Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 17ko 311/1985 DEKRETUA (Ekonomia eta Hazienda Saila), Euskal Herriko Administrazio Nagusian eta bere Administrazio Erakunde Autonomoetan, muestreo-tekniken bidezko interbentzioa arautuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 2179
  • Xedapen-zk.: 311
  • Xedapen-data: 1985/09/17
  • Argitaratze-data: 1985/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak

Testu legala

1985.eko Urriaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 210. alean argitaratutako Dekreto horren idazkeran zenbait huts egin dela ohartuta, ondorenean, dagozkien zuzenketak ematen dira: 7. atalean.- Gaztelaniazko idazkeran, «a) Corresponden al Departamento de Agricultura y Pesca las funciones de planificación y normalización que incluyen, ente otras,» dioenean, «a) Corresponden al Departamento de Agricultura y Pesca las funciones de planificación y normalización que incluyen, entre otras,» esan behar du. 8.1. Atalean: «..eta egokitze-errebisioaren..» dioenean, « ..eta egokitzearen edo errebisioaren...» esan behar du.Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 67 Atalak, Euskal Herriko Hazienda Nagusiaren Arau Antolatzaileei buruzkoa, ekonomia eta zerga kontrola aipatzen du, hori, ekonomia ihardunaren zaingoan datzala, berari aplika dakizkiokeen erabakiak betetzen direla bermatzeko. Agindu hori garatu denez gero, horren ordez, Estatuko legerian indarrean dagoen aurreikusitako kontrol-sistema egongo da indarrean, interbentzio egitekoa deritzonak osatutakoa alegia. Hala ere, Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen Lehenengo Erabaki gehigarriaren 2 zatiak, interbentzio funtzioa egiteko ahalmena ezartzen du muestreo-tekniken bidez, muestra bat fiskalizatuz eta ez muestreo-multzo guztia horrela finkatu dadinetan. Ondorio horietarako, beharrezkoa egiten da bai muestreoa hautatzeko, identifikatzeko eta erabiltzeko ezarri beharreko prozedurak baita interbentzio egitekoa muestreo-tekniken bidez egin daitezkeen ekintzak, dokumentoak edo espedienteak zehaztea. Hori horrela, Ekonomia eta Hazienda-Sailburuaren proposamenez, eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita bosgarren urteko Irailaren 17ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta bere Administraziorako Erakunde Autonomoaren eremuan, interbentzio egitekoaren egiterapena muestreo prozedurez egin daiteke, Dekreto honetan agindutakoari eta Ekonomia eta Hazienda-Sailak, hala behar izanez gero, egiterapen Oori egin aurretik ezar ditzan manuei eRokituz. 2. Atala.- I: Honako hauek osatzen dute muestreoaren gai diren muestra-multzoen eremu orokorra: a) Autonomia-Elkarteko Aurrekontu Orokorren Gastu Egoerari egotzi dakizkien obligazioei buruzko ekintza, dokumentu eta espedienteak. b) Autonomia-Elkarteko Aurrekontu Orokorren Diru-Sartze Egoerari egotzi dakizkien eskubidei buruzko ekintzak, dokumentuak eta espedienteak. c) Inbertsioaren edo diru publikoen erabilkeraren ekintza, dokumentu eta espediente ziurtagarriak, dokumentoak aztertzeari eta materiala egiaztatzeari dagozkienetan. 2: Beti ere, Aurrekontuen Erregimenari buruzko Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 41.6 Atalean zehazten direneantxe, agizko edo domuzko transfereniziak salbuesten dira. Atala.- Ekonomia-zergalaritzaren xede diren ekintza, dokumentu edo espediente multzoak eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira muestreoaren gai diren muestreo-multzotzat: a) Antzeko lege arauei lotuta egotea. b) Horren jestioaz arduratutako sail beretik etorritakoa izatea. Jestiorako sail hauek zuzendaritza edo kideko Sailaren mailan finkatuko dira administrazioko tramitazio alorreko agintepideei dagozkienean. c) Mugatutako epealdian, Interbentzio-Zuzendaritzan edo Erakunde Autonomoren baten Interbentzioan jasotakoak izatea. 4. Atala.- Ekonomia eta Hazienda Sailak jarriko ditu organu, zerbitzu, tegi edo Erakunde bakoitzarentzat, muestreatu beharreko muestreo-multzoak baita erabili beharreko muestreo-moetak ere. 2: Dena dela, kreditu nahikorik eta egokirik dagoen egiaztatuko da ekonomia-zergalaritzaren kontrolaren xcde diren ekintza, dokumentu edo espediente guztietan. 5. Atala.- 1. Muestraren barneko diren ekintzen, dokumentoen eta espedienteen aukeraketa, itsusmustuka egingo da, muestreatu beharreko muestreo-multzetako ekintza, dokumentu edo espedienteen bidezko antolaketa egin ondoren; horretarako, Interbentzio-Zuzendaritzaren edo Autonomia-Erakundeko Interbentzioaren Sarrera Errejistroak ezarritakoa hartuko da oinarritzat edo jestio-saileko espedienteen zerrendatik ateratakoa. 2: Interbentzio-Zuzendaritzak, muestreakizun dagoen muestreo-multzo baten barne aukeratutako espedienteak eta aukeratu gabeak izanik, muestreo-multzo berberekoak diren gainontzekoak identifikatzekó eta erasota uzteko manuak emango ditu. 6. Atala.-Konfidantza eta onartutako hutsen ehunekoak, muestrakizun den muestra-multzo bakoitzarentzat finkatuko ditu. Hutsak, akatsak edo legea ez dela bete aurkitzeak, horiek ohartu direneko dokumentoak edo espedienteak jestio-sailera itzultzea ekarriko du eta aurrez finkatutako huts-ehunekoa gainditzen badute, muestreo-multzoaren osakide guztiak itzuliko dira, dagokion tramitea hasi aurretik, jestiorako agintedun sailak birbegiratu ditzan. 7. Atala.- Interbentzio-Zuzendaritzak, egoki deritzonean, muestrakizun den muestra-multzo bateri dagozkion ekintza, dokumentu edo espedienteen azterketa banakatua egin dezake, aukeratutako muestran sartuak izan ez badira ere. 8. Atala.- Ezarri behar den edo ezar dadin muestreorako edozein teknika erabiltzeak, ez die administrazioaren azkartasunari eta emankortasunari kalterik ekarriko edozein moetako espedientea bideratzean. AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Hazienda-Sailari, Dekreto hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak izan daitezen Aginduak eta Erabakiak emateko esku ematen zaio; Dekreto horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko biharamonean indarra hartuko duela. Gasteiz, 1985.eko Irailak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Hazienda Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.