendapenak eginda, aginte zehatzak emanda, partzuergo zatia finkatuta eta akzioak, eta egitasmo hori egiteratzebidean jartzeko, bidezko jotako gainontzeko erabakiak izenpetuta geldituko direla. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Uztailak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONlO AItDANZA GARBO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik