Arautegia
InprimatuUrtarrilaren 7ko 3/ 1986 DEKRETOA, nekazaritza-alorrean eskuratuta dauden zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 31
- Xedapen-zk.: 3
- Xedapen-data: 1986/01/07
- Argitaratze-data: 1986/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
ERASKINA TAULAAutonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, ondoko agintepide hauek eskuratzen dizkie Kondaira Lurraldeei, bere 7. atalean: A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioen modu eta neurritan; oihanzainrza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa. B) Ondorengo gai hauei buruz Euskadi Osorako Erakundeek emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea: 1.- Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritzaren zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare hazkuntza, haziak eta mintegi-landareak salbu. 2.- Abereen hazkuntza eta osasunketa. 3.- Ur gezako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak. C) Euskadi Osorako Erakundeen Iegeak bere lurraldearen barruan eginbideratzea, hau da: 1.- Babespeko berezko tokiez Arduratzea. 2.- Suteen aurkako zaingoa egitea. Martxoaren 5eko 42/1985 Dekretoaren bidez, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Nekazaritza-alorreko agintepideak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratzen zaizkio. Geroago, Nekazaritza-alorrean eskuratutako zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa Erresumak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeari buruzko Apirilaren 19ko 789/1985 Errege-Dekretoa dela bide, izadiari bere onean eusteko, landareen eta abereen hazkuntza eta abere-osasunketa alorrei dagozkien ingurualdeetango ihardutze-sailak eskuratzen dira besteak beste; alor horiek, dagoeneko, Foru-Diputazioei eskuratuta daude. Eskuratzeko gai diren tegien behin-betiko banakuntza 42/185 Dekretoan zehaztu denez gero, beharrezko gertatzen da orain eskuratutako alorrei dagozkien laguntza-taldeetako lanarigoa Gipuzkoako Diputazioari eskuratzea. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei büruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuak batean egindako saloz, eta Jaurlaritzak 1986.eko Urtarrilaren 7an egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako ForuDiputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Osoko Bilkuran Nekaiaritza-alorrari buruz hartutako erabakia onartzen da eta, Erabaki hori, Dekreto honetan Eraskin gisa ematen da. 2. atala.- Beraz, erabaki-idazkeran eta horri erantsita ko zerrendan jarritako lanarizko baliapideak Gipuzkuako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. 3. atala.- Aginte-Eskuraketa hau, Bitariko Batzordea ren erabakian zehaztutako egunetik bertatik hasita jarriko da indarrean. 4. atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokinn Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABlER GARCIA EGOTXEAGA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.ERASKINA Carmelo Arcelus Mujika Jauna, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari naizen honek, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari nekazaritza-zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, ondoren aipatzen den modu eta neurritan: 1) Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeak nekazaritza-alorrean dituen agintepideak. Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, ondoko agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei, bere 7. atalean: A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioen modu eta neurritan; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa. B) Ondorengo gai hauei buruz Euskadi Osorako Erakundeek emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea: 1.- Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; maitastigintza eta ardogintza; landare-hazkuntza, haziat eta mintegi-landareak salbu. 2.- Abereen hazkuntza eta osasunketa. , 3.- Ur gezako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak. C) Euskadi Osorako Erakundeen legeak bere lurraldearen barrruan eginbideratzea, hau da: 1.- Babespeko berezko tokiez Arduratzea. 2.- Suteen aurtako zaingoa egitea. 2) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak. Martxoaren 5eko 42/ 1985 Dekretoz Gipuzkoako Foru-Diputazioari eskuratutako gaiei dagozkien laguntzataldeetako lanarigoa eskuratzen da. 3) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak. Ez da ogasun, eskubide eta betebeharrik eskuratzen. 4) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarien zeI rrenda Eraskinean ematen da. 5) Eskuraketaren eragite-indarra. Aldatutako lanarigoaren eskuraketak, 1986.eko Urtarrilaren lehenengoan izango du eragite-indarra. Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Abenduaren 10ean. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJlKA. Batzordeburuak, XABlER GARClA EGOTXEAGA. IMANOL MURUA ARREGI.ERASKINA TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Martxoaren 5eko 42/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.