Arautegia
InprimatuUrriaren 8ko 806/1985 DEKRETOA, Kiroletako Klub eta Elkarteen eraketa eta jarduna araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 2149
- Xedapen-zk.: 306
- Xedapen-data: 1985/10/08
- Argitaratze-data: 1985/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, bere 10. Artikuluan, 36. epigrafean, kirola Euskal Herriko Elkarte Autonomoaren konpetentzia esklusiboa dela erabakitzen du. Kultura Fisikoaren eta Kirolaren Lege Orokorra den Martxoaren 31ko 13/1980 Legeak, bere II atalburuan, Kirol Elkarte eta Federazioei buruzkoan, EIkartzeko Eskubidea araupetzen du Kirolaren alorrean, eta hori, Euskal Herriko Autonomia Estatutoko Zazpigarren Agindu Iragankorraren indarrez Euskal Herriko Elkarte Autonomoan ordezkatzeko moduan erabiltzekoa delarik. Irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretoak bere Eraskinean, B atalean, 11. puntuan «Orain arte Kiroletako Kontseilu Nagusiak Euskal Herrian betetzen zituen agintebide guztiak Euskal Herriko Elkarte Autonomoak hartzen ditu»-ela erabakitzen du. Ekainaren 5eko 155/ 1984 Dekretoak, gai hori Kultura Sailari atxikitzen dio. Bestalde Kultura Sailaren Uztailaren 31ko 276/ 1984 Dekretoak Kiroletarako Euskal Federazioak eratzeko arauak jartzen ditu, horien artean Lurralde Historiko bakoitzean dauden Klub eta Elkarteek Fundatze Akta izenpetu beharra dagoelarik. Halaber, Federazioen Estatutoek dokumentuen erregimena kontutan hartu behar dutela erabakitzen du Dekreto horretako 7. artikuluak, erregimen horretan Federazioari atxikita dauden Erakundeen Erregistro Liburu bat egon behar duelarik. Guzti hori horrela, sendespen legezko eta federatiboaren ondorio horietarako, Euskal Herriko Elkarte Autonomoan kokaturik dauden Klub eta Elkarteen eraketa eta jardunerako arauak finkatzea beharrezko gertatzen da. Beraz, Kultura eta turismo Saiburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Gobernuaren Kontseiluak Urriaren 8an egindako bere bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT IATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK - KLUBEN ERAKETA 1. Artikulua: Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna eduki eta irabazirik gabe fisiko eta kirol ekintza bultzatu eta praktikatzeko xede bakarra duten Erakunde Pribatuak dira Kiroletako Klubak. 2. Artikulua: 1. Kirol Klubak, eratze, Inskribatze, aldatze, ezabatze, antolatze eta jarduteari buruzko arazo guztietan, Dekreto honetako arauez, beren Estatutu eta Araudi espezifikoz eta beren Batzarre Nagusi eta beste Organoek baliotasunez hartutako beste akordiaz zuzenduko dira. 2. Kirol Klubei atxikigarri izango zaizkie bai eta adskribaturik dauden Federazioaren edo Federazioen Estatutu, Erregelamendu eta Erabakiak ere. 3. Artikulua: Klub bat eratzeak, ondorengo honako baldintza hauek betebeharra eskatuko du: a) Jarduteko gaitasuna duten gutxienez bost lagunek Notariaren aurrean izenpetutako Fundazio Akta, bertan beren asmoa, irabazirik gabe fisiko eta kirol ekintza bultzatu eta praktikatzeko xede bakarrez elkarte bat eratzeakoa, konstarazten delarik. b) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren aurrean, bi kopiatan eta Fundazio Aktarekin batera aurkeztu beharko diren Klubaren Estatutuak. c) Kirol Zuzendaritza horrek emandako aldezko txostena eta onarpena. 