Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 29ko 98/1986 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze eremuak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoa aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1018
  • Xedapen-zk.: 98
  • Xedapen-data: 1986/04/29
  • Argitaratze-data: 1986/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Azaroaren 25eko 29/1983 HABESEA Legeak Erakunde Autonomo honetako organoen artean Batzorde Akademiko bat izango dela agintzen du eta ekainaren 12eko 188/1984 Dekretuak arautzen ditu beraren osaketa eta eginkizunak. Era berean, aipaturiko Dekretuan Batzordeari berari ematen zaio bere barne-iharduerarako arauak moldatzeko eskubidea, berezko Lehendakari HABEren Zuzendari Orokorra izango duela xedatuz. Erakunde Autonomaaren arau berezietan agindutakoa betetzeko, Batzorde Akademikoak 1986ko otsailak 14eko ohizko bileran Batzorde Akademikoaren Barnearaudia aztertu eta onartu zuen. Ondorioz, EBAZTEN DUT LEHENDABIZIKO ATALBURUA: EGITEKOAK 1. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoak azaroaren 25eko 29/1983 HABESEA Legearen 8. artikuluak eta 188/ 1984 Dekretuaren laugarren artikuluak ezartzen dizkioten funtzioak izango ditu: a) HABEren norabide akademiko eta pedagogikoak landu eta proposatzea. b) Glotodidaktika Taldearen eta Euskaltegi Publikoetako Zuzendari-Batzordeen jarduera akademiko-pedagogikoa koordinatzea. c) Ekintza akademikoen programazioa egokien eratu eta euskaltegietako irakaslegoari aurkeztea. Ikastaro bakoitzaren ondoren, dagokion memoria egingo da. d) Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuen kontrol pedagogikorako oinarrizko irizpideak proposatzea. e) Euskaltegietako irakaskuntzarekin zerikusia duten arazoei buruz eskatzen zaizkien iritziak ematea. f) Euskalduntze eta Alfabetatze ikastaroak gainditzen dituzten ikasleei dagozkien agiriak eman dakizkien HABEren Lehendakariari proposatzea. g) HABEren Lehendakariak gomendatutako beste edozein zeregin. BIGARREN ATALBURUA: BATZORDEKIDEAK ' 2. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoa osatuko dute: a) HABEren Zuzendari Orokorrak, Lehendakari izango delarik. b) Glotodidaktika-Taldeko Zerbitzuburuak. c) Alfabetatze, Euskalduntze, Ikuskatzailetza, Argitalpen eta Lagungarri Pedagogikoen Sailetako Arduradunek. d) Lurralde Historiko bakoitzeko euskaltegi publikoetako zuzendari bana, Zuzendari Orokorrak proposatuz, Zuzendaritza-Batzordeak izandatuko dituenak. e) Euskaaltegi pribatu homologatuetako zuzendari batek, aurrekoa bezala izendatuko delarik. HIRUGARREN ATALBURUA: BATZORDEKIDEEN IZENDATZEAK 3. Artikulua: HABEren Batzorde Akademikoaren berezko Lehendakaria HABEren Zuzendari Orokorra izango da, Eusko Jaurlaritzak HABEren Zuzendari Orokor izateko Dekretuz izendatzen duen unetik. 4. Artikulua: HABEren Glotodidaktika-Zerbitzuburua, Alfabetatze, Euskalduntze, Ikuskatzailetza, Argitalpen eta Legungarri Pedagogikoen Sailetako arduradunak, HABEren arau organikoak onartzen dituen ekainaren 12ko 188/ 1984 Dekretuaren seigarren artikuluaren bigarren atalaren arabera, HABEren Zuzendaritza-Batzordeak izendatzen ditu HABEren Zuzendari Orokorraren proposamenez. Lagun hauek aipaturiko ardura beren gain daukaten heinean eta lehen aipatu den prozeduraren arabera izango dira HABEren Batzorde Akademikoko partaide. 5. Artikulua.- Lurralde Historiko bakoitzeko ordezkari izango diren Euskaltegi publikoetako zuzendariak eta pribatu homologatuetakoak HABEren Zuzendaritza-Batzordeak izendatuko ditu Batzorde Akademikoaren bazkide. Batzorde Akademikoko partaide izan daitezen izendatutako kide hauek hiru urte iraungo dute kargu horretan, beren izenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azalduko diren datatik hasita. LAUGARREN ATALBURUA: BATZORDEKIDEEN ESKUBIDEAK 6. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoaren kideek Batzorde Akademikoaren bilera ohizko eta berezi guztietara joateko eskubidea eta eginbeharra dute eta baita HABEren Batzorde Akademikoaren funtzioen barneau emango diren xedapenetatik letozkeen ekintza guztietan parte hartzekoa ere. 7. