Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 5eko 338/1985 DEKRETOA, Bizkaiko Lurralde Historkoarenak ziren komunikabide-alorreko zerbitzuak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa; Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 2312
  • Xedapen-zk.: 338
  • Xedapen-data: 1985/11/05
  • Argitaratze-data: 1985/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Legez onartutako Autonomia Estatutoko 19. artikuluak komunikabide-alorra Autonomia EIkarteari dagokiola ezartzen du; eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 6.1. artikuluak, honako hau ezartzen du:» Autonomia Estatutoak dioenaren arabera Autonomia Elkartearenak izan eta Estatuto honek, Lege honek eta geroagokoek Lurralde Historikoetako Foru Organoentzako onartu ez edo izenda ez ditzaten alor guztiei buruzko Legegintza eta lege horiek burutzea Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintepidea dela.» Lege horrek, Foru Organoei komunikabide-alorreko agintepideak ematezko araurik ez duenez, komunikabide-alorrarekiko agintepidea, Dekreto honen bidez, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei izendatzen zaie. Hori horrela, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanetarako Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arabera, Ekonomia Arazoetarako Sailburuordearen eta Herrizaingo Departamenduko Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze-Kontseiluak 1985.eko Azaro aren 5ean egindako batzarrean onartu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua.- Komunikabide-alorrean Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintepideei dagozkien zerbitzu, ondasun, eskubide eta betebeharrak ze hazten dituen Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Diputazioaren arteko Eskualdaketarako Bitariko Batzordearen erabakia onartzen da, erabaki hori aipatutako Batzordeak 1985.eko Irailaren 16an egindako Osoko Batzarrean onartu zela eta Dekreto honen Eraskin gisa ematen dela. Bigarren Artikulua.- Ondorioz, erabaki horretan zerrendatzen diren zerbitzuak, erabakiaren idazkian zehazten diren ondasun, eskubide eta betebeharrak eta eraskin gisa ematen diren gainontzekoak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei ematen zaizkie, erabaki horrek zehazten dituen edukin eta baldintzez. Hirugarren Artikulua.- Bitariko Batzordearen erabakian ezartzen den egunetik hasita izango du indarra agintepide-eskualdaketa horrek. Laugarren Artikulua.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru Dekretoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean sartuko delarik eta Aldizkari horietan argitara daitezen egun berean jarriko direla indarrean. Gasteiz, 1985.eko Azaroak5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia Arazoetarako Lehendakariordea, JABIER GARCIA EGOTXEAGA. Herrizaingo Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA IBARGUENGOITIA. ERASKINA Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Diputazioaren arteko Agintepide-Eskualdakctarako Bitariko Batzordeko Idazkaria den CARMELO ARCELUS MUGIKA Jaunak, honako hau ERABAKITZEN DU: Bizkaiko Lurralde Historikoarenak diren komunikabide-alorreko zerbitzuak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei ematea erabaki zen 1985.eko lrailaren 16an Batzordeak egindako Osoko Batzarrean, honako edukin hauekin: A) Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintea, komunikabideei dagozkienetan. Abenduaren 18ko 3/ 1979 Legez onartutako Autonomia Estatutoko 19. artikuluak komunikabide-alorra Euskal Herriko Autonomia Elkarteari dagokiola ezartzen du; eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 6.1. artikuluak, honako hau ezartzen du:» Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintepideak direla, Estatutoak, Lege honek eta geroagokoek Lurralde Historikoetako Foru Organoentzako onartu ez edo izenda ez ditzatenako. Lege horrek, Foru Organoei komunikabide-alorreko agintepideak ematezko araurik ez duenez, Foru Organoek komunikabide-alorrarekiko agintepidea, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei izendatzen diete. B) Eskuz aldatzen diren Zerbitzuak eta Erakundeak. Komunikabideetarako sare, instalazio, errepikagailu eta gainontzeko zerbitzuen jabetza eta bai Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Organoek horien gain dituzten agintepideak ere. C) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak. a) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak eraskinean jasotzen dira. Ondasun muebleei dagozkienetan, beroien Harketa eta Emanketa-Agirietan azaltzen direnak izango dira. b) Autonomia Elkarte Osorako Erakundeek, erakunde publiko eta pribatuekin izenpetutakoAkordio eta Hitzarmenen ondorioz Bizkaiko Foru Diputazioa jabe deneko ondasun, eskubide eta eginbeharren ordezkotza hartzen dute. D) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako langilegoa. Eskualdaketaren gai den langilerik ez dago. E) Zerbitzuen eskualdaketa egitean tramitazioan egon daitezen gaiei buruzko espedienteak, transferentzia benetanegin dadinean egon daitezeneantxe bidaliko dira eta bai eskuz aldatutako zerbitzuaren gainontzeko agiriak ere, bideak egin ditzaten eta honek ebatzi ditzan kasu bakoitzean, agintea duten agintarien ordezkariek horretarako baimena emandako harketa-agiria egingo dela. F) Transferentziak indarrean jartzea. 