1. Estatutuak aitortzeari eta onartzeari buruzko Ebazpena, Klubaren Akta eta Estatutuak aurkeztuak izan diren egunaren ondorengo bi hilabeteren barruan jakin eraziko zaie intaresatuei. 2. Epe hori amaitu ondoren Erabakirik emango ez balitz, onartutakotzat joko dira, bertan, Dekreto honen edo beste ordenamendu juridikoaren aurkako Arauak daudenean salbu. Epe hori, dagokion organoak, onarpen eskaeretan hutsegite edo irregularitateren bati buruzko edozein errekerimendu jakin erazi dadin unetik eten egingo da, beroien zuzenketa egin arte, eta zuzenketa horren ziurtapenetik epeari jarraitu egingo zaio. 3. Ukapenezko Ebazpenak Arrazoituak izango dira. 4. Kiroletako Zuzendaritzaren Ebazpenek administrazio bideari amaiera emango diote eta Eskumen Kontentzioso Adnministratiboaren aurrean aurkatu daitezkeelarik. d) Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretoko Lehenengo Erabaki gehigarrian araututako Federazio eta Elkarteen Erregistroko inskripzioa. 4. Artikuloa: Kluben Estatutoek gutxienez honako gai hauek arautu behar dituzte: a) Klubaren izena, lehendik dagoen edozeinen berdina ezin izan dela, ez eta antzeko izenik ere nahasketara edo errakuntzara eraman dezakenik. Izen horrek ezin hartuko du beste Entitate Publiko edo Pribatuari dagokion titularitatearen izen oso edo izenaren zatirik, bere baimenarekin izan ezik. b) Garatu nahi ditzan kirolezko edo fisiko ekintzak. c) Elkartearen egoitza eta bereak izan daitezen beste lokal eta instalazioak. d) Zein Euskal Federazio edo Federazioei adskribiturik geratuko den. e) Elkarkide izatea lortzeko eta hori galtzeko eskakizunak eta prozedura. f) Elkarkideen eskubide eta betebeharrak. g) Ordezkapen, gobernu eta administrazio organoak. h) Adin nagusikoak eta jarduterako gaitasun osoa duten elkarkideen botazio libre, balio bereko, zuzen eta sekretuaren bidez osatu beharrekoak diren ordezkatzeko eta gobernatzeko karguak hautesteko sistema. i) Erakundearen funtzionamendua. j) Fundatzeko ondarea eta ekonomia erregimena. k) Elkarkideen Erregistro Liburua, Aktetako eta Kontabilitateko Liburua gutxienez edukiko dituen Dokumentuen Erregimena. l) Estatutoak eraberritzeko prozedura. m) Kluba ezabatu edo desegiteko arrazoiak. 5. Artikulua: Klubetako Estatutoek, gutxienez honako eskubide hauek aitortuko dizkiete elkarkideei: a) Klubaren helburu espezifikoak betetzea lagundu eta eskatzea, indarrean dauden legeetan eta estatutuetako erabakietan finkatutakoaren arauera. b) Askatasun osoz Klubetik alde egitea. c) Klubaren ekintzak ezagutzea eta bere dokumentazioa aztertzea. d) Klubaren baruan bere eritziak libreki azaltzea. e) Adin nagusikoa izan eta jarduteko gaitasun osoa edukiz gero, ordezkatzeko eta gobernatzeko organuetarako hautesle eta hautagai izatea.II ATALBURUA GOBERNU ORGANOAK - ERREGIMENA ETA FUNTZIONAMENDUA 6. Artikulua: Kluben gobernurako eta ordezkatzeko organoak hauek dira: Batzarre Nagusia, Lehendakaria eta Zuzendaritzako Batzordea. Artikulua: Botorako eskubidea duten Klubeko elkarkide guztiez osatutako gobernu organoa da Batzarre Nagusia. Elkarkideen kopurua bost milatik (5.000) gorakoa