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoaren kideak beren egitekoa ahalik eta ondoen bete ahal izateko, HABEren Zuzendari Orokorrari beharrezko iruditzen zaien edozein agiri edo informazio eska diezaiokete. Eskaria Erakundearen Zuzendari Orokorrari idatziz zuzenduko zaio, honek eskaria egin eta 30 egun baino lehenago erantzun beharko duelarik edo, halabeharrean, erantzun ezinaren arrazoiak zehatz-mehatz eman idatziz. BOSTGARREN ATALBURUA: LEHENDAKARITZA 8. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoaren berezko Lehendakaria HABEren Zuzendari Orokorra da. Berari dagokio organo kolejiatu horren ordezkotza ofiziala, batzarkideen arteko koordinazioa, eta, era berean Batzorde Akademikoaren akordioak espreski Erakundc Publikoko beste atalen bati izendatutako gaiez kanpo, bete eta gauza daitezen arduratzea. HABEren Batzorde Akademikoaren ldazkaria Erakundeko Ikuskatzailetza Saileko arduraduna da. SEIGARREN ATALBURUA: LAN-PROZEDURA 9. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoak bere funtzionamenduan eta erabakiak hartzerakoan Prozedura Administratiboaren Legean orohar organo kolejiatuez ezarritakoari loturik arituko da. 10. Artikulua.- Batzorde Akademikoak gutxienez hiruhilabetean behin egingo du ohizko bilera eta, salbuespen gisa Lehendakariak deialdia egin dezanean edo Batzordekideen erdiak idatziz eskatutakoan. Horrelakoetan Lehendakariaren deialdia luzeenik eskariaren ondorengo berrogeita zortzi orduen barruan egingo da. Dena den, Euskaltegi publikoetako matrikulazio-epea hasi baino bamabost egun aurretik bildu beharko du, ikastaro berrirako ekintzak programatu eta ikasleen aukera egiteko lehentasunak ezartzeko. 11. Artikulua: Batzorde Akademikoaren ohizko eta aurreko artikuluaren Iehen atalean aipatzen diren ez-ohizko bileretarako deialdia bilera egin baino zazpi egun Iehenago egin beharko da, batzordekide bakoitzari, deialdiarekin batera, aztertuko diren gaien zerrenda bidaliko zaiolarik. Batzordekideren batek Batzorde-bilera bateko aztergaien zerrendan gairen bat sartu nahiko balu, idatziz eskatuko dio HABEren Zuzendari Orokorrari. Hurrengo bilera egin aurretiko hamabost egunetako epea izango dute horretarako. 12. Artikulua: Batzorde Akademikoaren bilera baliozkoa izan dadin, bertako kideen gehiengoa da beharrezko. Lehenengoz bilerarako izendatu den orduan quorumik osatuko ez balitz, handik hogeita lau orduen barruan bilduko da bigarren deialdiz. Horretarako aski da kideen herena, eta nolanahi ere, hiru baino gutxiago ez biltzea. 13. Artikulua: Erabakiak bilerakideen gehiengo absolutuaren botuez hartuko dira. Enpateak Lehendakariaren botuak erabakiko ditu. Eguneko gai-zerrendan azaltzen ez den gairik ez da akordio-gai izango Batzorde Akademikoaren kide guztiak bileran egonik, gehiengoak aldeko botuaz premiazko arazotzat jo zezanean salbu. 14. Artikulua: Bilera bakoitzeko akta josoko da, Ordua eta lekua, bildutakoen izen-deiturak eta duten ordezkaritza, gaiak, emandako iritziak, botazio-era, emaitzak eta hartutako akordioak jasoz. 15.-.4rtikulua: Batzorde Akademikoaren akta Batzordearen hurrengo bileran irakurriko du Idazkariak eta batzordekide bakoitzaren iritzipean jarriko da. Batzordekideren batek zuzenketarik egin nahiko balu, zuzenketa bera onartua izateko gehiengo soilaren botuak nahikoak izango dira. Batzorde Akademikoaren behinbehineko akta Idazkariak sinatuko du lehenbizi eta Batzordekide guztiei igorriko die hurrengo bilera ospatu aurretiko hamabost egunen barruan, beren ezagutzarako eta dagokion ondorioetarako. Hurrengo Batzorde Akademikoaren bileran akta irakurri eta batordekideek onartutakoan sinatuko dU Lehendakariak, aktari Batzorde Akademikoaren adostasuna bere izenpearekin emanez. Zerbait azkar egin behar delako premiazko tramitaziora jo beharko den kasuetarako hiru taldekide aukeratuko dira lehenengo bileran Batzorde Akademikoaren ordezkari izango direnak eta Idazkariak idatzitako Akta sinatuko dutenak, lehenengo bileran hartutako behinbehineko erabakiak burutzekn baimena Lehendakariari emanez. 16.- Artikulua.- Batzorde Akademikoaren Lehendakariak badu eskua egoki derizkion edozeini organu kolejiatuaren bileretara deitzeko, aholkulari soil bezala zerrendako gai jakin batzutan parte har dezan. 17. Artikulua.- Dena delako arrazoiengatik Batzordeko Idazkariak bileran parte hartzerik izango ez balu, Batzordekideen artean gazteenak hartuko du haren lekua. HABEren Zuzendari Orokorrari edo honek eskuordetuari dagokio Batzorde Akademikoaren bileretan buru eta zuzendari izatea. Ezein Batzordekidek ez du zilegi Lehendakariari hizpidea eskatu eta hartu gabe hitzegitea. 