1985.eko Urtarrilaren letik hasita izango du indarra, eskuz aldatutako zerbitzuen transferentziak. Etaerasota gel dadin egiten dut egiaztapen hau 1985.eko Irailaren 16an, Gasteizen. Idazkaria, KARMELO ARCELUS MUJIKA. Lehendakariak, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA JOSE M. MAKUA ZARANDONA. BIZKAIA ZENTRUA KONPOSAKETA TOKIA - ABADINOKO ZENTRU - Udal jabetzapeko lurrak - Abadino BIRRIGORLEA Azpiegitura eta instalazioak, udal jabetzapekoak dira. Udal jabetzapeko sarbideak. - ARBAZEGI GERRIKAITZko(Oiz) - Lurren jabetza, particularra. - Oiz Mendia BIRRIGORLEA Sarbideen jabetza, partikularra. Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - ARRIETAKO (SOLLUBE) - Lurren jabetza, Udalarena - Sollube Mendia BIRRIGORLEA Sarbideen jabetza, Udalarena. Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - ARRIGORRIAGAKO - Lurren eta sarbideen - Artanda Mendia BIRRIGORLEA jabetza partikularra. Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - BAKIOKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideen - S. Pelayo Auzoa jabetza partikularra Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - BALMASEDAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - La Garbea Mendia udalarena (Batzuena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - BARAKALDOKO (GANETA) - Lurren eta sarbideen jabetza, - Ganeta Mendia BIRRIGORLEA udalarena (Batzuena). Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - BARRIKAKO BIRRIGORLEA - Lurren jabetza, partikularra. - Gane Mendia Sarbideen jabetza, udal eta partikularrena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - BERMEOKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Daminigus Auzoa udalarena. Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - BIBOKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - DlMAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideen jabetza - Urrekoatxa Mendia (ARRATIAKO BAILARA) partikularra (Batzuena) Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - EAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza - Bedaronako Auzoa partikularra (Batzuena) Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - ELORRIOKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Elorrio udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Udalarena. - GALDAMESKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideen jabetza, - Ubieta Tontorra Udalarena (Batzuena). Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - GERNIKAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Burgoa Mendia udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Udalarena. - GÜEÑESKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Mendiona udalarena Eginkizun diren sarbideak udal eta partikularren jabetzapeko lurretatik joango dira. - ISPASTERREKO BIRRIGORLEA - Lurren jabetza, partikularra - Solbalde Auzoa Sarbideen jabetza, udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - KARRANTZAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Mazoko Tontorra udalarena. Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - LEMOAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Lemoatz Mendia udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. -MARKINAKO BIRRIGORLEA -Lurrenjabetza, partikularra. -Iparragirre Mendia Sarbideen jabetza, udalarena eta partikularra. Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Udalarena. ONDARROAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza - Baraiku Mendia partikularra Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - ORDUÑAKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Villalba-Burgos udalarena Villalba-Burgosko Udala Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - OROZKOKO BIRRIGORLEA - I.urren jabetza, partikularra. - Unzetapiko Mendia Sarbideen jahetza, partikularra (Batzuena). Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Arabako Foru Diputazio T. G.-arena - SANTURTZlKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Serantes Mendia udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Foru Diputazio T. G.-arena. - TRUZIOZKO BIRRIGORLEA - Proiektuan. - Gordon Auzoa Lurren eta sarbideen jabetza, udalarena izango da. - ZALDIBARKO BIRRIGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Urizar Auzoa udalarena Azpiezgitura eta ekipoen jabetza, Udalarena. - ZALLAKO BIRRlGORLEA - Lurren eta sarbideenjabetza, - Zalla udalarena Azpiegitura eta ekipoen jabetza, Udalarena. - BUSTURIAKO BIRRIGORLEA - Proiektuan.