ez denean, elkarkide guztiek zuzenean partehar dezakete. Bost milatik (5.000) gora direnean hamarkote bakoitzeko bat aukeratuko da. 8. Artikulua: Hauek dira Batzar Nagusiaren egitekoak. a) Lehendakaria aukeratzea. b) Kontuak eta aurrekontuak onartzea. c) Estatutoak aldatzea. d) Klubak desegitea. e) Dirua mailegu gisa hartzea. f) Ondasun higiezinak inorenganatu eta kargatzea. g) Zorraren edo ondarearen alikuota zatiaren agiri diren titulo eskualdagarrien jaulkipena. h) Zentsurako mozioa onartzea, Batzarre Nagusiaren bi herenez. 9. Artikulua: Batzarre Nagusia, ohizko modura, urtean behin bilduko da, kontuak eta aurrekontuak onartzeko eta ezohizko modura aurreko Artikuloko c, d, e, f, g eta h puntuetako edukinari buruz jarduteko. 10. Artikulua: Batzarre Nagusirako deia ofizioz Lehendakariak egingo du. Ezohizko bilkuran batu beharra dagoenean, deia elkarkideen heren batek eskatuta egin ahal izango da edo Batzarre Nagusiaren erabakiz. 11. Artikulua: Batzarre Nagusia balio osoz eratua egongo da lehenengo deiaz bere kidegoaren gehiengoa badagoenean. Bigarren deiaz kidegoaren laurdena dagoenean eta hirugarren eta azkenez daudenen kopurua dena dela ere. 12. Artikulua: Lehendakaria da Klubaren organo beterazlea. Berak darama haren legezko ordezkaritza, gobernuko organoetan buru egiten du eta Batzar Nagusiak eta Zuzendaritzako Batzordeak baliozkotasunez hartutako erabakiak beterazten ditu. 13. Artikulua: Lehendakaria Batzarre Nagusiak bere elkarkideen artetik aukeratuko du, lau urteka. 14. Artikulua: Klubaren Lehendakaritza hutsik geldituz gero, Batzarre Orokorra Ezohizko Bilkuran batuko da Lehendakari berria aukeratzeko. Bilkura hori automatikoki hutsunea gertatu zenetik ondorengo bi hilabeteren barruan egingo da, Lehendakariordeak buru egiten duelarik. 15. Artikulua: Zuzendaritzako Batzordea Klubaren gestiorako organoa da. Bost (5) baino gehiagoko eta hogei (20) baino gutxiagoko elkarkide kopuru batez osaturik egongo da, Idazkari batez eta Diruzain batez gain Klubaren kirol sail bakoitzetik bokal bat partaide izango delarik. 16. Artikulua: Batzarkideak, Lehendakariak izendatuko ditu eta bertarako deia egitea ere, bi egun aurretik gutxienez, berari dagokiolarik. 17. Arttkulua: Zuzendaritza Batzordea balio osoz eratua izango da lehenengo deiez bere partaideen gehiengoa ba dagoenean. Bigarren deiez gutxienez bere partaideetatik hiru kide egonez gero nahiko izango da eta, nola nahi ere, Lehendakaria.III ATALBURUA . KLUBEN EKONOMIA ERREGIMENA 18. Artikulua: Dekreto honen babesean eratutako Klubak beren aurrekontu eta ondare erregimenari lotuko dira. 19. Artikulua: 1. Klubek industria, merktaritza eta zerbitzu helburuetarako erabil ditzakete beren ondasunak edo moeta bereko ekintzak bete, horietatik sor daitezkeen etekinak oso osorik beren helburu sozialaren iraupenerako erabiliz gero eta inola ere irabaziak ezin banatu daitezkeela elkarkideen artean. 