18. Artikulua.- Batzorde Akademikoak ondorengo era hauetakoren batean hartuko ditu bere erabakiak: a) Txartelez, bakoitzak bere botua isilka emanez; b) Ohizko botazioaz, eskua jasoz; c) Lehendakariaren proposamenak aho batez onartuz. Botazio arrunta, eskua jasoz, honela burutuko da: lehenengo proposamenaren aldekoak, gero ezezkoa ematen dutenak eta, azkenik, botua zurian ematen dutenak. Txartelen bidezko botazio bana-banaxo isila egiteko, gutxienez Batzordekideetarik heren batek eskatu beharko du. ZAZPIGARREN ATALBURUA: LAN-BATZORDEAK 19. Artikulua.- HABEren Batzorde Akademikoak, 29/1983 HABESEA Legeak ezartzen dizkion egitekoen eremuan, zehazturiK dituen helburuetara iritsi ahal izateko, berak erabaki adinbat lan-batzorde sor ditzake. Batzorde hauek ohizkoak eta iraunkorrak ala ez-ohizkoak eta epe baterakoak izan daitezke. Batzorde Akademikoak berak izendatuko ditu lan -batzordeak bai bertako kideen artean, bai kide ez direnen artean. 20. Artikulua.- Lan-batzordeak berenezko kideen erdia eta bat gehiago bertan izan daitezenean joko dira balio osoz eratutzat. Beren txosten eta proposamenak HABEren Batzorde Akademikoari luzatuko dizkiete eta ez dute inolako loturazko ondoriorik izango. ZORTZIGARREN ATALBURUA: ORDAINKETAK 21. Artikulua.- Batzorde Akademikoaren kideek ez dute inolako diru-saririk jasoko HABEren Batzorde Akademikoaren kide izateagatik. Batzorde Akademikoaren bilerek edota lan-batzordeen iharduerak sortutako joan-etorri eta ostatu-gastuak azaroaren 17ko 307/1985 Dekretuak eta Ekonomia eta Finantza Sailak 1985.eko urriaren 8an emandako ordenaren arabera ordainduko dira. BEDERATZIGARREN ATALBURUA: HABE-REN BATZORDE AKADEMIKOAREN BAZKIDE IZATEAREN UZTEA 22. Artikulua.- Honako egoera hauetan utziko dio Batzordekideren batek HABEren Batzorde Akadernikoaren kide izateari: a) Bere partaidetza HABEren Batzorde Akademikoan aurretiazko izendapen politiko batetik datorkionak, Eusko Jaurlaritzak duen kargu horretatik dekretuz kentzen duenean. b) Bere partaidetza HABEren Batzorde Akademikoan HABEren ZuzendaritzaBatzordearen izendapen batetik datorkionak, HABEren Zuzendaritza-Batzordeak ardura hori E.H.A.A.n argitaratutako Ebazpenez kentzen dionean. c) Batzorde Akademikoaren batzarkide izateko izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaltzen denetik hiru urtera. d) HiI edo ezinean gelditu izateagatik. e) Batzordekideak bere dimisioa aurkeztu eta Zuzendari Orokorrak onartzen dioenean. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Barne-Araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Bigarrena: Barne-Araudi honetan aldaketak egiteko, HABEren Batzorde Akademikoaren ohizko bileran aldaketarako proposamenak bi herenetako botua hartu beharko du batzordekideen aldetik. Gasteiz, 1986.eko apirilaren 25a. HABEren Zuzendari Orokorra, JOXE JOAN G. DE TXABARRI MIRANDAEusko Jaurlaritzak lehentasunezko helburu gisa hartu ditu euskararen birreskuraketa eta normalkuntza. Horiek, koherentetasunezko hizkuntza politika bat taiutzea xedetzat duten hainbat ekintzei ekitera eta bai horretarako beharrezko den garrantzizko dirutza bat jartzera ere bultzatu dute Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza, Urtarrilaren 17ko 6/1983 Dekreto bidez, sortzea ekintza nabarmenenetariko bat bezala aipatu daitekeelarik. Hala ere, Hizkuntza Politika arloan lan egiten duten Botere Publikoen ihardun emankor batek, arlo horretan diharduten organoen ekintza koordinatu eta konzentratu bat eskatzen duela jakinik, komenigarritzat jo du Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak duen fakultate oparotasuna argiagotu ahal izateko, bere emankortasunerako eta ekintza eremurako eragozpen izan daitezkeen edozein eratako aipamenak kentzea. Horiek horrela, Jaurlaritza Legeari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. artikuluak ematen dizkidan aginteez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Artikulu bakarra: Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze eremuak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoko 8. artikuluko a) apartadua aldatzea, honako era honetan geldituko dela idatzita: «a) Euskararen zuztapena.» AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.