Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 7ko 2/1986 DEKRETOA, nekazaritza-alorrean eskuratuta dauden zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 30
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1986/01/07
  • Argitaratze-data: 1986/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, ondoko agintepide hauek eskuratzen dizkie Kundaira Lurraldeei, bere 7. atalean: A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioen modu eta neurritan; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa. B) Ondorengo gai hauei buruz Euskadi Osorako Erakundeek emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea: 1.- Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritzaren zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landarehazkuntza, haziak eta mintegi-landareak salbu. 2.- Abereen hazkuntza eta osasunketa. 3.- Ur gezako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak. C) Euskadi Osorako Erakundeen legeak bere lurraldearen barrruan eginbideratzea, hau da: 1.- Babespeko berezko tokiez Arduratzea. 2.- Suteen aurkako zaingoa egitea. Martxoaren 5eko 34/1985 Dekretoaren bidez, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Nekazaritza-alorreko agintepideak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratzen zaizkio. Geroago, Netazaritza-alorrean eskuratutako zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa Erresumak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeari buruzko Apirilaren 19ko 789/1985 Errege-Dekretoa dela bide, izadiari bere onean eusteko, landareen eta abereen hazkuntza eta abere-osasunketa alorrei dagozkien ingurualdeetango ihardutze-sailak eskuratzen dira besteak beste; alor horiek, dagoeneko, Foru-Diputazioei eskuratuta daude. Eskuratzeko gai diren tegien behin-betiko banakuntza 34/ 185 Dekretoan zehaztu denez gero, beharrezko gertatzen da orain eskuratutako alorrei dagozkien laguntza-taldeetako lanarigoa Arabako Diputazioari eskuratzea. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuak batean egindako saloz, eta Jaurlaritzak 1986.eko Urtarrilaren 7an egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. ataIa.- Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Osoko Bilkuran Nekazaritza-alorrari buruz hartutako erabakia onartzen da eta, Erabaki hori, Dekreto honetan Eraskin gisa ematen da. 2. atala.- Beraz, erabaki-idazkeran eta horri erantsitako zerrendan jarritako lanarizko baliapideak Arabako Kondaira-Lurraldeari,eskuratuta gelditzen dira. 3. atala.- Aginte-Eskuraketa hau, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik bertatik hasita jarriko da indarrean. 4. atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Arabako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.ERASKINA Carmelo Arcelus Mujika Jauna, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari naizen honek, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Arabako Kondaira-Lurraldeari nekazaritza-zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, ondoren aipatzen den modu eta neurritan: 1) Arabako Kondaira-Lurraldeak nekazaritza-alorrean dituen agintepideak. Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, ondoko agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei, bere 7. atalean: A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioen modu eta neurritan; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa. B) Ondorengo gai hauei buruz Euskadi Osorako Erakundeek emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea: 1.- Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza: landare-hazkuntza, haziak eta mintegi-landareak salbu. 2.- Abereen hazkuntza eta osasunketa. 3.- Ur gezako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak. C) Euskadi Osorako Erakundeen Iegeak herr lurraldearen barrruan eginbideratzea, hau da: 1.- Babespeko berezko tokiez Arduratzea. 2.- Suteen aurkako zaingoa egitea. 2) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak. Martxoaren 5eko 34/ 1985 Dekretoz Arabako Foru Diputazioari eskuratutako gaiei dagozkien laguntza-taldeetako lanarigoa eskuratzen da. 3) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak. Ez da ogasun, eskubide eta betebeharrik eskuratzen 4) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarien zerrenda Eraskinean ematen da. 5) Eskuraketaren eragite-indarra. Aldatutako lanarigoaren eskuraketak, 1986.eko Urtarrilaren lehenengoan izango du eragite-indarra. Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Abenduaren 10ean. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA. Batzordeburuak, XABlER GARClA EGOTXEAGA. JUAN M. OLLORA OTXOA DE ASPURU.ERASKINA TAULA