2. Kluben ekonomia sarreren kopuru osoa beren helburu sozialak betetzeko erabili beharko da. Sarrerak, publikoarentzat eratutako kirol lehiaketa edo agerral dietatik datozenak direnean, irabazi horiek, elkarkideen fisiko edo kirol ekintzak bultzatzeko eta garatzeko, ez bestetarako, erabili beharko dira. 20. Artikulua: 1. Klubek, beren ondasun inmuebleak zergapetu eta saldu, prestamo modura dirua hartu eta zorraren edo patrimonioaren zati alikuotaren tituloak emititu ahal izango dituzte, honako baldintza hauek bete ditzatenean: a) Operazio horietarako baimena izatea, bi herengo gehiengoak, Ezohizko Batzar Orokorrean, emanda. b) Ekintza horiek, Erakundearen patrimonioa edo horren gizarte-xedea osatzen duen Fisiko-Kirol Aktibitateak ez ditzatela konprometatu behin-betiko. Baldintza hau behar bezala justifikatzeko, aktuariomailako ekonomia-ebazpena eska daiteke, kideetako %5ek, gutxienez, hala eska dezanean. 2. Dena-dela, kirol-instalazioak edo berauek daudeneko lurra saltzeak eman ditzakeen diruak, naturaleza bereko eraikintzetan edo ondasunen hobekuntzan erabili beharko dira. 21. Artikulua: 1. Klubek jaulki ditzaten zor edo patrimonioaren zati alikuotaren agiriek, nominatiboak izan beharko dute. 2. Klubak horretarako izango duen liburu batetan inskribatuko dira tituloak, egin daitezen transferentziak erasota utziko direla bertan. 3. Titulo guztietan, balore nominala, jaulkitze-eguna eta, hala behar izan dadinean, interesa eta amortizazio-epea erasota utziko dira. 4. Titulo liberatuak jaulkitzeko baimenik ez da sekula emango. 22. Artikulua: 1. Zor-agiriak klubeko kideek bakarrik izenpetu ditzakete eta horiek edukitzeak ez die ematen inolako eskubide berezirik, ezarritako interesak jasotzekoa izan ezik indarrean dauden legeen arabera. 2. Patrimonioaren zati alikuotaren tituloak ere, kideek izenpetuko dituzte. Kide izatea, titulo horien jabe izatearen baldintzapean egon edo horien jabeei eskubide bereziren bat eman diezaieten Klubak, ezin izango dira utilitate publikoduntzat jo. Tituloek ez dute emango sekula dibidendoetarako edo onuretarako eskubiderik. 3. Zor edo patrimonioaren zati alikuotaren tituloak transferentziaren gai izan daitezke, Batzar Orokorrak, kasu bakoitzerako, erabaki dezanaren arabera. IV ATALBURUA INSTITUZIO PRIBATUAK, KULTURA MAILAKO ETA UTILITATE PUBLIKOKO ERAKUNDE GISA ALDARRIKATZEA. 23. Artikulua: 1. Indarrean dauden legeen arabera sortutako eta Dekreto honetako III Atalburuak dioenari atxikitzen zaizkion Klubak, kultura mailako Instituzio Pribatutzat har daitezke. 2. «Kultura mailako Instituzio Pribatutzat» aldarrikatzea, Gobernu-Kontseiluak egingo du, Kultura eta Turismo Departamenduko Sailburuaren proposamenez. Espedienteari hasera eman dakioke ofizioz edo interesatuaren eskabidez. 3. Kultura mailako Instituzio Pribatutzat jotako Klubak, Elkarteen zergei buruzko 1978.eko Abenduaren 27ko Legeko 5,2,E artikuluak ezartzen dituen baldintzen ondorioetarako, irabazte xederik gabeko Erakundetzat hartuko dira. 24. Artikulua: Honako baldintza hauek bete ditzaten Klubak, utilitate publikokotzat aldarrikatu ahal izango dira: a) Kultura Fisiko eta Kirol alorrean indarrean dauden legeek eta Dekreto honetako III Atalburuak diotenari bere funtzionamendua atxikitzea. b) Kide-kopuruarentzako ez dadila mugapenik egon, kirol-instalazioen gaitasun fisiko edo aforo-zioegatik izan ezik. c) Kideen kuotek, ez dezatela gainditu, Kultura eta Turismo Sailburuak ezarritako diru-kopurua. d) Urteko balantzeek, ohizko