Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 4eko 49/1986 DEKRETUA, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren ZerbitzuArtezkaritza sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 590
  • Xedapen-zk.: 49
  • Xedapen-data: 1986/03/04
  • Argitaratze-data: 1986/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren egitekoak behar bezala betetzeak, Lehendakariari laguntza emateko eta artez honen menpe aritzen den ihardutze-sail bati dagokion eraentzarako autonomia eskatzen du. Arrazoizkoa da beraz, dagozkion dirueskuarteak eta gutxienezko lanari-zenbatekoa direla bide, adierazitako Lehendakaritzako Idazkaritzaren menpeko Urgazlaritzen ekintzapideei darizkien zerbitzu nagusiko egitekoak egin ditzan Zerbitzu-Artezkaritza bat sortaraztea. Guzti horren ondorioz, Jaurlaritzari buruzko Legeak ematen dizkidan agintepideen indarrez, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren Zerbitzu-Artezkaritza sortarazten da, eta egitura eta ihardunaren aldetik Idazkaritza Nagusi horri atxikita egongo da. Bigarren atala.- Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren Zerbitzu-Idazkaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Lehendakaritzako Idazkari Nagusiari, Lehendakaritzako Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa egiteratzeko laguntza ematea. b) Idazkaritza Nagusiaren Diruegitamuari eta gastuei jarraitu eta beraiek eraendu eta zaintzea. c) Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusian zerbitzuak egiten dituzten lanariei dagokienez, horiekiko agintepidea duten ihardutze-sailek, bakoitzean eman ditzaten oharpideak burutzea. d) Idazkaritza Nagusiaren orotariko gaien arduralaritza-eraentza eramatea. e) Lehendakaritzako Idazkari Nagusiak bere gain utzi ditzanak. AZKEN ERABAKIA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1986.eko Martxoak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.