aurrekontuari dagozkionetan, ez dazatela izan deficitik. e) Kirolari profesionalik ez dezala izan Klubak, lau modalitate olinpiko, gutxienez, izan ditzanean izan ezik. 25. Artikulua: «Utilitate PubIikoko» aIdarrikatuak izan diren Klubek, honako onura hauek izango dituzte: a) Bere dokumentu guztietan, Erakundearen izena ren ondoren, «utilitate publikoko» sailkapena erabili ahal izatea. b) Beste Kirol-Erakunde batzuren gain, bere aktibitateen garapenerako diru-laguntzak lortzeko, lehentasuna izatea. c) Kredito ofizialetarako lehentasuna. d) Berak dituen edo horietaz baliatzen de, eko instalazioak uso publikorako legez jotzea. e) Kirol Zuzendaritzaren teknikazko laguntza eta aholkularitza jaso ahal izatea. f) Eusko Jaurlaritzarekin jasotako instalazioak erabiltzeko beste Kirol-Erakunde batzuren gain, lehentasuna izatea. g) Utilitate publikoko gisa onartutako Erakundeei legeek ematen dizkieten gainontzeko onurak izatea. 26. Artikulua: Utilitate publikoko gisa jotako Klubek, honako hauek aurkeztu beharko dizkiote Kirol-Zuzendaritzari: 1. Burutu dituzten kirol-aktibitate guztiei buruzko txostena. 2. Klubaren ekonomia-egoeraren balantzea. 3. Onartutako aurrekontua. 4. Kuota-errejimenari buruzko informea. 5. Zuzendaritza eta gobernu-organoetan eman diren aldaketak. 27. Artikulua: Elkarteen Zergei buruzko Legeko 13. artikuluko M letrak dioenaren arabera eta Euskal Herrirako itune ekonomikoa onartzen duen Maiatzaren 13ko 12/1983 Legeak Lurralde Historikoetako Instituzioei ematen dizkien egintepideez baliatuz gaiari buruz horiek ezar dezaketenaren arabera, utilitate publikokotzat jotako Klubei Enpresa Merkantilek emandako diruak, gastu kengarritzat joko dira. ERABAKI GEHIGARRIA Edozein Klubek, Euskal Federazio batetan sartu ahal izateko, aurre baldintza gisa, Kirol Elkarte eta Federazioen Errejistroan errolderatuta egon beharko du. Beste Errejistro batzutan erasota dauden eta Euskal Federazio bateko kide diren Klubek, Errejistroan sartze ko sei hilabeteko epea izango dute, Dekreto honi beren Estatutoak egokituz. INDARGABETZE ERABAKIA Dekreto honek ezartzen duenaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak, indargabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Dekreto honek ezartzen duena garatzeko eta aplikatzeko beharrezko izan daitezen erabakiak emateko esku ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. Bigarrena: Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Urriak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: Kultura eta Turismo Saileko 1986eko Abuztuaren 14eko AGINDUA, 1985eko Maiatzaren 20eko Aginduari arau osagarriak erantsiz.
- Zuzendutakoa: Urriaren 8ko 306/ 1985 DEKRETOA, Kiroletako Klub eta Elkarteen eraketa eta jarduna araupetuz. (Hutsen zuzenketa)
- Indargabetutakoa: 29/1989 DEKRETUA, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena.
- Zuzendutakoa: Urriaren 8ko 306/1985 DEKRETOA, Kiroletako Klub eta Elkarteen eraketa eta jarduna araupetuz. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Uztailaren 31.eko 276/1984 DEKRETOA, Kiroletako Euskal Federazioak araupetuz.
- Ikus: Kultura-Sailaren Ekainaren 5eko 153/1984 DEKRETOA, Sail honen ihardutze-arauak jarriaz.